4. Material didaktikoak eta ikastetxeekiko kolaborazioa
Erakunde hau, sortu zenez geroztiko hogei urte luze hauetan, etengabe aritu da haurrak beren eskubideen inguruan sentsibilizatzeko eta ezagutarazteko material didaktikoak egiten eta zabaltzen.
Neska-mutikoak izan dira, berriz ere, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna o
spatzeko jardueretako mezuaren hartzaile nagusi. Aurten bat egin nahi izan dugu haurren pobrezia, baita gure neska-mutilena ere, dezente hazi dela o
hartarazten dabiltzan ahots guztiekin. “Begiratu zure inguruan…” lemarekin, neska-mutilei gonbita luzatu nahi izan diegu beren inguruan begiratzeko, arretaz so egiteko, errealitate bidegabe batekiko sentikor bihurtzeko, agian beraien kideetako batzuk errealitate hori bizitzen arituko dira-eta. Baina “Zure eskubideak, bere eskubideak” adierazten dugunean zerbait egiteko gonbita ere bada; horrela aldarrikatzen dugu guztiok bizimodu duina izateko dugun eskubidea eta, bidenabar, elkarri laguntzen diogu eta elkartasunez partekatzen dugu daukaguna eta garena.
Kartelekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen hezkuntzako ikastetxe guztiek jaso dute “Eskubideen uhartea” webarekin harremanetan jartzen dituen o
rri-markagailu ezaguna. Hor aurkitzen dituzte, o
hiko edukiak ez ezik (haurren eskubideak sustatu eta defendatzeko jokoak, bideoak, ipuinak, loturak…), parte hartzeko berariazko gune bat ere, haurrek adieraz diezaguten zer eta nola ikusten duten pobrezia beraien inguruan, krisia beraiengan nola eragiten ari den, beren ustez zer gauza o
n sortzen ari den, beraiek zer egin dezaketen…
Jakina denez, Rainbow proiektuan (ingelesezko sigla: Rights Against IntoleraNce: Building an O
pen-minded World/ Intolerantziaren aurkako eskubideak: aurreiritzirik gabeko mundu bat eraikitzen) parte hartzen ari gara iaztik, Europako zazpi herrialdetako 9 erakunde publiko eta pribatuekin batera. Proiektu horren emaitza gisa, 2012an argitaratu dira proposamen horretan aurreikusitako material didaktikoak, homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko eta Europan homosexualen eta transexualen eskubideak erabat errespetatu eta aitortuko dituen kultura bat sustatzeko. Film laburrak dira, adin ezberdinetarako sailkatuak, gida didaktikoa eta guzti. Gida horrek film bakoitzaren helburuak, ezaugarriak eta edukia azaltzen dizkio erabiliko duen hezitzaileari, eta, aldi berean, jarduera o
sagarriak eta sakontzeko jarduerak proposatzen ditu. Material horien guztien jendaurreko aurkezpena eta zabalkundea 2013ko lehen seihilekoan egiteko asmoa dugu.
Rainbow proiektuaren barruan, 2011. urtea bukatzeko, urte amaieran, film laburren lehiaketa batean parte hartzera gonbidatu genituen bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta heziketa-ziklo artistikoetako ikastetxeak. Lehiaketan Europako 15 eta 19 urte bitarteko nerabe eta gazteek egindako film laburrak aurkeztu ziren, LGTB gaiaren inguruan. Pozik adierazten dugu gazte basauriar batek irabazi zuela lehiaketa, Love izenburuko film laburrarekin, eta Milango Mix jaialdian jaso ahal izan zuela saria, familia o
soa aldean zuela.
Gogoratuko duzuenez, Rainbow proiektuak bi urte iraun zuen eta 2013. urtetik aurrera Rainbow HAS izenekoan izango du jarraipena (Eskubideak aliantzen bitartez: etxean eta eskolan berritzen eta sareak sortzen), izan ere, proiektu horrek berriro Europako Batzordearen Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren konfiantza merezi izan du. Aurrekoak bezalaxe, haurtzarotik hasita sexu-aniztasunera irekitako hezkuntza lortzea du helburu proiektu berri honek, sexu-joeragatik edo genero-identitateagatik bereizkeria pairatzeko modu guztiak prebenitu eta haiei aurka egin ahal izateko.
Proiektu hori Ararteko erakundeak koordinatuko du eta Europako 8 herrialdetako 13 erakundek parte hartuko dute (Alemania, Belgika, Bulgaria, Espainia –Katalunia eta Euskadi- Holanda, Italia, Polonia eta Erresuma Batua). 2013-2014 biurtekoan zehar garatuko da eta alderdi hau azpimarratu nahi du: sexu-aniztasunari dagokionez (sexu-orientazioari eta genero-identitateari lotutako aniztasuna), haurren eta nerabeen eskubideen egoeraren azterketa eta hobekuntza hezkuntza eremuan, zentzu zabalean, hau da, hezkuntza erakundeak, irakasleak zein mota guztietako familien elkarteak barne hartuz. Xedea haurtzarotik aniztasun sexualarekiko hezkuntza irekia jasotzea da, sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen o
ndoriozko bazterkeria edo jazarpena (edozein formatan, hau da, jarrera homofobo edo transfoboak) saihesteko eta horren aurka egiteko gai dena.
Proiektu hori abian jartzeko, Ararteko erakundeak herrialde parte hartzaileetako erakunde parte hartzaileak (unibertsitateak, ikerketa soziologiko eta pedagogikoak burutzen dituzten taldeak, udalak, haur hezkuntza sustatzeko elkarteak, LGTB pertsonen eskubideen aldeko elkarteak eta guraso bakarreko familien elkarteak) koordinatuko ditu batera lan egin dezaten bi urtetan zehar, o
ndorengo lan ildoak jarraituz honako xede hauek lortze aldera:
onenak aztertzea.
ondorengo aplikazioan ustezko eragina izan dezaten.
Proiektu hori amaitzen denean eta aipatutako lan ildoekin bat eginez, laburbilduz, hauek izango dira lortu nahi diren emaitza nagusiak:
onenak jasotzen dituztenak ere. Halaber, alor zehatz horretan dauden baliabideen Europako mapa gaineratzea espero dugu.
Laburbilduz, 2013. urtean Euskadin egingo den talde o
soaren lehenengo bileraren bitartez abian jarriko den proiektu horren garapenaren o
inarria gizarte aliantza sendoak ezartzean datza eta xedea herritarren eskubideen alorrean aurrerapausoak ematea da: elkarteen, erakundeen eta hezkuntzaren inguru formalaren arteko aliantzak, gehiengoaren interesak o
rdezkatzen dituzten elkarteen (ikasleen familien edo gurasoen elkarteak) eta gutxiengoen eskubideak defendatzen dituzten elkarteen (guraso bakarreko familien elkarteak eta LGTB pertsonen eskubideen babeserako elkarteak) arteko aliantzak. Erakunde honentzat erronka bat izateaz gain, Europa mailan aliantzen prozesu baten buru izateko aukera ezin hobea da. Horri esker, beste herrialde batzuen parean aurrera egingo dugu eta gure elkarteen eta erakundeen sareak konektatuko ditugu haurren, nerabeen eta gazteen aniztasun afektibo-sexualerako eskubideen defentsaren alde.