2010eko txostenean a
dierazi genuen eta irmotasun handiagoz a
zpimarratu genuen 2011koan kezkatuta geundela iruditzen baitzitzaigun haurren pobrezia-egoerak nolabait handitu egin zirela, kontuan hartuta une haietan gure lurraldeari zuzenean lotu gabeko zantzuak edo informazioa bakarrik genituela. Maiz hartu-eman ona izaten dugun eta haurren egoera jorratzen duten gizarte erakunde, profesional eta pertsonen hitzek, baita diru-sarrerak bermatzeko sistemari lotutako kexak ugaritu zirela egiaztatzeak ere (aurreko urtekoak hirukoiztu eta % 3.000 baino gehiago handitu a
urreko bi urteekin a
lderatuz gero; horietako as
kotan haurrak tartean)- ez ziguten a
ukerarik eman berri onak iragartzeko.
Hala, urtearen a
zken hiruhilekoan a
zterlan kuantitatiboa egiteko eskatu zen krisiak EAEko haurrengan zuen eragina ezagutu eta a
gerian jartzeko. Ondoren, hori kontuan hartuta, epe ertainean eta luzean gastu publikoaren murrizketa eta egokitzapen-neurriak jorratzen dituzten politikek izan ditzaketen ondorioen inguruko hausnarketa bultzatzeko, gazteenen etorkizuneko a
ukerak zehaztuz. Jarraian, a
zterlanaren ondorio nagusiak hitzez hitz a
ipatuko ditugu.
2007an hasitako dezelerazio ekonomikoa ondorio oso larriak a
ri da eragiten herritarren ongizatean eta bizi-kalitatean. Edozelan ere, krisi ekonomikoaren eragina ez da a
ri izaten homogeneoa herritarren a
rtean, gehiago a
ri baitzaie eragiten bereziki zaurkorrak diren gizarte taldeei. Horien a
rtean, haurrak dira pobreziaren a
rriskua pairatzeko a
ukera gehien dituztenak ekonomia, gizarte, partaidetza, lege eta politika mendetasunaren ezaugarriak kontuan hartuta.
2012. urtearen hasieran, La infancia en España 2012-2013: el impacto de la crisis en los niños” Unicef (“Haurrak Espainian 2012-2013: krisiak haurrengan duen eragina” UNICEF) txostenak hauxe jarri zuen a
gerian: haurrak dira krisiaren a
zken erantzuleak baina beste gizarte talde batzuk bezainbeste edo gehiago a
ri dira sufritzen haren ondorioak. A
ldi berean, haiek nozitzen a
ri diren eragina ez da a
ri izaten hain bistakoa krisiari eta haren ondorioei a
urre egiteko gaitasun gutxien (banaka eta taldean) dutenak baitira”. A
zterlan horrek ohartarazi zuen Espainian haurren pobrezia a
rriskua handitu egingo zela –une hartan kotak % 26 baino handiagoak ziren-. Ordutik hona, kezkaz beteta geure buruari galdetzen genion halako zenbat egoera paira zitzaketen euskal gizataldeek.
Azterlan horretan egindako a
nalisi kuantitatiboak guztiz eskuragarri dauden estatistikako bigarren mailako iturrietako 58 a
dierazleren sistema du oinarri, a
nalisi konparatzailerako berriki eguneratutakoak eta estrapolatutakoak (Euskal A
utonomia Erkidegoaren, Espainiaren eta Europar Batasunaren a
rtean). A
dierazle horiek hainbat eremutako informazioa ematen digute: pobrezia eta eskuragarri dauden baliabide ekonomikoak, etxebizitza, enplegua, hezkuntza, osasuna eta a
isia.
Krisiaren eragin nabarmenetako bat pobrezia gehitzea izan da. EAEn pobrezia larriko egoeretarako ezarritako a
talasetik (batez bestekoaren % 40) beherako diru-sarrerak dituzten familietan bizi diren 15 urtetik beherakoen proportzioa % 3,5etik % 6,2ra pasa da 2008tik 2012ra. EAEn pairatutako hazkundea Espainian tarte berean erregistratutakoa baino txikiagoa bada ere, kontuan hartu beharra dago ia 3 portzentaje-puntuko igoera gertatu dela.
Pobrezia erlatiboko tasak (batez bestekoaren % 60ko a
talasea kontuan hartzen duena) estatuko batez bestekotik dezente beherago dagoen balioa dauka eta ez du erakutsi okerrerantz doanik, baina 15 urtetik beherako herritarren %16,1 eragiten dio une honetan.
(16. grafikoa)
Pobrezia larri/altuko a
rriskuan eta pobrezia erlatiboko a
rriskuan dauden 15 urtetik beherako haurren %. (Eurostat metodoa). EAEko eta Espainiako bilakaera 2008-2012
Iturria: EAEko datuak Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkestatik hartu dira. 2012. Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza. Espainiako datuak Bizi-baldintzen Inkestatik hartu dira. EIN.
Pobrezia larria/altuaren a
dierazleari buruzko oharra: Espainiarako eskura dauden a
zken datuak 2010ekoak dira. Espainiako datuek 28 urtetik beherako a
dingabeei buruzkoak dira.
Pobrezia erlatiboaren a
dierazleari buruzko oharra: Espainiarako eskura dauden a
zken datuak 2012ko behin-behineko datuak dira eta 16 urtetik beherako a
dingabeen a
din-tartea dute hizpide.
Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak garatutakoa, oraintsu a
rgitaratu da 2012ko edizioan. Errealitate hori mugatzeko eta bertan gehixeago sakontzeko beste pobrezia-adierazle batzuetarako datuak eskaintzen ditu inkesta horrek.
Lehenik, esan dezakegu pobreziak eragin handiagoa duela a
din txikiko biztanleengan. EAEn, 15 urtetik beherako biztanleengan mantenu-probrezia izateko a
rrisku-tasa %11,7koa da, hau da, biztanleentzat oro har lortzen den tasa baino 4 puntu pasatxo gehiago. Krisia hasi zenetik izan duen 2,6 puntuko igoera ere biztanleria osoak izandakoa baino handiagoa da. Datu a
bsolutuetan, 15 urtetik beherako 35.000 haur baino gehixeago beren oinarrizko beharrei a
urre egin ezinik geratzeko a
rriskuan dauden familietan bizi dira.
Gainera, 15 urteko euskal a
dingabeen %22,2 inguru, oinarrizko premiak as
etzetik haratago, euskal gizartean espero diren ongizate eta erosotasuneko gutxieneko mailak mantentzeko beharrezkoak diren gastuei a
urre egiteko diru-sarrera nahikorik gabe bizi da. Guztira 66.458 a
dingabe daude a
rriskuan, EAEn ongizate gabeziagatiko a
rriskuaren eragina duten pertsona guztien 15,6%.
(17. grafikoa)
Mantentze-pobreziako a
rriskuan eta ongizate gabeziako a
rriskuan dauden 15 urtetik beherako haurren %. (Eurostat metodoa). EAEko eta Espainiako bilakaera 2004-2012
Iturria: EAEko datuak Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkestatik hartu dira. 2012. Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza. Espainiako datuak Bizi-baldintzen Inkestatik hartu dira. EIN.
Oharra: EAEko 2012ko eta 2008ko datuak datu doituak dira (2012ko a
talaseak), 2004ko datua, berriz, urte hartan a
rgitaratutako txostenetik dator eta ez dago doitua. Espainiako datuak gutxi gorabeherakoak dira, 16 urtetik beherako herritarrei egiten diete erreferentzia eta Eurostat metodoaren a
raberako pobrezia erlatiboko (batez bestearen % 60) a
rriskuari dagozkio..
Haatik, normalean erabiltzen diren pobrezia-adierazleetan, esan dugunez, diru-sarreren maila kontuan hartuta a
ipatzen da pobrezia egoera jasateko arriskua, baina a
rrisku hori beti ez da benetako pobrezia edo prekarietate bihurtzen. Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkestan erabilitako benetako pobreziaren a
dierazleek kontuan hartzen dute ez bakarrik diru-sarrera nahikorik ez izatea (arriskuan egotea), baizik eta baita ere egoera hori beste elementu batzuekin nahastea. A
zken elementu horiek egoera orekatu dezakete a
la ez.
Haurrei dagokienez, 15 urtetik beherako herritarren % 9,5ek pairatzen zuten 2012an EAEn mantentze-pobrezia errealeko egoera (gogora dezagun a
rriskuan zeuden a
dingabeen zenbatekoa % 11,7koa zela) eta a
dingabeen %14,1ek ongizate falta errealeko egoera (% 22,2 a
rriskuan). A
dierazle horien datuak a
rgiago a
zaltzen dute 2008. urtearekiko hazkundea.
(18. grafikoa)
Mantentze-pobrezia errealeko egoeran dauden 15 urtetik beherako haurren %. EAEko bilakaera 2008-2012
alt="" />
Iturria: Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta. 2012. Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza.
(19. grafikoa)
Ongizate-gabezia errealeko egoeran dauden 15 urtetik beherako haurren %.
EAEko bilakaera 2008-2012
Iturria: Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta. 2012. Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza.
Honatx a
zterlaneko beste datu esanguratsu bat: 14 urtetik beherako kideren bat duten familiak osatzen dituzten herritarrentzako pobrezia-arriskua herritarrentzat orokorrean zenbatetsitakoa (% 7,3) baino 3,4 portzentaje-puntu a
ltuagoa da eta % 10,7koa da. Gainera, a
dingabeak bizi diren familia guztietatik, pobreziarako a
rrisku berezia dute: guraso bakarreko familiek, a
tzerriko nazionalitatea duen pertsona baten mendeko familiek, kualifikazio baxuko edo 35 urtetik beherako familia-burua duten familiek.
Gabetze-adierazleek pobrezia a
zterketen ikuspegi osagarria eskaintzen digute eta gastuari eta kontsumo ereduei, familiek zailtasun ekonomikoei a
urre egiteko dituzten estrategiei, familien lehentasunei, etab. buruzko informazioa gaineratzen du. Oro har, krisi ekonomikoak errentaren batez besteko mailaren beherapena ekarri du, baina, era berean, eragin handia izan du kontsumo ereduen eta beharrak as
etzeko estrategien a
ldaketan.
Joera orokorra lehenik eta behin funtsezkoenak ez diren gastuak murriztea eta ondoren oinarrizkoak murriztu behar izan a
rte itxarotea da. Horregatik, a
zpimarratu beharra dago, herritarren % 16,7 premia biziko gastuak murriztu behar izan dituzten familietan bizi direla, duela lau urte erregistratutako tasa bikoizten duena.
Azken urtean bigarren eskuko jantziak erabili dituzten familietan bizi diren pertsonen ehunekoak ere gora egin du, 2012an EAEko herritarren % 7,1era igo baita, krisiaren hasieran % 3,7 inguruan kokatzen zen bitartean.
(20. grafikoa)
Arrazoi ekonomikoengatik 10 urte baino gutxiagoko ibilgailurik ez duten, oinarrizko premien gastuak murriztu dituzten eta a
zken urtean bigarren eskuko jantziak erabili dituzten familietan bizi diren herritarren %. EAEko bilakaera 1996-2012
alt="" />
Iturria: Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta. 2012. Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza.
Euskal familien ia %17k a
itortu zuten 2011n nekez edo oso nekez iristen zirela hilaren bukaerara; tasa hori kezkagarria da, bada urtebeten bakarrik, 2010 eta 2011 bitartean, 1,7 puntu hazi da. Gainera, EAEko familietako %20,9k ez zuen gaitasunik 2011ko ustekabeko gastuei a
urre egiteko, Espainiakoa baino 15 puntu baxuagoko zifra izan a
rren, EAEn urtebete lehenago erregistratutakoa baino 1,9 puntu handiagoa da.
Beste datu interesgarri batek a
zaltzen duenez, familia as
kok koltxoi motaren bat duten neurrian (aurrezkiak, familien laguntza…), nolabaiteko a
tzerapena egoten ohi da krisi ekonomikoaren hasieraren eta bere eragin guztia pairatzen deneko unearen a
rtean. Horrela bada, EAEko herritarren % 12,3 2012an euren betebeharrei eta ohiko gastuei a
urre egiteko aurrezkiak neurri handi batean erabili behar izan dituzten familietan bizi da, 2008an erregistratutakoa hirukoizten duen tasa.
Halaber, denbora tarte berean, euren gastuak estali a
hal izateko senideei, a
uzokideei, lagunei edo erakundeei dirua eskatu behar izan dizkieten familietan bizi diren pertsonen ehunekoa bikoiztu egin da. Horietatik %12,9 dira.
Etxebizitzaren a
dierazleei dagokienez, soilik 3 datu nabarmenduko ditugu:
alokairuan bizi diren 10etatik 6 egoera berean daude.
atzeratu izanagatik sortutako
arazoak dituzten familietan bizi da, 2008an egoera horrek % 2,9ri besterik eragiten ez zion bitartean.
(21. grafikoa)
Ordainketak (alokairuak, kredituak, hipotekak, ordainagiriak) burutu ez dituzten edo a
tzeratu dituzten familietan bizi diren herritarren %. EAEko bilakaera 2004-2012
Iturria: Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta. 2012. Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza.
(22. grafikoa)
Azken neguan uneren batean hotza pasa duten familietan bizi diren herritarren %. EAEko bilakaera 1996-2012
Iturria: Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta. 2012. Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza
aukerarik ez izanagatik
azken neguan uneren batean hotza pasa duten etxebizitzetan bizi da. Hotza pasa duten familia pobreetako herritarren kopurua 33,6% ingurukoa da.
Enpleguaren a
rloan, ez dago dudarik lanik eza dela biztanleen pobreziarako eta gizarte-bazterketarako a
rriskua gehien a
reagotu duten a
ldagaietako bat. Lan-merkatuan ez parte hartzeak edo oso gutxi parte hartzeak bazterketa-prozesuak hastea eragiten edo bultzatzen dute, eta horiek zuzeneko ondorioak dituzte beste gizarte-eskubide batzuk baliatzean.
Langabezia tasa maila kezkagarrietara heldu da. 2012ko hirugarren hiruhilekoan, EINen zenbatespenen a
rabera, EAEko biztanleria a
ktiboaren % 15,5 langabezian zegoen, hau da, bi urte lehenago baino 5 portzentaje-puntu gehiago eta ekonomia dezelerazioaren hasiera baino lehenago erregistratutako tasa baino 9 puntu gehiago. Espainiako batez bestekoarekiko a
ldeko ia 10 puntuko distantzia mantentzen duen a
rren, ia 5 puntutan gainditzen du Europar Batasuneko batez bestekoa eta, ondorioz, EAEko 157.700 pertsona 1 langabezian daude gaur egun. Esan dugun moduan, pobreziak herritar guztiengan eragin bera ez duen bezala, langabezia eta lana neurri ezberdinetan sakabanatzen da. Hainbat gizarte taldek a
ukera handiagoa dute eragina pairatzeko euren sektore ekonomikoaren, kontratazioaren izaeraren edo kualifikazio mailaren a
rabera.
Interesgarria da pobreziaren eta langabeziaren a
rteko harremana a
ztertzea. Langabezian dagoen pertsona baten mendeko familia batean bizi diren pertsonen mantentze-pobreziako a
rriskua % 49,4koa da (batez beste orokorra baino 42,1 portzentaje-puntu gehiago).
Are gehiago, zenbatetsitakoaren a
rabera, 2012an EAEko familien % 8,10ek dituzte euren kide guztiak langabezian, hau da, duela bi urte besterik ez egoera horretan zeuden familien bikoitzak. Kasu horietan pobrezia-arriskua % 7,3tik (tasa orokorra) % 45,7ra igotzen da.
(4. taula)
Kide guztiak langabezian dituzten familien %. EAE eta Espainiako bilakaera 2006-2012
Iturria: Biztanleria A
ktiboaren Inkesta. EIN
Ikusten dugun moduan, langabeziaren eta pobrezia-tasen a
rteko lotura dago, baina eraginak garrantzi gehiago edo gutxiago dauka gizarte babeserako sistemen erantzunaren a
rabera. EAEko pobrezia-tasak Europar Batasunekoen a
zpitik eta, bereziki, Espainiako batez bestekoaren a
zpitik kokatzea Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren eragin positiboari lotzen zaio gehienbat. Prestazio horiek, kasu batzuetan, mantentze-pobreziaren a
talasea gainditzeko a
ukera eskaintzen dute eta, beste batzuetan, a
talase horren eta eskura dituzten diru-sarreren a
rteko a
ldea murrizteko a
ukera.
Hala eta guztiz ere, a
ipatu beharra dago, prestazio horiek jasotzeko eskubidea mantendu bada ere, krisiaren eragina nabaritu dela, izan ere, hileroko zenbatekoa murriztu da eta prestazioak eskuratzeko baldintzak zorroztu dira. Horregatik, bereziki garrantzitsua izango da lan honetan a
urkezten diren a
dierazle multzoaren bilakaeraren jarraipena egitea, neurri batean, sistema honek krisi egoeretan duen indarra ebaluatzen lagundu baitezakete.
Edukien a
zken multzoan, a
rlo jakin batzuk a
ipatuko ditugu: hezkuntza, osasuna, a
isia eta parte-hartzea. A
rlo horiek haurrentzat izugarrizko garrantzia duten a
rren, epe ez oso luzean begi-bistakoak izango dira krisiaren eraginak eta gastua murrizteko erabaki politikoek horietan izango dituzten ondorioak.
Ez da harritzekoa hezkuntzari eskaintzen zaion garrantzia, izan ere, bertatik helduaroan garatzen joango diren a
ukera eta jarrera ugari sortzen dira. Hezkuntza ikastearen sinonimoa da, norbere garapenaren edo gaitasun pertsonal eta sozialak eskuratzearen sinonimoa, baina baita lan-merkatuaren a
urreko a
ukerena, sarrera ekonomikoetarako a
ukerarena eta, ondorioz, norberaren zein gizarte guztiaren pobrezia murriztearena. Horregatik, gaur egiten dugunak eta ez dugunak etorkizunean eragina izango du eta hezkuntzan egindako inbertsioa gizartearen garapenerako eta kohesiorako a
rdatz nagusietako bat bihurtzen da.
EAEn, zentro publikoetako lehen hezkuntzako gastua guztira (843.684 € 2009an) zein sistema publikoan lehen hezkuntzako ikasle bakoitzaren batez besteko gastua (6.551,3 € 2009an) handitu egin da a
zken urteetan. Zehazki, 2009an ikasle bakoitzeko egindako inbertsioak % 14 egin du gora 2007an egindako inbertsioarekiko.
Hala eta guztiz ere, hezkuntza sisteman egindako inbertsioa, garrantzitsua izanik, ez da a
dierazle nagusia sistemaren eraginkortasuna edo hezkuntzak pertsonen ongizatean eta pobrezia-tasak murrizterakoan duen eragina neurtzerakoan.
Informe sobre la pobresa infantil a
Catalunya bezalako a
zterlanek a
rgi uzten dute pobreziaren eta eskolatze-tasen a
rteko lotura. EAEk eskolatze-tasa a
ltuak ditu 17 urtetan, ia-ia ehuneko ehun 2009-2010. ikasturtean (%98,6), Europako batez bestekoa baino 10 puntu inguru gehiago.
EAEko balioak oso onak diren a
rren beste herrialdeekin a
lderatuz eskolatze-tasei edo ikasketak goizegi uzteari dagokionez, ezinbestekoa dirudi ildo horretan a
halegina mantentzea ongizate-maila a
ltuagoak lortzeko eta pobrezia-tasak mantentzeko etorkizuneko ongizate-kotak bermatze a
ldera.
(23. grafikoa)
Eskolatze-tasa garbia 17 urterekin. EAE eta Espainiako bilakaera 1999-2010
alt="" />
Iturria: Las cifras de la educación en España. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa.
Oharra: EAEko eta Espainiako datuek A
raubide Orokorreko irakaskuntza, A
rte Plastikoak eta Diseinua, Kirol Ikasketak eta Ikasketa A
rtistikoetako goi-mailako gainontzeko ikasketak barne hartzen dituzte. Europa mailako a
zken datuak 2008/2009koak dira.
Hezkuntza sistemarekin gertatzen den moduan, osasunean egindako inbertsioa ezinbestekoa da herrialde baten garapena neurtu eta Hitzarmenak zehaztutako itxaropenak betetze a
ldera. EAEk 2009an Barne Produktu Gordinaren ia %9 osasun a
rloko gastuetara bideratu zuen eta ehuneko hori, gutxienez egun a
rte, pixkanaka handituz joan da. Hala ere, ez daukagu gai horren gaineko datu gaurkotuagorik.
Alor honetan dagoeneko ditugun datu gutxietako batek a
zaltzen du uneko krisia herritarren elikatze jokabideetan eragina izaten a
ri dela. 2012ko iturri estatistikoek % 7,7an kokatzen dute elikadura a
razo larriak edo oso larriak dituzten familietako herritarren ehunekoa. Errealitate horrek 2008an, krisiaren hasieran, herritarren % 5,7ri bakarrik eragiten zion.
(24. grafikoa)
Elikadura a
razoak (larriak edo oso larriak) dituzten familietan bizi diren herritarren %. EAEko bilakaera 2000-2012
Iturria: Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta. 2012. Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza.
Gainera, herritarren % 3,6 behintzat bi egunetan behin proteinak dituen janariren bat ordaindu ezin duten familietan bizi da, 2008an erregistratutakoa (% 2,3) baino ehuneko a
ltuagoa eta 2004ko mailetarako a
tzerapena eragiten duena.
Aisialdiko ekintzei dagokienez, hasteko hauxe a
dierazi behar dugu: eskolatze eskubideen hazkundearen eta unibertsalizazioaren ondorioz, haurren a
rteko hezkuntza ezberdintasunak gaur egun a
isialdiaren erabilerarekin-hezkuntza ez formaleko eremu gisa ulertuta‑ eta a
isialdiko baliabideak eskuratzearekin lotzen dira gehien bat.
2012an herritarren % 21,6 euren a
isialdiko gastuak murriztu dituzten familietan bizi zen, hau da, 2008an krisiaren hasieran (% 10,1) baino pertsona kopuru bikoitza eta 1996tik erregistratutakoak baino tasa nabarmenki a
ltuagoa, ia 1986ko errealitatearekin bat eginez, urte hartan herritarren % 27k pairatu baitzuen a
isialdiko gastuen murrizketa.
Bukatzeko, kapitulu honen hasieran a
dierazitakoa a
zpimarratu nahi dugu: gabezia materialen ondorioz, haurrak etorkizuneko desabantaila eta a
hultasun egoeran daude, euren gara hezkuntza, gizarte eta laneko garapenean eragina izan dezakeena. Horregatik, ezinbestekoa da haurrak kontuan hartzea gure gizarteak pairatzen dituen erronken a
urrean erabakiak hartzerakoan, ez soilik euren garapen eta ongizatearengatik, baita gizarte guztiarenarengatik ere, etorkizuneko kostea garestia izan baitaiteke (herritarren eskumen maila murriztea, produktibitate gutxiago, langabezia-tasa handiagoak, babeserako sistemaren koste handiak, hezkuntza eta osasun sistema urritzea, etab.)