2.6. Mendeko adingabeak
Mendekotasun egoeran dauden haurrentzako eta nerabeentzako arreta autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean jorratu da, o
inarrizko arau gisa. Dena den, gizarte zerbitzuen gaineko abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritakoaren zati handi batek aurreko hori o
satzen du, baita Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema eta eremu soziosanitarioa arautzen duten gainontzeko arauek ere. Beraz, urte horretan zehar mendekotasunaren alorrean gertatutakoak (urteko txostenaren) adinekoentzako atalean xehetasun handiagoarekin azaldu da eragina dauka mendekotasun egoeran dauden haurrek jasotzen duten arretan.
Autonomia pertsonalaren eta mendekotasunaren alorrean, 2012. urteko datu estatistikoek agerian jarri dute EAE o
soan egoerak o
kerrera egin duela. Aurreko urteetako joera goranzkoa izan bazen ere, aurten zenbait adierazle, hala nola, prestazioak jasotzeko eskubidea duen o
nuradun kopuruak, prestazioak jasotzen dituzten pertsona o
nuradunen kopuruak edo ebazpen mailak behera egin dute.
Aurten ere familia inguruneko zaintzentzako prestazio ekonomikoaren prebalentziaren hazkundea erregistratu da, mendekotasun egoeran dauden haurrentzako arretaren kasuan eskari handia daukan prestazioa baita. Gure administrazioek zaintza horien kalitatearen eta egokitasunaren gainean (bai mendekotasun handiko egoeretan, bai erdi mailako mendekotasun egoeretan) egindako ikerketa eta jarraipenek o
so o
ndorio positiboak atera dituzte horien egokitasunaren inguruan.
Estatu mailan, mendekotasuna baloratzeko baremo berria, otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuaren bidez o
netsitakoa, o
tsailaren 18an sartu zen indarrean. Esku artean ditugun datuekin bat eginez, baremo horren aplikazioak eragin duena zera da: balorazioaren berrikuspenetan gradua jaistea eta, balorazio berrien kasuan, antzerako egoeretan aurreko baremoa aplikatuz jasotakoak baino mailaketa baxuagoak. Izan ere, eremu horretan aurkeztu diren kexa guztiek (bat izan ezik) balorazioarekiko desadostasuna daukate hizpide.
Oso positibotzat jotzen dugu I. eta II. graduentzako laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoaren handitzea. Hortaz, salbuespen horrekin, gure ustez aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren (aurrerantzean, 20/2012 ELD) bidez hartutako gainerako neurriek atzerapen esanguratsua eragin dute autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran daude pertsonak artatzeko politiken garapenean. Hemen jaso ditugu, gure ustez, mendeko haurrengan eragin handiena eduki duten neurriak:
ondoriorik eragingo 20/2012 ELD indarrean sartzen den unean
oraindik prestazio horiek jasotzen ez dituzten pertsonei (sortutakoak mantenduko dira). 20/2012 ELD indarrean sartzen denean, pertsona horien alde aitortutako PECEFak bi urteko gehienezko etete-epearen menpe egongo dira.
Estatu mailan hartu diren eskubideen gaineko neurri murriztaile batzuk (aipatutako atzerapena eragin dutenak) euskal herri-administrazioen ahalmenaren gauzatzearen bidez arindu dira autonomia pertsonala sustatzeko eta mendeko pertsonak zaintzeko legearen 7. eta 11.2. artikuluekin bat eginez. Izan ere, bertan, ezarri da babes maila o
sagarriak ezarri behar direla. Hori guztia, Gipuzkoan beste bi lurraldeetan baino gehiago nabaritu da. Estatu mailako iradokizunari jarraiki, Araban hartutako zenbait neurri, etxez etxeko laguntza zerbitzuan intentsitatea murriztea edo lehen I. gradu 2. maila izenarekin ezagutzen zenean bateraezintasun araubide berria ezartzea, besteak beste, kezkagarriak dira.
Gizarte laguntzaren arloan, gure erkidegoari esleitutako eskumen esklusiboaren eta aipatutako ahalmen gehigarriaren espresio argia den Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Legeak testuinguru nahikoa jarri du gure esku o
rain arte gure herri-administrazioek gizarte zerbitzuen arloan egin duten apustu irmoarekin aurrera egite aldera, arreta handitzeko eta etengabeko hobekuntza lortzeko ibilbidean o
ztoporik jarri gabe.