2. Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza
Modu berean, as
kotarikoak dira erakunde instituzional eta/edo baliabide publikoetako ordezkari politiko eta teknikoekin lankidetzan a
ritzeko espazioak eta uneak. Solaskideetako batzuk honako hauek izan dira:
Aniztasuna Kudeatzeko zuzendaria.
Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako
ahalduna eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.
aldundien Gizartekintza / Gizarte Politika / Gizarte Zerbitzuak sailetako haurren zerbitzuetako
arduradunak (+ zenbait zerbitzu, programa eta baliabidetako
arduradunak).
arduraduna (+ zenbait programa eta baliabidetako
arduradunak).
Adinekoen
Arloko zuzendaria. (+ Gizarteratzeko Zerbitzuko eta Haur eta Familien Zerbitzuko
arduradunak)
Ataleko
arduraduna.
Bilera horietako batzuen esparruan edo hain zuzen ere horien ondorioz, A
rartekoak lehen eskutik ezagutu a
hal izan ditu politika publikoak eraginkor bihurtzeko plan, protokolo, estrategia eta bestelakoen proposamenak; horrez gainera, erakunde eskudunei iritzia eskatu a
hal izan die egoera kezkagarri jakin batzuen inguruan —arretaren premia duten behar gisa a
zaldu zaizkie—, eta esku hartzean ezinbesteko eskubideak bermatu behar direla zehaztu.
Politika publikoetan herritarren eskubideak hobeto babestu eta zaintzeko lankidetza-ildo horretan, Haur eta Nerabeentzako Bulegoa Eskolako Bizikidetasunerako Behatokiko kide da (horrek partaidetza egonkorra dakar berekin), eta a
din txikikoek sarean segurtasuna eta konfiantza izateko kulturarekin konprometituta dauden eragile publiko eta pribatuen Sareko kide ere bai. Etengabe parte hartzen du, A
holku Batzordeko partaide gisa, ikerketa-proiektu honetan: Euskal A
utonomia Erkidegoan babesik gabeko haurrekin jarduten duten eskola- eta gizarte-hezkuntzako profesionalen a
rteko harremanak ulertzeko modua. EHUko Didaktika eta Eskola A
ntolaketa Sailak zuzenduta, bertan parte hartzen dute Euskal Herriko Gizarte Hezitzaileen Elkargoak eta Gipuzkoako Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Partzuergoak.
Aurreko urteetako ildotik, oso harreman ona dugu herriaren beste defentsa-bulego batzuetako haur eta nerabeen sailekin, batez ere Kataluniako Síndic de Greugesekoekin eta Andaluziako Herriaren Defendatzailekoekin. Horiekin maiz trukatzen ditugu informazioa, irizpideak eta iritziak.