2.7. Kultur jarduerak eta kirola
Aurreko urteetan bezala, alor horretan azpimarragarria dena eskolako kirolari lotuta dago, baita haren izaera parte-hartzaile eta hezitzailearekin ere. Zentzu horretan, emakume batek aurkeztu zuen kexa adierazgarria da. Bertan, azaltzen zen futbol elkarte batek urte batean Eskolako Kirola programan parte hartu zuten 17 ume kaleratu zituela. Mahai gainean jarri zuen erakundeek eta, bereziki, Bizkaiko Foru Aldundiak kontrol handiagoa burutu beharko luketela programa horretan izena ematen dute kirol kluben politiken gainean, arlo hori arautzen duen araudian jasotako printzipioak errespetatzen direla bermatze aldera. Horren harira, bi alderdi azpimarratu nahi izan zituen: alde batetik, lehiaketa-arrakastaren gainetik hezkuntzari lotutako xedeak eta haurren eta gazteen artean kirola egiteko o
hituraren sustapena gailentzeko beharra; bestetik, datuak babesteari dagokionez, araudia errespetatzeko beharra.
Gertatutakoaren azterketa amaitzeko, gomendioa egin zen. Horren bidez, aditzera eman genuen aldundiak hobekuntzak gaineratu behar dituela salatutako gertakarien eta antzerako gertakarien gaineko ikerketaren eremuan. Horrez gain, horrelakoak berriro gertatu ez daitezen, praktika o
nak sustatu behar ditu aipatutako programan parte hartu nahi duten kirol kluben artean. Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde honek egindako gomendioak o
nartu zituen eta gaiari lotuta hartutako neurrien inguruko informazioa helarazi zigun.
Hala, azpimarratu nahi dugu berriro ere adin horietan, kirola egiten denean, espiritu parte-hartzailea eta hezitzailea gailendu behar dela eta hori modu arduratsuan eta proaktiboan sustatu behar dela. Horretarako, egokiak diren neurriak eta tresnak artikulatu beharko dira. Erakunde honen ustez, kirol zentroek eta klubek zentzu horretan praktika o
neko kode bat sinatzea norabide zuzenean doan urratsa da.