II. Atala. Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
Arartekoaren erakundeak ikertutako kexen eta kontsulten espedienteen azterketaren hurbiltzeak helburu diagnostikoa du Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren dokumentu espezifiko honetan. Bere o
inarrizko helburua, jarduera horren datuak adierazteaz gain, egoera kezkagarriak hautematea da, eta espediente horietako bakoitza gure haurrak mugitzen diren errealitatearen sentsore gisa ulertzea. Beraz, interesa izaera kualitatiboaren bidez gehiago zehaztuko da izaera kuantitatiboaren bidez baino, baina edonola ere, interes garrantzitsua du.
1. Neska-mutilen eta nerabeen edo haiei buruzko kexa-espedienteak: gerturatze kuantitatiboa
2012an, alde batek eskatuta bideratu diren kexen artean (hau da, erakundeak bere kabuz irekitako o
fiziozko espedienteak eta Arartekoaren jarduera o
rokorra o
satzen duten gainontzeko jarduerak kanpoan utzita), haurren eta nerabeen presentzia edo inplikazioa argi eta garbi aipatzen zuten 300 kexa-espediente izan dira guztira, alegia, Arartekoari azaldutako kexa guztietatik ia %10,2. Komeni da azpimarratzea zenbaketa horretan bi kasu hartu direla kontuan:
a. Nerabeek eta gazteek zuzenean egindako kexak.
b. Adin txikikoen o
rdezkariek egindako kexak. O
so ehuneko handian, pertsona hori adingabearen aita edo ama izan o
hi da, baina batzuetan senideak eta hezitzaileak ere bai.
Ez dira zenbatu, baina aintzat hartu beharko lirateke gizarte bazterketaren kontra borrokatzeko tresnekin zerikusia duten eta zenbait familiak egin dituzten 1.010 kexak; izan ere, portzentaje handian, familia horietan adin txikikoak daude. Hainbat ikerketatan, baliabide ekonomikorik eta o
ndasun materialak eskuratzerik ez izatea zenbait eskubide (hezkuntzarakoa eta o
sasunerakoa, besteak beste) berdintasunean baliatzeko zailtasunekin lotzen dira. Horrez gain, pobrezia eta gizarte bazterkeria testuinguruek familian eta haurren o
ngizatean eragina daukate, hala nola, familia eta gizarte harremanetan, tratu txarren, indarkeriaren eta eskola uztearen aurrean zaurkorrago bihurtuz. Errealitate konplexu horri txosten honetako kapitulu berezi bat eskainiko diogu. Bertan, ekonomiako eta laneko krisia euskal haurren bizitzan izaten ari den eragina argi lezaketen adierazle nagusietara hurbilduko gara.
Kexa aurkezten duen pertsonari dagokionez, hauxe baiezta dezakegu: 2012an, kexetatik %20 adin txikikoek berek egin dituzte, eta ia kasu guztietan, horiek legezko adin nagusitasunaren mugan zeuden. Adin txikiko horietatik %80k emantzipazio prozesuari lotutako arazoak aipatu dituzte, eta gainontzekoek, berriz, goi mailako lanbide-heziketan sartzeko sortu diren zailtasunak. Kexen gainontzeko %80 helduek egin dituzte eta eragindako adingabeak tartean zeuden egoerak azaldu dizkigute. Kexa horietatik 26tan, edo %10,9tan, zenbait haur edo neraberi, hau da, adingabeen talde zehatz bati dagozkien egoerak azaldu dizkigute eta elkarte bat, erakunde kolektibo bat edo eragindako pertsona-multzoaren o
rdezkari gisa diharduen norbanako bat dute titulartzat.
(1. grafikoa)
Kexen banaketa, adingabearekiko harremanaren arabera
Iturria: guk geuk egina
Gaikako esparruen araberako espedienteen sailkapena (horren azterketa xehatua txosten honetako 2.2. ataleko muin nagusia o
satzen du), o
ndorengo grafikoan islatutakoa da:
(2. grafikoa)
Kexen banaketa, arlo tematikoaren arabera
Iturria: guk geuk egina
Jaso ditugun 300 kexen artean eta txosten hau idatzi zen unean eskura genuen informazioari jarraiki, 29 gaitzetsi egin dira eta gainontzekoak itxita (bakoitza bere emaitzarekin) edo izapidetzearen fase jakin batean daude.
(3. grafikoa)
Baztertutako eta tramiterako o
nartutako kexen ehunekoa
Iturria: guk geuk egina
Kexak ez o
nartzeko hiru arrazoi nagusiak (kexetatik %76 biltzen baitituzte) hauek dira: argi eta garbi legez kontrako ezer ez egotea (%48,28), epailearen erabakiaren zain egotea (%13,79), aurretiaz erreklamaziorik ez egin izana edo erantzuna jasotzeko legezko epeak bete arte itxaron behar izatea (%13,79). Gainontzeko % 25etik 42 erakundeak jarduteko duen eskumen-eremutik kanpo daude, beste bi izenik gabekoak dira eta horrek aintzat hartzea eragozten du, eta gainontzekoak neurri berean banatuta daude: batzuk Herriaren Defendatzaileari igorri zaizkio, azaldutako gaietan duen eskumenaz baliatuta iker ditzan, egokitzat jotzen badu; beste batzuk norbanakoen arteko gatazkak dira; beste batzuetan, kexagileak ez zuen bidezko interesik salatutako gaian.
Edonola ere, kasu horietan kexan azaldutako egoeraren gaineko ikerketa edo esku-hartzea posible izan ez bada ere eta bistakoa den irregulartasun baten o
ndorioz gaitzetsi diren kexak alde batera utzita, izapidetzeko o
nartu ez diren kexen azterketak informazio baliagarria eman digu herritarrek euren eskubideak arriskuan ikusi dituzten egoerei buruzkoa.
Bestalde, Defentsa Bulego honen irizpidea honako hau da: alde batera utzita aipatutako eskumen-eragozpenen o
ndorioz erreklamazio bat formalki izapidetu dezakegun edo ez, erreklamazio hori jarri duenari gure esku dagoen laguntza guztia eman behar diogula, betiere haren funtsa egiaztatu badugu. Modu horretan, gure esku-hartzea, nahiz eta beti ezin zaion zuzenean lotu adierazitako asegabetasunaren zioari, eraginkorra izan dadin saiatzen gara, behintzat horrek erreklamatzailearen bizitzan izan dezakeen eraginari dagokionez. Horixe da hurrengo o
rrialdeetan jaso ditugun jardueretako batzuen helburua.
(4. grafikoa)
Baztertutako kexak: baztertzeko arrazoiak
Iturria: guk geuk egina
Amaitzeko, esan beharra dago gure jardueraren zati gehienaren jatorria aditzera eman ditugun kexak direla. Dena den, kexa horiek azaltzen dizkiguten arazoek banakako kasuak gainditzen dituztenean edo gizartean alarma pizten dutenean, gure ustez haurren eskubideetako bat arriskuan jartzen ari den egoera bati dagokionez, Ararteko erakundearen jarduera-planak o
fiziozko espedienteak abian jartzea aurreikusten du. Horren inguruan arituko gara hurrengo ataleko gaien azalpenaren harira.
2. Aztertutako gaiak:
2012. urtean, adingabeen eremuan Ararteko erakundearen jardueraren ikuspegi kuantitatiboak agiri honetako atalik luzeena o
satzen du, antzemandako arazoen eta kezken, burututako jardueren eta, zenbait kasutan, lortutako emaitzen edo o
ndorioen aurkezpen kualitatiboa barne hartzen baitu. Zenbatu diren kexen portzentajeak iradoki duen o
rdenan, informazio hori gaikako esparruen arabera antolatuta aurkeztu da.
2.1. Hezkuntza
Aurreko grafikoetan adierazi bezala, aurten izapidetu diren eta adingabeekin lotura zeukaten kexen ia erdiak (%46k) hezkuntza sistema formalari lotutako egoerak ditu hizpide. Arlo horretan gertatutakoa azaltzeko, hemen errepikatuko dugu Eusko Legebiltzarrarentzako txosten o
rokorrean herri-administrazioen jarduera ikuskatzeari buruzko kapituluan bildutakoa, Hezkuntzari dagokiona; izan ere, gehienbat haur eta nerabeengan dauka eragina.
Ikasleen o
narpenari buruzko kexa kopurua aurreko urteetan aurkeztutakoen antzekoa da. Kexak eragin dituzten arrazoiak errepikatu egin dira. Hala, aurten berriz ere lekurik ez dagoenean aplikatzen diren o
narpenerako lehentasunezko irizpideak zalantzan jarri dira -bereziki, familia unitatearen urteko errentaren irizpideari lotutakoa- eta berriro agerian jarri da erroldaren datuen gehiegizko erabilera.
Halaber, hezkuntza-administrazioak baimendutako ratioa berriro aintzat har dezan hizpide duten kexak jasotzen jarraitu dugu. Horri dagokionez, interesdunei jakinarazi diegu indarrean dauden ratioak gaindi daitezkeela, bakarrik, eta salbuespenez, ezarritako arrazoien o
ndotik, aurretik zentroen berariazko eskaera eginda, eta ratioa ehuneko hamar handitzeko egungo aurreikuspenak xede duela behin ikasturtea hasita eskolatu behar diren ikasleak eskolatzea.
Hori horrela, azpimarratu nahi dugu, gure iritziz, hezkuntza-administrazioak prozesuaren kudeaketa mekanizaturako bidea emango duen aplikazio informatikoaren xehetasunak argitaratu beharko lituzkeela, bereziki, bigarren eta hirugarren aukeren esleipenari buruzkoak.
Jakina den moduan, o
hiko prozesu horretatik kanpo, ikasleen o
narpena eskolatzeko lurralde batzordeen bidez kudeatzen da. Proposamenak aurkezterakoan, batzorde horiek, familiek adierazitako borondateaz gain, euskal hezkuntza-sisteman ahalik eta integraziorik normalizatuena jarraitu behar dute, zehazki honako irizpideen babesean: 1) zentroaren gertutasuna familia etxebizitzari dagokionez eta eskolan dagoeneko anai-arrebarik o
te dagoen; 2) funts publikoekin mantendutako zentro guztien (publikoak eta itunduak) arteko o
reka; 3) zentroetan dauden baliabide teknikoen eta giza baliabideen erabilera eraginkorra eta 4) zentroaren egokitasuna ikasleari hezkuntza-erantzuna emateko.
Joan den urtean, aipatu genuen izapidetutako kexa batzuen o
ndotik beldur ginela ea familien nahia behar bezala kontuan hartzen ari o
te zen, adierazi baikenuen hainbat kasutan eskolatzeko proposamenak hizkuntza eredutik eta familiek eskatutako zentro motatik aldentzen zirela. Hori horrela, aurten are kezka handiagoaren isla agerian jarri behar dugu. Hain zuzen, familia batzuen kexak jaso ditugu eta horiek, egindako eskolatze-proposamenarekin ados ez egoteaz gain, eskolatze-gastuak gain hartzea zailtzen duen egoera ekonomiko zailaren egoera agerian jartzen saiatu dira. Ildo horretan, kexa horiek eskolatze-gastuen arteko desberdintasuna mahaigaineratzen dute, dela ikastetxe publikoa edo pribatu hitzartua, egoera hori alde batera utzi ezin dela argudiatzeko, hain zuzen, familien asmotik aldentzen diren eskolatze-proposamenak egiteko irizpideak ponderatzerakoan.
Hezkuntza Sailak nabarmendu du ikastetxe pribatu hitzartuen finantzaketa baldintzek eta eskola-garraio, -jantoki eta –materialerako familiei emandako laguntzek aukera ematen dietela herritar guztiei eskola-mapa konfiguratzen duten unibertsitateaz kanpoko ikastetxe-sarean (bai titulartasun publikoko bai pribatu hitzartuko ikastetxeek o
satutakoa) erabateko sarbide unibertsala izan dezaten.
Halaber, ikastetxe aldaketa edo lekualdaketaren aukerari lotutako kexa nahikotxo izapidetu ditugu, ikasleak o
nartzeko o
hiko prozesua alde batera utzita. Egoera horren o
ndotik egiaztatu ahal izan dugu bi arrazoi daudela aurretik eskatutako zentroan ikasturte batez egotetik salbuesten dutenak: ikaslearentzako arriskua edo pairamendua dakarten egoerak eta hezkuntza-ikuskapenaren txosten baten bitartez behar bezala egiaztatuta egon daitezela, eta adin o
so goiztiarretan distantzia esanguratsuetara aldatzea dakarten bat-batean jazotako helbide aldaketak -azken egoera hori eguneratutako erroldaren egiaztagiriarekin froga daiteke-.
Gure ustez, beharrezkoa da zenbait adingaberen eskolatzerik ezaren egoerarekin amaitzen saiatu diren erabaki judizialen gainean jarraitu diren eskolatze aginduak jorratu dituzten hainbat kasu aipatzea. Halaber, erakunde honetara jo dute deseskolatzea eta eskola-absentismoa errotik kentzeko o
nartutako programa aplikatzeko moduaren aurka dauden hainbat familiak. Gure iritziz, kexa horiek guztiek agerian jartzen dute gizarte-izaerako demanda bat dagoela “etxeko hezkuntza” edo “homeschooling“ izenarekin ezagutzen den hezkuntza-aukeraren inguruan.
Beste kontu batzuk aintzat hartuz, esan behar dugu, o
ro har, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako datuek o
ptimistak izateko bidea ematen digutela, hain zuzen, hezkuntza-eskaintzaren etengabeko hobekuntzarako ezarritako adierazleen betetzeari dagokionez. Hori bai zailtasunik handienek zero eta hiru urteko hasierako tartean egoten jarraitzen dute, batez ere, bi urteko gelen eskaintzan.
Horri dagokionez, urte horretan aurkeztutako kexa guztien artean Barakaldon dagoen herritarren demanda bideratzeko asmoz aurkeztutako kexa gailentzen da. Jakin dugun eskaera horrek ekimen garrantzitsuak eragin dituela, horien artean, udalbatzak 2011ko abenduaren 29an egindako o
hiko bilkuran o
nartutako mozioa. Horren arabera, dagozkion aginduak eman daitezen eskatu da Barakaldo Haurreskolak Partzuergoan sar dadin. Hain zuzen ere, mozio hori ez betetzeak herritarren demandari funtsa ematen dio, kontuan hartuta une honetan zero eta bi urteko tarte horretarako programatutako hezkuntza-eskaintza zabal dadin eskatuz erakunde honetan kexa moduan aurkeztu dela. Euskadiko Eskola Kontseiluak aurkeztutako Txostena 2008-2010 urteetakoak Barakaldon jazotako plaza eskasiaren arazo partikularrak biltzen ditu.
Hezkuntza-plangintza edo -programazioaren alderdiei dagokienez, 2012. urtean hainbat ebazpen eman ditugu Iruarteta HLHIren hezkuntza-komunitateak hala eskatuta izapidetutako kexen o
ndotik. Lehenengoa (Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 31koa) ikastetxe honetara Mujika-Solokoetxe HLHIko ikasleak lekualdatzea hizpide duen hartutako erabakiari buruzkoa, hain zuzen, azken ikastetxe hori barne hartzen duen eraikinaren egitura berritzeko o
bren o
ndotik eta, jarraian, bigarrena (Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 12koa) Iruarteta HLHIren hezkuntza-eskaintza laugarren ildo batera zabaltzeko erabaki administratiboari buruzkoa. Bi ebazpenetan nahitaez aintzat hartu behar diren bi alderdi gailendu behar ditugu hezkuntza-programazioari edo –plangintzari lotutako hainbat kontu jorratzen direnean: alde batetik, egoeran sartuta dauden hezkuntza-agenteen parte-hartzea eta, bestetik, hartutako erabakien motibazio betea.
Hain zuzen, Irungo Elatzeta HLHIrako aurreikusitako hezkuntza-ibilbide berriari buruzko kexa bat izapidetzeak aukera eman digu egiaztatzeko hezkuntza-administrazioaren aldetik jarrera harkorra egon dela. Ildo horretan, interesdunei adierazi diegu o
so positibotzat jo dugula Hezkuntza Sailak aintzat hartu izana familiek 2. zk.ko ibilbide hori prestatu eta indartzeaz arduratu den lantaldean (Hirubide BHI, Elatzeta HLHI eta Leka-enea HLHI zentroak barne hartzen ditu) zuzenean parte hartu izana.
Are gehiago, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Hezkuntza Batzordearen aurrean Arabako eskola-maparen berri emateko egindako Legebiltzarreko agerraldi batean gailendu nahi izan du aipatu mapa plangintza demokratikoaren o
ndorioa dela, hezkuntza-komunitatearen o
rdezkari guztien partaidetzarekin, erakunde honek behin eta berriro errepikatu duen moduan.
Aurreko honi lotuta, o
nartu behar dugu Gasteiz hirirako mapa berri honetan ezarritako programazioak aukera eman duela joan den urteko (2011) txostenean jaso genuen egoera bideratzeko; bertan haur kopuru esanguratsua geratu zen plazarik gabe ikasleen o
narpenerako prozesuan.
2012. urtean Gasteiz hirian bi urteko geletan hezkuntza-plangintzan ezarritako adierazleen betetzearen jarraipena egiteko hasitako o
fiziozko jarduera amaitu dugu. Ikastetxeen zuzendariak emandako erantzuna eta, bereziki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2012ko martxoaren 19ko saioan Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izandako esku-hartzeak aukera eman du plaza eskaintza familien demandara egoki dadin hezkuntza-administrazioak egindako plangintzaren ahalegina berresteko. Hala, adierazi behar dugu 2012-2013 ikasturterako ikasleak o
nartzeko prozesua itxi egin dela eta ez dela aparteko kexarik erregistratu Gasteizen zabalkuntza eremu berrietan bi urteko plazen eskaintzaren inguruan.
Horrez gain, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak haur hezkuntzako lehenengo zikloaren gainean egindako diagnosiaren lehenengo aurrerapenaren berri izan dugu. Jakin badakigu, diagnosi horren esparruan, hezkuntza-ikuskapenak txosten bat egin duela hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeetako bi urteko geletarako langile laguntzaileei buruzkoa, eta honako alderdi hauek jorratzen dituela: (1) Bi urteko geletan Hezkuntza Sailekoak ez diren zenbat langile dauden; (2) eskaintzen dituzten zerbitzuaren modalitateak, kontratuen tipologia eta kontratatzen dituzten eragileak; (3) geletan langile horiek eman beharreko denbora –ordutegiak- eta esku-hartze motak; eta (4) familiek o
rdaindu beharreko kuotak.
Txosten hori egiterakoan sailak beharrezko esku-hartze ildoak zehazteko eta horretarako jarduera egutegi bat ezartzeko proposamenaren berri baino ez dugu izan. Hortaz, jarduera horrek eman ditzaken erantzunak ezagutzeko zain geratzen gara.
Lanbide heziketaren esparruan goi-mailako irakaskuntzen eskaintza handiagoa ez egotearen o
ndotik haserre dauden herritarren kexak jaso ditugu. Horrez gain, nabarmendu beharrekoak iruditzen zaizkigu zenbait interesdunek egindakoak, kontuan hartuta aldez aurretik euren aukeraren barruan dagoen familietako bati lotutako erdi-mailako ziklo bat gainditu o
stean, probaren zati zehatza egitetik salbuetsita egongo zirela uste zutela. Haien matrikulak izapidetzerakoan horiek izapidetzeaz arduratzen ziren ikastetxeen akats baten o
ndotik, probaren emaitzak argitaratzerakoan, zati zehatzean kalifikatu gabeko hautagaitzat jo ziren. Dena den, azkenean, salatutako akatsak konpondu egin dira.
Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren o
narpenaren berri eman nahi dugu. Horren bidez euskaraz egindako ikasketa o
fizialak aintzat hartzen dira eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesten da (EHAA, 74. zk., apirilaren 16koa).
Halaber, berriz ere ikastetxe atzerritarretan euskara eta euskal literaturaren irakaskuntza ezartzearen o
ndotik sortutako arazoak mahaigaineratu behar ditugu. Tamalez, aipatu arazoek o
raindik ere dihardute hainbat zentrotan, zehazki, San Bonifacio ikastetxe alemanean, eta arazook bideratzeko hezkuntza-administrazioaren jarrera erabakigarriagoaren falta sumatzen dugu.
Horrez gain, 2012. urtean Hezkuntza Marko Hirueleduna (HMH) (Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 22koa) esperimentatzeko hautatutako ikastetxe batean erabilitako ikasleen banaketarako irizpideen gaineko iritzia azaldu behar izan dugu.
Egia da HMHren jardun esperimentalaren ezaugarri diren o
rientabide ireki eta malguek ikasleak taldekatzeko hainbat irizpide barne hartzen dituztela, ikastetxeei aitortu zaien antolakuntza-, pedagogia- eta kudeaketa-autonomia gauzatuz. Kexa eragin duen kasuan, aukeratutako sailkapena justifikatzeko argudiatu da baliabide gehiago esleitu dituztela taldeen artean zeuden desberdintasunak o
rekatzeko. Izan ere, ematen du taldeen ebaluazioaren emaitzek erabilitako estrategia bermatzen dutela. Edonola ere, emaitza horiek alde batera utzita, noiz nolakoak baitira, erakunde honen ustez, komenigarria litzateke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak azterketa sakonagoa egingo balu. Horrela, o
ndorioztatu ahalko da HMH esperientzian parte hartzeko baldintzak egokiak diren haien prestakuntza akademikoa hezkuntza hirueleduneko proiektu horrekin bat eginez jarraitu nahi duten ikasleen aukera berdintasuna bermatze aldera.
Ikastetxeei dagokienez, adieraziko dugu Txingudi-Irungo ikastola HLHIko eta Txingudi BHIko gurasoen elkarteak erakunde honen esku-hartzea eskatu dutela, zenbait helbururen artean, ikastetxe horien o
hiko mantentzean tartean dauden hainbat administraziok eduki behar duten ardura-maila zehazteko. Jakin badakigu ikastetxe horiek -ikastolak eta eskola publikoa batzeko prozesuaren o
ndorioz irakaskuntzako sare publikoaren zati direnak- egoera berezia ari direla pairatzen. Izan ere, hezkuntza-egitasmoaren eta -plangintzaren o
ndorioetarako Irungo udalerrian bizi diren ikasleei erantzuna ematea aurreikusi bada ere, zentro horiek dituzten o
ndare o
ndasunak eta 2011ra arte eman ez zen titulartasuna Hondarribiko Udalari dagozkio. Bideratutako izapideetan Hondarribiko alkatetzaren jarrerak harritu gaitu, kategorikoa izan baita Txingudi ikastolako instalazioak barne hartzen dituen eraikinen sarbideak eta instalazioak mantentzeko baliabide ekonomiko gehiago ez emateko erabakiari dagokionez.
Garraio eta jantoki zerbitzu o
sagarriei dagokienez, joan den urtean adierazi genuen garraio eta jantoki zerbitzu o
sagarriak konfiguratzeko moduak gure esku-hartzea baztertzea eragin zuela, hain zuzen, eztabaidatik salbuetsi gabeko hainbat kasutan, kontuan hartuta kudeaketa zuzenaren jantoki zerbitzuaren baimenak berekin dakarrela eguerdiko eskola-garraioaren zerbitzua ukatzea. Halaxe jazo zen Duranako Ikasbidea Ikastola IPIren inguruan aurkeztutako kexarekin.
Horri dagokionez, 2012. urtean agerian jarri behar da Ikasbidea ikastolako autobusaren erabiltzaileen guraso elkarteak (TTIPI-TTAPA Ikasbidea elkartea) hilabeteak daramatzala haren eskaeretan aintzat hartzeko bide formal bat gaitzeko helburuaren inguruan lanean. Ildo horretan, erakunde honen bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean mahaigaineratutako eskaera bat berariaz ebazten ahalegindu gara baina, saiakerak behin eta berriro egin arren, o
raindik ez dugu aldeko emaitzarik lortu.
Halaber, eztabaida eragin du hezkuntza-administrazioak hartutako erabakiak, alegia, Ametzaga, Sarria eta Bitoriano herrietan bizi diren ikasleei ematen zitzaien eskola-garraioaren zerbitzua eteteari buruzkoak. Eskola-kontseiluetako hainbat o
rdezkarik, baita Arabako Zuia udalerriko ikastetxeetako gurasoen elkarteetakoek ere, gure bitartekaritza eskatu dute.
Jantoki zerbitzuari dagokionez, jankideek garraiorako eskubidea izan edo ez izatearen arabera o
rdaindu behar dituzten zenbait prezio zalantzan jartzen dituzten kexak gailendu behar ditugu.
Zerbitzu horren gaineko irizpideek xedatzen dute garraiorako eskubidea duen ikaslearen jantokiko kuota eskubide hori ez duenarena baino baxuagoa izan dadin. Azken horiek tratu desberdintasun horretaz kexu ziren eta, gure iritziz, ez dakar o
inarririk gabeko bereizkeria, eskola-jantoki zerbitzua ezartzeko lehentasuna lotuta baitago eskola-garraiorako eskubidea duten ikasleak egoteari.
Hala, iruditzen zaigu kexa horiek agian agerian jartzen dituztela krisi ekonomikoaren o
ndorioak, beste ekitaldi batzuetan ez baitira mahaigaineratu, kontuan hartuta duela gutxi arte jantokirako eskubidea lortzeaz baino arduratzen ez ziren familiek o
rain prezio sistema zalantzan jarri dutela.
Horrez gain, azken urteotan familia batzuek behin eta berriro egindako bi eskaera jorratzen ari gara. Horietako bat, dieta begetarianorako aukera aitortzea, azkenean o
nartu egin dena. Hain zuzen, Administrazioen eta Zerbitzuen sailburuordearen zirkularra. Horren bidez, kudeaketa zuzeneko erregimenean, 2012/2013 ikasturtetik aurrera, eskola-jantokien funtzionamendurako jarraibideak ematen dira, menu basal o
rokorraz eta egon daitezkeen ikasleen intolerantziek, alergiek edo gaixotasunek eragin ditzaketen espezialez gain –menu begetarianoa eta txerririk gabeko menua barne hartzen ditu-.
Azken horren bidez, erantzuna eman nahi zaie, hezkuntza-administrazioaren ustez, dieta desberdina arrazoi erlijiosoengatik eskatzen duten familiei, baina haientzat ez da nahikoa eta, horregatik, halal dieta izenekoa o
nar dadin eskatzen dute.
Eskaera hori, besteak beste, Euskadiko Kontseilu Islamikoak sinatu du eta haren eskaerak beste esparru batzuetara zabaltzen ditu, adibidez, arabiera eta Marokoko kultura irakastera bideratutako Espainia eta Maroko arteko programaren esparruan irakasleak kontratatzera.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei dagokienez, 2012. urtean o
sasun-arloko premia jakinei buruzko kexak (1 motako diabetes mellitus) izapidetzen jarraitu dugu eta eskola-orduetan eskaini beharreko o
sasun arreta bereziari buruzko zirkularra, 2005eko azaroan o
nartutakoa, gure jardueraren o
inarritzat hartu dugu.
Halaber, 2012ko azaroaren 29ko Arartekoaren ebazpenean adierazitakoa gailendu behar dugu, hain zuzen, hezkuntza-premia bereziak dituen adingabe baten kasua (haren familia-etxebizitzatik gertu dagoen hitzartutako zentro batean matrikulatzea baimendu zaio eta hezkuntza-laguntzarako espezialista bat behar du).
Halaber, Euskal Gorrak - Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak berriro ere entzumen ezgaitasunen bat duten ikasleen premien inguruko hainbat kexa helarazi dizkigu, bereziki hizkuntzak, lanbide heziketako ikasketa jakin batzuk edota, areago, unibertsitate ikasketak egiten ari direnenak.
Horrez gain, familia baten kexa ebazteko aukera izan dugu. Familia horrek haren semearen txosten psikopedagogikoak eskuratu nahi zituen, baita adingabeak, La O
la eskola itxi eta Berango-Merana HLHIko gela egonkor batean eskolatuta egon o
stean, Getxoko Julio Caro Baroja BHIn egon eta gero, gelako arduradunaren, laguntzarako langileen eta garraio-arduradunen laguntzarekin lekualdatu zituzten egiaztatu ere.
Beste urtebetez, eragindako familia batzuek azpimarratu dute gaindohatzeko baldintza pertsonalei loturiko hezkuntza-premia bereziak dituzten eta arreta faltaren nahasmenduak dituzten ikasleei erantzun hobea ematen ahalegintzeko premia. Horri dagokionez, Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa abian jartzeak xede hori lortzeko beharrezko estrategiak indartzeko aukera emango duelakoan gaude.
Aniztasun pertsonala eta kulturala gizartearen beraren ezaugarri atxiki gisa ulertzeak eta, o
ndorioz, modu positiboan baloratzeak eta gizartea o
satzen dugun pertsona guziontzat aberasgarritzat jotzeak 2012. urtean abian jarri ziren beste bi plan barne hartzen ditu: Ijitoen eskolatzea hobetzeko plana 2012-2015 eta Ikasle etorkinei arreta eskaintzeko plana, eskola inklusibo eta interkulturalaren testuinguruan 2012-2015. Argi dago erakunde honek urteetan zehar jarraipen berezia egin duela bi kolektibo horietako haurren eskolatzearen inguruan; izan ere, erakundearen ustez, zaurkortasun egoera berezian daude. Ikuspuntu hori o
inarritzat hartuta, poztasunez hartu ditugu plan eta lan-proposamen horiek, Ararteko erakundeak egindako iradokizun eta gomendioekin bat datozen jarduerak biltzen dituztenak eta euskal haur guztien (euren jatorria, identitate kulturala edo maila sozio-ekonomikoa alde batera utzita) aurrerapena berdintasun baldintzetan saihesten duten o
ztopoak gainditzeko bide eraginkorra izango direlakoan gaude.
Ikasle etorkinak zentro gutxi batzuetan biltzea saihestea bezalako planteamenduekin bereziki bat gatoz, ez haur etorkinen presentziak “bertako” haurren errendimenduari kalte egiten diola dioen o
inarririk gabeko sinesmena dela-eta, baizik eta etorkinen portzentaje handi bat talde berean biltzea ez delako o
nuragarria etorkinentzat beraientzat, PISA 2009 ikasleen nazioarteko ebaluazioan jasotako datuak kontuan hartuta, ISEI-IVEI erakundeak atera dituen o
ndorioei jarraiki. Ikasleen errendimendua ez da baxuagoa kanpoan jaio izan direlako bakarrik. Goian aipatutako planaren diagnosi-oinarria izan den ikerketa horren arabera, kalifikazioetan dagoen aldea “euren ezaugarri sozioekonomikoen eta kulturalen bitartez azaldu daiteke”. Egoera ekonomikoak familia jakin bat non biziko den eta euren seme-alabak zein ikastetxetan ikasiko duten zehazten du. Begi bistakoa da etorkin gehienak hirietako gunerik txiroenetan bizi direla eta eremu horietako eskoletan bildu o
hi direla. Beraz, administrazioaren ardura da bere esku dauden baliabide guztiak baliatzea baztertzaileak edo bidegabeak izan daitezkeen jarduera mota guztiak saihesteko. Ez bakarrik arrazoi pedagogikoak direla-eta, baita gizarte mailako arrazoiengatik ere: zentro edo sektore jakin batzuen ghettizazioa edo estigmatizazioa saihestea eta gizarteratzea sustatzea.
Egia da ikasle etorkinen edo ijitoen eskolatzeak ez duela inolako kexarik eragin erakunde honetan baina gizarte mailan laguntzarik ez duten ikasleentzako arreta eta programa konpentsatzaileak gure ustez garrantzitsuak diren bi espedientetan jorratu izan diren gaiak dira.
Horietako lehenengoak Gasteizko “Pedro Anitua” Hezkuntza Konpentsatzaile eta Lanbide Heziketarako Partzuergoaren deuseztapena dauka hizpide. Gure o
fiziozko jarduera abian jartzea eragin zuen gertakaria hauxe izan zen: 2012ko ekainean, partzuergo horren Gizarteratzeko eta Laneratzeko Hezkuntza Ikasgelen (AISE) programaren deuseztapen posiblea. Dena den, zenbait hilabete beranduago partzuergoa bera desagertu zen, 27 urtetan zehar lanean aritu o
stean.
Jasotako informazio guztia aztertu eta gero, o
ndorioztatu genuen 2011. urtean Arabako Foru Aldundiak bat-batean AISE programaren finantzazioa bertan behera utzi zuenez eta Gasteizko Udalak o
rdura arte egiten zuen ekarpen ekonomikoa aurreko urteekin alderatuz murriztu zuenez, horrek guztiak desoreka ekonomiko garrantzitsua eragin zuela. Are gehiago, partzuergoa “larriki zauritua” geratu zen eta ezin izan zuen 2012-2013 ikasturterako prestakuntza eskaintza bat abian jartzeko erronka bere gain hartu, ezta Hasierako Lanbide Prestakuntza Programen atalean ere. Estatutuen 3. artikuluan jasotakoarekin bat eginez, “Gasteizko lanbide heziketa eta hezkuntza konpentsatzailea” partzuergoaren xedea zenez, haren helburua lortzeko ezintasunak partzuergoaren desagertzea eragin zuen. Edonola ere, Hezkuntza Sailak Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programen jarraitutasuna bermatu zuen eta o
hiko baldintzak mantentzen saiatu zen, o
rdura arte kudeatzen zituen erakundeak bere lana burutzen jarrai zezala bide alternatiboak topatuz. Gainontzeko programa eta zerbitzuak desagertu ziren.
Gertakari horrek gure artean eragin duen lehenengo erreakzioa atsekabe handia izan da. Jakin badakigu partzuergoaren jarraitutasunari buruzko erabakia bazkide diren erakundeen legezko erabaki politikoen eremuaren barruan eta lehentasunak ezartzeko lana zailtzen duen aurrekontuak mugatu dituen testuinguru estu baten barruan dagoela. Hala eta guztiz ere, adierazpen publiko zein pribatuetan aditzera eman o
hi dugun moduan, ez daukagu inolako zalantzarik jarduera konpentsatzaile eta prebentzio jarduerek haurren eta nerabeen hezkuntzarako eskubidearen gauzatzean duten balioaren inguruan. Gure ustez, partzuergoak sortu zituenak bezalako hezkuntza inguru konpentsatzaile horiek modu erabakigarrian laguntzen dute desberdintasunak gizarteratzean eta arriskuan dauden gazteek gaitasunak, ezagutzak eta jarrerak eskura ditzaten bidea errazten dute, eginkizun eta funtzio ezberdinak gara ditzaten pertsona helduaren estatusa lortu arte, emantzipazioa sustatuz.
Hori abiapuntutzat hartuta, gure iritziz, mugaketa ekonomiko handia nagusi den garai hauetan, arrisku handienetako bat hauxe da: administrazio, erakunde eta/edo sail bakoitzak (arauaren irakurketa zehatza eginez gero) bere eskumenekoak diren alderdiei dagokienez atzera egitea eta o
rdura arte eskaintzen zituen eta herritarrek baliatzen zituzten prestazio eta zerbitzuak bertan behera uztea (gure ustez, herritarren beharrak asebetetzen ziren programa/zerbitzu horien bitartez).
Hizpide dugun bigarren jardueraren jatorria familien, ikasleen eta profesionalen o
rdezkariek aditzera eman duten kezka da. Kezkaren arrazoia da o
rain arte Bilboko Udalak eskaintzen zuen Udako-Neguko Eskola gizarte- eta hezkuntza-laguntzarako programaren murrizketa gogorra. Programa horren xedea laguntzarik jasotzen ez duen gizarte inguruneko gazteei gizarte zein hezkuntzako laguntza ematea zen. Modu paraleloan hainbat dei jaso ditugu gure esku-hartzeari lotuta: zuzendaritza taldeak, ikastetxe jakin batzuetako gurasoen elkarteak, kolektibo pedagogikoak, 5. Barrutiko Gizarte, Hezkuntza eta O
sasun Baliabideen Mahaia, etab.
Programari lotutako jaso dugun informazioa kontuan hartuta, hauxe baloratu dugu bereziki: gizarte eta hezkuntza izaera, hau da, elkargune eta partekatze guneetan kokatua; izaera konpentsatzailea eta prebentzio izaera, hau da, taldearekin alderatuz desabantaila duten haurrei eta nerabeei zuzendua eta defizitak konpentsatzera zuzendua. Prebentzio izaera dauka arrisku eta zaurkortasun egoerek o
kerrera egitea zailago bihurtuko duelako; familien artean sortutako konfiantza eta laguntzeko eginkizuna, batez ere gurasoei, euren guraso-eskumenak garatze aldera (harremanetan jarri diren pertsonek gehienbat alderdi hori aipatu izan dute); komunitate izaera, mutikoen eta neskatilen inguruan bertan garatzen delako, filosofia normalizatzaile baten barruan, estigmatizazioaren aurkakoa; eta, azkenik, herrialdean duen errotzea eta gizarte-hezkuntzako eragileen sarean duen eginkizuna, izan ere, kasu batzuetan familien eta baliabide komunitarioen arteko (edo, batzuetan, azken horien arteko) elementu “konektore” bilakatu baita.
Aurreko kasuan bezala, erabakia udalaren legezko politiken erabakien esparruan kokatzen dela ulertzen dugun arren, egokitzat jo genuen unera arte zerbitzu hori jasotzen zuten 600 ume baino gehiagok o
rdutik aurrera izango zuten egoerarekiko gure kezka helaraztea eta programa eragiten zuten beharren estaldurari buruzko aurreikuspenen inguruan galdetu genuen.
Bilboko Udalaren erantzunak aldez aurretik azaldu zuen hezkuntzaren eskumena Euskadin Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokiola eta udal programa horren existentzia nolabait azaldu zuen: duela hamar urte baino gehiago hasi zen une hartan ez baitzegoen programen bidezko gaur egungo eskaintza bezalako eskaintzarik ikasleen gizarte eta kultura inguruari loturiko beharrak bideratzeko.
Argudio horiei erantzunez adierazi genuen moduan, ez dugu zalantzan jarriko hezkuntzarako eskubidea bermatzeko eskumena, hezkuntza behar berezi eta zehatzak dituzten haurrentzako derrigorrezkoak diren laguntzekin baina zalantzaren bat sortu da programak berdintsuak direla baieztatzeari dagokionez. Bestalde, administrazio edo erakunde jakin bat eskumenduna izateak argi uzten du zeinena den jarduteko erantzukizun saihestezina baina horrek ez du esan nahi gainontzekoak modu o
sagarrian jardun ezin dutenik, eremu jakin batzuetan ekintzak bideratu ahal izateko lankidetzan aritzea ezinbestekoa baita. Une honetan koordinazioak berebiziko garrantzia eskuratu du, koordinazioa baita bikoiztasunak eta sakabanaketa saihesteko helburua lortzea bermatuko duena. Gainera, horri esker, herritarrek euren beharrentzako erantzunak jaso ahalko dituzte.
Izan ere, hauxe da gure esku-hartzearen o
inarrizko eta funtsezko kezka: nork eta nola bideratuko diren zerbitzu hori jasotzen zuten neska, mutil eta familien beharrak programa desagertu denetik. Zentzu horretan bai lepora genezake, behintzat gure ikuspuntutik, o
rdura arte eskaintzen zen eta herritarrek jasotzen zuten zerbitzua bertan behera utzi izana, behar horren estaldura bermatuko duen eta eskudun izan daitekeen beste administrazio, erakunde edo sail baten erreleboa behar bezala kudeatu gabe.
Azkenik, eskola-bizikidetzari dagokionez, gure jarduerak ikastetxe batean berdinen artean jazotako tratu txarren kasu bati lotutako jarduera amaitzen duen 2012ko martxoaren 27ko Arartekoaren ebazpena aipatuz laburtuko ditugu. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako 2. mailan ikasten zegoen bitartean berdinen arteko tratu txarren kasu batean egon zen gazte baten familiak erakunde honen esku-hartzea eskatu du, hezkuntzako agenteek egoera horren aurrean jardun zuten moduagatik. Erakunde honek positiboki baloratzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastetxeetan berdinen artean gertatzen diren tratu txarrekin lotutako episodio posible guztiak ahalik eta arintasun, eraginkortasun eta segurtasun handienaz jorratzeko egiten duen ahalegina. Horretarako neurria izan da, esate baterako, Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnean jarduteko gida eta Eskolan ciberbullying-aren aurrean jarduteko protokoloa gida berriak o
nartu izana. Hala ere, kexa honetan aztertutako kasuaren errealitatearen o
ndorioz, berriz ere azpimarratu behar dugu jarduera burokratizatuak ekidin behar direla eta tratu txarren errealitatearen diagnostiko o
na egiteko, biktimei laguntza, babesa eta segurtasuna emateko eta ukitutako familiekin konfiantzazko harremana eta komunikazio o
na izateko helburu saihestezinak era arrakastatsuan bete eta aseko dituzten gida berri hauen aplikazio sistematiko eta eraginkorra sakondu behar dela.
Arazo horri dagokionez, 2012an Euskal Autonomia Erkidegoko Eskola Bizikidetzaren Behatokiaren jarduerari hasiera eman genion. Ararteko erakundeak bertan parte hartzen du o
soko bilkurako kide gisa. Horrela bada, eremu bikoitza sortzen da, denboran modu sistematiko eta egonkorrean, beharrezkoa den burutzarekin eta esku hartzen duten agente eta talde ezberdinen presentziarekin, errespetuan eta elkarrizketan o
inarritutako bizikidetzaren sustapenean aurrera eginez.
Behatokiak bilatzen dituen helburuetako bati jarraiki (ikusi 19/2012 DEKRETUA, o
tsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Eskola Bizikidetzaren Behatokia sortzeko dena), urteko bigarren o
soko bilkuran ISEI-IVEIk Ikasleen arteko tratu txarrak Lehen Hezkuntzan eta DBHn izeneko 2012ko txostenari buruz egindako ikerketa aurkeztu zen. Azterlan horrek adin ezberdinetako ikasleek euren zentroan eta hurbileneko inguruan gertatzen den ikasleen arteko tratu txarrari buruz dituzten iritziak eta ikuspuntuak biltzen ditu eta errealitate horren inguruko informazio o
so garrantzitsua eskaintzen du. Azterlanak lortutako emaitzak aurreko ikerketetan (2004, 2005, 2008 eta 2009) lortutakoekin parekatzen ditu eta horren bidez antzemandako aldaketen azterketa eta balorazioa egin daiteke, baita arazoa konpontzeko bideratutako neurrien eraginarena ere. Hala eta guztiz ere, 2012ko txostenak aldagai kopuru gehiago gaineratu ditu azterketan (18 Lehen Hezkuntzan eta 19 Bigarren Hezkuntzan, azterlan guztietan egin izan diren 12 eta 13 aldagaien aurrean, hurrenez hurren) tratu txarren testuinguru berriak islatzeko helburuarekin, hala nola, ziberbullyinga, edo egun arte ezkutuan zeuden tratu txarraren ezaugarriak ikusarazteko, besteak beste, eraso homofobikoa.
2.2. Babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako gizarte zerbitzuak
2.2.1. Zenbait datu kuantitatibo
Atal horretan jasotako informazioaren pisurik handiena bigarren mailako gizarte zerbitzuen jarduerak dauka, batez ere, eskumen foralekoei dagokienez, zenbait gogoeta eta o
ndoriok babesgabetasun egoeran edo egoera hori pairatzeko arriskuan dauden haurren eta nerabeen arretan parte hartzen duten gainontzeko eragile instituzionalak ere barne har ditzaketen arren (espero dugu haiek ere iritzi berdinekoak izatea). Hala, informazio kuantitatiboa eta egin dugun egoitza-baliabideen sareari buruzkoa 2012ko azaroan hiru foru aldundiei eskatu genien.
Eskatutako lehenengo datua foru aldundi bakoitzean artatutako populazioarena da: urtean ireki diren espediente berriak eta guztira zenbat espediente izapidetu diren, bai eta tartean dauden adingabeen kopurua ere. Eskaeraren aniztasuna foru aldundien praktika ezberdinen o
ndoriozkoa da, zenbait kasutan adingabe bakoitzari espediente bat esleitzen baitiote eta, beste batzuetan, espedienteak familia o
soa identifikatzen du; beraz, adingabe bat baino gehiago tartean egon daiteke.
(5. grafikoa)
2012. urtean haurrentzako foru gizarte zerbitzuek artatu dituzten adingabe berrien kopurua
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak o
inarri hartuta
Bizkaian eta Gipuzkoan ikusitako joera iazkoaren antzekoa da, zertxobait hazi da Gipuzkoan eta zertxobait gutxitu Bizkaian. Gipuzkoan, joan den urtean adierazitako joerari eusten zaio: “bertako” haur eta nerabeen kopurua hazi egin da eta, berriz ere, horiek %7,1 gehitu dute iazko ehunekoa; aldiz, %11,7 gutxitu da familia-erreferenterik gabeko adin txikiko atzerritarren ehunekoa. Araban dezente hazi da babesgabezia-maila baloratzeko asmoz Haurren Zerbitzura joaten diren adin txikikoen kopurua, eta horrek azaltzen du espediente-kopuruaren igoera. Igoera hori ez da islatzen, o
rdea, familia-banaketako neurrien kopuruan, izan ere, horietako asko familian esku-hartzeko programen bitartez (aldundiarenak nahiz udalarenak) artatzen dituzte.
Adingabe horiei eta o
rdura arte arreta jasotzen zutenei aplikatzen zaizkien babes-neurriak, funtsean, lau dira: familian esku-hartze trinkoa burutzeko programak, familia-harrera, egoitza-harrera eta adopzioa. Adingabeak euren gurasoetatik aldentzea barne hartzen duten bi neurri nagusien eboluzioa, hau da, egoitza-harrera eta familia-harreraren eboluzioa, o
ndorengo bi grafiko hauetan ikus daiteke:
(6. grafikoa)
Egoitza-harrera neurriaren eboluzioa 1995-2012
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak o
inarri hartuta
(7. grafikoa)
Familia-harrera neurriaren eboluzioa 1995-2012
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak o
inarri hartuta
(8. grafikoa)
EAEn eta lurraldearen arabera, 2012. urtean egoitza- eta familia-harrera neurrien arteko konparaketa
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak o
inarri hartuta
2012ko datuetan ikusten denez, familia-harreren kopurua egonkorra da eta Bizkaian apur bat gutxitu dira egoitza-harrerak. Dirudienez, datu horiek egiaztatzen dute gure foru aldundiek familiaren aukera lehenesteko egin duten apustua eta ahalegina, bai familia zabalean, bai besteren familian. Halaber, hirugarren grafikoan bi neurri horietako bakoitzak 2012. urtean lurralde bakoitzean eta EAEn izan duen garrantzi erlatiboa ikus dezakegu.
Adopzioei dagokienez, aurreko urtearekin alderatuz, bere horretan mantentzen da eskaera kopuruaren atzerakada, eskaerak nazionalak nahiz nazioartekoak izan. Daturik deigarriena da Estatuan eta nazioartean adoptatzeko egin diren eskaeren joeran aldaketa gertatu dela: lehenbizikoz urte askotan irauli egin da proportzioa, hau da, adopzio nazionalerako egin diren eskaerak askoz ugariagoak dira. Atzerakada nahiz eskaeretan ikusi den hobespena interpretatzean o
ndorio biribilak atera gabe ere, ezin dugu alde batera utzi krisi ekonomikoak adopzio-hartzaile diren familietan eduki duen inpaktua. Gainera, horri gehitu behar zaio adopzio prozesuaren errealitatea, konplexutasuna eta zailtasunak gero eta hobeto ezagutzen direla eta horrek erabakia o
so ziur ez duten pertsonei asmoa kendu diezaiekeela.
(9. grafikoa)
Adopzio eskaeren eboluzioa EAEn 1995-2012 (nazionala eta nazioartekoa)
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak o
inarri hartuta
Konplexutasun horren erakusgarri bat, behintzat prozesutik eraketara arte dagokionez, 2012. urtean benetan burutu diren adopzioei buruzko datuak dira: 27 eremu nazionalean eta 97 nazioarteko eremuan, kasu guztietan aurreko urteetan izapidetutako eskaerei dagozkienak.
(10. grafikoa)
2012. urtean EAEn eta lurraldeen arabera burututako adopzioen kopurua (nazionalak eta nazioartekoak)
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak o
inarri hartuta
Eta adopzioen arloan azken aipu bat egin behar dugu –araudiaren alderdiari badagokio ere–: pozik gaude foru aldundiek arlo horretan duten jarduera-prozedura erregulatzeko dekretua aldatu delako. Gure ustez, bertan biltzen dira erakunde honek bere garaian azaldu zituen arrazoibideak, honako hau gomendatu zuenean: “belaunaldi arteko tartea ez dadila izan muga kronologiko absolutua, baizik eta kasuan kasu azter dadila, kasu bakoitzean aintzat hartu beharreko ezaugarri pertsonal eta familiakoen inguruko iritzi o
so eta banakatuaren”.
2.2.2. Egoitza-harrera sarea
Gaur egungo egoeraren lehenengo argazki bat eman eta babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako arretaren eboluzioa (baita joerak ere) jakinarazi diguten datu kuantitatibo horiez gain, foru aldundiei egoitza-harrera sarearen konfigurazioaren gaineko informazioa eskatu genien, zehatz-mehatz 2012. urtean gertatutako baliabideen sorrera, aldaketa edo ezabapenen gainekoa.
Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eskainitako informazioaren arabera, bi lurralde horietako egoitza arretako baliabide sareak honako aldaketak pairatu ditu:
Bizkaian bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzendutako bi egoitza baliabidek euren jarduera eten dute: “El Garmo” egoitza zentroak (20 plaza) eta San Ignazio egoitza erdiautonomoa (6 plaza). Bestalde, Zabaloetxe egoitza zentroak plaza kopurua murriztu du, 90etik 60ra, eta El Vivero egoitza zentroak, berrik, 27tik 30era igo du eta erantsitako eraikin berri bat egokitu du.
Gipuzkoako egoitza harrera sareak ere aldaketak pairatu ditu. Azpimarratzekoa da egun arte bakarrik dauden adingabe atzerritarrei soilik zuzendutako hainbat zentro “bertako” adingabeei ere zabaldu izana. gainera, 2012an egoitza harrera sarea berrantolatu da, arreta egokia bermatzea, lurralde o
reka bilatzea eta ekonomia-eraginkortasuna hobetzea bezalako printzipioetatik abiatuta, 305 plaza dituena. Jarraian irakur daitezke aldaketarik nabarmenenak:
oinarrizko programaren eta jarrera arazoak dituzten nerabeek arretarako programaren zentroetatik kudeatzeko.
orokor edo espezializatutik neurri judizialak bete
ondoren barneratzen diren gazteen kasuan.
Haur eta Nerabeentzako Bulegoak egoitza-harrera sarean egon diren mugimendu horien inguruan egon duen balorazioa positiboa da; izan ere, eskumena duten administrazioek albait lasterren baliabideak beharren eboluzioari egokitzeko eta lehentasuna duten beharrei erantzuteko duten interesa islatzen du. Bestalde, banakako zenbait kexen ikerketaren testuinguruan, hala nola, o
fiziozko jarduerak, in situ ezagutu ahal izan ditugu zentro horietako batzuk eta inpresio o
rokor egokia berretsi ahal izan dugu.
Hala eta guztiz ere, aurten egoitza harrerako sareari buruzko kontu gehiagotan sakondu nahi izan dugu. Horrela bada, urrian o
fiziozko espediente bat hasi zen egoitza baliabide horiek arautzen dituen 131/2008 Dekretuaren betetze-mailari buruzko informazioa biltze aldera, izan ere, 2012ko abuztu amaieran araudia indarrean sartu zenean zeuden baliabideak egokitzeko ezarritako lau urteko epea amaitu zen. Urtero egindako jarraipenetan eta egoitza baliabide batzuetara egindako bisitetan antzeman ahal izan dugun arren administrazio arduradunek ahalegin handia egin dutela dekretu arautzailearen eskaeretara egokitzeko, hainbat kontu nekez balora daitezke bisita batean edo azterketa zehatzagoa eskatzen dute. Hori dela-eta, informazio eskaera bidali zitzaien hiru foru aldundiei, Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari. Bertan, hainbat gairi buruzko informazio zehatza eskatzen zen: baldintza materialen betetze-maila (baliabideen edukiera, irisgarritasuna, eremuen egokitasuna), baldintza funtzionalena (egoiliarren babes-neurriak eta zentro bakoitzean eskatutako gutxieneko agiriak), langileen baldintzena (titulazioak, gutxieneko ratioak, prestakuntza planak, laneko estresa saihesteko neurriak eta gainbegiratze sistema), baita araudia betetzeko zailtasun nagusiak eta betetzearen aurreikuspena ere. Bestalde, administrazio erantzuleek xedatutako ikuskapen mekanismoak ezagutu nahi genituen.
Urteko azken egunetara arte ez dugu aipatutako administrazio guztien erantzuna jaso, beraz, txosten hau ixterakoan ezin izan dugu egoeraren azterketa zehatza eta o
ndoriozko balorazioa egin. Hala eta guztiz ere, bi komentario labur egin ditzakegu. Lehenengoa administrazioek eskainitako informazioaren kalitatea eta inplikazio mailari buruzkoa da. Gipuzkoako Foru Aldundiak edo Gasteizko Udalak eskatutako kontu guztiei buruzko informazio o
so zehatza eta xehatua eskaini diguten bitartean, Arabako Foru Aldundiaren erantzunak, urria eta o
rokorra izan denak, asko zailduko digu dekretuaren eskaerek bere lurraldean izan duten betetze-maila ezagutzeko helburua lortzea.
Bigarrenik, egoeraren azterketan sakondu aurretik, eskainitako datuek bi konturen inguruko egoera o
so kezkagarria islatzen dutela aurreratu dezakegu: lehenengoa eta o
inarrizkoa, langileen baldintzen egokitasun falta baliabideetako hezkuntza arloko langileen eta laguntzaileen titulazioei dagokienez (eta, o
ndorioz, gaitasun profesionalak eskuratzeko prestakuntza espezializatuari dagokionez), proportzio nahiko handian. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak emandako zirkularrak horren berri du, izan ere, titulazio mota ugari o
nartzen ditu lanbidean. Zentro-sareko baliabide ugariren bigarren ahultasuna irisgarritasun baldintzak erabat betetzea da, nahiz eta hiru lurraldeetan bermatuta geratzen den mugikortasun urria duen adingabe bati baldintza egokietan arreta eskaintzeko aukera.
2.2.3. Programa espezializatuak
Gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautzen dituen uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuan espezializatu gisa definitutako programak, hau da, portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatua eta portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua, arreta eta jarraibide berezia jasotzen dute Ararteko erakundearen aldetik, izan ere, programa espezializatuko berezko izaerari atxikitako euren ezaugarrietako batzuk direla-eta (mugimendu murrizketa baimendua, euste neurriak erabiltzeko aukera, bai inmobilizazio fisikoa bai isolamendua, etab.) eskubideen urraketa errazago gerta daiteke. Egoera hori, eta Espainiako testuinguruan antzeko ezaugarriko zentroetan dauden nerabeen eskubideen urratzea –hori egiaztatu baita‑ erakunde eta elkarte askoren arreta-gune dira.
EAEko programa espezializatuen uneko errealitatea zuzenean ezagutu eta egiaztatzeko asmoarekin, 2011n bisita plan bat hasi genuen. Lehenbiziko biak, urte horretan bertan bisitatutakoak, Gipuzkoako zentroak izan ziren: Aixola, Elgetan eta Endoia, Deban. Babesgabetasun larrian dauden haurrentzako egoitza zerbitzuen kudeaketaren foru eskumena eta o
ndoriozko esku-hartze ereduen aniztasuna kontuan hartuta, egokia zirudien aurreikusitako segimendua egiten jarraitzeak Bizkaia eta Arabako zentro/programetara hurbilduz, horiekin lurralde autonomiko guztian programa espezializatuen ikuspegi globalagoa o
satze aldera.
Helburu o
rokor horren barnean, 2011n hasitako bisita planak erakunde honentzat bereziki kezkagarriak diren eta bisiten gidoi gisa jarduten duten hainbat kontutan jarri du arreta. Hauexek dira kontu horiek:
2012an bisitatu dira O
labarrieta Etxea, Galdakaon, portaera-arazoak dituzten nerabeen arretarako programa espezializatu batekin, eta Laugune Etxea, Laukizen, portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa eskaintzeko programa espezializatua. Araban Sansoheta gizarte eta hezkuntza zentrora hurbildu ginen. Zentro horrek portaera-arazoak dituzten nerabeak artatzeko programa espezializatua du.
Bisitak ekainaren 12an eta 14an egin ziren Bizkaian, eta irailaren 19an Araban, aldez aurretik jakinarazi gabe, Arartekoak egindako ikuskapen bisitetan o
hikoa den moduan. Erakundeko aholkulariak goizean goiz joan ziren egoitzetara, eta arduradunak, hezitzaileak eta arreta jasotzen duten neska-mutilak elkarrizketatu zituzten. Instalazioak bisitatu ziren eta zegozkien haurren zerbitzuei agiriak eskatu zitzaizkien, lortutako informazioa o
satzeko eta kontrastatzeko.
Ondorengo o
rrietan helarazitako informazioa gehien bat deskriptiboa da eta horren bere interesa zalantzan jar zitekeen hartutako nerabeek dituzten eskubideen bermeari dagokionez berariazko balorazioa eskaintzen ez duelako. Hala eta guztiz ere, gure ustez, deskribapen honen bidez, hain zuzen ere, irakurleek ulertu ahal izango dute zein modutan eta zein neurritan dauden babestuta eskubide horiek. Gure balorazioa, nolanahi ere, positiboa da.
Haurren foru zerbitzuen egitura eta antolamendua lurraldeen artean ezberdintasunak dituztenez, horiei dagokien informazioa banatuta aurkeztea nahiago izan dugu. Horrela bada, Bizkaiko programekin hasiko gara, o
ndoren, Arabako programaren inguruan kezkatzen gaituzten kontuei erantzuna emateko.
Olabarrieta etxea
Olabarrieta auzoan kokatuta
osoa dauka, garraio publikoko sarea barne.
Laugune etxea
oro. Beraz, bizikidetza
oso intentsuko zentroa da eta eguneroko jarduera-programa
oso zehaztuta dago, bai edukiari bai
ordutegiari dagokionez.
1. Programa espezifikoak: zerk ezartzen du euren espezifikotasuna?
Zentro horien elementu bereizgarri nagusia o
inarrizko sareko etxeekin alderatuz, gehien bat, profesionalen ratioa da. Programa espezializatu batera atxikitako neska-mutilen beharrak hezkuntza esku-hartze intentsuago batekin bideratzen dira, hezitzaile profesionalen eskuragarritasun handiago baten bidez eskaintzen dena. Hala ezartzen du 131/2008 Dekretuak eta hala ulertzen dute baliabideetako eta Haurren Zerbitzuko profesionalek ere.
2. Nork, nola eta noiz erabakitzen da programa espezializatu horietan sartzea eta ateratzea? protokoloek, jarraibideak, adierazleek?…
Zentro horietara bideratzeari buruzko erabakiak (noiz eta zergatik sartzen da neska edo mutil bat etxean) Egoitza Harrera Unitatean hartzen dira, etxe sare guztirako ezarritako mekanismo berarekin. Programa espezializatuetara babesik gabe dauden haurrentzako baliabide sareko beste zentroetatik, zuzenean euren familietatik, gazte-justiziako sistemaren baliabideetatik, etab. datozen nerabeak heltzen dira, eta o
rokorrean esango dugu kasuaren koordinatzaileak aurkezten duela proposamena. Proposamen hori garatzeko, esku hartzen duten edo adingabearekin lehenago lotura izan duten agente ezberdinetatik datorren informazioaz hornitu da. Proposamen hori Egoitza Harrera Unitatearekin kontrastatzen da, izan ere, haren berezko zeregina plaza esleitzea (banatzea) bada ere, kontraste hori egiten du, eta helmugako zentroko erreferentziazko koordinatzaileak ere parte hartzen du bertan. Erabakia COPIAk (Haur eta Nerabeen Babeserako Batzordea) burutzen du.
Nerabe bati programa horietako bat esleitzeko erabakia hartzeko portaera disruptibo maila eta baliabide arrunt batera egokitzeko ahalmena baloratzen dira. Programa horiek esleitzen zaizkie arazoak o
kerrago konpontzen dituztelako, bizitzan nahaspilatze gehiago dutelako. Eta portaera arazoak o
rokorrak badira, hau da, eremu bakar batean bakarrik agertzen ez badira (familian, adibidez). Programa horietan hezkuntza profesional gehiago egoteak hezkuntza lan intentsiboagoa bideratzeko aukera eskaintzen du, ardura handiagoa neska-mutil horien beharrekiko.
Arazo psikiko bat egotea ez da adierazle erabakigarria, izan ere, portzentaje handi batek (guztiak ez esatearren) arazo psikologikoak, min emozionala, etab. dituzte, haztean bizitzen ari diren egoera o
so zailak kontuan hartuta ulergarria dena. Hala behar duten guztiek arreta psikologikoa edota psikiatrikoa jasotzen dute Adin Txikikoak programaren bidez eta kanpoko baliabide arruntek eskainita, baina egoitza zentroetako lana guztiz hezitzailea da, ez terapeutikoa. Nolanahi ere, Bizkaiko Haurren Planak ezartzen du programa espezializatuak psikologo kualifikazioa duten profesionalek koordinatuko dituztela.
Nolanahi ere, etxeen sarean buruko arazo garrantzitsua duten haurrentzako zentro berezia dutela azaldu ziguten. Babesgabetasun egoeran egoteaz gain buruko arazo (oinarri psikiatrikoa) handia duten adingabeei zuzenduta, errealitateak azaltzen du formalki babesik gabe ez dauden adingabe batzuk ere sartzen direla, familiek arreta eskaintzeko arazoak dituztelako. Gainerakoan, bitarteko baliabide kopuru handiagoa faltan botatzen dute, o
spitaleko altaren o
ndorengo uneak bideratzen dituztenak gertaera larri baten o
ndoren edo etxera itzuli aurretik.
Berme sistemaren zati gisa, erabakiak sistematikoki noizean behin berraztertzen dira, programa hauetan (edo beste batzuetan) jarraitzeko egokitasuna berriro eta uneko egoeren arabera balora dadin.
Irteerei buruzko erabakiak ere azken finean unitate horri dagozkio, nahiz eta kasu horretan etxeak garrantzi handiagoa izan bera delako banakako hezkuntza planean hartutako aurrerapausoak ebaluatzen dituena.
Agiriak eta etxeetako arduradunekin izandako elkarrizketak aztertzean jakin izan dugu 131/2008 dekretu erregulatzaileak ezarritako gehieneko egonaldi tarteak gainditzen ari direla. Profesionalen ustez ez dirudi kasu guztietan bete daitekeenik, baina hala ere ez da komeni desagertzea. Erreferentzia bat ezartzen du, hurbil izan beharreko helburua, baina neska edo mutil bakoitzaren banakako planaren hezkuntza helburuak betetzearen araberakoa izan behar da. Batzuek azkar egiten dute aurrera programa honetan, beste batzuek ez horrenbeste. Batzuek etxearekiko lotura positiboa ezartzen dute eta horrek egokiago bihurtzen du bertatik lanean jarraitzea berriro ere beste profesional batekin konfiantzazko harremana finkatu behar izan gabe... Gainera, ez dago horrenbeste lekurik “joateko”. Ikuspuntu hori, hala ere, kontu bereziarekin hartu behar da eta zailago mantentzen da programa intentsiboan, izan ere, neska-mutilen autonomia eta pribatutasun maila askoz ere handiagoa da eta horren murriztaileak ez diren programetarako aurrerapausoa luzapen gehiegirik gabe egitea komeni da.
3. Eskolatzea
131/2008 Dekretuak guztiz argi ezarri arren egoitzetan dauden neska-mutilen eskolatzea o
hiko hezkuntza sarean egingo dela, programa intentsiboko (Laugune Etxea) nerabeek etxean bertan burutzen dute euren eskola jarduera portzentaje o
so altu batean.
Haurren Zerbitzuko arduradunen hitzetan, programa intentsibo bati atxikitako neska-mutilen errealitatea da o
rokorrean edozein hezkuntza zentrotik deslotuta daudela (ofizialki edo berez) edo harekin o
so harreman gatazkatsuak dituztela. Nolanahi ere, eta hain zuzen ere eskolatze “arrunta” bistatik galdu behar ez dutelako, harekin erabat ados baitaude, horixe da intentsitate handiz lantzen den helburuetako bat eta neska edo mutil bakoitzaren kasuan ezberdin gauzatzen dena: prestakuntza jakin baterako sarbidea prestatuz, hezkuntza zentroan baliozkotzen diren edukiak “euren kabuz” prestatuz (etxean eta hezitzaileen babesarekin), etab. Bestalde, etxean portaerari eta jokabideari dagokionez egindako lana (komunikazioko gaitasun sozialak, emozioen kudeaketa, etab.) neska-mutilak hezkuntza inguru arruntetan barneratzeko lagungarria da.
4. Parte-hartzea: neska-mutilen ahotsa zentroko bizitzan.
Neska-mutilek etxeko bizitzan duten parte-hartzea, gehien bat, astero guztiek euren erreferentziazko tutoreekin dituzten tutoretzetan bideratzen da. Bertan gatazka, proposamen edo iradokizunak agertzen dira, baita etxeko antolamendu eta bizikidetzarako ere, eta hezitzaile taldeak biltzen eta kudeatzen ditu egokien iruditzen zaion moduan, gaiaren izaeraren arabera: batzarrera eramanez, antolamendu hobekuntza etxeko bizitzan gaineratuz, Haurren Zerbitzuari proposatuz, etab. Nolanahi ere, etxe horietan guztietan batzarrak egitea aurreikusten da, eskaintzen zaion maiztasuna, iraupena, pisua, etab. zentroaren arabera aldatu arren. Bizikidetza gaien taldeko lanerako o
so elementu garrantzitsutzat hartuta, bizikidetza o
so intentsua den etxeetan, Laugunen hala nola, batzarrak ezinbestekoak direla esan genezake.
5. Ondasunetara heltzea. Eremuak pertsonalizatzea. Pribatutasuna. Kanpoarekin harremanetan jartzeko erregimena.
Bisitatutako bi etxeetako logela guztiek armairuak dituzte neska-mutilek euren jabetzak gorde ahal izateko eta dekorazio elementu bereziak ere badituzte. Logelek eta komunek pribatutasuna eskaintzen dute. Hala eta guztiz ere, gainbegiratutako telefono deien eta komunikazioetan dituzten mugen inguruan galdetu genuen.
Programa intentsiboa eskaintzen duen Laugune Etxearen kasuan, kanpoarekiko komunikazioa O
labarrieta Etxean baino askoz ere mugatuagoa dago programaren berezko izaera dela-eta. Hala eta guztiz ere, mugatze eta gainbegiratze maila neska edo mutilaren fasearen araberakoa da; hasierako fasean, adibidez, deiak eta beste edozein komunikazio (posta elektronikoa, mezuak, etab.) eteten dira eta eskubide horretara heltzen dira euren hezkuntza planean aurrera egiten duten heinean. O
labarrieta Etxean gazteek mugikorra dute eta egunero kanpoko inguruarekin harremanak dituzte eta egoera berezietan bakarrik eteten da.
6. Aisialdiak (autonomiak / lagunduta / taldeka…) eta estimuluen aberastasuna: jolasak, irakurketak, jolas-jarduerak…
Aisialdia hezkuntzarako tartetzat jotzea eta, o
ndorioz, helburuen, neurrien eta jardueren plangintza, horien ezarpena eta burutzapena errealitate bat da bi zentroetan. Modu ezberdinean zehazten da programen ezaugarrien arabera, neska-mutilen gehien bat autonomia eta erabakitzeko askatasun maila txikiago edo handiagoak baldintzatuta. Estimuluen aberastasuna, nolanahi ere, o
so egokia iruditzen zaigu.
7. Dauden eta erabiltzen diren euste neurriak: inmobilizazio fisikoa eta isolamendua. Sendagaiak
Bi zentroetan inmobilizazio fisikoa bakarrik erabiltzen dutela baieztatzen dute eta betiere hezitzaileek egiten dutela, izan ere, bestalde, ez dago bestelako langilerik. Hori bai, berariazko prestakuntza eta birziklatze ikastaroak jasotzen dituzte behar bezala egiteko. Ez dago isolamendu gela berezirik eta, sendagaien erregistroak berrikusita, ez dugu topatu medikuek agindutakoa ez den beste ezer.
8. Zigortzeko erregimena: neurriak, proportzionaltasuna…
Olabarrieta Etxean ezartzen diren zigor nagusiak ekonomikoak dira, hau da, asteroko esleipenaren murrizketa. Horrek zati finko bat eta zati aldagarri bat dauka, eguneroko betebeharrak eta helburuak betetzen direnaren arabera “irabazten” dena. Creditransa eta telefono deiak ez dira asteroko esleipen horretatik ateratzen, beraz, komunikazioa ez da arriskuan jartzen.
Irteerak mugatzeko zigorra o
so gutxitan erabiltzen da. Zentrora sartzeko atea ez da ixten (eta ez zegoen itxita bisitara joan ginenean), salbuespenezko egoeretan izan ezik. Taldea banatzeko zigorra ere ez da erabiltzen, arrazoi ezberdinak direla-eta: ez dauka zentzu handirik neska edo mutil bakoitzak o
rdutegi dinamika propioa daramatelako eta taldekako jarduera gutxi daudelako.
Laugune Etxean falta larri edo o
so larriei loturiko zigorrak (errieta, gertakaria o
nartzea eta eragindakoen artean barkamena eskatzeaz gain) honakoak dira: asteroko esleipena murriztea, zenbaitetan kaltearen konponketari lotua, taldearentzako interesgarriak diren jarduerak egitea, aisialdiko edo jolaserako jarduerak gabetzea epe tarte motz batean zehar edo adinari lotutako hainbat pribilegioren galera (poltsikoko dirua, irteeren o
rdutegia, o
hera joateko o
rdutegia, etab.). Taldearen banaketa noizean behin ere erabiltzen da.
Zuzenean ikusitakoan eta neska-mutilen lekukotasunean ez dugu elementurik antzeman neurri zigortzaileen desoreka edo erabilera arbitrarioa adierazten dutenik.
Sansoheta gizarte-hezkuntza zentroa
osagarri bat ere badute.
oso berria: 2010eko udan ireki zen AHTren lanengatik aurreko eraikina erautsi behar izan zelako. Hori dela-eta, zentroa babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako egoitza baliabideak arautzen dituen dekretuan (abuztuaren 8ko 131/2008 Dekretua) xedatutako baldintza materialetara egokituta dago, besteak beste, mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu guztietara heltzeko aukera dute, nahiz eta diseinuaren
ondorioz nolabait “zailagoa” den eremu eta elementu batzuk erabiltzea.
1. Programa espezializatua: zerk ezartzen du euren espezifikotasuna?
Zentro horrek o
inarrizko sareko etxeen aldean duen elementu bereizlea profesionalen ratioa dela uste dute. Programa espezializatu batera atxikitako neska-mutilen beharrak hezkuntza esku-hartze intentsuago batekin bideratzen dira, hezitzaile profesionalen eskuragarritasun handiago baten bidez eta barne erregimen arautzaile eta mugatzaileago baten bidez eskaintzen dena. Hala eta guztiz ere, Sansoheta gizarte-hezkuntza zentroan psikologoaren irudia dute, hezkuntza taldeari eta behar duten hezitzaile bakoitzari o
inarria ematen die, baliabidera heltzean hasierako balorazioa egiten du eta o
spitalez kanpoko psikiatria zerbitzu edo buruko o
sasuneko zentroekin hizketakidea da, hainbat neska-mutil bertara joaten baitira.
Taldeak gizarte langile bat ere badu, gizarte ikuspegitik hezitzaileen eta psikologoaren ikuspegia o
satzen du eta nerabeen familiekin harremana eta lana berariaz bideratzen ditu. Irudi hori bateragarria da familia horiek Haurren Zerbitzuko beste programetatik egin dezaketen lanarekin.
2. Nork, nola eta noiz erabakitzen da programa espezializatu horietan sartzea eta ateratzea? protokoloek, jarraibideak, adierazleek?…
Argitu beharra dago Arabako babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako egoitza baliabideen sareak ez duela zentro berezirik jokabide-arazo larriak dituzten nerabeen programarako, izan ere, ez dute kasu nahikorik horretarako berezia den zentro bat irekitzeko. Programa hori egokia den kasuetan Arabako lurraldetik kanpoko zentroetan plazak eskatzen dituzte. Gainera, kontuan hartu behar dugu bakarrik dauden adingabe atzerritarrek berariazko baliabide bat betetzen dutela (Bideberria) edo beharrezkoa denean irekitzen diren beste batzuk (Estibaliz), baina gainontzeko sarera sartu gabe.
Sansoheta gizarte-hezkuntzako zentrora edo, halaber, programa espezializatuetarako sarrera sareko gainontzeko baliabideetarako sarrera bezala erabakitzen eta kudeatzen da. Harrera eta Balorazio Unitateak udaleko gizarte zerbitzuetatik babesgabetasun larriko balorazioarekin heltzen dena jasotzen du. Larritasunaren arabera zaintza edo tutoretza o
nartzea erabakitzen da eta larrialdiko harrera zentroan sartzeko beharra edo ez. Kasua aztertzen duen Batzorde Teknikoak, Haurren Zerbitzuko 3 antolamendu unitateetako (Balorazioa, Egotzia eta Familia) 4 o
rdezkarik o
satutakoak, proposamena Adingabearen Kontseilura bidaltzen du dagoeneko Kasuaren Plan batekin; bertan, abian jarri beharreko neurria edo neurriak eta baliabideak proposatzen dira. Horrela bada, Sansohetako neska-mutilak zuzenean euren familietatik edo Ibaiako Larrialdiko Harrera Zentrotik datoz. Neurri txikiago batean gazteen justizia baliabideetatik etortzen direnak gaineratzen dira neurriak bete ditzaten.
Nerabe bati programa horietako bat esleitzeko erabakia hartzeko portaera disruptibo maila, kideei edo profesionalei zuzendutako agresibitatearekin, eta baliabide arrunt batera egokitzeko ahalmena baloratzen dira.
Programaren irteerari dagokionez, logikoki, aldakorra da eta betiere banakako hezkuntza programan eta Kasuaren Planean jasotako helburuak betetzearen araberakoa. Zuzenean etxetik datozenekin eta helburua bertara itzultzea denean, une egokia dela uste denean, gutxikako irteerarekin hasten da, jarraipen bat eginez. Hori posible izateko, zentroko nerabearekin bideratutako esku-hartzeaz gain, ezinbestekoa da familiarekin ere aurreratzea. Hori zentroko programatik bertatik (gizarte langilea) zein familiarekin esku hartzeko beste baliabideak edo beste programetako berezko baliabide terapeutikoak erabiliz egiten da, baita terapeuta pribatuekin ere. Gehien bat familia desegituratuak izaten dira, familia berreraikiak ere dauden arren, helduak izatean berriro elkartu diren etorkinen seme-alabak, o
ndo joan ez diren adopzio kasu batzuk… Kasu horiek zaintza lagapenen igoera azal zezaketen.
Familiara itzuli ezin diren neska-mutilek -edo itzultzea komenigarritzat jotzen ez denean- adinez nagusi izan arte jarrai dezakete sareko emantzipazio edo emantzipaziorako prestatzeko pisuetan, euren “babesa” luzatzen dutenak behin 18 urte bete dituztenean Foruko Haurren Zerbitzutik kanpoko programen bidez, haiekin koordinazioa mantentzen den arren.
Normalean 9 eta 12 hilabete bitarteko egonaldia izaten da. Noizbait, baina salbuespenez, egonaldia luzeagoa izan da, programan o
so gazte sartu izanagatik edo beste baliabide batean sartzeko aukera egokirik aurkitu ez izanagatik.
3. Eskolatzea
Haurren Zerbitzuko arduradunen hitzetan, programa intentsibo bati atxikitako neska-mutilen errealitatea da o
rokorrean edozein hezkuntza zentrotik deslotuta daudela (ofizialki edo berez) edo harekin o
so harreman gatazkatsuak dituztela. Horrexegatik hauxe da Banakako Hezkuntza Planean presentzia gehien duen alorretako bat eta neska-mutilen hezkuntza zentroekin bideratutako harremanak o
hikoak eta o
rokorrean o
nak izaten dira, Sansohetako hezkuntza arduradunen balorazioaren arabera. Bestalde, zentroan portaerari eta jokabideari dagokionez egindako lana (komunikazioko gaitasun sozialak, emozioen kudeaketa, etab.) neska-mutilak hezkuntza inguru arruntetan gutxika egokitzeko lagungarria da.
4. Parte-hartzea: neska-mutilen ahotsa zentroko bizitzan
Adingabeen bilerak astero egiten dira eta bertan bizikidetzarekin loturiko alderdiak bateratzen dira, aisialdirako jarduerak proposatzen dira, zentroko antolamendua, o
rdutegiak… Gai eta arlo guztiak eztabaidatu eta negoziatu daitezke eta baldintza bakarra kexa edo proposamena idatziz egitea da, gertakariak eta iritziak azaltzeko eta defendatzeko gaitasunak lantzen jarrai dezaten.
Neska-mutilek Banakako Hezkuntza Planean duten parte-hartzeari dagokionez, erreferentziako tutorearekin dituzten tutoretzetan iritziak eta inpresioak kontrastatu eta biltzen dituzte.
5. Ondasunetara heltzea. Eremuak pertsonalizatzea. Pribatutasuna. Kanpoarekin harremanetan jartzeko erregimena
Bisitatutako zentroko logela guztiek armairuak dituzte neska-mutilek euren jabetzak gorde ahal izateko eta dekorazio elementu bereziak ere badituzte. Logelek eta komunek pribatutasuna eskaintzen dute.
Komunikazioei dagokienez, egoera berezietan bakarrik murrizten edo gainbegiratzen dira, baina o
so erne daude komunikazio horien o
ndoren emozionalki nola geratzen diren antzemateko.
6. Aisialdiak (autonomiak / lagunduta / taldeka…) eta estimuluen aberastasuna: jolasak, irakurketak, jolas-jarduerak…
Aisialdia hezkuntzarako tartetzat jotzea eta, o
ndorioz, helburuen, neurrien eta jardueren plangintza, horien ezarpena eta burutzapena errealitate bat da zentroan. Antzemandako estimuluen aberastasuna, nolanahi ere, egokia iruditzen zaigu.
7. Dauden eta erabiltzen diren euste neurriak: inmobilizazio fisikoa eta isolamendua. Sendagaiak
Inmobilizazio fisikoa bakarrik erabiltzen dutela baieztatzen dute eta betiere hezitzaileek egiten dutela, izan ere, bestalde, ez dago bestelako langilerik. Informazio hori elkarrizketatutako gazteek egiaztatu dute. Ez dago isolamendu gela berezirik eta, sendagaien erregistroak berrikusita, ez dugu topatu medikuek agindutakoa ez den beste ezer.
8. Zigortzeko erregimena: neurriak, proportzionaltasuna…
Ezartzen diren zigor nagusiak ekonomikoak dira, hau da, asteroko esleipenaren murrizketa. Hainbat kasutan, hala ere, zigor hori o
so eraginkorra ez dela ikusi dute ateratzen direnean eta familia bisitatzen dutenean haien baliabide ekonomikoak eskura ditzaketelako. Era berean, lortutako lehentasunen galera eta irteeren mugaketa erabiltzen dute. Taldetik banatzearen zigorra, erabiltzen denean, norberaren logelan edo taldeko jardueretan parte hartu gabe egiten da. Zuzenean ikusitakoan eta neska-mutilen lekukotasunean ez dugu antzeman neurri zigortzaileen desoreka edo erabilera arbitrarioa adierazten duen elementurik.
Baina 2012ko programa espezializatuen inguruko jarduerak ez ziren baliabideetara egindako bisitekin amaitu. Uztailean Aixola zentroaren inguruko o
fiziozko jarduera ireki zen hainbat lekukotza o
so koherente eta fidagarriek zentroan bideratutako hainbat praktika desegokiren berri eman zigutelako. Horien artean, gure ustez o
so larriak diren bi azpimarratu behar ditugu: segurtasuneko langileek adingabeak bilurrekin fisikoki immobilizatzea; hainbat profesionalen praktika eta jarrera iraingarri eta umiliagarriak, nolanahi ere, zentroaren norabidea zigor-helburuetara zuzentzen zutenak hezkuntza helburuetara beharrean, Nazio Batuen Haurraren Eskubideen Batzordean eta, berariaz, zentroak arautzen dituen 131/2008 Dekretuaren 14. artikuluko b) eta c) letretan jasotako duintasunerako eskubidea zuzenean urratuz. Kontuan hartu beharra dago, bestalde, adierazitakoak bat egiten zuela erakundeak 2011n zentrora egindako bisitan dagoeneko antzemandako hainbat arriskurekin.
Gertakarien ezaugarriak zirela-eta, Gipuzkoako Aldundiari idatzizko informazioa eskatu genion, baina baita bilera bat ere foru-arduradunekin. Foru-zerbitzuak gure esku-hartzeari emandako erantzuna azpimarragarria da o
so azkarra izan zelako, bai gertakariak ikertzeko azkartasunarengatik (zentroan agertu ziren gure deia jaso eta hurrengo egun baliodunean), zein irregulartasunak baieztatu o
ndoren horiek konpontzeko erabakien azkartasun eta sendotasunarengatik (larritasunarekin bat eginez).
Euste-neurri mekanikoak (bilurrak) erabiltzeari dagokionez, Haurren Zerbitzuak adierazi zuen, zentroko erregistroen arabera, hezkuntza neurri zuzentzaileak eragiten dituzten 4 egoeratan bakarrik erabili zela euste mekanikoa denbora batean zehar. Haurren lekukotzek, berriz, praktika o
hikoagoa dela diote. Hori berretsi ahalko litzateke haur baten familiak segurtasuneko profesional bati funtzioak gainditzeagatik eta dagozkionak burutzeko moduarengatik ezarritako salaketarekin. Salaketa hori kasualitatez, gure informazio-eskaerarekin batera heldu zen foru-zerbitzura.
Kontu horri dagokionez, Foru Aldundiak:
ondoren, enpresari eskatu zioten profesional talde horren zeregina, kokapena, jarduera-protokoloa eta abarri buruzko berariazko gogoeta bideratu zezan, Haurren Foru Zerbitzuarekin eztabaidatzeko.
Hainbat profesionalen praktika iraingarri eta umiliagarriei dagokienez, gure jakinarazpenean baieztatzeke zegoen datua zena berariaz berresten da elkarrizketatutako haurren lekukotzekin. Horien bidez, hezitzaileetako bat mota horretako jokabideen protagonista eta sustatzaile nagusi gisa ere identifikatzen da. Aldundiak enpresari agindu dio profesional hori baztertu dezala haurrekiko esku-hartze zuzenean.
Gure aldetik, 131/2008 Dekretuaren 109.1 b) artikuluan xedatutakoa segurtasun profesionalek egin ahal izanaren inguruan zalantza handiak ditugu aspalditik, printzipioz ez baitute inolako prestakuntzarik hezkuntza alderdien inguruan. Artikulu horretan zera azaltzen da: “Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuak immobilizazio fisikoarekin esku hartzearen inguruko prestakuntza berezia duten hezkuntza-teknikariak sartzeko aukera balioetsiko du; teknikari horrek hezitzaileak esanbidez eskatuta soilik jardungo du.”
Hori esan o
ndoren, egoera horien jarraipen o
so estua burutzeko asmoa dugu, hartutako erabakiak etorkizunean burutzen eta mantentzen direla egiaztatuz. Jarraipen horrekin batera Iturriotz-azpi zentrorako dagoeneko aurreikusitako beste bat bideratuko da: 6 hilabetetan zehar zentroan dauden adingabeek pairatu dezaketen egoerari buruzko informazio o
so kezkagarriak jaso o
ndoren, zain gaude erakunde kudeatzailearen aldaketaren aurrean. Horri arrazoizko epea eman diogu antzemandako arazoak konpontzeko.
Egoitza harreraren sareari buruzko atal hau amaitzeko o
raindik ere burutzeke dauden hauen inguruko bi protokoloren jarraipena bideratuko dugu. Adierazi digutenaren arabera, Herrizaingo Saileko o
rdezkariak izendatzearen arazoa gainditu o
ndoren, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak baimenik gabeko absentzien kasuetarako jardun-protokoloa eta babesik ez duten adingabeen egoitza-zentroetako zaintza eta segurtasun zerbitzuen jardun-protokoloa batera burutu nahi zituen. Hala eta guztiz ere, jokabide horrek ez du Herrizaingo Sailaren o
nespenik, beraz, o
raindik ere nola landuko diren erabakitzeko aldez aurreko puntuan daude. Bestalde, EUDELeko o
rdezkariak ere izendatzeke daude. Horiek zeregin garrantzitsua dute udaleko gizarte zerbitzuetan eta, bereziki, Udaltzaingoan duten eskumenarengatik.
2.2.4. Bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako arreta berezia
Bakarrik dauden adingabe atzerritarren berariazko beharrei dagokienez, foru aldundiei hainbat datu kuantitatibo (artatutako herritarrak, administrazio egoera eta erregularizazioari buruzko datuak…) eta hainbat balorazio eta informazio kualitatibo eskatu zitzaizkien. Informazio horrekin batera, o
ndoren bakarrik dauden adingabe atzerritarren egoerari buruzko kexen izapidetik sortutako jarduera batzuen emaitza aurkezten dugu.
Arreta jaso duten adingabe atzerritarren kopuruari dagokionez daturik aipagarriena da 2012. urtean zertxobait handitu dela arreta jasotzen duten adingabe berrien kopurua Bizkaian zein Gipuzkoan. Araban, berriz, kontrakoa gertatu da, nabarmenki murriztu baita kopuru hori. Hala eta guztiz ere, euskal sarean arreta jaso duten neska-mutilen kopurua abenduaren 31n aurreko urtean baino zertxobait txikiagoa zen. Hain zuzen ere, EAEn egoitza-baliabideetan bizi diren bakarrik dauden adingabe atzerritarren kopuruari dagokionez 2009az geroztik antzemandako beheranzko joera mantendu da 2006. urteko antzeko kopuruetara heldu arte. Urte hauetan heldu direnen kopuruaren murrizketak, aurreko urteetan heldutakoen emantzipazioarekin batera, datu hori azal dezake.
(11. grafikoa)
Bakarrik dauden adingabe atzerritar “berriak”, foru aldundietako haurren gizarte zerbitzuek artatuak. Bilakaera, 2005-2012
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak o
inarri hartuta
(12. grafikoa)
Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak, abenduaren 31ra arte foru aldundietako haurren gizarte zerbitzuek artatuak. Bilakaera, 2005-2012
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak o
inarri hartuta
Arreta jaso duten adingabeen profilean edo ezaugarrietan egondako aldaketei dagokienez, Bizkaiak aldaketa progresiboa izan du 2012an zehar. Marokotik datozen neska-mutilak familia desegituratuetatik datoz eta migrazio-proiektu zehatzik gabe gero eta gehiago. Beste hainbat neska-mutil Estatuan denbora daramate senideekin bizitzen eta, horiek euren herrialdera itzultzean, senide heldu baten erreferenterik gabe geratzen dira. Bestalde, Aljeriatik datozen neska-mutilen kopuruak gora egin du. Araban aldaketa antzeman da adingabe atzerritarren jatorriaren araberako banaketan ere: iaz % 73 Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik zetozen bitartean, aurten % 34 o
satzen dute eta jatorri magrebtarra dutenen kopuruak gora egin du (% 24tik % 56ra).
Gipuzkoako haurren foru zerbitzuak 2011n adierazi izan zuen euren baliabideetako egonaldia beste bizilekuetaranzko bidearen iragaite-etapa zela. Datu hori Bizkaian ere gertatzen ari dela dirudi, zentroak borondatez uzten dituztenen kopurua antzeman baita, bereziki lehen harrerako zentroan.
Egoitza-baliabideetan dauden adingabe atzerritarren kopuruaren beheranzko joerak Bizkaiko egoitza-baliabide espezifikoen itxiera eta Gipuzkoako zentro-sarean egondako aldaketak ditu o
inarri. Bi kontu horiek txosten honen hurrengo atalean azalduko ditugu.
Adina zehazteari dagokionez, erakunde honen ustez o
so kezkagarria da Fiskaltzak ezarritako irizpideen aldaketa (estatu mailan gertatutako aldaketei jarraiki). Horien arabera, adina zehazteko proben emaitzak lehenesten dira beste edozein agiriren gainetik eta, horren o
ndorioz, egun arte lurraldean ezarri izan ziren jarduera eta koordinazio irizpideak aldatu dira.
Erakunde honek behin eta berriro aipatu du ez dagoela ados adina zehazteko probak sistematikoki burutzearekin adingabeak direla dioten eta faltsutasun zantzurik ez duen pasaportea duten pertsonei, edo zalantzarik gabe, euren itxura fisikoak hala bermatzen duenean. Foru zerbitzuek eskainitako datuek baieztatzen dutenez, egia da ez dela adina zehazten ari proba horien bidez kasu guztietan, baina Gipuzkoan adingabe horien % 60ri proba horiek egin izanak zalantzak eta kezka mantentzen du, bereziki, azkenean, adina bide horren bidez zehazten zaienen 83tik 8 bakarrik adinez nagusitzat jotzen direla kontuan hartuta.
(1. taula)
2012an adina zehazteko probak egin dituzten bakarrik dauden adingabe atzerritarren kopurua (eta dagozkien ehunekoak)
Iturria: guk egina haurren foru-zerbitzuek eskainitako datuen bidez
Faltsutasun zantzuak dituen pasaporte bat dagoenean edo datuen egiazkotasunaren inguruko zalantzak daudenean, berriro ere diogu hobe dela Kontsuletxe edo Enbaxadan informazioa eskatzea agiriaren eta bertan jasotako datuen egiazkotasuna bermatzeko. Beste aukera bat adingabeari haren adinaren gaineko beste egiaztagiri batzuk aurkez ditzan eskatzea litzateke, hala nola, familia-liburua edo jaiotza ziurtagiria edo nortasunaren txartela. Agiri horiek eskatzea o
so o
hikoa da agiririk ez duten adingabeen kasuetan, izan ere, pasaporterik ez dutenean hura emateko behar diren agiriak dira.
Gai horren inguruan, bestalde, erakunde honek bere kezka adierazi du, adingabea dela zehazten duen pasaportea izan arren, adin nagusitasuna zehazten duen fiskaltzaren dekretuari jarraiki tutoretza galtzen duten pertsonen babesgabetasun egoerarengatik.
Pasaportea identifikazio-agiri balioduna da, kontrakoa zehazten duen ebazpen judiziala egon ezean, eta edozein herri administrazioren aurrean ezinbestekoa da. Adina zehazteko prozesuan fiskaltzaren ustez baliozkotasunik ez edukitzeak ez du esan nahi agiri faltsua edo baliorik gabekoa denik, horretarako dagokion zigor-prozedura izapidetu beharko bailitzateke. Horregatik, paradoxa bat sortzen da: Fiskaltzarentzat pertsona hori adinez nagusitzat hartu da, baina gainontzeko herri administrazioentzat adingabea izaten jarraitzen du, pasaporteak bermatzen duen moduan, ez baita faltsutzat jo. Adibidez, pertsona horiek ezingo dute inolako baimenik eskatu Barne Ministerioaren aurrean, egoitza-baimenaren eskaera aurkezteko pasaportea gaineratu behar duelako eta, kasu honetan, pasaportea adingabe batena da. Era berean, ez luke erabateko ahalmenik negozio juridikoak eraginkortasunez burutzeko edo administrazioaren aurrean beste edozein eskaera egiteko.
Pertsona atzerritarra identifikatzen duen agiria pasaportea da eta agiri berri bat eman dezakeen agintaritza bakarra bere jatorrizko herrialdekoa da. Administrazio horrek adierazten badu adin zuzena pasaportean agertzen dena dela, ezingo luke identifikazio-agiririk izan adinez nagusi den pertsona gisa. Horregatik, aurretik aipatu izan dugun moduan, gure ustez jatorrizko herrialdeko agintaritzak bermatu beharko luke pasaportean agertzen diren datuen egiazkotasuna.
2012an zehar bakarrik dauden gazte atzerritarren kexa kopuru handia jaso dugu, o
rokorrean denbora tarte laburretan zehar bakarrik dauden adingabeentzako egoitza-baliabideetan egon o
ndoren, irtetean zailtasun bereziak zituztelako.
Kexen arrazoietako bat tutoretza eten dela aipatzen duen agiririk ez aurkeztea zen, beraz, adin nagusitasuna adierazten zuen fiskaltzaren dekretua besterik ez zuten. Arabako Foru Aldundiak adin nagusitasuna aitortzen zuen fiskaltzaren dekretuaren babesean egoitza-harreraren etetea aipatzen zuen foru agindua ematen o
hi zien. Agindu horretan ez zen aipatzen ebazpen horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zitekeenik. Gazteei informazio hori helarazi genien, Gasteizko Familia-epaitegiaren aurrean aurreko ebazpenaren aurkako errekurtsoa aurkez zezaten proposatuz. Horretarako Orientazio Juridikoko Zerbitzura jo behar zuten abokatu bat eta o
fiziozko prokuradore bat izenda ziezaieten eta doako justiziaren eskubidea eskatzeko.
Nolanahi ere, Arabako Foru Aldundiari zuzendu gintzaizkion egoitza harreraren etetea erabakitzen duen administrazioaren ebazpenak arestian aipatutako jakinarazpena ere gainera dezan eta horren aurkako errekurtsoa aurkez daitekeela adieraz dezan, baita noiz eta zein epaitegiren aurrean agertu behar den ere. Izan ere, azaldu izan dugun moduan, erakunde honen ustez kasu horietan tutoretzaren etetearen ebazpena eman behar da, arrazoi gisa fiskaltzaren adina zehazteko dekretua duena. Ebazpen hori behar bezala jakinarazi behar da eta, etetea erabakitzeko izandako arrazoiak zein horren aurrean ezar daitekeen errekurtsoa jaso beharko ditu.
Kexen bigarren arrazoi bat Arabako Foru Aldundiak ezohiko baldintzengatik egoitza baimena eskatzeko gomendioa ematea ukatu izana zen, denbora tarte labur batean zehar bakarrik dauden haurren egoitza-baliabideetan egon izan o
ndoren, egoitza-baimena lortu izan gabe. Hainbat kasutan ere agiriak zentroko lan-programaren aprobetxamendu egokiari buruzkoak ziren, baina gomendioa ukatzen zen egonaldia nahikoa ez izanagatik.
Horren gainean, administrazioari hauxe adierazi genion: eskubideak bermatze aldera, administrazioak behar bezala arrazoitu behar duela hartzen duen edozein erabaki; horrela, interesdunek, ezagutzen dituzten arrazoiak o
inarritzat hartuta, euren burua babesteko aukera edukiko dute. Erakunde honen ustez, egonaldiaren iraupenaren adierazlea bere horretan ez du ezein legezko xedapenik ezarri eta babesgabetasuna eragiten du. Administrazioak legezkotasunaren printzipioarekin bat eginez jardun behar du eta ezin du eskubideen interpretazio murriztailerik egin. Nahiz eta egia izan Erregelamenduaren 198. artikuluak ezarritakoaren arabera, adin txikikoak babesteko zerbitzuak gomendatu egin ahal izango duela (hau da, aukerakoa da), egia da, halaber, artikulu horren ezein tokitan (ezta 197. artikuluaren 3. atalean ere, horri lotzen baitzaio) ez dagoela xedatuta pertsona bat harrera edo tutoretzapean egon den denborak adierazi behar duenik zenbateraino aprobetxatu diren prestakuntza-baliabideak.
Denbora beste datu bat besterik ez da, prestakuntzara joatea eta jarraitutasuna, ikasteko egindako ahalegina, errendimendu akademikoa, etab. bezalakoak. Ideia horretan sakonduz, gerta daiteke denbora tarte luze batean zehar harrera jasotzea baina legezko xedapena ez betetzea ez delako probetxurik egon. Azken finean, helburua ahalegina baloratzea da, legezko xedapenari beste eduki bat gaineratu gabe.
Gobernuko O
rdezkaritzari edo O
rdezkariordetzari dagokio prozedura ebaztea. Horretarako, adingabeak babesteko zerbitzuak emandako informazioa eta beste o
rgano eta erakunde batzuek helarazitako informazioa (Donostiako administrazioarekiko auzien 1. zenbakiko Auzitegiaren 25/2010 Epaia ikusi) erabili dezake zehaztasun handiagoarekin gaia ezagutzeko “su esfuerzo de integración, la continuidad de la formación o
estudios que se estuvieran realizando, así como su incorporación, efectiva o
potencial, al mercado de trabajo” (2/2009 Lege O
rganikoaren 35.9. artikulua). Modu horretan, garai batean interesdunari babesa eta segurtasuna eman zion erakunde publikoak burutu dezakeen agirien eta informazioaren ekarpenak garrantzi berezia eskuratu du.
Hori guztia aintzat hartuta, ematen du zentzuzkoa dela 18 urte bete arte gazte horiei babesa eskaini dien zerbitzuak aipagarriak eta o
bjektiboenak diren alderdien gaineko txosten deskribatzailea egitea (hala nola, zenbat denbora egon diren bertan, zer prestakuntza jardueretan eta beste motatako jardueretan parte hartu duten...). Amaitzeko aldeko eta aurkako iritzia ere azaldu beharko litzateke, betiere, emaitza arrazoituz.
Jakin dugu beste bi lurralde historikoetan horixe egiten dela, hau da, eskuragarri duten informazioa, kasu batzuetan gehiago beste batzuetan gutxiago, aditzera ematen dute O
rdezkariordetzaren esku utziz pertsona horren inguruabarren eta bere gizarteratze mailaren balorazio o
rokorra egitea.
Hirugarren arrazoia, berriz, hauxe zen: Gasteizko Udalak babesik gabeko haurrei, gizarte-bazterketako egoera larrian zeudela iritzi eta gero, baliabideetatik irtetean ematen zien arretan beraien ustez zeuden gabezia garrantzitsuak.
Kexak aurkeztu dituzten pertsonek zein udalak berak, gure eskaerei erantzunez, helarazitako informazioari esker, jakin genuen pertsona horiek guztiek (salbuespenak salbu, hiritik joan zirenak besteak beste) arreta jaso zutela udaleko gizarte zerbitzuen eskutik, bai baliabideetan, bai gizarte bazterkeria egoeran edo egoera hori pairatzeko arriskuan dauden pertsonentzako abian jarri diren programa/zerbitzuen bitartez. Hori o
ntzat jotzen dugu.
Hala ere, une hartaz baliatuta, argi adierazi genituen gizarte-egoera bereziki ahulean dauden pertsonei eman behar zaien laguntzan ‑gure ustez, guztiz beharrezkoa‑ ikusitako gabeziak edo elementu ahulak. Gure aurreko txostenetan behin baino gehiagotan errepikatu dugunez, pertsona horiekin sentikortasun handiz jokatu behar da. Batez ere, gazte horiek laguntza behar dutelako autonomia eskuratzeko prozesuan zehar. Ahultasun handiko une batean, hala nola, heldu bilakatzeko unean, erantzun egoki batek eragin izugarria izan dezake pertsona horrek gizarteratzeko dituen aukeretan. Horrez gain, kasu horietan gehitu behar da euren jatorrizko herrialdekoa ez den gizarte eta administrazio egituraz o
satutako kultura eta gizarte batean integratu behar direla.
Horrela, aspalditik nabarmendu dugu irteera eta emantzipazio programak sendotzeko beharra. Baliabide propio nahikorik ez duten nerabe eta gazteentzako mailaz mailako autonomia programei buruz ari gara, erreferentziazko laguntzekin edo helduekin. Gerta daiteke eta gertatzen da, denboraldi jakin batzuetan (batzuk luzeagoak, beste batzuk motzagoak) gizarteratzeari buruzko helburuen arloan aurrera egin dela baina helburu horiek arriskuan jarri direla o
ndorengo arrazoiengatik: administrazio estatusaren aldaketa bat (18 urte betetzea eta babesa behar duen adingabe izatetik –helduen menpe dagoena- bere bizitza baliabideekin eta irizpidearekin administratzeko gai den heldu autonomoa izatera pasatzea); beharrari lotutako inguruabarretan aldaketa bat, sail, erakunde edota o
rganizazio hornitzaile desberdinak barne hartzen dituena; etab.
Horrek esan nahi du banakako irteera plan batekin lan egin behar dela, kasu guztietan, aldez aurretiko egonaldiaren iraupena alde batera utzita eta auzibidean errekurtso baten menpe daudelako zalantzan jar daitezkeen adinari lotutako kontuak alde batera utzita. Egia da o
rdura arte jatorrizko programan egindako lanak (eta, horrenbestez, egonaldiaren iraupenak) garrantzia daukala baina plana “pertsonalizatuz” gero pertsona bakoitzaren behar eta inguruabar partikularrak jorratuko dira.
Halaber, baliabideen, zerbitzuen, sailen eta erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetzan aritzea saihestezina da. Horixe baita “arreta etengabea” bermatzeko eta sektoretan eta sailetan banatuta dagoen funtzionamenduak porrot egitea saihesteko modu bakarra; izan ere, azken horrek gazteen autonomia prozesuak eta gizarteratzea luzatu edo o
ztopatu ditzake. Profesionalen parte hartzea ezinbestekoa da, bai jatorrizko programan, bai jarraitutasuna eduki dezan aurreikusitako programetan. Modu horretan, pertsonaren ostatua, mantenua eta gainontzeko funtsezko beharren estaldura bermatu ahalko dira, denborari dagokionez, inolako etenaldirik gabe.
Autonomia pertsonala mailaz maila bereganatzeko testuinguruan, o
inarrizko beharren estaldura, o
statua eta mantenua bermatzeko gutxieneko baliabide ekonomikoak edukitzea funtsezkoa da, o
statuaren, elikagaien, arropen, sendagaien, eskolako edo laneko materialaren, ikastetxera edo lanpostura joateko garraioaren eta abarren “merkatuko” kostuari aurre egiteko nahikoak. Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait erreferentzia daude, gutxieneko hori ezartzeko baliagarriak izan daitezkeenak (diru-sarrerak bermatzeko errenta besteak beste). Horien azpitik, o
so zaila da bizitza duina edukitzeko aukera izatea. Bestalde, gutxieneko baliabide ekonomiko horien zenbatekoak gazte horien administrazio egoeran o
so eragin handia dauka. Zehazki, bizitoki baimena berritzeko (edo ez) aukerari buruz ari gara, bai eta hori salbuespenezko inguruabarren o
ndorioz eskuratzeko aukerari buruz ere. Baliabide ekonomikoak eskatzen diren adierazleen (IPREM) azpitik murrizten badira berritzeko une erabakigarri batean edo bizitoki baimena eskatzerakoan, pertsona hori administrazio irregulartasun egoeran jartzen da berriro ere, “irteera laukian” hain zuzen, eta o
rdura arte gizarteratze prozesuan eta migrazio proiektuaren sendotzean lortutako aurrerapen guztiak hondatu egiten dira. Ez dauka zentzurik une horretara arte lortutako laguntza baliogabe bihurtzea bizitoki baimena berritzeko ezintasunaren o
ndorioz; izan ere, hori gertatuz gero ezingo dute lan bat eduki.
Baliabide horiek jasotzeko modua ere ez da axolagabea, ez ekonomiari dagokionez, ezta hezkuntzari dagokionez ere. Aurreko etapetan ez bezala, o
statu kolektiboa ez duten gazteek hilean 625 euro jasotzetik hilean 325 euro jasotzera pasa dira. Horrez gain, gizarte jantokirako txartel bat ere jasotzen dute (300 euroko balioa duena). Horrez esan nahi du 325 eurorekin logelen alokairuari (Gasteizen arraroa da 250 euro baino gutxiago o
rdaintzea) egin behar diotela aurre eta, sobran dutenarekin gainontzeko beharrak asebete behar dituzte, hau da, arropa, sendagaiak, garraioa, eskolako edo laneko materiala... Gure ustez, ez da nahikoa. Hezkuntzaren ikuspegitik, autonomia pertsonalaren prozesuan aurrera egiteak esan nahi du mailaz maila erabakiak hartu behar direla, aukeratzeko askatasun pertsonaletik abiatuta. Horretarako, aukeratzea, plangintza egitea, lehentasunak ematea, antolatzea... eskatzen duten egoerei aurre egitea ezinbestekoa da. Mantenua bakarrik gizarte jantokiaren bidez bermatzeak ez dio o
nik egiten mailaz mailako autonomia horri. Halaber, beste pertsonen artean aurreiritziak sor dezake. Hori ere erakunde honek egindako aurreko txostenetan jorratu dugu; izan ere, ezinezkoa da jantokiaren o
rdutegiak prestakuntzaren eta lanaren o
rdutegiekin bateratzea.
Gazte horien hazkuntza pertsonalaren eta gizarteratze prozesuan, aipatutako gutxieneko baliabide ekonomikoekin batera, funtsezko beste elementu bat dago: gaikuntza, bai pertsonala, bai profesionala eta soziala. Zentzu horretan, ezinbestekoa da nahikoak diren gaitasun linguistikoak eta kualifikazio profesionala eskuratzeko laguntza. Horretarako, gazteen ezaugarri partikularrak aintzat hartu beharko dira eta erritmoak eta formatuak egokitu beharko dira, hezkuntzaren arloan egoera desberdinak gertatzen diren bakoitzean eskaintzen den arreta beraren bidez. O
rain arte gazte horiek, beste gazte batzuekin batera, gizarte eta hezkuntzako eta prestakuntzako zenbait programetan parte hartzen zuten ikusi 2.2.2.1 Hezkuntza atalean kontatutakoa Gasteizko O
sabidezko Hezkuntzarako eta Lanerako Prestakuntzarako Partzuergoa desegiteari buruz). Horiek desagerraraztea edo murriztea ez da ideia o
na eta integrazioaren bidean beste o
ztopo bat besterik ez dira.
Azkenik, ezin dugu ahaztu prozesuan zehar erreferentziazko laguntza egonkorra beharrezkoa dela. Laguntzaren intentsitatearen logika beheranzkoa da. Hala ere, bizitza ez da beti horren lineala eta, kasu batzuetan, gerta daiteke une batean behar den laguntza lehenago jasotakoa baino handiagoa izatea. Zeregin horretan gizarte sarearen lankidetza o
so interesgarria izan daiteke; izan ere, gizartean integratua egoteak komunitatearekin lotura eta harreman sendoak edukitzea barne hartzen du. Horretarako, gizarte erakundeak, berez, administrazioa baino hobeto hornituta daude. Norabide berean lan egiteak o
nurak besterik ez ditu ekarriko.
Azken kexa-multzoa, atzerritarren esparruan, gehiago errepikatzen den kontu bati buruzkoa da: erroldatzea. Foru aldundiek (gogora dezagun haiek ematen dutela tutoretza) adingabe horiek dokumentatzeko duten beharra denboran luzatzen o
hi da kontsulatuek eta enbaxadek euren nazionalei eskatzen dizkieten baldintzak betetzeko beharra dela-eta. Hori, zenbaitetan, o
ztopo bat izan da udal erroldan izena emateko, eta errolda funtsezkoa da pertsonen bizitzarako, izan ere, eskubideen erabilerarako (hezkuntza, o
sasuna, gizarte parte-hartzea…) eta herri administrazioekin harremanak izateko sarbidea da.
Arazo horri erantzuna emateko urriaren 17ko Arartekoaren 5/2011 Gomendio O
rokorra eman genuen. Bertan, erroldako izen-ematea arautzen duen araudia eta udalen praktika ezberdina aztertuta, horiei o
rokorrean gomendatzen zitzaien aplikatu beharreko araudia pertsonen interesen zentzurik o
nenean interpretatzen duten praktikak gainera zitzaten eta herri administrazioek haurren esparruan dituzten betebeharrak kontuan hartuko lituzkeen jardun-protokoloa gara zitzaten (Aldundiarekin batera). Betebehar horiek ezin dira alde batera utzi adingabeak agiririk ez izanagatik ezta une zehatz batean itundutako plazak baino adingabe gehiago egonagatik ere.
Gomendioa hedatu zenetik urtebete baino zertxobait gehiago igaro o
ndoren, Bizkaiko udalerri gutxi batzuetan zailtasunak mantentzen direla antzeman genuen, beti ez bazen ere, beraz, berehala harremanetan jartzeko asmoa izan genuen kasu zehatz bakoitzean zeuden o
ztopoak konpontzeko.
Urtearen lehen erdialdean erakunde honetan hainbat kexa jaso genituen Gasteizko udalak ez zituelako erroldatu gizarte bazterkerian dauden pertsonentzako egoitza-baliabideetan hamabi gazte atzerritar inguru, adingabeen babeserako baliabideak utzi izan o
ndoren. Udaleko zerbitzuarekin harremanetan jarri ginenean, erroldatze protokoloa behar bezala betetzen ari zela egiaztatu genuen eta kexak administrazio-izapideen tartean aurkeztu zirela, beraz, udaleko protokoloan ezarritako epea amaitzean pertsonak behar bezala erroldatuta zeuden.
Bakarrik dauden adingabe atzerritarrekiko arretari buruzko atal hau ixteko, egoitza-harrerako baliabideak arautzen dituen 131/2008 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritako bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako premiazko harrera protokoloa garatzeko prozesua aipatuko dugu. Eusko Jaurlaritzako Immigrazioa eta Aniztasunaren Kudeaketaren Zuzendaritzak arlo honetan gertatu izan diren aurrerapausoen berri eman digu. Aurrerapauso horiek o
raindik ez dute adostasun-maila nahikorik lortu o
nartu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, dagoeneko adostasunaren bezperan gaudela dirudi, izan ere, 2013an lortuko dugulakoan gaude, eta erakunde honek aurreko urteetan behin eta berriro adierazitako ikuspuntuarekin bat egiten duten hitzek o
satzen dute.
2.3. Familiak
2.3.1. Familiei laguntzeko politika publikoak
Erakunde honek familiei laguntzeko politika publikoez duen iritzia azaltzeko aukera izan zuen 2012ko azaroan, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikaren Zuzendaritzak antolatutako Familien Biltzarrean. Horrela nabarmendu genuen familiek giza eskubideen defentsan duten zeregin garrantzitsua, premia egoeretan babesa eskaintzeko duten ahalmena eta banakakoen artean elkartasun-lotura irmoak ezartzeko gaitasuna.
Familiak publikoki babestea banakoak euren giza garapenean babestea dela kontuan hartuta, banakako eta taldeko eskubideak lortzeko eta premia gehien dutenak (adingabeak, baina baita ere nagusiak, gaixotasunen bat edo mendekotasuna duten pertsonak) bereziki babesteko, agerian utzi genuen familien babesa gizarte estatua mantentzeko ezinbesteko estrategia publikoa dela, beraz, krisi egoeran, inoiz baino gehiago, familia politikak gizartearen kohesioa bermatzeko eta garai hauetan horrenbeste ageri den pobrezia eta gizarte desegituraketa saihesteko inbertsio publikorik o
nena dira.
Adierazi genuen, gure urteko txostenetan egiten ari garen moduan, familien alorrean jardutea ez dela soilik laguntza publikoetako politikak edo diru-laguntzak bideratzea (bereziki, seme-alabak edo mendeko pertsonak edukitzeari dagokionez, baita lana eta familia bateratzeko laguntzari dagokionez ere), horrez gain, eta gero eta gehiago, kultura, gizarte eta ekonomia aldaketa sakonak sustatu behar dira, familien beharrak gure jarduera ekonomikoan erabat barneratzeko ikuspuntu berriak ireki ditzaten. Ildo horretan, botere publikoak mentalitate aldaketen prozesuen buru izan behar dira, zaintzak, etxeko lanak, atsedenak, aisiak, giza harremanek eta o
rdainsaririk gabeko borondatezko beste parte-hartze sozial mota batzuek nahitaez behar duten eremua o
nartzeko. Gainera, ezin da bidezko familia antolakuntzarik egon zaintza eta etxeko lanen banaketan elkarren arteko erantzukizunik ez badago, eta ezin da ekonomia eta lan o
rdainduaren antolakuntzarik egon emakumeen erabateko parte-hartze soziala sustatzeko eta gizonek etxearen eta zaintzaren bizitzan esku-hartzeko beharra ezagutu gabe. Horretarako, lanaren antolamendua o
inarrizko giza beharretara egokitu behar da, giza bizitzaren eremu ezberdinak -lana, familia eta eremu pertsonala- bateratzeko aukera eskaintzen duten formula berriak indarrez sustatuz.
Ikuspuntu horietatik, Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak 2011ko azken egunetan o
nartutako Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko III. Planak (2011-2015) o
inarri duen norabide o
rokorrarekin eta filosofiarekin bat egiten dugula errepikatu nahi dugu, nahiz eta gure erakundean jasotako kexen inguruko hainbat konturekiko dugun kezka helarazten jarraitzen dugun, hala nola, 255/2006 Dekretuan jasotako seme-alabengatiko diru-laguntzak eskatzeko kudeaketa errazteko beharra; norbere kontura lan egiten dutenak familia eta lana bateratzeko laguntzei buruzko 177/2010 Dekretuan araututako laguntzen o
nuradun gisa gaineratzeko beharra; guraso bakarreko familiei zuzendutako neurri bereziak bideratzeko edo laguntza publikoan areagotzeko beharra; baita jagoletza ez duten gurasoak laguntza horiek eskuratzeko araubidea berrikustearen komenientzia ere, banaketak edo dibortzioak dauden kasuetan, kasu bakoitzean hitzarmen arauemailean xedatutako seme-alaben arretarako behar zehatzak kontuan hartuta.
Familia-politiken eremuan eskatzen genuen familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuaren o
nespena baikor hartu dugu. Arau horrek familia-errenta estandarizatzeko sistemak ezartzen ditu familia mota eta egoera ezberdinei bidezko tratua emateko. Sistema horiek familientzako laguntza ekonomikoetan edo familiei laguntzeko zerbitzuetan aplikatzekoak dira, baldin eta familia-unitatearen maila ekonomikoa laguntza edo zerbitzu horietara iristeko baldintza bada, edo prestazio horren zenbatekoa edo zerbitzuagatik o
rdainduko den zatia zehazteko irizpidea bada. Familia-errentak estandarizatzeko sistema horiek baliokidetasun-sistemak dira, errenta neurtzeko gai direnak, ez bakarrik familia-unitateko kide-kopuruaren arabera, baizik eta baita ere unitatearen o
samoduaren arabera. Izan ere, kontuan izan behar da ezen, diru-sarreren maila berbera duten baina o
samodu desberdina duten familia-unitateek, ez dutela izaten gaitasun ekonomiko berbera, erosteko ahalmenari eta bizi-kalitateari dagokienez.
Atal honekin amaitzeko, Euskadin familiak laguntzeko zuzendutako politika publikoen egoera zein den aztertzeko txosten berezia garatzeari buruz iazko bulegoaren txostenean jasotako iragarpena gauzatzen hasi dela jakinarazten dugu, Ados Consulting aholkularitzaren laguntza teknikoarekin. Azterlan horrekin, EAEko familia politikak hurbileko Europako herrialdeetan sustatutako politika aurreratu eta babesleenekin parekatzeko diagnosia lortu nahi dugu, azkenik euskal familien eskaera eta beharrei erantzuna emateko hainbat gomendio proposatu ahal izateko.
2.3.2. Familia homoparentalak
Guraso bakarreko familiei eta sexu bereko bikote eta ezkontideei administrazio o
ztopo formalak kentzeari eta bi emakumez o
satutako bikote batek laguntza bidezko ugalketa-tekniken bitartez seme-alaba bat duenean ama ez-biologikoaren legezko amatasunaren zehaztapenari buruzko Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 Gomendio O
rokorraren jarraipen gisa, bere garaian, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketa Zuzendaritzari laguntza eskatu genion aipatutako gomendio o
rokorrean jasotako bi iradokizun nagusiak betetze aldera. 2012. urtean hori gauzatzeko beharra azpimarratu dugu. O
rain arte, jakin dugu zuzendaritza horrek (txosten hau amaitu zenean eta LGTB kolektiboarekin zerikusia daukaten gaiei dagokienez, Familia eta Komunitate Politiken Zuzendaritzaren barruan zegoen) o
rain arte alor horretan eman diren aurrerapausoen inguruko datuak biltzen jarraitzen duela. Zuzendaritzaren eskutik lortu dugun informazioa ikusita, o
ndorioztatu dezakegu, Euskadin, emaitza o
raindik desberdina dela. Hala, administrazio o
ztopo formalak deuseztatzeari dagokionez, gaur arte ezin izan dugu egiaztatu jaurlaritzako sail guztietan zeharka jorratu o
te den eskabide, inprimaki eta bestelako agirien egoera berrikustera zuzendutako ekimenik, ikusi ahal izan dugunez, o
raindik ere o
ztopo formalak baitaude guraso bakarreko familientzat eta bikote zein ezkondutako bikote homosexualentzat. Estatu mailako eskumeneko eskabideei dagokienez, Espainiako Herriaren Defendatzaileak –aldez aurretik horren inguruan bidali genion errekerimendu bati erantzunez- Berdintasunaren Estatuko Idazkaritzak emandako informazioa helarazi digu. Bertan, adierazi da legezko errealitate horrekin bat ez datozen administrazio agiri edo inprimakien kasuan, banaka eskatu beharko dela egokitu ditzaten.
Bi emakumeren arteko ezkontzaren barruan lagundutako ugalketa bidez jaiotako haurren seme-alabatasuna legez zehazteko arazoari dagokionez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, 2011. urtean une horretan Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritza zenaren bidez, jakinarazpen bat bidali die lagundutako ugalketa-teknikak aplikatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko o
sasun-zentro publiko eta pribatu guztiei; horren bidez, jakinarazi zien ama lesbianek lege-egoera anbiguoa dutela eta laguntza eskatu zien, eragindako guztiei (teknika horien bidez seme-alabak izan nahi dituzten emakumez o
satutako bikoteei) adieraz ziezaieten beharrezkoa dela Erregistro Zibilaren ardura duen epaileari haur jaioberria semetzat edo alabatzat hartu nahi dutela adieraztea. Gai hori Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren web o
rrialdean jaso da, hortaz, gai horri lotutako informazioa bitarteko horretan argitaratu da. Dena den, gaur egungo Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikaren Zuzendaritzak jakinarazi digu o
raindik klinika eta o
sasun zentro jakin batzuetan ez dietela informazio nahikoa ematen arazo hori daukaten emakumez o
satutako bikoteei. Horren harira, Espainiako Herriaren Defendatzaileak jakinarazpen bat bidali digu, bi emakumeren arteko ezkontzaren barruan lagundutako ugalketa bidez jaiotako haur baten ama ez-biologikoa legez zehazteari lotutakoa. Bertan, azaltzen da Justiziako Estatuko Idazkaritzak ulertzen duela legeak ezarri duela amaren ezkontideak eman behar duen baimena seme-alaba jaio baino lehen eman behar duela. Baina, horrez gain, adierazi digute, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza O
rokorrak besteak beste 2008ko apirilaren 17ko, maiatzaren 22ko eta azaroaren 24ko ebazpenetan azaldutakoa aintzat hartuta, baliozkotzat eta nahikotzat jotzen dela ama ez-biologikoak umea jaio o
ndoren, umea inskribatzean, adierazitako adostasuna ere.
Justiziako Estatuko Idazkaritzak emandako argibide hori o
so garrantzitsua da, hortaz, gure ustez, laguntza bidezko ugalketa-tekniken gaineko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen interpretazio posible hori Euskadiko erregistro zibilen ardura daukaten o
rgano judizialen artean helarazi eta zabaldu beharra dago (gure gomendio o
rokorrean jasotako ikuspegiarekin bat dator).
2.3.3. Familia elkarguneak: haurrek euren gurasoekin harreman eta kontaktu erregularra izateko duten eskubidearen zerbitzurako tresna
Bulego honetako 2011ko txostenean dagoeneko iragarritako jarraipenean aurreratzeko helburuarekin eta han adierazitako kezka-elementuak bereziki kontuan hartuta, 2012ko urrian zehar, erakunde honetako langileek bost FEG bisitatu zituzten epaileak aginduta -Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Portugalete, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren eskumenekoak, eta Barakaldo, udalaren erantzukizunekoa- eta euren kudeaketa bideratzen duten lau erakundeetako arduradun eta profesionalekin elkarrizketak izan zituzten. Lehen fase hori amaitu o
ndoren, Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko arduradunekin bilera bat izan zen lehen balorazioa helarazi eta hainbat kontu kontrastatze aldera. Azkenik, hainbat familia-epaileren lankidetza ere eskatu zen. Horiek -kontu hauetan duten esperientzia zabaletik- erakunde honek azaldutako hainbat kezka-elementuri buruz zuten iritzia helarazteko asmoa adierazi zuten.
Horren guztiaren emaitza Deribazio judizialaren bidez familia elkarguneen erregulazioa eta funtzionamenduari buruzko gomendio o
rokorra izan da, 2013ko lehen egunetan jendaurrean aurkeztu bada ere, 2012ko azken lauhilekoan egindako jarduera biltzen duena,
Gomendioak erakunde honen ustez hobetu beharreko elementuak aipatzen ditu, hemen modu laburrean hitzez hitz bilduko ditugunak. Dena den, horietako bakoitza gomendioaren gorputzean zehaztasunez azaltzen dela aipatu beharra dugu, hemen jasoko ez badugu ere. Bertan, antzemandako aurrerapausoak eta azpimarratzen diren praktika profesional o
nak ere bilduko dira.
Ondorioz, adierazpena honakoa da:
oro epaitegietako eskaerei erantzuna emateko egokia dela.
ondorengo alderdien hobekuntzarekin erlazionatu dugu:
osoa jaso behar dute, jarduera judizialetan zehar jaso eta haren esku-hartzea gauzatzeko garrantzitsua bada.
oro adingabeek euren gurasoekin komunikatzeko duten eskubidearen eraginkortasuna bermatu behar du, ebazpen judizialean adostutako terminoetan.
Bestalde, baina, berriro ere, zailtasun egoeretan dauden eta gatazkarekiko konponbide hitzartuak bilatzea erabakitzen duten familiei laguntza eskaintzeko zerbitzua denez, Bitartekarien Erregistroari buruzko eta erregistro horretan inskribatzeko egiaztatu beharreko familia-bitartekaritzako prestakuntza zehazten duen azaroaren 21eko 246/2012 Dekretuaren o
nespena o
spatu dugu, araubide horrek eskainitako zerbitzuaren kalitatea lortuko duelakoan, zerbitzua eskaintzen duten profesionalen kualifikazio egokia eta berezia bermatzean.
Osasunaren arloan aurkeztutako kexen artean bi azpimarratuko ditugu. Buruko o
sasunarekin edo ezgaitasunen bat duten adingabeekin lotuta daudenei hainbat paragrafo eskainiko baitizkiegu aurrerago.
Lehenengoa 2011/2012 ikasturtean zehar ikasketak burutu ahal izateko Arabako familia batek hartutako adingabe atzerritar bati Arabako Lurralde Zuzendaritzak o
sasun txartela ukatu izanagatik sortu zen. Txartela ukatzeko arrazoiak, erakunde honen ustez, ez zuten o
inarririk eta, o
ndorioz, 2012ko maiatzaren 28ko Arartekoaren ebazpena eman genuen. Hura irakurtzean antzeman dezakegunez, familiak aldez aurretik adingabea hartu izan zuen udan zehar Ukrainatik datozen haurren aldi baterako Harrera Programaren esparruan, Chernobil Elkartearekin eta Chernobileko Umeak hartzeko Elkartearekin. Bertan o
sasun arreta izan zuen, baina o
raingo honetan Osasun eta Kontsumo Sailak uste zuen adierazitako egoera ezberdina zela, harrera pribatua eta ikasketak burutzeko egindakoa, beraz, araudi ezberdin baten bidez aztertzen zuen. Arartekoaren ustez, adingabeak ikasketak burutzeko familiak egindako harrerak, Gobernuko o
rdezkariordearen aginduzko baimena izanik, udako egonaldian zehar garatutako gizarte funtzio bera dauka eta udako egonaldi horretan ez zuen arazorik izan o
sasun arretarako eskubidea o
nartzeko, o
rain zalantzan jartzen dena. Bestalde, aztertutako o
inarrizko kontua, hain zuzen ere, adingabeak o
sasun estaldurarako eskubidea duen edo ez, 2/2009 Lege O
rganikoaren 12.3. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta ebatzi behar dela uste dugu. Bertan xedatzen denez, “Espainian dauden hemezortzi urte baino gutxiagoko adingabe atzerritarrek eskubidea dute o
sasun arreta eskuratzeko espainiarrek eskuratzen duten baldintza berdinetan”. Ildo horretan, maila txikiagoko arauen harira egin daitekeen beste edozein interpretaziok kontuan hartu beharko du adingabe atzerritarrek o
sasun arreta jasotzeko duten eskubidea.
Kexaren o
ndoren lege aldaketak egon ziren, kexak hizpide zuen gaiaren hainbat alderdi formaletan eragina dutenak (aseguratuaren baldintza o
nartzeko eskumena duen administrazioa) baina funtsezko alderdietan eraginik ez dutenak, aurreko egoera mantentzen baita, 18 urte baino gutxiagoko atzerritar guztiei o
sasun arretarako eskubidea o
nartzen ziena. Azkenik, O
sasun eta Kontsumo Sailak jakinarazi digu ebazpenean jasotako balorazioarekin o
rokorrean bat egiten duela.
Bigarren kexa guraso batzuek Gurutzetako O
spitaleko ZIUn o
spitaleratuta zegoen urte gutxiko semearekin gauean zehar geratzeko arazoei buruzkoa da. Gurasoek ez zuten joan nahi eta horren o
ndorioz polizia bertaratu zen eta egoera berriro ere gertatuko zenaren beldur ziren.
Guraso horien asmoak o
inarri guztiz juridikoa dauka (Eskubide eta betebeharren gutuna, o
spitaleratuta dauden adingabeei dagokienez) beraz, baldintza materialek eskubidea gauzatzeko aukera eskaintzen o
te zuten ezagutu behar genuen. O
sasun arloko arduradunekin harremanetan jartzean adierazi dute arazoa ez dela soilik juridikoa, ez da eskubidea zalantzan jartzen dena, -ZIUko instalazioengatik- kasu eta une guztietan adingabea bere gurasoekin batera egoteko aukera gauzatzeko zailtasuna baizik. Hau da, zaila edo ezinezkoa izango litzateke bertan o
spitaleratuta zeuden adingabeen beste guraso batzuek gauza bera egin izan balute gau hartan. Nolanahi ere, ZIUn gau gehiago igaroz gero, semearekin batera egon ahal izateko jarraibideak eman ziren.
Ezgaitasunen bat duten adingabeen o
sasun arretari dagokionez, Gorren Lagun eta Gurasoen Elkarteen Federakundearekin (FEVAPAS) izan ditugun harremanak aipatuko ditugu, EAEko o
sasun administrazioarekin hainbat jarduera eragin dituztenak. Alde batetik, haur gorreriaren detekzio goiztiarreko programaren ezarpena eta funtzionamenduaren inguruko jarraipenari dagokionez eta, bestetik, hiru lurraldeetan entzuteko ezgaitasuna duten haurrentzako logopedia laguntzekiko dauden irizpide ezberdinei dagokienez.
Gaixotasun kronikoak dituzten adingabeen esparruan, 2012an hainbat arazoren inguruan gertatutakoa aipatuko dugu. Horiek guztiek elementu komun bat dute: diagnosi goiztiarraren garrantzia, jaio aurretik edo haurtzaroan. Metabolismoaren sortzetiko gaixotasunak, Dravet Sindromea, prebalentzia baxuko gaixotasunak (gaixotasun arraro gisa ezagututakoak) eta linfedema primarioa aipatuko ditugu. Kontu horien inguruan, nolanahi ere, informazio zehatzagoa eskaintzen da o
hiko txostenean gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei zuzendutako atalean.
Metabolismoaren jaiotzetiko gaixotasunei dagokienez, O
sasun Sailak Osakidetzako Jaioberrientzako Baheketa Programan bost gaixotasun berri gaineratuko dituela iragarri du: Homozistinuria, Astigar-jarabe gisako gernuaren gaixotasuna (MSUD), 1. motako Aziduria Glutamikoa (GAI), aziduria isobalerikoa y la kate luzeko gantz azidoen azil- CoA-deshidrogenasaren eskasia (LCHADD), 2013ko urtarriletik aurrera. Bost gaixotasun horiek O
sakidetzari zerrendan gaineratzeko proposatu genizkion 19 gaixotasunen artean daude. Gaixotasun horiek guztiek tratamendua jaso behar dute, emaitza fidagarriak dituzte antzematerakoan eta estatuko beste autonomia erkidegoetako eta Europako gure inguruko herrialdeetako (Alemania, Danimarka, Belgika, Holanda, Austria, etab.) programetan dagoeneko gaineratu dira.
Aurten lankidetza-eremu bat ireki da SÍNDROME DE DRAVET FUNDAZIOArekin. Dravet sindromea, lehenago Haurren Epilepsia Miokloniko Larria (SMEI) izenarekin ezagututakoa, haurtzaroan hasten den neurogarapenaren nahasmendua da eta tratamenduari erantzuten ez dion epilepsia larria eragiten du.
Gaixotasunaren diagnosia adin ezberdinetako agerraldi kliniko eta elektroentzefalografikoen konbinazioaren araberakoa da. Diagnosi irizpide zorrotzik ez dagoenez baliteke behar bezala identifikatu gabeko kasuak egotea. Era berean, kasu batzuek ez dituzte betetzen gaixotasunerako aipatzen diren irizpide guztiak.
Fundazioaren o
rdezkariaren iritziz, diagnosi goiztiarra o
inarrizkoa da bi arrazoi direla-eta:
ondorioak Dravet sindromea dutenengan suntsitzaileak dira.
Diagnosia neuropediatrak eskatzen duen test genetikoaren bidez bakarrik egin daiteke. Horrexegatik garrantzitsua da lehen arretako zerbitzuek (pediatria) edo larrialdiek neuropediatriako zerbitzu espezializatuta goiz bideratzea.
Euren ustez o
sasun alorrean zeuden hutsune nagusiak eta dagozkien hobekuntza proposamenak helarazi dizkigute:
onartzeko beharra errezeta gorriak eman diezazkieten (sendagai batzuk garestiak dira).
Era berean, euren ustez, euskal o
sasun zerbitzuak sindrome hori bideratzeko dituen indargune nagusiak aipatzen dituzte:
Prebalentzia baxuko gaixotasunei dagokienez, aurten Gaixotasun Arraroen Batzorde Aholkularia sortu dela eta bertako kideak izendatu direla aipatu beharra dago, hori guztia iaz aipatzen genuen Gaixotasun Arraroetarako Estrategiaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ekintza Plana abian jartzeko testuinguruan.
Aipatutako estrategian xedatutakoa Buruko O
sasuneko Planean 2012-2020 ere islatzen da. Bertan, 2.17. berariazko helburu gisa “gaixotasun arraro edo ezohikoei aurrea hartzeko eta goiz diagnostikatzeko neurriak ezartzea” gaineratu da, guztira hamar helburu eragileei dagokien deskribapenarekin.
Linfedermak pairatzen dituzte pertsonei dagokienez, 2011ko txostenean diagnosi arazoen berri ematen genuen, linfederma primarioa pairatzen duten pertsonengan o
hikoa izaten dena. Gaixotasun hori haurtzaroan garatu o
hi da eta, diagnosirik eta o
ndorengo tratamendurik gabe, eragindako pertsonaren bizi-kalitatea nabarmenki o
kertzen da. Ildo berean, eragindako 140 pertsonetatik talde batek egindako jasotako arretari buruzko azterlan baten emaitzak O
sakidetzara helarazi zirela jakinarazi genuen, izan ere, tresna o
so erabilgarritzat jotzen genuen o
sasun administrazioak ezagutu ahal izateko eragindako pertsonen iritzia eskaintzen zaien arretaren inguruan, antolamenduko aurreikuspenen aplikazio praktikoa testatzeko eta dagozkion zuzenketa neurriak hartzeko.
Osakidetza, erantzunean, ez zen harkor azaldu taldeak egindako proposamenekin eta horrek benetan penatzen gaitu, izan ere, ez da koherentea gaixo-taldeek kronikotasunaren kudeaketan duten eginkizuna sustatzearen eta o
sasunaren sustapenean eta prebentzioan aktiboki parte hartzearen printzipioekin. Bi printzipio horiek Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategian aldarrikatzen dira.
Haur eta gazteen buruko o
sasunaren esparruan, o
sasun administrazioak nortasun-nahasmendua pairatzen duen gazte bati eskainitako arretari buruzko kexak azpimarratu behar ditugu. Horien izapidea zela-eta, Arartekoak Osakidetza-Euskal O
sasun Zerbitzuari gomendatu dio nahasmendu larri horiek -bereziki gazteengan eragina dutenak- dituzten pertsonei arreta eskaintzeko programa bereziak hartu eta garatu ditzan, sektore arteko esku-hartze terapeutikoa o
inarri hartuta eta egiaztatutako eraginkortasunarekin, laguntzaren kalitatea eta, o
ndorioz, aipatu nahasmenduak dituztenen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.
Arartekoak, EAEren esparruan, nortasun-nahasmenduan espezializatutako unitate bat eguneko o
spitaleko modalitatean abian jartzea proposatu du. Unitate hori dagoeneko 2008an proiektatuta zegoen baina horren ezarpenak ez zuen inolako aurrerapausorik izan azken lau urteetan, ezarpenaren aldeko adierazpenak behin eta berriro eman bagenituen ere. Bertan, eragindako pertsonen eta euren familien informazioa hobetzera eta behar bezalako o
sasun arretarako eskubidea bermatzera zuzendutako beste hainbat neurri gomendatzen dira.
Bestalde, buruko o
sasuneko arazoak dituzten haur eta nerabeen arretaren egoera gogoeta eta lan berezi baten helburu izan da 2012. urtean zehar erakundearen barnean. Gure parte-hartzea izan duten hainbat jardunaldi, mintegi eta batzarren arreta-gunea izan da. O
ndorio nagusiak EAEko haurren, nerabeen, gazteen eta helduen buruko o
sasunaren arretaren inguruan egindako hurbilketa: erronkak eta aukerak izeneko azterlanean jasota geratu dira. Hala ere, azterlan horretan emandako hainbat datu atera ditugu hurrengo o
rrietan aurkezteko, Arartekoaren ikuspegitik, arloaren ikuspuntu globala izateko aukera o
na direlakoan.
Aldez aurreko hausnarketa gisa, fenomenoa aztertzeko erabilitako ikuspegiaren inguruko o
har bat egin nahiko genuke. Maiz zaila suertatzen bazaigu ere, ez dugu ahaztu behar buruko nahasmendua aniztasunaren adierazle bat dela. Buruko o
sasun arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea bakarrik lortuko da desberdintasuna errespetatzen denean eta aniztasunaren eta giza baldintzen zatitzat jotzen denean.
1. Balorazio o
rokorra: aurrerapausoen hamarkada hobekuntzarako ibilbidearekin
Gure ustez -herritarren kexen azterketa, esku hartu duten administrazioetatik lortutako informazioa eta esparru honetan jarduten duten talde eta elkarteekiko harremana o
inarri izanda-, uneko mendeko 12 urte hauetan EAEk bilakaera nabarmena baina txikiegia izan du bereziki zaurkorra den buruko o
sasun arazoak dituzten pertsona taldearen -haurrak eta nerabeak barne- babesean eta arretan.
Urte hauetan, erakunde honen ustez, balio handiko ekarpenak egon dira, bi talde handitan aurkeztu genitzakeenak:
onenak EAEko buruko
osasuneko estrategia eta eremu soziosanitarioa garatzeko sustapena dira. Bertan, bereziki gailentzen dira arreta soziosanitarioaren ildoak prestatzeko esparru-dokumentua eta Euskal Autonomia Erkidegorako Arreta Goiztiarraren Ereduari buruzko agiria.
osasuneko zerbitzuak eta programak sortzen, ezartzen eta hobetzen egondako bultzada azpimarragarria. Bertan, erakunde arteko hainbat protokolo eta nahasmendu ezberdinei buruzko praktika klinikoko gidak gaineratzen ditugu.
Baina, diagnosietan, tratamenduan, errehabilitazioa eta zainketan asko aurreratu bada ere, gaixoen eta haien familien eta baliabide eskuragarrien (batez ere gizarteratzeko baliabideak) artean o
raindik ere tartea dago.
2. O
sasun arretaren egoeraren diagnosia
Badira 25 urte baino gehiago gure komunitateak buruko o
sasunari arreta emateko o
inarrizko osasun sarea sortzeko aukera eman duen eredu bat garatu duenetik. Sare hori, gainera, batez ere komunitarioa izan da eta o
sasun sistema publikoak barne hartzen du.
Haur eta nerabeen arretari dagokionez, haur eta gazteen buruko o
sasuneko zentroak (8), haur eta gazteentzako eguneko o
spitaleak (5, 50 plazarekin) eta haur eta gazteak epe laburrean o
spitaleratzeko unitateak (3, 20 plazarekin) daude. Programa eta dispositiboen garapena, berriz, desberdina da. Bizkaian (eta neurri txikiago batean Gipuzkoan) baliabideen bolumena nahiko o
nargarria den bitartean, Araba haur psikiatriarako tarteko egiturarik ez duen EAEko lurralde bakarra da:
ospitalerik (edo arratsaldekorik, haurren esparruan
ohikoa den moduan eskola-ordutegiarekin bateratzeko).
osasunekoak (USMI-Jko kontsulta anbulatorioak bakarrik) ez gizarte arlokoak (Bizkaian eta Gipuzkoan Autismo eta GEN elkarteek, itunduta, arretaren tarte handia estaltzen dute).
2012ko urrian lurraldeaz gaindiko Haur eta Gazteentzako Egonaldi Ertaineko Unitatea Arabako Buruko O
sasun Sarean abian jartzeko baimena eman da. O
ngi etorria ematen diogu baliabideen eskaintzan aurrerapauso den heinean, bereziki krisi garai honetan. Hala ere, hiru lurraldeetako haur eta gazteen arretarako programetako eta Euskadiko Buruko O
sasuneko Batzorde Aholkulariko arduradun gehienek neurriarekiko desadostasuna adierazi dute, izan ere, tarteko baliabideen (eguneko o
spitaleak) eskaintza handiagoa komeni dela azpimarratzen dute buruko o
sasuneko zentroetan edo o
spitaleratze unitateetan egindako esku-hartzeak o
satzeko eta zaintzen jarraitasun egokia bermatzeko.
Buruko O
sasuneko Sarean arreta jasotzen duten 0 eta 18 urte bitarteko herritarrei dagokienez, eskura ditugun datuek (2009koak) o
spitalez kanpoko sarean 7.130 adingabek arreta jasotzen zutela eta 242 o
spitaleratze egon zirela azaltzen dute, 330.000 pertsona inguruko herritar kopuruaren gainean.
Haur eta gazteen buruko o
sasunaren arretarako osasun-langile kopuruari buruzko datuek arreta ratio egokiak islatzen dituzte. Hala ere, zenbait profesionalen ustez “argi dago buruko o
sasunaren baliabideetako arreta ez dela nahikoa laguntza presioagatik eta maiztasun eta malgutasun handiagoa behar duten esku-hartze psikoterapeutikoengatik”.
Psikiatriako lehen kontsulten batez besteko itxaronaldiari dagokionez, o
sasun arloko administraziotik adierazi digute emaitzen arabera haur eta gazte gaixoen % 78 hilabete baino lehenago jasotzen dutela arreta, lehen kontsultan, hau da, zerbitzu-zorroan konpromiso giza ezarritako % 60ko helburua soberan gainditzen da.
3. Haurrak eta nerabeak hezkuntza sisteman eta bakarrik dauden haurrentzako gizarte zerbitzuen sisteman jasotzen duten buruko o
sasuneko arretari buruzko hainbat kontu.
Diagnosi klinikoen heterogeneotasuna handia bada ere (haurtzaroko eta nerabezaroko psikosia, substantzia psikotropoak kontsumitzearen zioz jazotako buruko nahasmenduak eta jokabide-nahasmenduak, garapen psikologikoaren nahasmenduak, haurtzaroa eta nerabezaroa hastean jazo o
hi diren jokabide-nahasmenduak eta emozioen nahasmenduak, etab.), izendatzaile komunak dira protagonistek pairatzen dituzten eskolatzeko, gizarteratzeko eta familian integratzeko zailtasun larriak. Hori dela-eta, ikuspuntua beste sistema batzuetan ere jarri behar dugu eta sistemen elkarguneetan eta, normalean, lankidetza formulen mende garatzen diren ekimenak aztertu behar ditugu.
Buruko o
sasun arazoak dituzten pertsona gehienak eskolatuta daude, eta, beraz, hezkuntza-zerbitzuetan ere ematen zaie arreta, behintzat dituzten premia batzuetan.
Hezkuntza sisteman pertsona horiei ematen zaien erantzuna hezkuntza-premia bereziko arretaren barruan dago baina esan beharra dago ez dugula informazio zehatzik azaltzeko horietako zenbat diren buruko o
sasun arazoen zioz edo horri lotutakoak. Lanbide anitzeko taldeek, psikologo, pedagogo eta hezkuntza-profileko beste profesional batzuek o
saturikoek, haien diagnosiak eta jarduteko planak egiten dituzte, haien kategoriei eta irizpideei jarraituz, eta horiek ez datoz bat o
sasun-langileek erabiltzen dituztenekin. Horrez gain, ez dakigu Hezkuntza eta O
sasun Sailen datu-baseen ustiapenik egon badagoen, horiek konparatzeko modua emango duenik.
Bizkaiko lurraldean, Osabide Hezkuntzarako Partzuergoak bi programa ditu abian hezkuntza sistema, gizarte zerbitzu eta o
sasun sistemaren esku-hartzearekin.Bideratuz programari buruz ari gara, eskolatze o
sagarriko programetan garatu beharrekoa, eta O
satuz programa, buruko o
sasun arazoetara loturiko jokabide larriak dituzten ikasleentzako eskola inguruko programa.
Azkenik, Heziketa eta Terapia Zentroak aipatu behar ditugu, gure iritziz, praktika o
n gisa kalifikatu daitekeen hezkuntza eta o
sasun lankidetzako ekimena. 2008az geroztik abian dauden 4 unitate aktiboek (40 plaza: 30 lehen hezkuntzakoak eta 10 bigarren hezkuntzakoak) buruko o
sasun larriak dituzten eta denbora tarte zehatz batean zehar (ez da egonaldi luzeko unitatetzat hartzen) esku-hartze espezifikoa behar duten derrigorrezko eskolatze adineko adingabeei heziketa eta terapia arreta eskaintzen diete.
Horiei dagokienez, Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntzak, FEDEAFESek, Heziketa eta Terapia Zentroetan arreta jasotzen duten adingabeen laguntza eta arreta jarraitua o
por garaietan zehar bermatzeko familiek dituzten zailtasunak helarazi dizkigu.
Babesik gabeko egoeran dauden eta babesik gabeko arrisku egoeran gera daitezkeen haurrek eta nerabeek, o
so gaztetan desegituratutako egoerak edo desegitura daitezkeen egoerak pairatzen o
ndotik sortutako kalteari argi eta garbi lotuta, buruko nahasmendu larriagoen prebalentzia handiagoa izaten dute eta, neurri handiago batean, arreta intentsiboagoa eta iraupen luzeagokoa behar dute. Gertakari horren adierazle dira babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako egoitza-zerbitzu sareko jokabide, buruko o
sasun edo droga-kontsumo arazo larriak dituzten nerabeei zuzendutako programa espezializatuak. Programa horien antolamendu eta funtzio alderdi guztiak 131/2008 Dekretuak arautzen ditu egun arte eta, egiaztatu ahal izan dugunaren arabera, berme eta eskubideen esparru eraginkorra da.
Gizarte Zerbitzuen tutoretzapeko nerabe horien buruko o
sasun arazoen berariazko arreta, normalean, o
hiko o
sasun zerbitzuetara bideratu da, o
sasun sareak dituen mugak kontuan hartuta. Hala eta guztiz ere, esparru horretan eta Bizkaian esku hartzen duten agenteen arteko lankidetza ekimen interesgarria aurkitu dugu berriro ere: Adin Txikikoak programari buruz ari gara. Horren bidez, O
sakidetzako psikiatra eta psikologoek bakarrik edo babesgabetasun larriko egoeran dauden adingabe horiei arreta eskaintzen diete.
Puntu horretan ezinbestekoa da buruko o
sasun arazoak dituzten haur eta nerabeei arreta integrala eta diziplina anitzekoa eskaintzeko helburuarekin arlo honetan jardun behar duten sare eta maila ezberdinak behar bezala koordinatuta egon daitezen eta arreta jarraitutasun eraginkorra berma dezaten. Zentzu horretan, erakunde arteko koordinazio eremuak sortu behar dira eta erakunde arteko koordinazio hori behar bezala arautu eta protokolizatu behar da eta, tresna juridiko horiek dagoeneko egotekotan, behar bezala betetzen direla bermatu behar da.
Bereziki, ezinbestekoa da eremu soziosanitarioa deiturikoa sustatzen jarraitzea. Askotan antzematen dugu buruko o
sasunaren, lehen arretaren eta gizarte zerbitzuen arteko harremanak eta ekintzak profesional ezberdinen banakako sentsibilitatearen araberakoak direla, eta ez adostasun koordinatu eta partekatuen araberakoak. Horien bideratzea sustatu beharra dago, esparru soziosanitario horretan prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatu behar den moduan.
4. Haurren eta nerabeen jokabide-nahasmenduari, nortasun-nahasmenduari eta arreta faltaren nahasmenduari eta hiperaktibitateari buruzko aipamen berezia.
4.1. O
sakidetzak 2010. urtean argitaratutako ikerketaren (Nerabezaroko jarrera-nahasmenduei modu integratuan heltzea o
spitalearen barruan eta kanpoan) o
ndorio nagusiekin bat eginez :
oso patologia
ohikoak eta larriak dira (datu batzuen arabera, gutxienez mutilen % 6-16ri eragiten die eta nesken % 2-9ri).
ospitaleetatik kanpoko buruko
osasunerako baliabideetan artatzen diren nerabeen % 25-40ren kontsulta eragiten dute eta
ospitaleetako haurren eta gazteen psikiatria unitateetan artatutako nerabeen % 47-76 unitate horretan sartzeko arrazoiak dira.
ospitale barruan edo kanpoan arlo hori jorratzen duen tratamendu-programa espezifikorik ez EAEn, ezta eremu nazionalean ere.
oinarri hartuta eraginkortasuna agerian jarri duten abordatze terapeutikoak kontingentziak maneiatzeko jokabide-programak, arazoak konpontzeko entrenamendurako eta gizarte gaitasunetarako eredu kognitiboak (taldeka egin daitezen gomendatuz), seme-alaben jokabideak maneiatzeko gurasoen entrenamendua, familiaren terapia funtzionala eta terapia multisistematikoa dira.
Ondorio gisa, ikerketak berak Jokabide-nahasmendua duten Nerabeentzako Tratamendu Programa Intentsibo bat proposatu du, o
spitalearen barruan zein kanpoan abordatze koordinatuarekin batera. Kasu bakoitzaren beharren arabera, tratamendu moduluen bidez diseinatu da eta eraginkorrak direla frogatu duten abordatze terapeutikoak barne hartzen ditu. Gaur egun o
raindik ez dakigu proposamen hori abian jarri o
te den edo horretarako asmorik dagoen.
Bestalde, babesik gabe dauden haurrei eta gazteentzako justiziari lotutako gizarte zerbitzuen profesionalekin harremanetan jarri gara eta egiaztatu dute jokabide “arazoak” dituzten mutil eta nesken kopurua gero eta handiagoa dela. Horri dagokionez, o
ndorengo gaien inguruan dituzten zalantza batzuk helarazi dizkigute:
osasun arazoak
ote diren edo
ondoez emozional
oso handia “bakarrik”
ote den, jokabide disruptiboen, bortitzen (garrasi egin, gauzak apurtu), autoritatearen aurkako borroka biziaren eta abarren bidez agerian jartzen dituztenak, baita nerabezaroari lotutakoak ere.
osasun sistemak esaten duela “azpiklinikoak” direla eta zergatik ez duten jokabide-nahasmendutzat edo arazotzat hartzen baliabideak tenkatzen dituen jokabide
oro;
Osasunaren egitekoa ezinbestekoa dela eta hala antzematen ez dutela iruditzen zaie.
Bitartean, euren behar terapeutikoak o
spitaletik kanpoko sarean kontsultak eginez asebetetzen dituzte eta, noizean behin, administrazioak kabinete pribatu jakin batzuekin zerbitzuak hitzartuta dituenez, baita bertan kontsulta eginez ere. Hori horrela, egoitza-baliabideetako hezitzaileek burutzen dituzten esku-hartzeetarako jarraibide batzuk (eredu programak eta gaitasun psikosozialak, batez ere) ezarri dira, eguneroko bizitzaren uneetan txertatuz.
4.2. Kontsulta egin zaien profesionalak bat datoz nortasun-nahasmenduak maneiatzeko zailtasunarekin eta o
spitale o
rokorretako larrialdi zerbitzuak maiz baliatzen dituzten eta askotan akutuen unitatean o
spitaleratzen dituzten gaixoei arreta emateko benetako baliabideak ez edukitzearekin (bertan ezin da alternatiba terapeutikorik eskaini patologia dualen, alkoholaren edo toxikoen kontsumoaren edo elikadura-jokabidearen nahasmenduen o
ndorioz eragindakoak ez badira eta, kasu horretan, dauden baliabideak erabiliko lirateke).
Sektore horretako elkarteek, bai pertsona eta familien elkarteek, bai profesionalen elkarteek (erakunde honek harreman estua dauka haiekin), adierazi dute kezkatuta daudela pertsona horiei –portzentaje altu batean nerabeak eta gazteak- ematen zaien arreta dela-eta; izan ere, arazoak dituzte diagnosia egiteko; ez dago sendagairik adibidez eskizofreniarentzat dagoen moduan; krisialdi zorrotzetan, o
ro har, ez da pertsona o
spitaleratzen; baliabideak ez dira nahikoak eta profesionalek prestakuntza gehiago behar dute.
Egia esan, O
STEBAk (Osakidetzako O
sasun teknologien ebaluazioko zerbitzuak) argitaratutako Nortasun-nahasmenduak Euskal Autonomia Erkidegoko Buruko O
sasunaren Sarean izeneko ebaluazio-txostenean gomendatzen zen Nortasun-nahasmenduen Laguntza, Prestakuntza eta Ikerketa Unitate Pilotu bat sortzea (ospitaletik kanpoko komunitate-zentroa), horrelako nahasmenduei eskaintzen zaien arreta hobetzeko ezinbesteko tresna gisa. Joan den urtean, legebiltzarrean, O
sasun eta Kontsumo sailburuak esan zuen proiektu hori abian jarri nahi zuela baina berehala egitea eragozten zuten zailtasun ekonomikoak ere aipatu zituen.
4.3. Arreta faltaren nahasmenduari eta hiperaktibitateari dagokionez, hezkuntzako profesionalen, gizarte zerbitzuen eta zerbitzu terapeutikoen aldetik jaso ditugun nolabaiteko “alertak” baino ez ditugu. Intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin adierazi dute kezkatuta daudela, haien ustez, gaitz hori gaindiagnostikatu egiten delako, gizarteak geroz eta gehiago eskatzen baitu neska-mutilak txintxo-txintxo eta arduratsu egon daitezen denbora-tarte luzeetan eta haien gorputz adierazpena eta mugimenduak nabarmen mugatzen diren testuinguruetan.
Horrez gain, iruditzen zaie arazoaren arreta farmakologikoa bakarrik ari dela ematen, “gehiegizko mugimenduaren” sintoma desager dadin bilatuz. Medikazio horrek haurrak lasaitzen ditu baina estimuluei erantzuteko haien gaitasuna txikiagotzearen truke eta, azken batean, inguruarekin jardunean aritzearen truke eta horrek ikasteko eta esperimentazio pertsonalerako zailtasunak dakartza.
Azkenik, erakunde honetan jasotako kexak hezkuntzaren esparruari lotutakoak dira, izan ere, guraso batzuek uste dute TDAH (arreta-falta eta hiperaktibitateagatiko nahasmendua) duten haien seme-alabei ez zaiela eman behar duten arreta zehatza: etxerako lanei denbora gehiago eskaini (irakurketa errepikatu, haiekin irakurri, ulertzen dutela ziurtatu), lehenengo ilaran jarri irakaslearen arreta hobeto manten dezaten, mugitzeko aukera ematen duten etenaldiak egin, etab. Kasu batzuetan nolabaiteko “presioa” adierazten dute haien seme-alabak kontrola ditzaten, botika gehiago emanez, behar izanez gero.
Laburbilduz, arazo horri dagokionez, Haurren Eskubideei buruzko Batzordeak Espainiari egin zion o
harrarekin bat gatoz, TDAH pairatzen duten haurrei sendagai gehiegi emateari lotutako fenomenoa aztertzeko beharrari eta bai haurrei, bai guraso eta irakasleei, neurri eta tratamendu psikologikoen eta hezkuntzako tratamenduen aukera zabala eskaintzeko beharrari lotutakoa.
5. Amaierako zenbait gogoeta
Azkenik, zenbait gogoeta jaso nahi ditugu, beharbada o
rokorragoak, baina o
rain arte helarazitakoaren o
sagarri direnak:
osasun, hezkuntza, zuzenbide arloko eta gizarte zerbitzuetako eta komunikabideetako profesionalentzako berariazko prestakuntza neurriak sustatzea, estigmarekin eta buruko
osasun arazoak dituzten haurrek, nerabeek eta gazteek pairatzen duten bereizkeriarekin amaitzeko.
osasunaren arloan
oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua sustatzea halabeharrezkoa da.
ondoez edo moldatu ezintzat jo daitekeenaren inguruan behar ez den kategorizazioa egiten da. Erakunde hau ere uste berekoa da. Ildo horretan, adierazi dute hori agian izaera psikiatrikoko parametroei emandako arretaren araberakoa dela; neurri integratzaileen eta pertsonaren garapen
orokorrerako neurriak sustatu edo arazoa psikoterapiaren ikuspegitik aukera bat bailitzan jorratu beharrean.
2.5. Justizia
2011. urtearen hasieran, Eusko Legebiltzarrean “Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak” izeneko txostena aurkeztu zen. Txosten horrek Ararteko erakundeak haurren inguruan o
rdura arte argitaratutako txosten guztiak, baita atalen batean haurrak hizpide dituzten txostenak eta urtez urte horietako bakoitzaren inguruan egindako jarraipenak ere, barne hartzen ditu. Bertan jorratu diren alorren artean, nerabe arau-hausleen arazoa dago. Gai horren jatorria 1998ko “Adin txikiko lege-hausleak” izeneko txostena da. 2010. urtera arte txosten horren jarraipena egin zen. Txostena eta hori amaitzeko emandako gomendioak argitaratu zirenetik ia bi urte pasa o
stean, egokitzat jo zen horien betetze mailari buruzko jarraipena egitea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailari funtsezko datu eta informazioa eskatu genizkion.
Gauzatutako neurrien eboluzioaren gaineko datu nagusiak aztertzeak aplikazio maila handiagoa edo txikiagoaren berri edukitzeko aukera ematen du, baita joera o
rokorrak ezagutzeko ere. Hori guztia “3/2005 Legeak eta 80/2009 Legeak ezarritako araudiaren testuingurua erabat aplikatzeko beharra” aipatzen duen txostenaren gomendioa baloratu ahal izateko funtsezko informazioa baita. Datu o
rokor horiek honen berri ematen digute:
(2. taula)
EAEn buruturiko neurrien kopurua (2009-2012)
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
2009. eta 2010. urteek erakutsi dute neurrien kopuruak gora egin duela, nahiko modu nabarmenean horietako lehenengoan (% 19). 2011. urtean joera aldatu egin zen eta neurri kopurua % 6,3 gutxitu zen. Gutxitze hori handiagoa izan zen 2012. urtean (% 19) eta, o
ndorioz, 2004. urtekoa bezalako eskari mailan kokatuta gaude.
Ezarritako neurrien gutxitzea hiru lurraldeetako adingabeentzako epaitegietan gertatu da: % 12,8 Bilbokoan, % 18,2 Donostiakoan eta % 34,5 Gasteizkoan.
Delituei dagokienez, neurrien kopuruak o
ro har behera egin badu ere, familia barruko indarkeriari lotutako delituek eta bikotekideen aurkako erasoek gora egiten jarraitu dute, nahiz eta o
so bistakoa ez izan. Kautelazko neurrien % 37,5 eta neurri irmoen % 10 eragiten dute.
(13. grafikoa)
EAEn gauzatutako behin betiko eta kautelazko neurrien kopurua (2009-2012)
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
2012. urtean ezarritako neurrien % 8 kautelazkoak izan dira. Ez da aldaketa adierazgarririk antzeman zaintzapeko askatasunetan eta barneratzeen kopurua eta iraupena murriztu dira. Kautelazko neurri gisa, heziketa talde batekin batera bizitzeari dagokionez (2012. urtean 3 izan dira), sailak helarazi zuen hausnarketarekin bat gatoz: “neurri hori ez da o
so egokia, haren izaera eta legezko arautzea kontuan hartuta; izan ere, neurri hori gauzatzeko kautelazko izaerak ahalbidetzen ez duen lana, pausatzea eta arreta beharrezkoak dira”.
(14. grafikoa)
EAEn gauzatutako kautelazko neurrien kopurua, modalitatearen arabera (2009-2012)
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
2012. urtean gauzatutako neurrien % 92 irmoak dira eta kasu gehienetan (% 72,8) bitarteko irekian burutzen dira. Dena den, % 27,2 zentroetan gauzatzen dira (barneratzeak, bizikidetzak eta asteburuko egonaldiak). Aurreko urteekin alderatuz, 2012. urtean aldaketa esanguratsu jakin batzuk gertatu ziren behin betiko neurri nagusietan:
(15. grafikoa)
EAEn gauzatutako neurri irmoen kopurua, modalitatearen arabera (2009-2012)
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
onurarako prestazioek behera egin zuten
ondoz
ondoko bi urtetan. 2008. urtean egondako jaitsieraren
ostean eta 2009. eta 2010. urteetan hazkuntzak erregistratu baziren ere, aurreko urteetatik urrun gaude, lehen 400 kasuen muga erraz gainditzen baitzen.
Neurrien aplikazio errealak burutzeko faktore erabakigarri bat bitartekoen eta baliabideen eskuragarritasun handiagoa edo txikiagoa izan o
hi da.
(3. taula)
Gazteen justizia sistemaren heziketa zentroen sarea
I. maila | Plazak: 39 | |
IBAIONDO heziketa zentroa | Zumarraga | 39 mutil 5 heziketa talde |
II. maila | Plazak: 55 | |
URGOZO heziketa zentroa | Zugastieta | 1 mutil |
TXEMA FÍNEZ heziketa zentroa | Aramaio | 2 mutil |
URIBARRI heziketa zentroa | Arrazua-Ubarrundia | 16 mutil |
ANDOIU/GORBEIA heziketa zentroa | Vitoria-Gasteiz | 19 neska |
III. maila | Plazak: 10 | |
Autonomia egoitza | Bilbao | 6 Mistoa |
Autonomia egoitza | Donostia-San Sebastián | 4 mutil |
Plaza eskuragarriak guztira | Plazak: 104 |
Neurrien murrizketarekin zuzeneko lotura duenez, gazteen justiziaren arloko zentroen sareko batez besteko o
kupazio tasak ere behera egin du 2012. urtean zehar eta % 70 eta % 80 bitartean kokatu da. Horregatik urtearen hasieran bi autonomia egoitza eta asteburuko egonaldiei lotutako neurriak betetzeko zentro zehatza itxi zuten. Guztira, 18 plaza.
Sistema bitarteko irekien sarearen bidez o
satzen da, lurralde historiko bakoitzean ekipoak mantentzen dituena eta eguneko zentroak sendotzen dituena. Guztira, 36 plaza eskaintzen dira, biztanleria aintzat hartuta, proportzionalki banatuak.
Hala ere, beharrezkoa eta egokia den baliabideen eskuragarritasun kuantitatibotik harago, gorago aipatutako araudian jasotako beste alderdien inguruan zalantzak eduki ditzakegu, hezkuntzari dagokionez esku-hartzeen egokitasun handiagoa edo txikiagoaren ingurukoak hain zuzen ere. Hala, egokitzat jotzen denean Banakako Hezkuntza Proiektuetan lan-arlo zehatza ezartzeko gomendioa ezarri duen eta betetze fasean kontziliazioa hizpide duen zirkular bat dagoela jakinarazi diguten arren, gurekin hizketan egon diren zenbait profesionalen iritziz, aukera hori ez da nahikoa erabili. Aipatutako lan-arlo zehatz horrek, jokabidearen arduratik, haren o
ndorioetatik, beste pertsonen inplikaziotik eta abarretik abiatuta, bitartekotza/kontziliazio prozesu bat abian jartzeko aukera jorratu beharko luke.
Arrisku egoera berezian dauden haurren gaineko txostenaren 3. gomendioari dagokionez, “adingabeentzako poliziaren bulego eta erregistro zehatzak ezartzeko beharra” aipatzen duena; o
hiko txostenean, Herrizaingoari dagokion alorrean, xedatu da Ertzaintzaren atxiloketa-zentroetan o
raindik ez direla adingabeentzako berariazko bulegoak egin, beraz, ez da urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege O
rganikoak ezarri duena bete (17.3. artikulua). Halaber, erakunde honek Bilboko Udaltzaingoaren instalazio berrietan bisitaldiak burutu ditu eta, bertan, berariazko gela hori badago, hobetzeko zenbait proposamen egin diren arren. Izan ere, ez da guztiz bete exijitzen den bereizketaren printzipioa (horren xedea adingabeek atxilotutako helduekin harremanik ez edukitzea da), erabilera komuneko beste gela eta esparruen o
ndoan baitago. Gainera, bertara heltzeko guztientzat komunak diren lekuetatik pasa behar da.
4. gomendioak abokatuen o
fiziozko txandak eskainitako zerbitzua eta horien prestakuntza zehatza dauka hizpide. Adingabeentzako txanda zehatza sortzeak esan nahi du abokatuek bertan sartzeko prestakuntza zehatza jaso beharko dutela. Hori aurrerapen garrantzitsua da legeriaren nahiari dagokionez. Hori bai, zuzenean jaso ditugun testigantza batzuen arabera, o
raindik ere espezializatu gabeko zenbait praktika burutzen dira, batez ere, helduen jurisdikzioari lotutako lan egiteko moduarekin zerikusia daukatenak. Hortaz, ematen du o
raindik ere aurrerapausoak eman behar direla helduen o
fiziozko txandako abokatuen prestakuntza zehatzaren arloan.
Gazteen justiziako zerbitzuen eta babesik gabe dauden haurrentzako gizarte zerbitzuen arteko koordinazioan hobekuntzak egin dira, aipatutako txostenaren 5. gomendioan esan bezala. Izan ere, iaz aditzera eman zen bi sistemak koordinatzeko jarduteko protokoloa o
netsi zela eta sistema horien arduradunek berresteaz gain, bisitaldietan eta kexen izapidetzean zehar egiaztatu ahal izan dugu asebetetze maila eta eraginkortasunari dagokionez egon den aurrerapena begi bistakoak direla.
Espezializatutako literaturak eta profesionalek dioten moduan, egoerarik zaurgarrienetan dauden haurrek aukera gehiago dituzte euren bizitzen hainbat alorretan zailtasunak edukitzeko. Zenbait nerabeen kasuan ere hori horrela da, zehazki, babesgabetasun mailaren batean dauden eta, o
ndorioz, haurrak babesteko gizarte zerbitzuen eskutik arreta jasotzen duten eta legea urratuz sistema judizialarekin harremanetan jartzen dituen delituren bat burutzen duten nerabeen kasuan. Azken urteetan bi sistemen eskutik arreta jaso duten bost kolektiboen barruan, deigarria da euren senideei edo bikotekideei erasotzen dieten eta, o
ndorioz, euren ingurutik separatu behar dituzten nerabeen kopuruak etengabe gora egiten jarraitzen duela (portzentajeei jarraiki, neskak gehiago). Halaber, adierazgarria da 2011. eta 2012. urteetan bakarrik dauden adingabe atzerritarren kopurua murriztu dela. Bestalde, horrek islatzen du denboraldi horretan neskato eta mutiko gutxiago heldu direla gure lurraldera.
Osasun arretan egon diren aurrerapenen eta o
sasun sistemarekiko lankidetzaren inguruan (6. gomendioa) bakarrik jakin dugu 2012. urtearen hasieran Zumarragako BOZeko psikiatra aldian behin bisitaldiak egiten hasi zela Ibaiondo heziketa zentroan. Aurreko txostenetan azaldu dugun moduan, zerbitzu publikoek buruko o
sasunari lotutako arreta behar duten nerabeei eskaintzen dieten arretak gabezi garrantzitsuak ditu, are gehiago eragindako pertsonen kopuruak handitzen jarraitzen duela kontuan hartuta. Edonola ere, arretan antzeman daitekeen ahultasunak ez die bakarrik kolektibo horiei eragiten. Txostenean, o
sasunari buruzko atalean hain zuzen, azaldu den moduan, EAEn buruko o
sasunari erantzuna emateko gaur egun dauden gabezi eta mugak ere barne hartzen baititu.
2.6. Mendeko adingabeak
Mendekotasun egoeran dauden haurrentzako eta nerabeentzako arreta autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean jorratu da, o
inarrizko arau gisa. Dena den, gizarte zerbitzuen gaineko abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritakoaren zati handi batek aurreko hori o
satzen du, baita Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema eta eremu soziosanitarioa arautzen duten gainontzeko arauek ere. Beraz, urte horretan zehar mendekotasunaren alorrean gertatutakoak (urteko txostenaren) adinekoentzako atalean xehetasun handiagoarekin azaldu da eragina dauka mendekotasun egoeran dauden haurrek jasotzen duten arretan.
Autonomia pertsonalaren eta mendekotasunaren alorrean, 2012. urteko datu estatistikoek agerian jarri dute EAE o
soan egoerak o
kerrera egin duela. Aurreko urteetako joera goranzkoa izan bazen ere, aurten zenbait adierazle, hala nola, prestazioak jasotzeko eskubidea duen o
nuradun kopuruak, prestazioak jasotzen dituzten pertsona o
nuradunen kopuruak edo ebazpen mailak behera egin dute.
Aurten ere familia inguruneko zaintzentzako prestazio ekonomikoaren prebalentziaren hazkundea erregistratu da, mendekotasun egoeran dauden haurrentzako arretaren kasuan eskari handia daukan prestazioa baita. Gure administrazioek zaintza horien kalitatearen eta egokitasunaren gainean (bai mendekotasun handiko egoeretan, bai erdi mailako mendekotasun egoeretan) egindako ikerketa eta jarraipenek o
so o
ndorio positiboak atera dituzte horien egokitasunaren inguruan.
Estatu mailan, mendekotasuna baloratzeko baremo berria, otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuaren bidez o
netsitakoa, o
tsailaren 18an sartu zen indarrean. Esku artean ditugun datuekin bat eginez, baremo horren aplikazioak eragin duena zera da: balorazioaren berrikuspenetan gradua jaistea eta, balorazio berrien kasuan, antzerako egoeretan aurreko baremoa aplikatuz jasotakoak baino mailaketa baxuagoak. Izan ere, eremu horretan aurkeztu diren kexa guztiek (bat izan ezik) balorazioarekiko desadostasuna daukate hizpide.
Oso positibotzat jotzen dugu I. eta II. graduentzako laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoaren handitzea. Hortaz, salbuespen horrekin, gure ustez aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren (aurrerantzean, 20/2012 ELD) bidez hartutako gainerako neurriek atzerapen esanguratsua eragin dute autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran daude pertsonak artatzeko politiken garapenean. Hemen jaso ditugu, gure ustez, mendeko haurrengan eragin handiena eduki duten neurriak:
ondoriorik eragingo 20/2012 ELD indarrean sartzen den unean
oraindik prestazio horiek jasotzen ez dituzten pertsonei (sortutakoak mantenduko dira). 20/2012 ELD indarrean sartzen denean, pertsona horien alde aitortutako PECEFak bi urteko gehienezko etete-epearen menpe egongo dira.
Estatu mailan hartu diren eskubideen gaineko neurri murriztaile batzuk (aipatutako atzerapena eragin dutenak) euskal herri-administrazioen ahalmenaren gauzatzearen bidez arindu dira autonomia pertsonala sustatzeko eta mendeko pertsonak zaintzeko legearen 7. eta 11.2. artikuluekin bat eginez. Izan ere, bertan, ezarri da babes maila o
sagarriak ezarri behar direla. Hori guztia, Gipuzkoan beste bi lurraldeetan baino gehiago nabaritu da. Estatu mailako iradokizunari jarraiki, Araban hartutako zenbait neurri, etxez etxeko laguntza zerbitzuan intentsitatea murriztea edo lehen I. gradu 2. maila izenarekin ezagutzen zenean bateraezintasun araubide berria ezartzea, besteak beste, kezkagarriak dira.
Gizarte laguntzaren arloan, gure erkidegoari esleitutako eskumen esklusiboaren eta aipatutako ahalmen gehigarriaren espresio argia den Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Legeak testuinguru nahikoa jarri du gure esku o
rain arte gure herri-administrazioek gizarte zerbitzuen arloan egin duten apustu irmoarekin aurrera egite aldera, arreta handitzeko eta etengabeko hobekuntza lortzeko ibilbidean o
ztoporik jarri gabe.
2.7. Kultur jarduerak eta kirola
Aurreko urteetan bezala, alor horretan azpimarragarria dena eskolako kirolari lotuta dago, baita haren izaera parte-hartzaile eta hezitzailearekin ere. Zentzu horretan, emakume batek aurkeztu zuen kexa adierazgarria da. Bertan, azaltzen zen futbol elkarte batek urte batean Eskolako Kirola programan parte hartu zuten 17 ume kaleratu zituela. Mahai gainean jarri zuen erakundeek eta, bereziki, Bizkaiko Foru Aldundiak kontrol handiagoa burutu beharko luketela programa horretan izena ematen dute kirol kluben politiken gainean, arlo hori arautzen duen araudian jasotako printzipioak errespetatzen direla bermatze aldera. Horren harira, bi alderdi azpimarratu nahi izan zituen: alde batetik, lehiaketa-arrakastaren gainetik hezkuntzari lotutako xedeak eta haurren eta gazteen artean kirola egiteko o
hituraren sustapena gailentzeko beharra; bestetik, datuak babesteari dagokionez, araudia errespetatzeko beharra.
Gertatutakoaren azterketa amaitzeko, gomendioa egin zen. Horren bidez, aditzera eman genuen aldundiak hobekuntzak gaineratu behar dituela salatutako gertakarien eta antzerako gertakarien gaineko ikerketaren eremuan. Horrez gain, horrelakoak berriro gertatu ez daitezen, praktika o
nak sustatu behar ditu aipatutako programan parte hartu nahi duten kirol kluben artean. Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde honek egindako gomendioak o
nartu zituen eta gaiari lotuta hartutako neurrien inguruko informazioa helarazi zigun.
Hala, azpimarratu nahi dugu berriro ere adin horietan, kirola egiten denean, espiritu parte-hartzailea eta hezitzailea gailendu behar dela eta hori modu arduratsuan eta proaktiboan sustatu behar dela. Horretarako, egokiak diren neurriak eta tresnak artikulatu beharko dira. Erakunde honen ustez, kirol zentroek eta klubek zentzu horretan praktika o
neko kode bat sinatzea norabide zuzenean doan urratsa da.
2.8. Beste batzuk: “lapurtutako jaioberriak”; atzerritarren seme-alabak
2.8.1. “Lapurtutako jaioberriak”
2011n bulegoak egin zuen txostenean jaso genuen moduan. urte horretako uztailean 1960ko eta 1970eko hamarkadetan jaioberriak beren ama biologikoengandik bidegabe banandu edo ebatsi zireneko egintzak argitzen lagunduko duten neurrien premiari buruzko Arartekoaren 1/2011 Gomendio o
rokorra jendaurrean aurkeztu zen. Gomendioa iraganeko egitateei begira egin da, argitzeko asmoz (abian dauden prozedura judizialak alde batera utzita), bai eta etorkizunari begira ere, halakorik berriro gertatu ez dadila, o
rdutik jarri diren eta gaur egun indarrean dauden kautelazko neurrien bitartez.
2012. urtean zehar, zenbait kexa heldu dira gai horri lotuta baina askoz gutxiago izan dira. Bestalde, hainbat erakundek jarduerak abian jarri dituzte gure gomendioan jasotako ildoarekin bat eginez. Horiek guztiak interes handiarekin aztertu ditugu eta jarraian laburtuko ditugu.
Urte hasieran Herriaren Defendatzaileak Justizia Ministerioaren eta Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean burututako kudeaketei lotuta helarazi zigun informazioa ikusita, hauxe nabarmendu nahi dugu “probak (DNA) egite aldera jarduteko protokolo bat egin da eta Toxikologiako Institutu Nazionalean datu-base bat ezarri da. Hori guztia Zerga Ministerioaren eta Epaitegien eta Auzitegien esku jarri da, erabilgarri izan dezaten, eragindako pertsonen artean datuak gurutzatzen direnean eta haiek hala erabakita pertsona jakin batzuen laginak ateratzen dituztenean”.
Otsailaren 16an, EAEn, Eusko Legebiltzarraren o
soko bilkuran ez-legezko proposamen bat aho batez o
netsi zen 1960. eta 1970. hamarkadetan lapurtutako jaioberrien kasua argitzeko beharrari lotutakoa. Horretarako, legebiltzarrean batzorde bat eratzea erabaki zen “adopzio espedienteetan erreferentziazkoa eta aplikagarria den araudi guztia xehetasunez aztertzeko eta ikertzeko eta gertakariak argitzeko eta etorkizunen horrelako gertakariak jazotzeko aukera eman dezakeen edozein legezko abagune saihesteko lagungarriak diren legeriaren aldaketak proposatzeko helburuarekin”. Legebiltzarreko Batzordea 2012ko martxoan eratu zen baina benetan apirilaren amaieran funtzionatzen hasi zen, bi astetan behin. Plangintzarekin bat eginez (erakundeak, adituak eta kontsultatu beharreko beste eragileak) abenduan amaituko zutela aurreikusi zuten, legegintzaldiaren amaierarekin batera, baina hauteskundeen deialdia aurreratu egin zenez (urrian) eta legebiltzarra desegin zenez, batzordearen lana amaitu gabe geratu zen.
Batzordeko presidentea izan zenak azaldu zuen, emaitza zehatz gisa, zenbait kontsulta-bide ireki zirela pertson/familia interesdunen esku jartzeko eta fitxategi jakin batzuk berreskuratzeko helburuarekin. Halaber, adituen (hilerrietako auzitegiko eta arduradunak) testigantzak ere aipatu ditu, batzuetan bat ez datozenak, eta ematen du argi geratu dela ez dela erraza izango kasuen ebidentzia argiak egiaztatzea edo topatzea.
Legebiltzarreko jarduerarekin batera, Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen Zuzendaritzari 2012. urtearen hasieran xede horrekin sortu zen Sailen Arteko Batzordearen buru izateko ardura esleitu zion. Horrez gain, batzordearen eta eragindako pertsonen elkarteen arteko lotura ere izan behar zen.
Sailen Arteko Batzordeak sustatutako jarduerei dagokienez, zera dakigu:
oso egokia da alderdi juridikoen gaineko
orientazioaren aldagaia barne hartzen duten egoeretan, baita arreta psikologikoaren aldagaia hizpide duten horietan ere. Izan ere, antsietate handiarekin jo
ohi duten haiengana. BZLn artatutako kasuak (deiak, aurrez aurreko arreta, laguntzak...) 315 izan ziren maiatzaren 31n (zuzendaritzak eskuragarri duen azken txostenaren datan): 103 Barakaldon, 128 Bilbon, 76 Donostian eta 8 Gasteizen (kuriosoa da baina Gipuzkoan salaketa gehien jaso zituen tokia izan arren, BZLren esku-hartzea bertan Bizkaian burututakoa baino txikiagoa izan da zenbaketa
osoari erreparatuta).
ospitalea izan zen, 428 eskaera hain zuzen ere (342 eman ziren).
Osakidetzan bideratutako eta erantzunik jaso ez duten informazio eskaeren % 25 (178) horri dagokionez (horien artean, erdia Donostiako
ospitaleari lotuta daude),
osasun arloko aginpideek adierazi dute lokalizatzea
oso zaila dela. Izan ere, historia klinikoa –gaur egun ulertzen dugun moduan- 80. hamarkadan jaio zen eta 1989. urtera arte ez zen
osasun arloko dokumentazioaren zaintza araudian jorratu.
ondorioztatzeko.
2.8.2. Atzerritarren seme-alabak
Atal horretan bi kexa jaso ditugu, atzerritarren seme-alabak izateagatik aurkitu dituzten zailtasunak hizpide dituztenak. Batzuetan atzerritar horiek administrazio egoera irregularrean egon o
hi dira.
Horietako lehenengoa honi buruzkoa da: pasaporterik ez duen adingabe bati erroldatzea ukatu zioten. Familia beste udalerri batera lekualdatu zen eta bertako udalak bi ahizpa txikiak familia-liburuan erregistratu zituen. Hala ere, hirugarrenari izen-ematea ukatu zion 16 urte baino gehiago zituelako eta ez zuelako identifikazio ahalbidetzen zuen pasaporterik. Erakunde honen ustez, adingabearen interes gorenaren printzipioa eta bazterkeriarik eza hizpide duen printzipioa aplikatuz, adin txikiko pertsona guztiak erroldatu behar dira, idazkariordetzaren 1997ko uztailaren 21eko ebazpenaren 2. aginduarekin bat eginez. Horren bidez, udalei udal errolda eguneratzeari buruzko jarraibide teknikoak eman dizkien Estatistika Institutu Nazionalaren presidentearen eta Lurraldeen arteko Lankidetzaren zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko ebazpena argitaratzea erabaki zen. Azkenik eta izen-emateko zedula eman o
stean, erroldatu ahal izan zen.
Bigarrena adingabe batek federazio-lizentzia lortzeko zailtasunak ezarri dizkion dokumentazioaren eskaerak eragin zuen. Adingabe bati federazio-lizentzia emateko, Bizkaiko Futbol Federazioak eskatu zion berak eta bere gurasoak bizileku baimena daukatela egiazta zezan. Eskaera hori ez da Euskal Futbol Federazioaren Araudi O
rokorrean jaso, ezta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan ere.
Gure iritziz, bizileku baimena edo gurasoen laneko baimena edo lan-kontratua aurkezteko beharrak eragozten du legez kontrako egoera administratiboan dauden adingabe atzerritarrek federazio-lizentzia lor dezaten. Horrek gizarteratzeari eta kirola egiteak haur eta gazteentzat esan nahi duen gainontzeko guztiari eragiten dio. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzara eta Bizkaiko Foru Aldundira jo genuen gure gogoeten berri emate aldera. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zigun gure iritziarekin bat zetorrela eta antzerako egoerak errepikatu ez daitezen burutu zuen jardueraren berri eman zigun.
2.8.3. LGTB haurrak eta nerabeak
Erakunde honek askotan adierazi du joera homosexuala (gay eta lesbianak) edo bisexuala edo transgenero edo transexual identitatea (aurrerantzean, lgtb) duten nerabe askoren egoeraren gaineko kezka; izan ere, egunero bizi dituzte familian, eskolan edo gizartean beren errealitatea ez o
nartzeari eta, areago, arbuiatzeari loturiko egoerak.
Aurten auzi honen inguruan banakako kexak jaso ditugun arren, erakundeak lgtb pertsonen eskubideak defendatzeko lanean diharduten taldeekin eta Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuko arduradunekin duen harremanak bide ematen digu gaur egungo arazo kezkagarrienetako batzuk ezagutzeko.
Horren haritik, beharrezkoa iruditzen zaigu hauxe azpimarratzea: gabezia nabarmena antzeman dugu hezkuntza sisteman, aniztasun afektibo-sexualerako eta genero-aniztasunerako eskubideen erabateko errespetua integratzeari, bistaratzeari eta sustatzeari dagokionez. Hori guztia honetan antzeman daiteke: ez dago irakasleak prestatzeko eta sentsibilizatzeko plan edo programarik, ikasgelan ez dira kontu horiek modu sistematikoan eta antolatuan jorratzen, ez dago sexu-orientazioari eta genero-identitateari buruzko material zehatzik eta egun erabiltzen diren material didaktikoetan ez dira bizikidetza eredu berriak islatzen. Halaber, egiaztatu dugu ez dagoela jazarpen homofoboa berariaz jorratzen duen mekanismorik -gero eta ikerketa gehiagok argi utzi duten arren ikastetxeetan jazarpen mota hori askotan gertatzen dela eta o
ndorio larriak dituela-. Hala eta guztiz ere, ematen du zehaztasun hori ez dela behar bezala aintzat hartu eskolako jazarpenari erantzuteko protokoloan. Zentzu horretan, irakasleek antzeman dute hezkuntza sistemak ez diela inolako laguntzarik eskaintzen gai horiek behar bezala jorratu ahal izateko. Hala adierazi da Euskadin egindako landa-lanean, Rainbow Europako testuinguruan, geroago aipatuko dugunez.
Ararteko erakundearen iritziz, haurrekin eta gazteekin ikastetxearen eremuan eta elkarteen eremuan lan egitea funtsezkoa da, sexu-orientazioan eta genero-identitatean dagoen aniztasuna erabat o
nartzearen aldeko hezkuntza eratuz gazte-gazteak direnetik. Zentzu horretan, haurtzarotik errealitate hori kontuan hartzen duen hezkuntzaren garapena irmotasunez jorratzea ezinbestekoa da:
oraindik gaur egun sexu-orientazio edo genero-identitate desberdinak zailtasunak eragiten ditu adingabeen gizarteratzean.
oinarritutako balioak irakastea, aniztasun afektibo-sexualaren aurkako aurreiritziak eta eginkizunak eta genero-identitateak zalantzan jartzen dituzten ideiak behin betiko gainditu ahal izateko.
Bestalde, beste gai hau ere jorratu behar da: familiei, irakasleei eta zentroei nola eman aholkuak eta informazioa eta nola lagundu, ikastetxeetan haur eta nerabeen identitate aniztasunari eta genero-rolei dagozkien egoerak edo portaerak sortzen direnean. Halako egoerak, jakin ahal izan dugunez, o
so adin txikietan ere gertatzen dira. Erakunde honek gai horri heldu dio Eusko Jaurlaritzaren Berdindu-n LGTBen eskubideak babesten diharduten elkarteekin, eta gai horren bilakaera aztertzen jarraitzeko asmoa du 2013. urtean barrena.