1.Arloa kopurutan
align="left">2013. urtean, gaitzetsi diren kexak edo beste herriaren defendatzaileren bati helarazitakoak kanpo utzita, guztira 155 espediente kudeatu dira etxebizitzaren arloan. Hau da, Ararteko erakundean izapidetutako guztien %5,79. Dagozkien administrazioen arabera, honela sailkatzen dira:
align="left">– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 103
align="left">– Tokiko administrazioa 23Bestalde, gaiei erreparatuta, honela sailkatu dira:
align="left">– Etxebizitza babestuaren alokairua 73
align="left">– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 36
align="left">– Etxebizitzarako sarbidea: premia frogatzea eta esleitzeko prozedura 28
align="left">– Beste alderdi batzuk 14
align="left">– Kalteak etxebizitza babestuetan eraikitze akatsengatik 4
align="left">Urte honetan zehar kudeatu diren kexen izapidetze prozesuaren xehetasunei dagokienez, 2013. urtean jaso diren kexa guztiak, 2012ko urtarrilaren 1ean abian zeuden kexak barne, txosten hau idatzi zen unean, ondorengo egoera honetan zeuden:
align="left">Hurrengo atalean nabarmendutako kexen gainean egin den azterketan ikusi ahal den moduan, herri-administrazioak harberak izan dira Ararteko erakundeak egin dituen proposamen eta gomendioen aurrean. Horren emaitza izan da herritarrek salatu dituzten jarduera okerren portzentaje altu bat modu positiboan konpondu dela.
align="left">Dena den, erantzuteko erabilitako epeei dagokienez, egiaztatu dugu Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak gure laguntza eskaerei erantzun diela baina erantzun horiek horretarako ezarritako epea behin amaituta heldu izan direla eta, ondorioz, askotan zegokion errekerimendua bidali behar izan dugu.