Aurkezpena
Aurkeztera goazen a
girian bilduta daude A
rartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoak 2012. urtean egindako jardueraren elementurik esanguratsuenak. Hirugarren urtez, segidan, erantsitako txostenaren formatua errepikatu dugu, hau da, osotasun integratu baten (Legebiltzarrarentzako 2012. urteko txostena) zatia izanda ere, modu independentean irakur daitekeen a
giria egin dugu. Horrela, erakundearen a
ntolaketarekin eta funtzionaltasunarekin lotutako errealitatea islatzen du, talde bereziki a
hul horri dagokionez: A
rarteko erakundearen jardueraren zati bereizezina izanda, haien eskubideak bermatzeko kezka, interesa eta jarduerak zeharkako ikuspuntu batetik egiten dira. Ikuspuntu horrek a
dingabearen interes gorenari ematen dio lehentasuna, eragindako eremua edo bizitzaren a
lderdia edozein dela ere. A
zaldutakoaren ildoan, testuan zehar txosten orokorreko zatiak eta a
talak a
ipatu egiten dira eta, modu berean, txosten orokorrean Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenari erreferentzia egiten zaio, bai kasu batean, bai bestean, garrantzi edo zehaztasun handiagoko gogoetak egiten diren bakoitzean.
Informazioa sei kapitulutan egituratuta dago. Lehenengoan bulegoaren jardueraren a
raudi-testuingurua a
zaltzen da, bai eta txostenak hizpide duen urterako ezarritako plangintzaren barruan dauden lan-ildoak ere.
II. kapituluan, guztien a
rtean luzeena, A
rarteko erakundearen berezko jardueratik a
biatuta, haurren eta nerabeen eskubideen inguruan a
ntzemandako a
razo nagusiak a
ipatzen dira. A
bian jarritako jarduerak eta herritarrek a
urkeztu dituzten kexen; egindako ikuskapen bisitaldien; ofiziozko ikerketen; a
rduradun publikoekin eta gizarte erakundeekin izandako bileren; foroetan, batzarretan eta profesionalen topaketetan parte hartu izanaren ondorioz lortutako ikaskuntzak birpasatzen dira.
III. kapituluan, “Krisiak haurrengan duen eragina: euskal errealitatea. Gogoeta kuantitatiboa” izenburuko a
zterlanean bildutako datu nagusiak a
ipatzen dira. Datu horiek, bigarren mailako estatistika-iturrietatik datozen 58 a
dierazleren bitartez, a
rgazki moduan erakusten dute EAEn haurren pobreziaren errealitatearen oraingo egoera eta a
zken urteotan izan duen bilakaera.
IV. kapituluak haurrek eta nerabeek parte hartu dezaten eratu dugun organoan garatutako jardueraren a
ipamen berezia egiten du: Haurren eta Nerabeen Kontseilua. Haren egitura, funtzionamendua eta, batez ere, 2012. urtean zehar jorratu diren gaien inguruan, gure haurren eta nerabeen berezko a
hotsa a
tal horretako orrialdeetan jaso dira.
V. kapituluak haurren eskubideei dagokienez, errespetuan oinarritutako kultura sortzen laguntzeko zenbait jarduera bildu ditu: ezagutza trukatzeko foroetan parte hartzea, beste gizarte eta erakundeen a
rteko eragileekin lankidetzan a
ritzea, hezkuntzako materialak a
rgitaratzea edo 6-11 urteko haurrentzako A
rarteko erakundearen web orrialdea bertan a
ipatzen diren ekimenetako batzuk dira.
Azkenik, VI. kapituluak ixten du a
giria. Bertan, haur eta nerabeen eskubideen egoeraren balorazioa egiten da, laburbilketa gisa.