11.Informatzeko betebeharra
Lege antolamenduak Ararteko erakundearen modukoei esleitzen dizkien kontrol eginkizunak betetzeko ezinbestekoa da erakunde horien jarduera esparruetan sartzen diren herri administrazioen laguntza. Izan ere, administrazio horiek izapidetzen ari diren espedienteen ebazpen oinarritua lortzeko behar den informazio guztia eman behar dute eta, gainera, ezarritako epeetan egin behar dute hori, ikerketa eta kontroleko lanek gutxieneko eragingarritasuna izan dezaten nahi bada behintzat.
Errealitate horretaz jabetuta, Ararteko erakundea sortu eta araupetzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak −23. artikuluan− bere kontrolpean jarritako herri administrazioen betebehar hori espresuki aipatzen du, administrazio horiei eskatzen zaizkien datu, dokumentu, txosten eta argitasun guztiak lehentasunez eta premiaz aurkeztu behar dutela dioenean. Era berean, 26. artikuluan ohartarazten du informazioak, espedienteak edota bestelako datuak bidaltzeko eskatzen zaienean, erakundeak eskatutakoari erantzun dakion epe bat ezarri beharko duela. Betebehar hori sendotzeko, lege berberak dio, 24.2 artikuluan, herri Administrazioaren zerbitzura ari den edozein organismo, funtzionario, zuzendari edo pertsonak Arartekoaren ikerketa lanaren aurrean jarrera ezkorra edo oztopatzailea erakusten tematzekotan, txosten berezia egin ahal izango da, urteko txostenean dagokion atalean aipatzeaz gain.
Hain zuzen ere, urteko txosten honetan atal hau sartzearen helburua da Eusko Legebiltzarrak eta, era berean, iritzi publiko orokorrak jakitea zein izan diren erakundearekin lankidetzan jarduteko arreta eta gogo berezia eskaini dituzten administrazio eta organismoak, baita lankidetza hori ukatu edo atzeratzeagatik herritarrek azaldutako kexak dagokien epean konpontzeko ezintasuna eragin dutenak ere.
Komeni da azpimarratzea lankidetzan aritu beharra gogoratzeko funtzioa zuhurtziaz egiten dela, administrazioen kudeaketan eragina duten aldagaiak kontuan hartuta, eta kexa bat azaldu duen pertsonari erantzun eraginkor eta azkarra emateko ageriko helburuarekin.
Baina, tamalez, ez dira gutxi arduragabekeria nabarmena islatzen duten egoerak, erakunde honen kontrol funtzioari eta, era berean, kexa azaldutako pertsonen eskubideei errespeturik gabeko jarrera aditzera ematen dietenak. Kasu horietan, hain zuzen, erakundeak ohartarazpenaren azken urratsera jotzea beste erremediorik ez du, lankidetzarik ezak eragin litzakeen ondorio penalen berri emateko asmoz (Zigor Kodeko 502.2 artikulua).
Jarraian erantsitako zerrendetan agertzen dira 2013. urtean lankidetzan aritzeko prest egon diren administrazio edo beste erakunde batzuei buruzko datuak (1). Horregatik, ez da beharrezkoa izan horiei agindeirik egitea.
Errekerimenduak jaso dituzten administrazio eta erakundeen gaineko datuak ere jaso dira (2).
Azkenik, kasu larrienak nabarmendu dira, hau da, ohartarazpenak jaso dituzten erakundeetako arduradunen kasuak (3).
Berriro ere, eskerrak eman behar dizkiogu Bilboko Udalari bere lankidetzagatik eta orain arte izan duen jarreragatik. Izapidetutako espedienteen bolumena gorabehera, ez dugu ezein momentutan errekerimendurik egiteko beharrik eduki.
Amaitzeko, ohartarazpenen kopurua ez dela murriztu adierazi behar dugu, zoritxarrez. Aitzitik, aurten 29 ohartarazpen egin behar izan ditugu, gehienak udal arduradunei zuzendutakoak. Hala ere, Arabako Foru Aldundiko bi arduraduni eta Osakidetzako zuzendari nagusiari ere bidali behar izan diegu ohartarazpena. Azpeitiko eta Sestaoko alkateek oraindik ez diete erantzun espediente jakin batzuetan egin zaizkien errekerimenduei. Beste zenbaitetan (Guardiako alkateari 929/2013/23 espedientean egindako ohartarazpena), erakundeak eskatutako laguntza jaso gabe bukatu behar izan du bere esku-hartzea.
11.1. 2013an kexak izanda ere, errekerimendurik jaso ez duten administrazioak eta bestelako organismoak
Zerrenda honetan jaso dira errekerimendurik egin behar izan gabe, ebatzi ahal izateko 2012. urtean gutxienez informazio-eskaera bat eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak. Sailak zehazki azaltzen dira EAEko administrazio orokorraren eta foru aldundien kasuan.Beraz, adierazi bezala, ardura eta arreta bereziena eskainiz lankidetzan jardun duten administrazioak eta erakundeak dira.
A) Eusko Jaurlaritza
Saila | kexak |
Herri Administrazioa eta Justizia IVAP | 1 |
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura EITB | 4 |
Enplegu eta Gizarte Politikak | 1 |
Ogasuna eta Finantzak | 4 |
Itelazpi | 1 |
Ingurumena eta Lurralde Politika | 16 |
Lehendakaritza Elankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia | 2 |
Emakunde | 2 |
Segurtasuna | 64 |
B) Foru aldundiak
Arabako Foru Aldundia | kexak |
Ogasuna, Finantza eta Aurrekontuak | 2 |
Herri Lanak eta Garraioak | 4 |
Bizkaiko Foru Aldundia | kexak |
Nekazaritza | 1 |
Ogasuna eta Finantzak | 5 |
Lehendakaritza | 1 |
Ekonomia Sustatzea | 1 |
Gipuzkoako Foru Aldundia | kexak |
Kultura, Gazteria eta Kirola | 1 |
Ogasuna eta Finantzak | 6 |
Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak | 1 |
C) Udalak
Arabako Lurralde Historikoa
Arabako udalak | kexak |
Alegría-Dulantzi | 2 |
Amurrio | 2 |
Arrazua-Ubarrundia | 2 |
Bernedo | 1 |
Erriberagoitia/Ribera Alta | 1 |
Iruña Oka/Iruña de Oca | 3 |
Laudio/Llodio | 3 |
Legutiano | 1 |
Caicedo-Yuso | 1 |
Murgia | 1 |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
Bizkaiko udalak | kexak |
Arrankudiaga | 1 |
Arrigorriaga | 2 |
Artea | 1 |
Atxondo | 1 |
Balmaseda | 1 |
Berango | 1 |
Berriatua | 1 |
Berriz | 1 |
Bilbao | 64 |
Ermua | 2 |
Etxebarri | 1 |
Galdakao | 2 |
Galdames | 2 |
Gamiz-Fika | 1 |
Gernika-Lumo | 5 |
Gorliz | 3 |
Güeñes | 1 |
Igorre | 3 |
Ispaster | 1 |
Lemoiz | 1 |
Mallabia | 1 |
Muxika | 1 |
Portugalete | 2 |
Santurtzi | 8 |
Sopuerta | 4 |
Ugao-Miraballes | 1 |
Urduliz | 1 |
Urduña/Orduña | 2 |
Valle de Trápaga-Trapagaran | 1 |
Zeanuri | 1 |
Zierbena | 1 |
Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Gipuzkoako udalak | kexak |
Aia | 1 |
Anoeta | 1 |
Arrasate/Mondragón | 1 |
Ataun | 1 |
Beasain | 2 |
Bergara | 2 |
Deba | 2 |
Eskoriatza | 1 |
Hernani | 4 |
Lasarte-Oria | 1 |
Lazkao | 1 |
Olaberria | 1 |
Oñati | 3 |
Pasaia | 3 |
Soraluze-Placencia de las Armas | 1 |
Tolosa | 1 |
Urretxu | 2 |
Zarautz | 2 |
D) Beste erakunde publiko batzuk
Bidegi | 4 |
---|---|
Bilbao Exhibition Centre SA | 1 |
Bizkaiko medikuen elkargoa | 1 |
Bizkaiko-Soro Administratzaileen Lurralde-Elkargo Ofiziala | 1 |
Iruña Okako ur partzuergoa | 1 |
“Pedro Anitua” partzuergoa | 2 |
Eudel | 1 |
Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola fundazioa | 1 |
Gipuzkoako Urak SA | 1 |
Haurreskolak | 4 |
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua | 1 |
Loatzo udalerrien mankomunitatea | 1 |
Mebisa-Bilboko metroa | 1 |
Sestao Berri 2010 | 1 |
11.2. Kexak direla-eta, 2013an errekerimenduren bat jaso duten administrazioak eta bestelako organismoak
Zerrenda honetan jaso dira ebatzi ahal izateko gutxienez informazio-eskaera bat eta errekerimendu bat egitea eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak, sailen arabera, EAEko administrazio orokorraren eta foru administrazioen kasuan. Zerrendak honako ezaugarriak ditu:
(1) | zenbat espedientetan egin den 2013. urtean informazio eskariren bat. |
---|---|
(2) | 2013an informazioa eskatu deneko espedienteetatik zenbatetan egin den agindeia. |
(3) | agindeia egin zaien espedienteen portzentajea, 2013an informazio eskaririk egin zaieneko guztirako espedienteen aldean. |
(4) | 2013an agindeirik zenbat espedienteri egin zaion, aurreko urteetan egindako informazio eskariei buruzkoak izanik. |
(A) Eusko Jaurlaritza
Saila | (1) | (2) | (3) | (4) |
Herri Administrazioa eta Justizia | 20 | 7 | 35 | – |
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna | 12 | 1 | 8,33 | – |
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura | 121 | 21 | 17,35 | – |
Enplegua eta Gizarte Politikak | 969 | 205 | 21,15 | 15 |
Ingurumena eta Lurralde Politika Euskotren | 11 | 1 | 9,09 | 2 |
Osasuna | 27 | 1 | 0,37 | – |
Osakidetza | 73 | 16 | 21,92 | – |
B) Foru aldundiak
Arabako Foru Aldundia | (1) | (2) | (3) | (4) |
Toki Administrazioa | 1 | 1 | 100 | – |
Gizarte Zerbitzuak | 22 | 5 | 22,73 | – |
Bizkaiko Foru Aldundia | (1) | (2) | (3) | (4) |
Gizarte Ekintza | 11 | 1 | 9,09 | – |
Herri Lanak eta Garraioak | 5 | 1 | 20 | – |
Gipuzkoako Foru Aldundia | (1) | (2) | (3) | (4) |
Gizarte Politika | 15 | 1 | 6,66 | – |
C) Udalak
Arabako Lurralde Historikoa
Arabako udalak | (1) | (2) | (3) | (4) |
Aramaio | 2 | 1 | 50 | – |
Canpezo/Kanpezu | 1 | 1 | 100 | 1 |
Kuartango | 1 | 1 | 100 | – |
Labastida/Bastida | 1 | 1 | 100 | – |
Laguardia | 5 | 3 | 60 | 1 |
Laudio/Llodio | – | – | – | 1 |
Vitoria-Gasteiz | 49 | 13 | 26,53 | 3 |
Yécora | – | – | – | 1 |
Arabako administrazio batzarrak | (1) | (2) | (3) | (4) |
Asteguieta | 3 | 1 | 33,33 | – |
Caranca y Mioma | 1 | 1 | 100 | – |
Cárcamo | 1 | 1 | 100 | – |
Lagran | – | – | – | 1 |
Menagarai-Beotegi | 1 | 1 | 100 | – |
Mendiola | 1 | 1 | 100 | – |
Rivabellosa | – | – | – | 1 |
Santa Cruz de Campezo | – | – | – | 1 |
Ullibarri-Gamboa | 1 | 1 | 100 | – |
Zurbano | 1 | 1 | 100 | – |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
Bizkaiko udalak | (1) | (2) | (3) | (4) |
Abadiño | 2 | 1 | 50 | – |
Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena | 2 | 1 | 50 | – |
Alonsotegi | 4 | 3 | 75 | – |
Areatza | – | – | – | 1 |
Bakio | 3 | 2 | 66,66 | – |
Barakaldo | 11 | 1 | 9,09 | 1 |
Barrika | – | – | – | 1 |
Basauri | – | – | – | 1 |
Bermeo | 5 | 2 | 40 | – |
Durango | 6 | 4 | 66,66 | – |
Elorrio | 2 | 1 | 50 | – |
Erandio | 11 | 4 | 36,36 | – |
Gamiz-Fika | – | – | – | 1 |
Getxo | 28 | 8 | 28,57 | 1 |
Leioa | 5 | 2 | 40 | – |
Lekeitio | 2 | 1 | 50 | – |
Loiu | 1 | 1 | 100 | – |
Mungia | 4 | 1 | 25 | 1 |
Muskiz | 1 | 1 | 100 | – |
Ondarroa | 2 | 1 | 50 | – |
Ortuella | 2 | 1 | 50 | – |
Plentzia | 3 | 1 | 33,33 | – |
Portugalete | – | – | – | 1 |
Santurtzi | – | – | – | 2 |
Sestao | 8 | 5 | 62,5 | – |
Sopelana | 7 | 1 | 14,28 | – |
Zalla | 1 | 1 | 100 | – |
Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Gipuzkoako udalak | (1) | (2) | (3) | (4) |
Azkoitia | – | – | – | 1 |
Donostia–San Sebastián | 45 | 14 | 31,1 | 3 |
Eibar | 1 | 1 | 100 | – |
Elgoibar | 1 | 1 | 100 | – |
Errenteria | 7 | 1 | 14,28 | – |
Hondarribia | 2 | 2 | 100 | – |
Ibarra | – | – | – | 1 |
Irun | 9 | 1 | 11,11 | 2 |
Lasarte–Oria | – | – | – | 1 |
Legazpi | 1 | 1 | 100 | – |
Lezo | 3 | 1 | 33,33 | – |
Mutriku | 2 | 1 | 50 | – |
Oiartzun | 2 | 2 | 100 | – |
Usurbil | 2 | 2 | 100 | – |
Zizurkil | 1 | 1 | 100 | – |
D) Beste erakunde publiko batzuk
(1) | (2) | (3) | (4) | |
Gasteizko UNEDen ikastetxe elkartua | – | – | – | 1 |
Bilbao Bizkaia ur partzuergoa | 12 | 3 | 25 | 1 |
Enkarterriko mankomunitatea | 1 | 1 | 100 | – |
Euskal Herriko Unibertsitatea | 14 | 5 | 35,71 | – |
Ura-Uraren Euskal Agentzia | 5 | 1 | 20 | – |
11.3. Arartekoak 2013. urtean egindako ohartarazpenen zerrenda
A) Eusko Jaurlaritza
Saila | Ardura | Titularra | Erreferentzia (esp. zenb.) |
Azalpena (Kexa eragin duen gaia) |
Ohartarazpenaren data |
SVS/Osakidetza | Zuzendari nagusia | Jon Etxeberria | 268/2013/20 | Lanaldia aldatzeko eta osagarria ordaintzeko eskaera | 2013/11/11 |
B) Foru Aldundiak
– Arabako Foru Aldundia
Saila | Ardura | Titularra | Erreferentzia(esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Ohartarazpenaren data |
Toki Administrazioa | Foru diputatua | Javier Ruiz de Arbulo | 2109/2013/29 | Isiltasuna agiriak eskuratzeko eskaera baten aurrean | 2013/11/20 |
Gizarte Zerbitzuak | Foru diputatua | Marta Alaña | 440/2013/20 | Adinekoen egoitzetako erizaintzako laguntzaileen lanaldia | 2013/11/11 |
1613/2013/20 | Zuzkidura ekonomikoa, ezinduentzako egoitzetako begiraleen laneko jantziak erosteko | 2013/11/11 |
C) Udalak
Arabako Lurralde Historikoa
Udala | Ardura | Titularra | Erreferentzia (esp. zenb.) |
Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Ohartarazpenaren data |
Canpezo/Kanpezu | Alkatea | Esteban García | 602/2013/29 | Etzebizitza batzuetako ur zikinen araztegiaren mantentze-lanak | 2013/11/11 |
Laguardia | Alkatea | José Manuel Amézaga | 1784/2012/23 | Baimenik gabeko instalazio bat salatzea | 2013/03/27 |
2690/2012/29 | Udalbatzaren eta batzordearen aktak eskatzea | 2013/04/11 | |||
929/2013/23 | Baimenik gabeko obra bat salatzea | 2013/07/23 | |||
Vitoria-Gasteiz | Alkatea | Javier Maroto | 2119/2012/20 | Udalaren haurreskola batean eskolatzeko baldintzak | 2013/01/11 |
2381/2012/29 | Katalogo bat editatzeko kontratua ez betetzea | 2013/04/11 | |||
Yécora | Alkatea | Iñaki Ibáñez | 2440/2012/29 | Zuhaitzak mozteko eskaerari ez erantzutea | 2013/04/11 |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
Udala | Ardura | Titularra | Erreferentzia (esp. zenb.) |
Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Ohartarazpenaren data |
Alonsotegi | Alkatea | José Luis Erezuma | 285/2013/29 | Mugarriztatzeko eskaera bat ez izapidetzea | 2013/09/04 |
Barakaldo | Alkatea | Tontxu Rodríguez | 2723/2012/23 | Birkokatzeagatiko kalte-ordaina | 2013/05/20 |
Erandio | Alkatea | Joseba Goikouria | 2373/2012/28 | Gazteentzako lonjek sortutako eragozpenak | 2013/11/18 |
2828/2012/23 | Udalaren lan-proiektuarekiko desadostasuna | 2013/05/20 | |||
1207/2013/23 | Hondakinak uzteko jarduera | 2013/11/25 | |||
Gamiz-Fika | Alkatea | Luis Lekerika | 2250/2012/29 | Zinegotziei informaziorik ez ematea eta konfiantzako langileak izendatzea | 2013/02/11 |
Getxo | Alkatea | Imanol Landa | 2318/2012/29 | Kale partikular baten egoera juridikoa | 2013/04/11 |
1188/2013/28 | Jatetxe batek sortutako eragozpenak | 2013/11/28 | |||
Ortuella | Alkatea | Oskar Martínez | 1068/2012/29 | Erroldatzea ukatzea | 2013/11/29 |
Plentzia | Alkatea | Isabel Zarautza | 685/2013/29 | Urbanizazio bateko sarrera ixtea | 2013/11/11 |
Sestao | Alkatea | Josu Bergara | 362/2013/23 | Kexa, planeamendua aldatzeagatik | 2013/10/29 |
1903/2013/29 | Ez erroldatzea | 2013/11/20 |
Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Udala | Ardura | Titularra | Erreferentzia(esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Ohartarazpenaren data |
Azpeitia | Alkatea | Eneko Etxeberria | 307/2012/28 | Zarata-eragozpenak pub batean | 2013/02/11 |
609/2012/28 | Soinu-ekipoetan hots mugatzailerik ez jartzea | 2013/02/11 | |||
Donostia-San Sebastián | Alkatea | Juan Carlos Izagirre | 1679/2012/29 | TAO txartela ukatzea, bizilekua aldatzeagatik | 2013/02/04 |
559/2013/29 | Ez dago adinekoentzako kirol instalaziorik | 2013/11/11 | |||
Errenteria | Alkatea | Julen Mendoza | 1433/2013/29 | Ibilgailuek espaloia hartzea | 2013/11/11 |
Zizurkil | Alkatea | José Mª Luengo | 2147/2013/29 | Atez ateko zabor bilketa | 2013/11/20 |