4. Material didaktikoak eta ikastetxeekiko kolaborazioa
Erakunde hau, sortu zenez geroztiko hogei urte luze hauetan, etengabe a
ritu da haurrak beren eskubideen inguruan sentsibilizatzeko eta ezagutarazteko material didaktikoak egiten eta zabaltzen.
Neska-mutikoak izan dira, berriz ere, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko jardueretako mezuaren hartzaile nagusi. A
urten bat egin nahi izan dugu haurren pobrezia, baita gure neska-mutilena ere, dezente hazi dela ohartarazten dabiltzan a
hots guztiekin. “Begiratu zure inguruan…” lemarekin, neska-mutilei gonbita luzatu nahi izan diegu beren inguruan begiratzeko, a
rretaz so egiteko, errealitate bidegabe batekiko sentikor bihurtzeko, a
gian beraien kideetako batzuk errealitate hori bizitzen a
rituko dira-eta. Baina “Zure eskubideak, bere eskubideak” a
dierazten dugunean zerbait egiteko gonbita ere bada; horrela a
ldarrikatzen dugu guztiok bizimodu duina izateko dugun eskubidea eta, bidenabar, elkarri laguntzen diogu eta elkartasunez partekatzen dugu daukaguna eta garena.
Kartelekin batera, Euskal A
utonomia Erkidegoko lehen hezkuntzako ikastetxe guztiek jaso dute “Eskubideen uhartea” webarekin harremanetan jartzen dituen orri-markagailu ezaguna. Hor a
urkitzen dituzte, ohiko edukiak ez ezik (haurren eskubideak sustatu eta defendatzeko jokoak, bideoak, ipuinak, loturak…), parte hartzeko berariazko gune bat ere, haurrek a
dieraz diezaguten zer eta nola ikusten duten pobrezia beraien inguruan, krisia beraiengan nola eragiten a
ri den, beren ustez zer gauza on sortzen a
ri den, beraiek zer egin dezaketen…
Jakina denez, Rainbow proiektuan (ingelesezko sigla: Rights A
gainst IntoleraNce: Building a
n Open-minded World/ Intolerantziaren a
urkako eskubideak: a
urreiritzirik gabeko mundu bat eraikitzen) parte hartzen a
ri gara iaztik, Europako zazpi herrialdetako 9 erakunde publiko eta pribatuekin batera. Proiektu horren emaitza gisa, 2012an a
rgitaratu dira proposamen horretan a
urreikusitako material didaktikoak, homofobiaren eta transfobiaren a
urka borrokatzeko eta Europan homosexualen eta transexualen eskubideak erabat errespetatu eta a
itortuko dituen kultura bat sustatzeko. Film laburrak dira, a
din ezberdinetarako sailkatuak, gida didaktikoa eta guzti. Gida horrek film bakoitzaren helburuak, ezaugarriak eta edukia a
zaltzen dizkio erabiliko duen hezitzaileari, eta, a
ldi berean, jarduera osagarriak eta sakontzeko jarduerak proposatzen ditu. Material horien guztien jendaurreko a
urkezpena eta zabalkundea 2013ko lehen seihilekoan egiteko as
moa dugu.
Rainbow proiektuaren barruan, 2011. urtea bukatzeko, urte a
maieran, film laburren lehiaketa batean parte hartzera gonbidatu genituen bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta heziketa-ziklo a
rtistikoetako ikastetxeak. Lehiaketan Europako 15 eta 19 urte bitarteko nerabe eta gazteek egindako film laburrak a
urkeztu ziren, LGTB gaiaren inguruan. Pozik a
dierazten dugu gazte basauriar batek irabazi zuela lehiaketa, Love izenburuko film laburrarekin, eta Milango Mix jaialdian jaso a
hal izan zuela saria, familia osoa a
ldean zuela.
Gogoratuko duzuenez, Rainbow proiektuak bi urte iraun zuen eta 2013. urtetik a
urrera Rainbow HAS izenekoan izango du jarraipena (Eskubideak a
liantzen bitartez: etxean eta eskolan berritzen eta sareak sortzen), izan ere, proiektu horrek berriro Europako Batzordearen Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren konfiantza merezi izan du. A
urrekoak bezalaxe, haurtzarotik hasita sexu-aniztasunera irekitako hezkuntza lortzea du helburu proiektu berri honek, sexu-joeragatik edo genero-identitateagatik bereizkeria pairatzeko modu guztiak prebenitu eta haiei a
urka egin a
hal izateko.
Proiektu hori A
rarteko erakundeak koordinatuko du eta Europako 8 herrialdetako 13 erakundek parte hartuko dute (Alemania, Belgika, Bulgaria, Espainia –Katalunia eta Euskadi- Holanda, Italia, Polonia eta Erresuma Batua). 2013-2014 biurtekoan zehar garatuko da eta a
lderdi hau a
zpimarratu nahi du: sexu-aniztasunari dagokionez (sexu-orientazioari eta genero-identitateari lotutako a
niztasuna), haurren eta nerabeen eskubideen egoeraren a
zterketa eta hobekuntza hezkuntza eremuan, zentzu zabalean, hau da, hezkuntza erakundeak, irakasleak zein mota guztietako familien elkarteak barne hartuz. Xedea haurtzarotik a
niztasun sexualarekiko hezkuntza irekia jasotzea da, sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen ondoriozko bazterkeria edo jazarpena (edozein formatan, hau da, jarrera homofobo edo transfoboak) saihesteko eta horren a
urka egiteko gai dena.
Proiektu hori a
bian jartzeko, A
rarteko erakundeak herrialde parte hartzaileetako erakunde parte hartzaileak (unibertsitateak, ikerketa soziologiko eta pedagogikoak burutzen dituzten taldeak, udalak, haur hezkuntza sustatzeko elkarteak, LGTB pertsonen eskubideen a
ldeko elkarteak eta guraso bakarreko familien elkarteak) koordinatuko ditu batera lan egin dezaten bi urtetan zehar, ondorengo lan ildoak jarraituz honako xede hauek lortze a
ldera:
aurkako zerbitzuen edo LGTB pertsona eta
adingabeentzako zuzeneko babeserako zerbitzuen
alorrean Europako praktikarik onenak
aztertzea.
antolatzea
agente publiko zein pribatuekin: hezkuntza erakundeak eta familia elkarteak, irakasleak eta LGTBen elkarteak edo hezkuntza esparruan eragin zuzena duten beste motatako elkarteak.
antolatzea irakasleekin eta familia elkarteekin edo ikasleen gurasoekin.
aldera, hezkuntza esparruan erantzukizuna duten
agenteen (politikan edo hezkuntzan lanean diharduten pertsonak, komunikabideak, etab.) kontzientziazioa
azpimarratzen duen
agenda edo ibilbide-orri baten bidez.
agente guztien
artean ondorengo
aplikazioan ustezko eragina izan dezaten.
Proiektu hori a
maitzen denean eta a
ipatutako lan ildoekin bat eginez, laburbilduz, hauek izango dira lortu nahi diren emaitza nagusiak:
artean gaiaren inguruan gailentzen diren eztabaiden gaineko ikerketaren emaitzak jasotzen dituzten hainbat herrialdetako txostenak, baita praktikarik onenak jasotzen dituztenak ere. Halaber,
alor zehatz horretan dauden baliabideen Europako mapa gaineratzea espero dugu.
adingabeak barne hartzen dituzten familien elkarteen eta parte hartu duten, parte hartzen
ari diren edo hezkuntza eremuan LGTB pertsonen eskubideen gaia jorratu nahi duten gainontzeko elkarteen esperientziei lotutako datuak biltzen dituen txostena.
adingabeak barne hartzen dituzten familien elkarteak eta familien beste elkarte batzuk batzen dituen Europako sare bat sortzea. Elkarte horiek etorkizunean gai horri lotutako eragin handiko estrategiei buruzko
agendari
atxikitzeko prest egon behar dira (proiektua behin
amaituta).
Laburbilduz, 2013. urtean Euskadin egingo den talde osoaren lehenengo bileraren bitartez a
bian jarriko den proiektu horren garapenaren oinarria gizarte a
liantza sendoak ezartzean datza eta xedea herritarren eskubideen a
lorrean a
urrerapausoak ematea da: elkarteen, erakundeen eta hezkuntzaren inguru formalaren a
rteko a
liantzak, gehiengoaren interesak ordezkatzen dituzten elkarteen (ikasleen familien edo gurasoen elkarteak) eta gutxiengoen eskubideak defendatzen dituzten elkarteen (guraso bakarreko familien elkarteak eta LGTB pertsonen eskubideen babeserako elkarteak) a
rteko a
liantzak. Erakunde honentzat erronka bat izateaz gain, Europa mailan a
liantzen prozesu baten buru izateko a
ukera ezin hobea da. Horri esker, beste herrialde batzuen parean a
urrera egingo dugu eta gure elkarteen eta erakundeen sareak konektatuko ditugu haurren, nerabeen eta gazteen a
niztasun a
fektibo-sexualerako eskubideen defentsaren a
lde.