Ararteko

  • RSS
  • Contactar
  • Buscador
  • Mapa Web
CASTELLANO
  • A
  • A
  • A

Liburuaren aurkibidea

  • AURKEZPENA

  • + I. ATALA Arau- eta antolaketa-testuingurua
    • 1. 2016ko jarduera-esparrua
    • 2. Arau- eta eskumen-esparrua
  • + II. ATALA Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
    • 1. Neska-mutilen eta nerabeen edo haiei buruzko kexa-espedienteak: gerturatze kuantitatiboa
    • + 2. Arriskuan dauden eskubideak:
      • 2.1.Garatzeko behar duten bizi-maila izateko eskubidea
      • 2.2.Hezkuntzarako eskubidea
      • 2.3.Abandonu, tratu txar edo indarkeriatik babestua izateko eskubidea
      • 2.4.Familia babeslea izateko eskubidea
      • 2.5.Osasunerako eskubidea
      • 2.6.Adingabe arau-hausleen eskubideak
      • 2.7.Jolaserako, atsedenerako eta arte eta kirol jardueretarako eskubidea
      • 2.8.Diskriminaziorik ez jasateko eskubidea: atzerritarren seme-alabak; LGTBI haurrak eta nerabeak; haur eta nerabe ezgaituak; neska-mutil ijitoak.
  • III. ATALA Entzuna izateko eta bere iritzia kontuan hartua izateko eskubidea: Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua
  • + IV. ATALA Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko jarduerak
    • 1.Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartzea ospatzea
    • 2.Gizarte-eragileekiko lankidetza
    • 3.Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza
    • 4.Ekitaldietan parte-hartzea
  • V. ATALA Haur eta nerabeen eskubideen egoera baloratzea
  • VI. ATALA Eranskina Arloko araudia

Txostenen bilatzailea

Erakundeen aurkibidea

  • Ir a p;gina inicial
  • Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostena 2016
  • III. ATALA Entzuna izateko eta bere iritzia kontuan hartua izateko eskubidea: Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua
Deskargatu formatu librean:
  • RTF
  • XML

III. ATALA Entzuna izateko eta bere iritzia kontuan hartua izateko eskubidea: Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua

12. artikulua

1. Iritzi propioa izateko gai den haurrari Estatu kideek iritzia askatasun osoz azaltzeko aukera bermatuko diote, haurrari berari dagozkion gai guztietan, eta beti bere adin eta heldutasunaren arabera.

 

13. artikulua

1. Haurrak adierazpen askatasuna izango du, muga politikoak kontuan izan gabe; eskubide horren barruan sartuko dira edozein ideia edo informazio bilatu, jaso eta zabaltzea, bai ahoz, idatziz edo inprimakiz, modu artistikoan edo haurrak aukeratzen duen edozein modutan.

 

Haurren Eskubideen Hitzarmenak, Nazio Batuek 1989an onarturikoak, 18 urtetik beherako adingabeei informaziorako eta parte-hartzeko eskubidea aitortzen die, bai eta eragiten dieten arlo guztietan beren iritzia emateko eta beren iritzia kontuan hartua izateko eskubidea ere. Geure eginez haurrentzat eta nerabeentzat lan egitea garrantzitsua bada hein berean edo gehiago izango dela haiekin lan egitea, haien ahotsa, iritzia eta ikuspegia entzutea, parte hartzeko, kontsultak egiteko eta aholkuak emateko bideak eskaintzea, 2010ean, Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseilua eratu zen, funtzio nagusi Arartekoari bereziki adingabeei zuzenean eragiten dieten kontu edo ekimenen inguruan aholku ematea zuela.

 

Haur eta Nerabeen Kontseiluak neska-mutilen begirada gaineratu nahi du Arartekoaren proposamenetan, haiekin ekimenak, material didaktikoak, proiektuak eta bestelakoak kontrastatu, eta haurrentzat edo nerabeentzat interesgarri diren edo haien eskubideen defentsari eragiten dieten alderdiei buruzko iradokizunak bildu. Erakundea gure haurren eta nerabeen ahotsa entzuteko eta parte hartzeko esperientzia eskaintzeko —behintzat horietako talde bati— apustu argia da.

 

Adingabeek erakundean modu egonkorrean parte hartzeko eta egoteko bide hori lehenago erabili diren (eta aurrerantzean erabiliko diren) beste bide batzuen osagarri da; halakoak dira, esate baterako, azterlanak, txostenak, foroak eta bestelakoak, bai eta bizitegi-baliabideetan harrera egin zaien neska-mutilei egindako elkarrizketen esparruan sortutako eztabaida-taldeak ere.

 

Kontseilua hiru lurralde historikoetako DBHko 24 neska-mutilek osatzen dute. Neska-mutil horiek parte hartzeko barne-dinamiketan esperientzia duten hainbat ikastetxek proposatuta izendatu dira. Parte-hartzaileak hautatzeko eskakizunak hauek dira: gaitasun kritikoa izatea eta hausnartzeko, sortzeko eta berdinen artean eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko prest egotea, eta, batez ere, kontseiluan parte hartzeko eta inplikatzeko gogoa izatea. Nork bere iritzia adierazteko askatasun osoa izatea eta Arartekoak konfidentzialtasuna bermatzea dira kontseiluaren funtzionamenduaren oinarrizko arauak.

 

2014an, kontseiluak ikasturte osoan zehar egin beharreko lanaren haria izateko gaiak jorratzea erabaki genuen. Horrela, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 25. urteurrenak eraginda, kontseiluaren lanak hitzarmenean aintzat hartutako haurren eskubideak zabaltzen eta sustatzen lagundu ahal izatea jarri genion geure buruari helburutzat, egunerokotasunetik aztertuta eskubide horiek, bizi dugun eta egun normaletan gertatzen zaigun horretatik abiatuta. Dinamikaren arrakasta ikusita, formula berberari eutsi diogu kontseiluak 2015/2016 ikasturtean egin beharreko lanerako.

 

Gure xedea bikoitza da: alde batetik, gure kontseiluan parte hartzen duten neska-mutilek giza eskubideak eta eskubide zehatzen bat ezagutzea bilatzen dugu, eta horien gainean sakondu eta hausnartu dezatela; eta, bestetik, euren hausnarketak ikus-entzunezko produktu batean isla ditzatela nahi dugu, beren ideiak eta mintzaira erabilita, berdinen artean eta parte-hartzaileak baino gazteagoak diren neska-mutilen artean eskubideen kultura zabaltzeko balio dezan.

 

Hurrengo paragrafoetan, 2016ko saioetako lana laburbilduko dugu.

 

Urteko lehenengo bilera Donostian izan zen, otsailaren 20an, Aieteko Jauregian kokatutako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean.

 

Saio hartan ikastarorako proposatutako gaia landuz hasi ginen: harreman afektiboetan tratu ona jasotzeko eskubidea. Lan saioan tratu on eta berdintasunean oinarrituz harremanak izateak esan nahi duenari buruzko hausnarketa egin genuen, elkarrekin, ikastaroaren amaieran bideo bat egiteko ideia erabakigarriak identifikatze aldera.

 

Goizeko saioan emakume eta gizonei buruzko estereotipo eta aurreiritziak identifikatzea landu genuen, genero rolei buruzko hausnarketa eginez. Film labur, bideoklip eta filmetako pasarte batzuk oinarritzat hartuta, gure mutiko eta neskek sexismoaren eta harremanen munduan barneratu ziren; ondoren, termometro handi batekin, nerabeen arteko harreman afektiboetan sor daitezkeen jokamoldeak aztertu genituen; harreman horiek biolentoak edo, ostera, tratu onekoak izan daitezke.

 

Arratsaldeko saioan bikote- edo ligatze-harremanen kasu errealak aztertu zituzten, eta berdintasunez tratatzeko protagonistei zein gomendio eman ahal zaien galdetu zitzaien. Jardunaldi osoan zehar, kontseilariek hainbat ideia “tratu onen gutunontzi” batean sartu zituzten, hurrengo saioan grabatuko zen bideoan islatu ahal izateko.

 

Urteko bigarren topaketa, 2015-2016 ikasturteko azkenengoa, Bilboko Kastrexana gazte ostatuan egin zen, ekainaren 4an.

 

Kontseiluak ikastarorako proposatutako betebehar luze eta zirraragarrienari eskaini zion egunaren zati handiena: haur eta nerabeen eskubideak hedatzeko ikus-entzunezko materialerako gidoia prestatzea, eszenak entseatzea eta materiala grabatu eta muntatzea, kasu honetan, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harreman afektiboak izateko eskubidea gaitzat hartuta. Estereotipoak, genero rolak, sexismoa, maitasunari eta bikote harremanei buruzko mitoak, jarrera eta harreman “toxikoak”… azken finean, hausnarketa guztiak La relación es cosa de dos - Berdintasuna harremanetan bideoan jaso ziren. Neska-mutilen hausnarketa prozesuaz eta lan guztiaren amaierako emaitzaz oso harro gaude.

 

Ikasturteko azken saio horretan kontseilari batzuk ere agurtu genituen; izan ere, bi urte eman eta gero, gurekin egindako ibilbidea bukatu zuten, eta neska-mutiko berriei lekua utzi diete.

 

2016. urteko azken bilera, 2016/2017 ikasturteko lehenengoa, azaroaren 26an egin zen Gasteizko Montehermoso jauregian, eta hamalau kontseilari berrien lehen harremana izan zen.

 

Kontseiluaren lehenengo saio honetan Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak haur guztiei aitortzen dizkien eskubideak landu genituen. Horretarako Lego Serious Play metodologia erabili genuen, Kontseiluak aldez aurretik beste saioren batean ere erabilitakoa (ikusi Eusko Legebiltzarraren 2011 eta 2013ko txostenak, Haurren eta Nerabeen Bulegoko txostena). Metodologia horri esker hausnarketa, elkarrizketa eta pentsamendu sortzailearen prozesua sustatzen da. Parte hartzaileek galderen erantzunak Lego piezekin hiru dimentsioko ereduen eraikuntzen bitartez eman behar zituzten; ondoren, kideekin ideiak trukatu behar zituzten.

 

Taldeka banatuta, neska-mutilek konbentzioa errepasatu zuten, eta bertan jasotako eskubide batzuen esanahian sakondu eta horri buruzko hausnarketa egin zuten elkarrekin; horrez gain, eskubide horiek gure bizitza pertsonalean zein neurritan konprometitzen gaituzten aztertu zuten.

 

Talde txikietan eskubideei buruz egindako hausnarketak gainerako kideen aurrean azaldu ondoren, eskubide bat hautatu zuten, eta ikasturtean zehar eskubide hori landu eta horretan sakonduko dute: entzunak izateko eta beraien iritziak aintzat hartzeko eskubidea.

 

2017. urtean zehar ikastaroaren hurrengo saioetan gai hori jorratuko dute.

Creative Commons lizentziako
Lan hau Creative Commons-en Attribution 3.0 Unported lizentziapean dago.

XHTML 1.0 Strict
Nivel Doble-A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 (WCAG 1.0)