Ararteko

  • RSS
  • Contactar
  • Buscador
  • Mapa Web
CASTELLANO
  • A
  • A
  • A

Liburuaren aurkibidea

  • AURKEZPENA

  • + I. ATALA Arau- eta antolaketa-testuingurua
    • 1. 2016ko jarduera-esparrua
    • 2. Arau- eta eskumen-esparrua
  • + II. ATALA Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
    • 1. Neska-mutilen eta nerabeen edo haiei buruzko kexa-espedienteak: gerturatze kuantitatiboa
    • + 2. Arriskuan dauden eskubideak:
      • 2.1.Garatzeko behar duten bizi-maila izateko eskubidea
      • 2.2.Hezkuntzarako eskubidea
      • 2.3.Abandonu, tratu txar edo indarkeriatik babestua izateko eskubidea
      • 2.4.Familia babeslea izateko eskubidea
      • 2.5.Osasunerako eskubidea
      • 2.6.Adingabe arau-hausleen eskubideak
      • 2.7.Jolaserako, atsedenerako eta arte eta kirol jardueretarako eskubidea
      • 2.8.Diskriminaziorik ez jasateko eskubidea: atzerritarren seme-alabak; LGTBI haurrak eta nerabeak; haur eta nerabe ezgaituak; neska-mutil ijitoak.
  • III. ATALA Entzuna izateko eta bere iritzia kontuan hartua izateko eskubidea: Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua
  • + IV. ATALA Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko jarduerak
    • 1.Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartzea ospatzea
    • 2.Gizarte-eragileekiko lankidetza
    • 3.Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza
    • 4.Ekitaldietan parte-hartzea
  • V. ATALA Haur eta nerabeen eskubideen egoera baloratzea
  • VI. ATALA Eranskina Arloko araudia

Txostenen bilatzailea

Erakundeen aurkibidea

  • Ir a p;gina inicial
  • Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostena 2016
  • II. ATALA Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
  • 2. Arriskuan dauden eskubideak:
Deskargatu formatu librean:
  • RTF
  • XML

2. Arriskuan dauden eskubideak:

2016. urtean, adingabeen arloan Ararteko erakundeak egindako jardueraren ikuspegi kuantitatiboa osatzeko, antzemandako arazoak eta kezkak azaltzen dira, eta, zenbait kasutan, lortutako emaitzak edo ondorioak, zenbatutako kexen ehunekoak iradokitako hurrenkeran eta guztiak azaldutako egoeretan arriskuan dauden eskubideen inguruan bilduta.

2.1.Garatzeko behar duten bizi-maila izateko eskubidea

27. artikulua

(Haurren eskubideei buruzko Hitzarmenekoa)

 

1. Haur guztiek dute beren garapen fisikoa, mentala, izpirituala, morala eta soziala bultzatuko duen bizitza-maila izateko eskubidea, eta estatu kideek hori onartzen dute.

 

2. Gurasoek edo haurra zaintzen dutenek haurrari bere garapenerako beharrezkoak diren baldintzak eman behar dizkiete, beti ere bere ahalbide eta diru-baliabideen arabera.

 

3. Estatu kideek, estatuko baldintzen eta dituzten baliabideen arabera, guraso edo haurren erantzukizuna dutenei laguntza emango diete eskubide hau bermatu dadin, eta beharrezkoa bada laguntza materiala eta laguntza-programak bideratuko dituzte, batez ere elikadura, jantzi eta etxebizitzaren arloan.

 

Zaila da prekariotasun ekonomiko edo pobrezia egoeretan bizi diren haur eta nerabeen kopurua zehaztea, eta zaila da, halaber, oinarrizko beharrizanak estaltzeko zailtasun egoeretan daudela azaltzen duten familien espedienteetako haur eta nerabeen kopurua zehaztea. Beste urte batez, diru sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaile guztietatik seme-alaba adingabeak dituzten bizikidetza unitateen ehunekoaren estimazioa aplikatzen bazaie erakunde honek izapidetutako prestazio ekonomiko horren espedienteei, ondorioztatzen dugu 196 familia zailtasun ekonomiko larriko egoeran bizi direla, eta gehienetan adingabe bat baino gehiago dago.

 

 

2.1.1. Arauzko testuingurua eta testuinguru soziala

 

2016. urtean ez da arlo honetako araudi berrikuntzarik aurkeztu, eta gizarte testuinguruari dagokionez, zenbait datu jakitera eman dira, esaterako:

• Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularren kopuruak behera egin du. 2015.urtean 66.000tik gora izan ziren, eta 2016an behera egin du, pixkanaka; abenduan jasotzaileen kopurua 63.797 zen. Datu hauek eta lanik gabeko pertsonen tasak behera egin duela ikusita, badirudi krisi ekonomikoaren une kritikoenak atzean geratu direla; nolanahi ere, berreskurapenaren erritmoa motela eta ezegonkorra da.

 

• FOESSA fundazioaren Pobrezia belaunaldiz belaunaldi transmititzea: faktoreak, prozesuak eta esku hartzeko proposamenak azterlanak ohartarazi zuen haurren pobreziari buruzko informazioa modu isolatuan aztertzea arriskutsua dela; gaur egun bizi dugun garaiarekin bat dator, dena sinplifikatzen duen garaia baita, berehalako eragina eta irudia gailenduz, gertaerak testuinguruan eta konplexutasunez aztertzea zinez zaila izaten da. Hortaz, berehalakotasunaren atalasea gainditzea eta errealitatea testuinguruan ikustea proposatzen da, denboraren ikuspuntuarekin; hala, horrek pobrezia gurasoek semen-alabei transmititzen dietela aztertu eta horri buruz hitz egitera garamatza, belaunaldiz belaunaldi, oinordetzan har daitekeen zerbait izango balitz bezala; hain zuzen ere, oinordetzan hartzen den zerbait da. Pobrezia belaunaldiz belaunaldi transmititzeak, autoreen aburuz, aukeren berdintasunaren mitoen aurrean jartzen gaitu; horrez gain, gizartearen estratifikazio eredu modura, klaseen egitura ustez desagertu izana ere parez pare jartzen digu.

 

• UNICEFek apirilean aurkeztu zuen Berdintasuna haurrentzat: Espainiako kasua txostena. Desberdintasunen errealitatearen argazki eguneratua. Azken zortzi urteetan krisi ekonomikoak eta finantzarioak astindu dituen komunitate guztietatik haurrena eta gazteena da deigarriena. Ulergarri esanda, krisialdiak haurrengan eragin latzagoa izan du, eta ondorioak denbora luzeagoz ordainduko dituzte, batzuen kasuan bizitza osoan. UNICEFen Report Carden 13. alearen edizioan jasotako informazioan oinarrituz, azterlanak Espainiak eta inguruko beste herrialde batzuek dauzkaten erronkak aurkeztu nahi ditu, desberdintasunaren eta haurren pobreziaren artean ezartzen den lotura delikatu horretan.

 

 

2.1.2. Arartekoaren jardunbidea herritarren eskarien aurrean

 

2.1.2.a) Iazko txostenean nahiko sakon landu genuen Arartekoaren 2/2015Gomendio orokorra, apirilaren 8koa, politika publikoetan adingabearen interes nagusia kontuan hartzeko betebeharrari eta, bereziki, diru-sarrerak bermatzeko sistemari buruzkoa. Erakunde honetan diru-sarrerak bermatzeko prestazio ekonomikoei buruzko kexak aurkezten dituzten bizikidetza unitateetan haurren presentzia handia da, eta horixe izan zen abiapuntua gutxieneko diru-sarrerak ukatu edo bertan behera uzteak haurren interes nagusi eta eskubideetan duen eraginari buruzko hausnarketa egiteko.

Gomendio orokorra plazaratu eta gero, Lanbidek erakunde honi erantzun zion printzipio hori modu sektorialean aplikatzen dela, hau da, haurren esparruan baino ez dela aplikatzen (gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak, dibortzio egoerak, banaketa, adopzio prozedura, tutoretza eta harrera araubidea eta pareko egoerak). Arartekoak, Haurren Eskubideen Batzordearen 14. Ohar Orokorrarekin eta haur eta nerabeak babesteko sistema aldatu zuen uztailaren 22ko 8/2015 Lege Organikoarekinbat etorriz, administrazio publiko guztiek nahitaez bete behar duten araua dela esaten jarraitzen du.

 

Ondorengo informazio eskaeren erantzunetako batzuetan, erakunde honek gomendio orokorrean azaldutako argudioa jasotzen zuten erantzunetan, Lanbidek esan zuen jarduketa horren ondorioz –betebehar bat (ez betekizuna) ez betetzea eta, ondorioz, prestazioa etetea / bertan behera uztea– “adingabe horiek babesik gabe geratzen badira, gizarte zerbitzu eskudunek (kasu honetan, Bizkaiko Foru Aldundiko Umeen Zerbitzua) haurren ardura har dezakete”. Irizpide hori, erakunde honen iritziz, adingabeen eskubideen inguruan eta haurrak eta nerabeak babesteko politika eta neurriak hartzeko jardun-irizpideen inguruan nazioarteko mailan, Europan eta autonomia erkidegoan onartu diren jarraibide guztien kontra dago. Horrez gain, haurren legediak ezarri zuenez, “gurasoen, tutoreen edo zaintzaileen pobrezia egoera ezingo da aintzat hartu babesgabetasun egoera baloratzeko” (urtarrilaren 15eko 1/1996 Legearen 18.2 artikulua, indarrean dagoen bertsioan).

 

Irizpide hori babesgabetasun egoeran dauden adingabeen kasuetako gizarte zerbitzu eskudunekin erkatze aldera, eta Lanbidek adingabeak administrazio publikoaren babespera bideratzen dituen egoeretan gizarte zerbitzu eskudunek nola jokatuko luketen jakiteko, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari informazioa eskatu zitzaion, espediente hartan aipatutakoa. Foru zerbitzua kautelaz mintzatu zen, eta egoera bakoitza modu bereizian landu eta jorratu behar dela gogorarazi zuen. Hala ere, irizpide orokor gisa azaldu denez, gorago aipatutako lege aginduaren ondorioz,“administrazio hau ezingo litzateke adingabeen kargu egin, salbu eta familiak adingabeak zaintzeko eskaera egiten badu, seme-alabak zaintzea eragozten duen aldi bateko egoera larria daukatelako, edo baliabide ekonomikorik ezak babesgabetasuneko beste adierazle objektibo batzuekin agertzearen ondorioz adingabeak babesgabetasun egoeran egongo balira; horrek zaintza bereganatzea eragingo luke. Baina inolaz ere ez arrazoi horregatik bakarrik, indarrean dagoen araudian argi geratu den moduan”.

 

2.1.2.b) Beste kexa honetan azaldutako egoerak haurrei bereziki erasan die, sistema publikoen artean lankidetzan eta koordinazioan lan egiteak dakarrenarekin. Lanbidek pertsona baten diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazioak bertan behera uztea erabaki zuen, lan eskaintza bateko hautapen prozesu batean parte hartzeari uko egin ziolako. Bizikidetza unitatea emakume batek, bikotekideak eta bien alabak osatzen zuten. Kexagileak Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako familia mailako esku-hartze programa batean hartzen zuen parte, Trebatu programan. Kexaren izapidean zehar, familia esku-hartzeak abian jarraitzen zuen. Arartekoaren ustez, aintzat hartu behar zen familia horrek familia mailako interbentzio sozioedukatiboko programa batean parte hartu zuela. Lanbidetik eta familia esku-hartzeko programatik lantzen ari ziren helburuak deskoordinatuta zeudela argi zegoen. Arartekoaren ustez, lan eskaintza bateko hautapen prozesuan parte hartzeari uko egiteko kausa justifikatua zegoela aztertu egin behar zen, aintzat hartuta sinatutako Inklusio Aktiboko Hitzarmenak ez zituela aipatzen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko familia eta gizarte mailako esku-hartze programaren ondorioz adostutako ekintza eta konpromisoak. Lanbidek gizarteratze eta laneratze prozesuak sustatzeko esku hartu duten beste eragile batzuen diagnosia eta gizarte esku-hartzeak aintzat hartzea zentzuzkoa da, 2016ko maiatzaren 24ko Arartekoaren Ebazpena.

 

2.1.2.c) Hirugarren kexa batean familiek –gehienetan guraso bakarrekoak– seme-alabak zaintzeko dituzten beharrizanen gainean Lanbidek egiten duen balorazioa aipatu da. Kasu honetan, kexagileak azaldu zuenez, dibortziatuta zegoen eta bi seme adingabeen zaintza esklusiboa zeukan; semeetako batek ezgaitasun maila jakin bat zeukan. Enplegu bat eskaini zioten, segurtasun zaintzaile gisa, astero txanda desberdinetan. Seme adingabeen beharrizanak aintzat hartuta (bereziki ezgaitasuna daukan semearena), lan baldintzek eragiten zizkioten zailtasunak azaldu zituen. Familia bizitza uztartzea ezinezkoa zitzaionez, enplegu eskaintza baztertu zuen; horrenbestez, Lanbidek prestazioa etetea erabaki zuen. Arartekoaren ustez, adingabearen interes gorena aintzat hartuz, egoera pertsonalak eta lanaren ordutegiak justifikatu egiten zuten enplegua baztertu izana; horrenbestez, enplegua baztertzeko kausa justifikatu bat egoteari buruzko aurreikuspena betetzen zen, 18/2008 Legearen 28.1.i) artikulua aplikatuz, 4/2011 Legearen aldaketak emandako bertsioan, Arartekoaren 2016ko abenduaren 2ko Ebazpena.

 

2.1.2.d) “Eskualdeen eragina haurren pobrezian Euskal Autonomia Erkidegoan. EPDS 2012” txostenean, 2014an Eusko Jaurlaritzak emandakoa, ondorioztatu zen pobrezia errealaren eta pribazio arazo larrien arteko loturaren ondorio latzenak elikadura arazo larriei zegozkiela (EAEko haur populazioaren %5,9). Datua kezkagarria da, eta, bestalde, ordura arte genituen pertzepzioen guztiz aurkakoa da; hala, 2015ean errealitate horretatik gertu zeuden eragileekin biltzeari ekin genion, datua egiaztatzeko eta, horrenbestez, esparru horretako neurriak eskatzeko.

 

Aipatutako txostenean adierazi zenez, “gabezia modu larrienak, esaterako elikadura arazo larriak pairatzea, metaketa pobreziari ere lotu ohi dira. Hala, adierazle horretan Bilbo beste eskualde batzuk baino askoz gorago ageri da, elikadura arazo larriak dituzten haur txiroen populazioa %12,6 baita; Gasteizen %9,7 eta %7 ingurukoa Ezkerraldean eta Eskuinaldean; hala, Arartekoa Bilboko Udalarekin harremanetan jarri zen horri buruzko informazioa lortze aldera. Gizarte Ekintza Arloko arduradunekin bilera egiterakoan jakinarazi ziguten udal Osasun Arloak udalerrian eskolatutako haur guztien osasunaren jarraipena egiten duela (ikastetxe publikoetan zein itundutakoetan), zentroetara joaten den sendagileen talde baten bitartez. Kasu puntualak salbu, ez da elikadura arazo larririk antzeman. Elikadura desegokia, ordea, bai antzeman da (janari azkar eta aurretik prestatutako janari gehiegi jatea, opil asko, freskagarriak eta gozokiak, etab.), eta horrek haurren obesitate indizeak areagotu ditu, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteko profesionalek 2015ean egondako bileran esandakoaren ildotik. Horrenbestez, eta bere iritziz, esfortzua hezkuntza programetan egin behar da.

 

Nolanahi ere, etxebizitzari lotutako beharrizanak (mantentzea eta energia), osasun beharrizanak, edota oinarrizko beharrizanak estaltzeko zailtasunak dauden egoeretarako laguntza ekonomikoak daude. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), eta zenbait egoera direla medio GLLak ere jaso ezin dutenentzako udal laguntza bereziak. Laguntza horien zenbatekoa, guztira, ia 7 milioi eurokoa izan zen 2015ean.

 

Udal Prestazio Ekonomiko Bereziak hainbat lerrotan artikulatzen dira; 2016an aurrekontuko kapituluekin bat datoz:

 

1. Etxebizitzaren lerroa: alokairuetarako laguntza, kaleratzeak saihesteko, derramak, etab.

 

2. Pobrezia energetikoaren lerroa: ehuneko handi batean, eskatzaileak nagusiak dira (asko, emakume alargunak), diru-sarrera justuekin (gehienez diru-sarrerak bermatzeko errenta), neguan etxea bero izatea lortzen ez dutenak (gehienetan etxe zaharrak dira, ez oso ondo isolatuak).

 

3. Oinarrizko beharrizanen lerroa, bertan sartzen dira elikadura, arropa, etab.: haurren pobreziari lehentasuna ematen zaio, baina behar duten familiei bideratutako laguntzak gizarte elkarteekin antolatzen dituzte, hitzarmenen bitartez:

 

• Bizkaiko Gurutze Gorria: elikadura eta higiene kit-ak.

 

• Cáritas: “erosketa txekea” programa, iraganean; seme-alabak dituzten emakumeentzako programa, eta oinarrizko beharrizanak dituzten familientzako programa.

 

• Elikagaien Bankua: udal diru-laguntza jasotzen dute, eta oinarrizko gizarte zerbitzuek pertsonak banaketa zentroetara bideratzen dituzte. Udal laguntza, printzipioz, pertsonek jasotzen dituzten paketeak hobetzeko ematen dira, produktu galkorrekin edota proteina gehiagoko produktuekin osatuz.

 

Seme-alabak dituzten familien beste beharrizan batzuk GLLekin betetzen dira, ez baitira bat ere ez zorrotzak erroldatze denborarekin: betaurrekoak, audifonoak, etab. Odontologia tratamenduak jasotzea planteatzen ari dira, Afrikako komunitatearen zati handi batek ahoa oso egoera txarrean izaten baitu iritsitakoan.

 

Egoera ekonomiko prekarioan dauden familiekin harremanetan daudenekin elkartzeko “katea” jarraituz, Arartekoa Gurutze Gorria eta Cáritas Bizkaiarekin harremanetan jarri da.

 

Adingabe eta familiekin egiten diren programetan aritzen diren Cáritas Bizkaia erakundeko arduradunek adierazi dutenez, artatutako familia eta pertsona kopuruak zein esku-hartzearen esparru honetako gastuek gainditu egiten dute udalarekin daukaten hitzarmenean jasotakoa, ekimen publikoak ez baitu beharrizanen %100 estaltzen. Bi programetako beste ideia partekatu bat, hain zuzen ere, udal gizarte zerbitzuekin elkarlanean eta oso harreman onean lan egiten dutela da; gizarte zerbitzuetatik programa behar duenari eskaintzen zaio (izan ere, udal erantzun bat da), eta udal finantzaketarik ez daukaten beste programa batzuetan artatu daitezkeela uste dutenean, Cáritasera joateko bideratu eta orientatzen dituzte.

 

Oinarrizko beharrizanak betetzeko familien laguntza programaren arduradunaren arabera, 2007ko udatik elikagaien eskaerak gora egin zuen. Une horretara arte, ohikoenak alokairurako edota berokuntza gastuetarako eskaerak ziren, elikagaiak ematea aspaldi desagertu baitzen zerbitzuetatik. Eskaera horri erantzuteko supermerkatuetan ordaintzeko bonoak ematea erabaki zuten, eta janari bonoetan milioi bat euroko zifrara iritsi ziren. Beste erakunde batzuek elikagaien gaiari ekin ziotenean (Elikagaien Bankua, Gurutze Gorria...), oinarrizko “beste” beharrizan batzuen arreta lehenetsi zuten berriz ere. Hala ere, supermerkatuetako bonoak erabiltzen jarraitu zuten, bolumen txikian; laster aldatzea aurreikusi dute, txartel-zorroak erabiliz, erabiltzaileen estigmatizazioa murriztuz. Diru-sarrera txikiak dituzten pertsonek erabiltzen dituzte batez ere, osagarri gisa, baina elikadurarako erabiltzen dutela bermatzea beharrezkotzat jo da.

 

Programa orokorraren pertsona onuradunen profila (programa, esan dugun bezala, beste beharrizan batzuk estaltzeko baliatu da berriz ere, ez nahitaez elikadurari lotutakoak) diru-sarrerak bermatzeko errentatik beherako edo oso beherako diru-sarrerak dituzten pertsonena da. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko betekizunak betetzen ez dituzten pertsonak dira (gehienetan erroldari dagozkionak), baina baita prestazioa eten edo azkendu zaien pertsonak ere. Prestazioa eten eta bertan behera utzi den egoeretan, kasuak batez ere banaka aztertzen dira, bizikidetza unitatean adingabeak dauden, lehen aldia baldin bada, eteteko arrazoia, etab. aztertuz.

 

Programa horren barruan, GLLen aurrerapenak ere egiten dira: oinarrizko gizarte zerbitzuaren informazioarekin, aipatutako kontzepturako dirua aurreratzen da (betaurrekoak, audifonoak, etab.), eta ondoren udalak zuzenean ordaintzen du.

 

Zaurkortasun egoeran dauden guraso bakarreko familientzako programak lau lan ildo ditu: 1) laguntza ekonomikoa, 2) prestakuntza –harreman espazioetatik eta tresna espazioetatik artikulatuta–, 3) hazkuntzan laguntzea eta 4) etxebizitzarako laguntza. Udalarekin hitzartutako programan esku-hartzeak sei hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da, baina luzeago jo ohi du. 2015ean 25 familiak hartu zuten parte, 35 adingaberekin.

 

Gurutze Gorriarekin egindako bileraren helburua krisiak kolpatu dituen eta adingabeak dituzten familiei laguntzeko programa ezagutzea zen. Udalaren iritziarekin bat etorriz, eta programetan ikusten dena aintzat hartuta, haien ustez elikadura arazoak ohitura ez osasuntsuetatik eratortzen dira, eta ez horrenbeste elikadura faltatik. Hortaz, esku-hartzea hezkuntza zentzuan egin behar dela uste dute (osasunerako hezkuntza). Hala ere, 2012an bulego zentraletatik “laguntza zuzenak” emateko jarraibidea ezarri zen, aspaldi utzitakoa. Eskaera non egon daitekeen aztertu ondoren, bikoizketarik ez egoteko, eta erosketa poltsaren zenbatekoa murrizte aldera, laguntza zuzen horiek haur txiki eta jaioberrien higiene produktu eta elikagaietara bideratzea erabaki zen, oso produktu garestiak direlako. Aintzat hartu behar da Elikagaien Bankuak familientzako elikagaiak eskaintzen jarraitzen duela, eta Cáritasek, berriz, arropa.

 

Programa haur jaioberrientzako janari eta higiene produktuak jasotzen dituen kit bat banatzean datza. Gizarte zerbitzuetatik eta gizarte erakundeetatik bideratzen dituzte; nolanahi ere, egoera aztertu egiten da eta laguntza ematea egokia den baloratzen da. Bizkaiko hainbat lekutan garatzen dituzte, ez bakarrik Bilbon, eta Bilboko Udalaren ekarpenez gain beste ekarpen osagarri batzuk ere jasotzen dituzte (EDP, Víctor Tapia fundazioa, BBVA, Foru Aldundia...).

 

2015ean Bizkaian 1.733 familia artatu zituzten; ia erdia Bilbon zeuden. Profila diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatzeko errolda epea lortu ez duten familiena da, edo diru-sarrerak bermatzeko errenta eten edo bertan behera utzi zaien familiena; hala ere, iristen ez diren familiak dira.

 

 

2.1.3. Haurren pobreziari aurre egiteko

neurrien segimendua

 

2015. urteari buruzko Bulegoaren txostenean haurtzaroan eta familietan inbertsio estrategia bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren iragarkia jaso zen, erakundeen arteko estrategia bat, egonkorra eta irismen handikoa, Familia eta Haurtzaroaren aldeko Herri Hitzarmen baten bitartez, besteak beste, haurren pobrezia eta berdintasunik eza transmititzea prebenitzeko. Ekimena oso positiboki hartu zen; erakunde honek, hala ere, lanean hasteko premia azaldu zuen, eta ekimenaren garapenaren gaineko interesari eutsiko ziola azaldu zuen.

 

Arartekoak 2016ko amaieran eskatutako informazioari Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak emandako erantzunean ez da jaso haur eta nerabeen berdintasunik ezan eta egoera ekonomiko prekarioetan eragina daukan aurrerapen esanguratsuak egin direnik. Berriz ere nabarmendu da Eusko Jaurlaritzak haurtzaroan eta familian inbertitzearen aldeko itun sozial handi baten bitartez oinarriak ezarriko dituen akordio zabal bat gidatzeko interesa agertu duela. Aldaketara oinarriak, “epe labur eta ertainean ikusiko ez den” aldaketarako. Hala bada, epe laburrean haur kopuru aipagarri batek eskubide oinarrizkoenak urratzen dizkien berdintasunik gabeko egoera batean hazten jarraitzen badu, estrategia horrek, itun horrek, ekintza osagarriak beharko ditu, erantzuna denbora gehiagoz luzatuko ez duten neurriak.

2.2.Hezkuntzarako eskubidea

28. artikulua

1. Estatu kideek haurrak hezkuntzarako duen eskubidea onartzen dute (…).

 

29. artikulua

1. Estatu kideek haurraren hezkuntza honetarako bideratu behar delakoan daude:

a) Haurraren nortasuna, gaitasunak eta ahalmen fisiko eta mentala ahal den guztia garatzeko;

b) Giza-eskubideei eta oinarrizko askatasunei eta Nazio Batuetako Agirian azaltzen diren printzipioei buruzko errespetua irakasteko haurrari;

c) Bere gurasoenganako, bere kultura-nortasunarenganako, bere hizkuntza eta baloreenganako, bizi den estatuko baloreenganako, jatorrizkoa duen estatuko baloreenganako eta bere zibilizazioa ez diren zibilizazioarenganako errespetua irakasteko haurrari;

d) Haurra, gizarte aske batean, elkar ulertzeko izpirituarekin, bakearekin, tolerantziarekin, sexuen berdintasunarekin, eta herri, talde etniko, nazional, erlijioso eta indigena jatorria duten guztiekin adiskidetasunez eta zentzuz bizitzen prestatzeko;

e) Haurrari ingurugiro naturalarekiko errespetua irakasteko.

 

2.2.1. Araudi- eta gizarte-testuingurua

 

Azken urteetan, hezkuntza arloan Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak (LOMCE) lortu duen erabateko gaitzespena gailendu da; dirudienez, gaitzespen hori bukarazi nahi da.

 

Estatu mailan, Diputatuen Kongresuko Hezkuntza Batzordean 2016ko abenduaren 1ean hartutako erabakiak azpibatzorde bat sortzea xedatu du, Hezkuntzarako Estatu mailako Itun Sozial eta Politiko handia prestatzeko. Horren adibide edo froga gisa, berriki abenduaren 9ko 5/2016 Lege Errege Dekretua argitaratu da, Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren ezarpen egutegia luzatzeko premiazko neurriei buruzkoa; neurri horien artean jaso da, besteak beste, orain arte horren polemikoak izan diren ebaluazioak ezartzeko epea luzatzea.

 

Bestalde, EAE mailan, izendatu berri den gobernua hezkuntza bereziki aintzat hartzen duen gobernu akordio baten emaitza da. Akordio horretan, aukera berdintasuna sustatzeko eta elkarbizitza demokratiko, solidario eta arduratsua eraikitzeko hezkuntza ezinbesteko elementutzat jo da. Akordio horretan jasotako konpromisoen artean hezkuntza eragile guztien artean hezkuntza arloko itun bat lortzea ere ageri da; Hezkuntzako Euskal Lege berria eratzea izango da prozesu horren amaieran. Erakunde honen iritziz, itun horretan “Heziberri 2020” Planaren inguruan azken urteetan garatu diren proiektuen jarraitutasuna aztertu beharko litzateke, eta horien testuinguruan entzun diren iritzi kritikoak ere aintzat hartu beharko lirateke.

 

Hain zuzen ere,proiektuetako bat aurten eman da ezagutzera, EAEko Hezkuntza Sistema Hobetzeko Plana. Aurkezpenean jaso denez, EAEko hezkuntza sistemak eta beste hezkuntza sistema batzuetan frogatutako esperientziek posible egiten dute hezkuntza bikaintasunerantz jotzeko lan ildo eraginkorrenei buruzko datu eta ondorioak izatea, betiere berdintasuna galdu gabe.

 

Hala ere, duela gutxi PISA 2015 txostenaren ebaluazioen emaitzak jakin dira. Emaitzek agerian utzi dute euskal ikasleek atzera egin dutela azterketako hiru ataletan (zientziak, irakurmena eta matematikak). Oso kezkagarria izan behar da, hezkuntza arloko hainbat ahots nabarmenek ohartarazi duten moduan; Arartekoak bat egin nahi du aipatutako ahots horiekin. Erakunde gisa, sailburuak Euskadiko Eskola Kontseiluari eta Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeari eskatu dien azterketako datuak lehenbailehen jakitea espero da, proban lortutako puntuazioaren beherakada azaltzeko arrazoiak aztertu eta egoera bideratzeko proposamenak egin ahal izateko.

 

Beste analisi-puntu bat Save the Childrenek bere azterlan honetan erabilitakoa da: “Necesita mejorar. Por un sistema educativo que no deje a nadie atrás”. Erakunde horrek nabarmendu du neska edo mutil bat eskola-porrota izateko arriskuan jartzen duten arrazoiak bat baino gehiago direla, eta konplexuak, baina oraindik ere arrazoi sozioekonomikoak eta bazterketarekin lotutakoak direla nagusi: ikaslerik txiroenak atzean geratzeko probabilitatea gainontzekoena baino hiru aldiz handiagoa da. Horregatik, bere txostenean bederatzi printzipio identifikatu ditu, gomendioekin batera, maila desberdinetan ekintza politikoak gauzatzeko. Ekintza horiek burutu beharko lirateke, baldin eta sistema ekitatibo bat lortu nahi bada, non jatorrizko desberdintasunek ez duten eraginik izango neska-mutilen emaitzetan.

 

Atal honetako azken gaitzat, Arartekoak nahitaez hauxe aipatu behar du: berriki, 2016-2020ko eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan Ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana aurkeztu da, eta ikasleak onartzeari lotuta erakunde honek xedatu dituen hainbat proposamen jaso dira bertan. Plan horrek aldizka berrikusi eta jarraipena egiteko konpromisoa jaso du; gure iritziz, arreta berezia eskaini behar zaio horri, nahikoa ez dela aldarrikatu duten iritzi kritikoak bideratzeko baliagarria izan daitekeen neurrian.

 

 

2.2.2. Kexatzeko arrazoiak

2016an kexa egiteko arrazoiak ez dira aurreko urteetakoen oso bestelakoak. Errazago irakurtzeko, multzo hauetan bildu dira: ikasleak onartzea, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, lanbide heziketa, eskola jantokia, bekak eta bizikidetza.

 

2.2.2.a) Ikasleak onartzea

 

Aurreko urteetako txostenetan adierazi zenez, Arartekoak konponbidea aurkitu nahi zion urtero errepikatzen den egoera bati: erroldako datuen gehiegizko edo iruzurrezko erabilera, familiaren bizilekua gertu egoteari buruzko irizpidea ezartzean datu horiei ematen zaien puntuazioa kontuan hartuta. Hortaz, ofiziozko espediente bat hasi zuen 2015ean arrazoi horregatik, eta, nolanahi ere, ohiko lankidetza-harremana izan zuen Hezkuntza Sailarekin, hezkuntza-sistemarako hobekuntzak bilatzen. 2016an, lehenbizikoz, aldaketak egin dira ikasleak onartzeko prozesuan, erroldako datuei gehiegizko garrantzia ez emateko, bereziki Gasteiz hiriaren kasuan ondorio nabarmenak eragin baititu. Hezkuntza administrazioak berak emandako informazioaren arabera, guztira bi urteko 270 ikasleren kasuak eta hiru urteko 80 ikasleren kasuak berrikusi dira; azkenean, guztira 70 kasutan iruzurra izan dela baieztatu da. Arartekoak kasu honetan hezkuntza arloko arduradunek izan duten inplikazio berezia nabarmendu besterik ezin du egin; bidenabar, bide beretik jarraitzeko animatu nahi ditu.

 

Gai horri dagokio, hain zuzen, txosten orokorreko II.2 kapituluan nabarmendu dugun kexetako bat. Beraz, hemen jaso dugu.

 

2016-2017 ikasturtean ikasleak onartzeko prozesuan hezkuntza arduradunek lehen aldiz ohartarazpen bat baliatu dute; ohartarazpen horren arabera, aldez aurretik salaketa bat eta ondoren erakunde eskumendunak emandako ziurtagiri ofiziala izanik, errolda ziurtagiria faltsua dela frogatzen bada (dela dokumentua faltsua delako, dela bertan jasotako datuak aldatu egin direlako), orduan hezkuntza administrazioak, eskatzaileari entzunaldia eskaini ondoren, baremoko atal horretako puntuak murriztu ditzake. Erakunde honetan aurkeztu diren hainbat kexaren arrazoia, hain justu ere, horixe izan da.

 

Arartekoak ulertu duenez, errolda datuak gehiegi erabiltzeari dagokionez azken urteetan askotan plazaratutako gomendioak onartu badira ere, horrek ez du eragotzi aurreikuspen horiek aplikatuz hartutako neurriak berrikusteari ekitea, eta halaxe egin dugu, eta hainbat erabaki desberdinekin ebazpenak eman ditugu.

 

Kasuetako batean, adibidez, kexa aurkeztu zuen familiak eskaerak aurkezteko epea ireki zenean (ikasleak onartzeko prozesua abiatuz) errolda agiri bat baino ez zuen aurkeztu, eta bertan interesduna alabetako batekin etxebizitza batean erroldatuta zegoela ageri zen; ondoren jakinarazi zutenez, gertuko senide batekin sinatutako logela bat alokatzeko kontratu bati esker zeuden etxebizitza hartan. Etxebizitza hura oso gertu zegoen lehen aukera gisa eskatutako ikastetxetik, eta horri esker gehienezko puntuazioa eman zitzaien familiaren etxebizitzaren gertutasunaren baremoari buruzko atalean. Orduan, familia unitateko gainerako kideen bizilekuari buruzko balizko erreferentziarik ez zuten egin, eta soilik ondoren jakin zen, Gasteizko Udalaren kolaborazioari esker, familiaren bizilekua egiaztatze aldera salatutako kasuetan ziurtagiriak aztertu eta egiaztatzeko Onarpena Bermatzeko Lurralde Batzordeak hartutako erabakiaren ondoren.

 

Udaletik emandako informazioak frogatu zuen familiaren lehenengo etxebizitza saldu ondoren, aita eta familiaren beste bi alabak beste etxebizitza batean erroldatuta egon zirela, eta ikasleak onartzeko prozesuan parte hartu zuen alaba ere, onarpen prozesuan amaitu eta gero, bigarren etxebizitza horretan inskribatu zela.

 

Horrenbestez, erakunde honek ulertu zuenez, informazio berri horrek aurkeztutako ziurtagiriari printzipioz zor zaion ohiko egoitza eta bizilekuaren presuntzioa modu arrazoituan zalantzan jartzeko bide ematen zuen; bidenabar, hezkuntza arduradunek hartutako erabakia 2016-2017 ikasturteko ikasleak onartzeko prozesua kudeatze aldera onartutako jarraibideetan jasotako ikuskatze eta fiskalizazio ahalmenak baliatzearen ondorio izan zela uste dugu.

 

Aztertutako beste kasu batzuetan, ostera, ez da horrelakorik gertatu. Adibide gisa ikus daiteke Arartekoaren 2016ko urriaren 3ko Ebazpena, horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatzen zaio 2016-2017 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuan egindako eskaerari emandako tratamendua berrikus dezala, zehazki: etxebizitza eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik hasiera batean esleitu zitzaizkion puntuak kentzeko erabakia; azkenean, Hezkuntza Saileko arduradunek onartu egin dute.

 

Hezkuntza administrazioa onarpen prozesu horietan aplikatzen diren irizpideak berraztertu beharraz ere jabetu da, gurasoetako bat zentroko ikasle ohia izatearen gaineko irizpidea zalantzan jartzen zuten kexa puntualen espedienteak izapidetzearen ondorioz. Horixe gertatzen da Lasarte-Oriako guraso elkarte batek egindako kexan (jarraian azalduko dugu).

 

2014ko apirilean,Burunzpe Guraso Elkarteko arduradunek elkarte honetara jo zuten, eta Lasarte-Orian kokatutako haur eta lehen hezkuntzako bi ikastetxe publikoen artean ikasle etorkinen banaketari dagokionez desoreka zegoelako kexa bat aurkeztu zuten.

 

Udalerri horretan haur eta lehen mailako hezkuntza eskaintza Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko bi ikastetxe publikoetan dago: P. Garaikoetxea-Landaberri HLHI eta Sasoeta-Zumaburu HLHI zentroetan, alegia.Burunzpe elkarteko kideen seme-alabak azken zentro horretako ikasleak dira, eta ikasle etorkinen indize edo proportzio handiagoa dago ikastetxe horretan; aipatutako guraso elkartearen kideen aburuz, egoera horrek zenbait ondorio kaltegarri dakartza bai hezkuntzari dagokionez, bai gizarteari dagokionez.

 

Kexa aurkezterakoan, elkarteko ordezkariek erakunde honi adierazi zioten bere ikuspuntuaren arabera desoreka eragiten ari zen faktoreetako bat ikasleak onartzeko Garaikoetxea-Landaberri HLHI zentroa erabiltzen ari zen baremazio irizpideetako bat zen, hain zuzen ere, seme-alabak ikastetxe horretan eskolatu nahi zituzten familietako gurasoak zentro horretako ikasle ohi izatea.Burunzpe elkartearen arabera, P. Garaikoetxea-Landaberri HLHI ikastetxeak irizpide hori aplikatzeak ondorio baztertzaileak eragiten ditu. Nolanahi ere, ordezkariek planteatzen dutenez, beste era bateko neurriak ere hartu behar dira, tartean eskola mapa orekatzea, ikastetxeei beharrezko baliabideak ematea, ratioak gainditzeko aukera modu orekatuan erabiltzeko ahalegina egitea edota ikastetxeak bateratzeko prozesua aztertzea.

 

Arartekoak kexa hau izapidetzen bukatu du 2016ko otsailaren 25eko Ebazpena emanez, bertan esku hartzeak iraun zuen hilabeteetan zehar egindako kudeaketa guztiak azaldu dira, eta testu horren irakurketara jotzen dugu. Hala ere, ebazpen horretan jasotako ondorioetako batzuk jarraian azaltzea komenigarritzat jo dugu.

 

Erakunde honen iritziz, gurasoak ikasle ohiak izatea irizpide gisa erabil daiteke ikasleak onartzeko prozesuetan, ez dago horretarako eragozpenik, betiere zentroen ordezkaritza organo gorenek hala adosten badute eta hezkuntza administrazioa eskolako giro ona bermatze aldera faktore garrantzitsuena“familiak zentroko parte direla sentitzea“ dioen Erkidegoko Ikastetxeen Kontseiluko Parte hartze Batzordearen argudioarekin bat baldin badator.

 

Hala ere, gure ikuspuntuaren arabera, ikasle etorkinak Lasarte-Oriako haur eta lehen hezkuntzako bi ikastetxe publikoen artean modu orekatuan banatzea lortzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren helburu ukaezinetako bat izan beharko litzateke.

 

Onartu behar da Sailak dagoeneko zenbait plangintza neurri hartu dituela; neurriok eraginkorrak izatea espero dugu, eta une honetan existitzen den desoreka epe ertainean konpontzeko lagungarriak izatea. Hain zuzen ere, Sailak bigarren hezkuntzako ikastetxeak gradualki fusionatzea erabaki du; horrek, zalantza izpirik gabe, haur eta lehen hezkuntza mailako eskolatze eskaera aldatzea ekarriko du.

 

Baina, nolanahi ere, eta Sailak ikasleak ikastetxe horien artean modu desorekatuan banatuta daudela onartzen duen bitartean, ezin dio uko egin martxoaren 4ko 35/2008Dekretuan berariaz adierazitako balizko ekimenak egoki erabiltzeari. Hain zuzen ere, berariazko laguntza behar duten ikasleentzako plazak gorde (14. artikulua) eta ikasgela bakoitzeko ikasleen gehieneko kopurua gehienez %10 areagotzeari (20.artikulua) buruz ari gara.

 

Azken horri dagokionez, garrantzitsua da, halaber, Sailak aukera hori gaizki ez erabiltzea, eta benetan dagokion helburuetarako erabiltzea, hau da, berandu iritsitako ikasleak hartzeko. Horren haritik, askok ohartarazi dute igoera hori baliatzeko aukera modu desegokian baimentzen ari dela ohiko matrikula dela eta (“ratio gaineko” matrikulazioa); horrenbestez, geroago, ez da bideragarria izango berandu iritsitako ikasle gehiago hartzea.

 

Horri guztiari, jakina denez, gainerako jarduera eta helburu estrategikoak ongi betetzea ere gehitu behar zaio; orain arte Ikasle etorkinentzako hezkuntza arretarako programa, eskola eredu inklusibo eta kulturartekoaren barruan (2012-2015) dokumentuan jasotakoei jarraipena emango zaie

 

Bukatu baino lehen, kontuan izan behar da askotan, ikasleak onartzeko irizpideak zalantzan jartzen direnean edo irizpide horietakoren bat gehiegi erabiltzen ari dela salatzen denean, horren atzean benetan dauden auziak askoz sakonagoak direla. Hala gertatu da, adibidez, ikasle etorkinen banaketaren auzian; aurten gai horrek kezka nabarmena eragin du Gasteizen, eta hiriko zenbait ikastetxetan sortzen ari ziren ghettoen egoera bideratzeko irizpideak finkatze aldera erakundeen arteko mahai bat sortu da. Gauza bera gertatzen da hezkuntza programazio edo plangintzako zenbait erabaki zalantzan jartzen direnean. Besteak beste, Miribilla (Bilbo) bezalako hezkuntza eremuei edo Eibar bezalako udalerriari dagozkionak aipatu behar dira.

 

2.2.2.b) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak

 

Era berean, Hezkuntza Saileko arduradunen lankidetzari esker, oro har azkar erantzun ahal izan zaie hezkuntza-premia bereziak dituzten neska-mutil eta nerabeen familiek egindako kexei. Oro har, adibide gisa Euskadiko Dislexia Elkartearen (DISLEBI) izenean aurkeztutakoa aipa daiteke; Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendaritzak ondo hartu zuen. Kexa horretan, kexagileak kezkatuta agertu ziren hezkuntza administrazioak ez zuelako erantzunik eman dislexia daukaten ikasleen hezkuntza beharrizanei erantzun hobea emateko balizko ekarpen gisa planteatutako hainbat ekimenen aurrean, Euskadiko Logopeden Elkargoaren parte hartzearekin prestatutako “Eficacia de las intervenciones para el tratamiento de la dislexia: una revisión” txostena egin ondoren, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei arreta emateko mahai teknikoan.

 

Jarrera berezi horri esker, Gasteizko Gorbeialde HBI zentrora doazen ikasleen eskolatze baldintzen inguruan jasotako kexak laster bideratu ahal izatea espero dugu; EAEko hezkuntza bereziko zentro publiko bakarra da Gorbeialde HBI, eta erakunde honek ez du baztertu ofiziozko jarduketa hastea, ikasle horien osasun beharrizanei ematen zaien erantzuna aztertzeko, horren ondorioz Legebiltzarrean legez besteko proposamena onartu baita.

 

Azkenik, atal honetan aipatu behar ditugu Diseinuko Goi mailako Arte Irakaskuntzara sarbidea izateko probetan egin diren aldaketak, ezgaitasuna duten ikasleei dagokienez. Aurreko konpromiso bat betez, aurtengo (2016. urtea) proba antolatu, garatu eta ebaluatzeko emandako jarraibideetan eskainitako plazen %5 erreserbatu da %33 edo gehiagoko ezgaitasun maila aitortuta daukaten ikasleentzat.

 

2.2.2.c) Lanbide heziketa

 

Ez da emaitza bera lortu, ordea, ezgaitasunen bat duten ikasleek erdi mailako eta goi mailako prestakuntza zikloetara sarbidea izate aldera erakunde honek egindako iradokizunari dagokionez: zabal dezatela aurreko eskolatze fasean erabateko hezkuntza normalizazioa lortzeko laguntza eta baliabideak behar izan dituzten ikasleei ezarritako erreserba. Erakunde honen iritziz, hezkuntza arduradunak ez dira bat etorri proposatu zitzaien iradokizunarekin. Horregatik, gure asmoa gai hau errepikatzea da.

 

Lanbide heziketako ikasketekin jarraituz, aurkeztutako kexek agerian utzi dute horrelako ikasketak egiteko nahia gero eta handiagoa dela, eta ez zaio beti erantzuna ematen, lehentasun eta preferentzia agindu batzuk aplikatzen direlako; ikasturte honetan Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko 8/2013 Lege Organikoak (LOMCE) sartutako zenbait aldaketek eragina izan dute, erdi mailako lanbide heziketako zikloetara sarbidea izateko baldintzei dagokienez. Hala ere, Arartekoaren aburuz, horrek ez du esan nahi eskaera handiena daukaten irakaskuntza zikloen eskaintza areagotzeko aukera baztertu behar denik.

 

Oraindik ez da behar bezala konpondu zer erantzun emango zaien neska-mutil jakin batzuen prestakuntza-beharrei, 2015-2016 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketa ezarri ondoren eta 2014-2015 ikasturteko hasierako lanbide prestakuntzako programak eta prestakuntza iragankor bateratua emateko programak kendu ondoren.

 

Beste hainbatetan esan dugun bezala, Euskadin Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen dekretuak aukera ematen du, berariazko deialdi baten bidez, Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak eskaintzeko, 17 urtetik gorako pertsonentzat, bigarren mailako ikasketa egiaztaturik ez badute. Ildo beretik doa bigarren xedapen gehigarria, izan ere, hezkuntza-premia bereziak dituzten taldeentzat egokitutako lanbide prestakuntzako eskaintzak ezarri eta antolatzeko aukera ematen du. 2015eko bukaera aldera, adierazi ziguten 17 urtetik gorakoentzat ikastaro/modulu batzuk abiarazteko asmoa zegoela, I. mailako lanbide ziurtagiria lortzeko, Lanbidek finantzatuta eta Osabidezko Hezkuntzako partzuergoek emanda. Hala ere, erakunde honek dakienez, ez dira inolaz ere gauzatu dekretu horretan ezarritako aukerak.

 

Orobat, enplegurako prestakuntzako azpisisteman ere ez zaie behar bezala erantzuten ari gazte talde horren lanbide-prestakuntzako beharrei. Gazte horiek denak “egoera txarrean daude gizartean”.

 

2.2.2.d) Eskola-jantokiak

 

Zerbitzu osagarriei dagokienez, eskola jantokiarena bezala, Sailak, berriz ere, zentzuzko jarrera agertu du gaixotasun bat zeukan adingabe baten kasuan; gaixotasunaren ondorioz elikadura mota zehatz bat jarraitu behar zuen aipatutako ikasleak, eta elikadura mota horrek jantokia erabiltzea baldintzatzen zuen. Azkenik, arazoa konpondu ahal izan zen ikaslearen beharrizanetara egokitutako menu berezia prestatzeko zenbait teknika eman zirenean, baita sukaldeko langileei elikadura segurtasunaren gaineko prestakuntza eman eta gero.

 

2.2.2.e) Bekak eta bestelako ikasteko diru-laguntzak

 

Beka eta bestelako laguntzen atalean, kexarako arrazoiak aurreko urteetan agertutakoen berdinak dira: eskaerak ebazterakoan administrazioaren jarduna atzeratzea, onartutako zenbatekoak ordaintzean atzeratzea, etab. Nabarmendu beharrekoa da, hala ere, prozeduretan Arartekoaren jarduna gero eta lehenago eskatzeko joera dagoela; horren ondorioz, erakunde honen balizko esku hartzea atzeratu behar izaten da, administrazio espedienteen izapidetzea aurreratuago dagoen arte.

 

2.2.2.f) Eskolako bizikidetza

 

Aurten ere balizko eskola-jazarpenaz jaso ditugun kexak aipatu behar ditugu. Horietan, gero eta sarriago agertzen dira internet eta teknologia berriak. Gai horrek hedabideen arreta izan du 2016an barrena, eta, horren ondorioz, ez da beti lasai eta egoki jorratu. Aitzitik, azpimarratzekoak dira ganorazko zenbait ekimen, adibidez, Save the Childrenena, bere azterlan eta kanpaina honekin: “Ni horretan ez naiz ibiliko”. Kanpaina horretan, berdinen arteko jazarpenak biktimentzat dakartzan ondorio garrantzitsuak abiapuntu hartuta, bi gauza saihestea proposatzen du: bata, gauzak puztea, eta, bestea, berdinen arteko tratu txarrak ukatzea. Bestalde, onartzen du eskola ez dela indarkeria horren sortzailea, ezta ere hori gauzatzen den toki bakarra, baizik eta konponbidearen zati bat. Izan ere, bere proposamen eta gomendioetan islatzen denez, hezkuntza eta hezkuntza-ingurua funtsezkoak dira indarkeria mota horri aurre egiteko.

 

Iaz, urteko txostenaren idazketari esker, ohartarazi genuen hezkuntza arloko Ikuskaritzaren esku hartzeak, arlo honetan eta kasu askotan, garrantzi handia duela, familiekin harremana izatearen ikuspuntutik, familiek behar bezala artatu dituztela senti dezaten eta hezkuntza administrazioan konfiantza izan dezaten. Kexen aukeraketan, jarrera zuzentzeko prozedurari lotuta aurten izapidetutako kasuetako bat aipatu nahi dugu. Honako gomendio hauek ere bereziki nabarmendu nahi ditugu: hezkuntza administrazioak formalki onartu dituen arren, kasuetako bat behin betiko ebaztea gaur egun oraindik ere gehiegi luzatzen ari da: Arartekoaren 2016ko otsailaren 26ko Ebazpena. Haren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatzen zaio, beren-beregi eta modu arrazoituan ebatz dezan elkarbizitzari larriki eragiten dion jokabide bategatiko neurri zuzentzailea aplikatzeko jarraitutako prozeduraren baliogabetasuna adierazteko egindako eskaeraren ingurua eta Arartekoaren 2016ko otsailaren 24ko Ebazpena, honen bidez gomendatzen zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari ebazpen berariazkoa eta arrazoitua emateko kexa sustatu duen interesdunak Hezkuntza Ikuskaritzara bideratutako idatziari.

 

Honatx txosten orokorreko hezkuntza arloan nabarmendu dugun beste kexa bat, bizikidetzari buruzkoa:

 

Batxilergoko lehen mailako ikasle baten amak kexan azaldu zuenez, idatzi bat igorri zioten semearen jokabidea zuzentzeko ohiko prozedura abiarazi zutela eta hogei egunez eskolara joateko eskubidea bertan behera uzteko behin-behineko neurria ezarri ziotela jakinarazteko.

 

Kexa izapidetzen hasi ondoren, interesdunak uko egin edo bertan behera uzten zuela ez zuen onartu hezkuntza arloko administrazioak, eta, horrenbestez, erakunde honen esku hartzeko tartea bereziki estutu da. Nolanahi ere, gogoan izanik hezkuntza ikuskaritzak ikastetxeen erreferente izatea lortu nahi duela eta, aldi berean, ikasleen eta hezkuntza komunitate osoaren eskubideak bermatzeko elementu erabakigarria izatea lortu nahi duela, erakunde honen aburuz konpromiso horiek benetan gauzatuz gero ikuskaritzak bere baloraziopean jarritako kasu guztien balorazio kritikoa egin beharko luke, nahitaez. Horregatik, hasitako esku hartzea bukatu aurretik kexa aztertzerakoan sortutako hausnarketetako batzuk hezkuntza arloko arduradunei igorri nahi genizkien, erabateko kautelaz, betiere.

 

Horretarako, eta sarrera gisa, ikasleek betebehar eta eskubideei buruzko abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak bete nahi zuen helburua aipatzea garrantzitsua iruditu zitzaigun. Zioen azalpenean azaltzen denaren arabera, Euskal Eskola Publikoaren Legeak eskatzen duen moduan ikasleek arbitrariotasunik gabeko diziplina trataera izatea bermatzeko helburuari eutsi zion, beharrezko prozedura bermeekin eta legezkotasunaren, tipikotasunaren eta aldebiko entzunaldiaren printzipioekiko errespetu osoarekin; horrez gain, elkarbizitzarako eskumenak eskuratze aldera jokabidea zuzentzeko prozesua funtsezko tresna izatea lortu nahi zen, eskola curriculumaren oinarrizko eskumenen artean jasoz, betiere hezkuntza ikuspuntua izanik. Horrela, jokabidea zuzentzeko hezkuntza prozesua zigor edo administrazio izaeradun zehapen prozedura bihurtzea ekidin nahi zen, ikaslearen eta ikastetxearen artean gatazka juridiko izatea bihur zitekeena, eta, batez ere, edozein hezkuntza neurrik hezkuntza balioa mantentzea lortu nahi zen.

 

Jarraian, eta dekretu honetako agindu batzuen gaineko erreferentziak zehatzago jasoz, kexa aurkeztu zuen emakumeak planteatutako zenbait alegazio nabarmendu nahi ditugu, besteak beste, jokabidea zuzentzeko bide alternatiboei buruzkoa eta ezarritako kautelazko neurriaren eta neurri zuzentzailearen balizko gehiegizkotasunari buruzkoa.

2.3.Abandonu, tratu txar edo indarkeriatik babestua izateko eskubidea

19. artikulua

1. Haurra gurasoen, legezko ordezkarien edo bestelako norbaiten kustodiapean dagoen bitartean, estatu kideek beharrezkoak diren legezko, administrazioko, gizarteko eta hezkuntzako neurri guztiak hartuko dituzte haurrak honakoak jasan ez ditzan: edozein modutako kalte edo gehiegikeria fisiko nahiz mentalak, arduragabekeria edo tratu zabarra, tratu txarrak edo esplotazioa, sexu gehiegikeriak barne.

 

20. artikulua

1. Aldi baterako edo betirako bere familiatik atera diren haurrek edo beren interesen arabera ingurune horretan egon behar ez dutenek estatuaren babes eta laguntza bereziaren eskubidea izango dute.

 

2.3.1. Araudi- eta gizarte-testuingurua

 

Bulego honen 2015eko txostenean urte horretan haurtzaroaren legedian izandako aldaketa garrantzitsuaren berri eman zen. 2016an, ostera, ez da araudi berrikuntza nabarmenik izan ez estatu mailan, ez erkidego mailan. Salbuespen bakarra Sexu Delitugileen Erregistro Zentrala martxoaren 1ean indarrean sartzea izan zen -abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bitartez araututakoa-; horri esker, adingabeekin ohiko harremana daukaten lanbideak dituztenentzat nahitaezko ziurtagiri zehatzak eman daitezke, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak eskatutakoa, ondorennerabeen legedia aldatu zuena uztailaren 28ko 26/2015 Legeak aldatutakoa.

 

Hala ere, erakundeen arteko aldez aurreko zenbait lan tekniko egin dira; izan ere, ezinbestekoa da, gizarte zerbitzuen arloak eskumenen banaketa zabala duelako. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila arrisku eta babesgabetasun egoerak aztertzeko tresna -Balora- eguneratzea jaso duen dekretua izapidetzen ari da. Halaber, erakundeen arteko talde tekniko bat eratu da; hiru foru aldundietako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako aipatutako saileko ordezkariek osatzen dute, eta bi gai lantzen ditu:

 

1. Alde batetik, familia harreraren araudia, erakunde honek 1/2015 Gomendio Orokorrean eskatu zuena; 2015eko lege aldaketan banaketa neurri horri emandako presentziaren ondoren nekez saihesgarria da.

 

2. Beste alde batetik, foru aldundiek jarraitu beharreko jarduteko prozedura komun bat arautzea, erakunde autonomiko eskudunari eskatutako txostena emateko, adingabeen babesari dagokionez, adingabeak aldi baterako atzerrira joateari dagokion programa humanitarioaren haritik, gai horrek kexa bat eragin zuen, eta 2015eko txostenean landu zen. Proiektatutako araudiaren helburua txostena emateko prozedurari nolabaiteko sistematizazioa eta erregulazioa ematean datza, hiru aldundiek jarduteko homogeneotasuna izatea, eta, aldi berean, interesdunari segurtasun juridiko handiagoa ematea.

 

Adopzio gaietan, 2015eko legedia aldaketaren ondorioz, nazioarteko adopziorako erakunde kolaboratzaileak egiaztatzeko eskumena erkidego mailako administraziotik estatuko administrazio nagusiari eman zitzaion, “arauz ezarritako prozedurarekin eta ezaugarriekin”; nolanahi ere, aipatutakoa egiteko “aldez aurretik erakunde publikoak txostena eman beharko du, egoitza daukan lurraldean, baita adingabeen jatorrizko herrialdean egingo diren bitartekaritza jarduerei buruzko kontrol eta jarraipen lanak ere”. Araudi garapen horretarako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioak proposamenak eskatu ditu; Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, bidalita daude dagoeneko.

 

2.3.2. Pozik ez egoteko arrazoiak

 

Arlo honekin lotutako kexak egin dituzten pertsonek azaldutako gaiei dagokienez, aurten ere, kasurik gehienetan, gurasoak ez daude ados haurren zerbitzuek egindako balioespenekin (horietan ondorioztatu baita beraien seme-alabak babesik gabe daudela), guraso-agintea etetearekin eta foru-erakundeak haur horien tutoretza bere gain hartzearekin. Guraso horien ehuneko handi batek Arartekora jotzen du, haurra edo nerabea babesik gabe dagoela eta babesteko neurria hartu behar dela ezartzen duen foru-aginduaren kontrako errekurtsoa epaitegietan jarri ondoren. Horrek eragotzi egiten digu kexagileen eskaera nagusiaren gainean esku hartzea. Beste batzuetan, familiek administrazioaren erabakia jakin bezain laster jotzen dute gugana eta aholkuak eta informazioa eskatzen dizkigute, neurri hori azkenean bete ez dadin. Egia esan, gurasoen desadostasun-arrazoi nagusia dela eta –azken batean, beraien seme-alaben beharrei modu egokian erantzuteko dituzten arazoak balioestea- esku-hartzeko aukera mugatuak ditugu. Alde batetik, erakunde honek ez duelako balorazio-iritzirik ematen gai teknikoen gainean, adibidez, gurasoen gaitasunaz edo babesgabetasun egoeraz; eta, bestetik, kasu dezentetan administrazioaren erabakia bera epailearen balorazioaren zain egoten delako. Hala ere, eskaera horrekin batera, gai batzuk ere heltzen zaizkigu (balioztatze-prozesua, balioztatzeaz arduratzen diren pertsonek emandako arreta eta tratua, komunikazioa eta informazioa), eta horietan esku hartu dugu, eragindako administrazioari informazioa eskatuz eta beren jokamolde egokiaren arabera aztertuz.

 

Erakunde honek ofizioz hasitako jarduketa bat den arren, eskaera partikularretatik datorrelako, hemen Bizkaiko Umeen Zerbitzuari egindako kontsulta jaso nahi dugu, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eten / bertan behera uztearen ondorioz Lanbidek adingabeak zerbitzura igorriko balitu zerbitzuak nola jokatuko lukeen jakiteko; txosten honen 2.1.2 atalean gaia zehatzago landu da.

 

Kexen bigarren multzo batean, aurten prozesuko une desberdinetan bigarren mailako arretako gizarte zerbitzuek egindako esku-hartzearekin ados agertu ez diren familiak ageri dira: planteatutako esku-hartzearekin edo esku-hartzearen intentsitatearekin ados ez daudenak, proposatutako komunikazio araubidearekin ados ez daudenak (seme-alabak ikusteko topaketen maiztasuna, edo topaketak gainbegiratzearekin), tutoretzapeko seme-alaben zaintzarekin ados ez daudenak (egoitzako harreratik familia harrerara igarotzea), etab. Bereziki aipatu behar dira banaketa testuinguru gatazkatsuetan, eta epaitegietan hartutako neurriek porrot egin ondoren, familiako epaitegiek gizarte zerbitzuetara bideratzen dituzten kasuak, tratu txar psikologikoari dagokionez haur horiek bizi duten babesgabetasun maila aztertzeko, eta, horren ondorioz, egokitzat jotako neurriak artikulatzeko. Hortaz, erakunde honek ikusi duenez, gurasoen partetik gutxieneko kolaborazioa lortzea ez da erraza, proposatutako esku-hartze aukera guztiak baztertzen dituzte, horrek seme edo alabarengan eragiten duen kaltea ahaztuz.

 

Lehenengo kexa multzoan zein bigarren multzo honetan gure esku-hartzea bukatu ahal izan dugun ia kasu guztietan ondorioztatu dugu administrazioaren jarduna ez dela okerra izan.

 

Emakume baten kasuan, aldiz, ez da hala gertatu; emakume hura familia harreran zeuden mutiko eta neskato baten amona zen, eta foru elkargune batean bilobak ikusteko baimenduta zeukan bisita egitea debekatu zioten, profesionalen artean informazioa ez zelako ongi helarazi. Egoera larritze aldera esan behar da emakumea beste autonomia erkidego batean bizi dela, eta bisita horretarako berariaz etorri zela; gainera, artatu zuten profesionalek haien buruak identifikatzeari uko egin zioten, eta edozein erreklamazio egiteko zerbitzuko koordinatzailearen erreferentzia eman zuten. Bizkaiko Foru Aldundiak akatsa onartu zuen, eta emakume haren aurrean barkamena eskatu zuen formalki. Hala ere, zerbitzuko arduraduna identifikatzeari esker kexagileak ondoren erreklamazioa aurkeztu ahal izan bazuen ere, Arartekoak foru erakundeari jakinarazi zion komenigarria izango litzatekeela zerbitzu horretako profesionalek erabiltzaileen eskubideak ezagutzea, identifikatzeko eskatzeko eskubidea, eta sailak identifikazioa emateko modu jakin bat ezartzea, beharrezkoa denean aplikatzeko.

 

Seme-alabekin bizitzea berreskuratu nahi duten gurasoen kexak eta kontsultan jasotzen jarraitzen dugu, seme-alaben babesgabetasun egoera aitortu eta bi urte baino gehiago igaro ondoren. Guraso ahala eten eta administrazioak tutoretza bereganatu zuen unetik denbora igaro arren, familia guztiek azaldu dute banaketaren mina oso presente daukatela, eta seme-alabak etxera bueltatzeko itxaropena bizirik mantentzen dutela. Hala ere, esku hartu ahal izan dugun kasuetan, ez dugu aztertu kasuan kasuko haurren zerbitzuak modu okerrean jokatu duenik.

 

Jasotako beste kexa batzuk administrazio prozeduraren epigrafean multzoka daitezke. Zenbait txosten psikosozialetara sarbidea izateko zailtasunei buruzko kexak dira, interesdunek egindako eskaeren erantzunak emateko luzatu edo erantzunik ez ematea, edo seme-alabekin harremana izateko finkatutako komunikazio araubidea aldatu izana ez jakinarazteari buruzkoa. Kasu batzuetan administrazioak berak zuzendu du bere jarduna, baina gehienetan ez dugu jardun okerrik antzeman.

 

Iaz jakinarazi genuen ofiziozko jarduketa bat bukatzeko zain geundela, Arabako Foru Aldundiaren aurrean; jarduketak haurren zerbitzuetan artatzen dituzten haurrek eta nerabeak entzunak izateko daukaten eskubidea, haiengan eragina daukaten gaiei buruzko iritzia emateko eskubidea nola bermatzen ari den eta kontuan nola hartzen den aztertzen zuen. Martxotik ari ginen, eta foru zerbitzuari iradoki genionez,iritziak aintzat hartzeko eta entzuteko prozesua sistematizatu egin beharko luke, prozedura, protokolo edo jarraibideetan gauzatuz, eskubide hori benetan garatzeko hobekuntza neurri gisa. Indartu ahalko litzateke, amaieran hartutako erabakiaren balorazio osoan haurren eta nerabeen iritzia nola landu den azaltzeko haur eta nerabeei informazioa emanez. Iradokizuna onartuta, urte amaieran betebehar hori jorratu zuen lantaldeak adostutako inprimakiak eta prozedura jaso zen.

 

Azkenik, jatorria bilatzeari buruzko kontsultak aipatu behar dira. Egia da aurreko urteetan horrelako kontsultei lotutako ehuneko handiena joan diren hamarkadetan haur jaioberriak lapurtu edo modu irregularrean banatzeari lotuta zeudela, “haur lapurtuak” izenez ezagutu zirenak; 2016an, berriz, kasu batean izan ezik, familia biologikoari buruzko informazioa lortzeko saiakerei buruzkoak izan dira, gehienetan maila desegokien aurrean egindakoak. Horrelako egoeretan, Arartekoaren lana eskaera zuzen orientatzea izan da.

 

Aipatutako “haur lapurtuen” kasuan, kexa elkarte batetik zetorren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egindako eskaerek erantzunik ez izatearen ondoriozkoa zen. Aldundiaren jarduna aztertu ondoren Arartekoak ondorioztatu zuenez, eskatzaileari informaziora sarbidea izatea onartu edo ukatzen dion ebazpena eskaera jaso eta hilabeteko epean jakinarazteko betebeharra dauka administrazioak, baina zenbait bilera egin zirenez, eta bilera horietan eskatzaileen eskaerak entzun zirenez, eta erantzuna ahoz eman zitzaienez, kasu honetan legearen helburuari erreparatu ahal diote, herritarrei erantzuteko betebeharra neurri handi batean betez. Nolanahi ere, informazio eskaerak indarrean dauden lege aurreikuspenen arabera izapidetu eta ebatzi beharra gogorarazi zen.

 

 

2.3.3. Egoitza harrera

 

Babesik gabeko eta babesgabetasun egoera larriei erantzuteko, foru zerbitzuek zenbait neurri artikulatu dituzte, etxean esku-hartze intentsiboko planetatik, familia nukleotik banatu arte, harrera barne, familia batean zein egoitza batean. Beste urte batez berrets daiteke modalitate horretan haurren zaintza ahalbidetzen duen egoitza baliabideen sarea etengabe eguneratzen dela, gizarte beharrizan aldakorrei, araudien xedapenei eta eskaerei erantzunez; horrek esan nahi du administrazio arduradunek giza esfortzu eta esfortzu ekonomiko handiak egiten dituztela.

 

2016. urtea deskribatzerakoan, babesgabetasun egoeran dauden haurrak artatzeko hiru foru zerbitzuek azaldu dute egoitza baliabideen okupazio maila oso altua izan dela, ia-ia %100ekoa; hala ere, beharrezkoa izan den guztietan egoitza plaza bat esleitu da. Okupazio maila altu horrek, alabaina, egoitza baliabideen sarea ongi kudeatzea zailtzen du; izan ere, programa guztietan plaza libreak izatea eskatzen du, haur bati plaza bat esleitzerakoan hainbat faktore hartu behar baitira kontuan: haurraren adin, sexu, bizileku eta beharrizanetara ongien moldatzen den programa, neba-arreba ugari ote diren, etab. Egoera hori azaltzen duen arrazoietako bat bakarrik dauden adingabe atzerritar asko iritsi izanari dagokio, bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian; zenbait urtez beheranzko joera izan ondoren, tasa 2012. urteko mailara itzuli da.

 

Jarrera arazoak dituzten nerabeentzako programak ere gero eta gehiago eskatzen dira; horren ondorioz, programa horretara bideratutako pare bat baliabide gehiago zabaldu dira (20 plaza) Bizkaian (eta 2017. urte hasieran beste bat irekitzea aurreikusi da), eta 9 plaza Araban, Estibalizko behin-behineko unitatean, 2015ean egin bezala. Hala, nerabe horien beharrizanei erantzun dinamiko eta anitza eman zaie; erabiltzaileen artean nukleotik aldi baterako ateratzeko premia duten neska eta mutilak dira babes sistemara iritsi direnak, aldez aurretik egoitza baliabideetan artatu gabe.

 

Arabako lurraldean duela urte gutxitik hona adingabeentzako eguneko zentroak garatu dituzte; dirudienez, kasu batzuetan emaitza onak ematen ari dira, arrisku larri edo babesgabetasun egoeran izanik familiatik banatzeko neurriak eraginkorrak ez ziren kasuetan. 2014an baliabide horietako lehenengoa zabaldu zen, eta 2017ko lehenengo hiruhilekoan hirugarrena irekitzea aurreikusi zen, Familian Esku Hartzeko Programa Espezializatuan kokatuta.

 

Gipuzkoan, zentroetako plaza pilaketek eragindako zailtasunak konpontze aldera, plazak nabarmen handitu eta familia harrerari beste bultzada bat emateaz gain, Bertatik eta Kaletik programak abiarazi dira. Bertatik programa egoitza harreran dauden haurrak familian batzera orientatuta dago. Babes-neurriari eusten zaio, baina zaintza familiak egiten du; zentroko taldeak hezkuntzako esku-hartzea garatzen du. Kaletik programa, bestalde, 16 urtetik gorako nerabeentzat da, indarrean dagoen behin betiko babes-neurri gisa, egoitza harreran zaintza egoeran, denboran zehar ihes luzeak baldin badaude (batzuetan familiak berak estalita) eta hezkuntza taldeak proposatutako esku-hartzea onartzen ez bada, egoitza baliabidean bizitzeari esplizituki uko eginez. Ingurune irekiko metodologiatik egiten da lan, lagundu, babestu eta orientatuko duen heldu erreferente baliagarri bihurtzeko ahalegina eginez.

 

Eskariak gora egitea eta egoitza plazak edo horri lotutako programak areagotzeak, logikoa denez, hezitzaile kopurua areagotzea dakar, baina ondorioz, baita kasuak koordinatzeari lotutako profesionalen kopurua ere.

 

Egindako esfortzua sakon aztertuz, erakunde honek, nolanahi ere, administrazio arduradunak animatzen ditu baliabideen okupazio mailak arretaz zaindu ditzan eta beharrizan aldakorren aurrean egokitzeko praxi onei euts diezaien, duela zenbait urtetik nabarmendu dugun moduan.

 

Atal honekin bukatu aurretik adierazi behar da erakunde honek bi jarraipen espediente zabalik izan zituela, babes zerbitzuek tutoretzapeko mutilek egindako bi erasoei dagokienez. Horietako bat otsailean gertatu zen, Lezoko Uralde zentroan, eta erasoaren biktima hezitzaile bat izan zen. Bigarren erasoa, kasu honetan sexuala, taberna batean gertatu zen, Inauterietan, eta neskato nerabe batzuek pairatu zuten. Bi kasuetan erakunde honek administrazio arduradunengana jo du, gertatutakoaz eta gertatutakoaren ondoren aplikatutako jarduketez galdetzeko eta, nola ez, erasoaren biktimen, erasotzaileen eta zentroko gainerako pertsonen egoeraz itauntzeko. Gertaeren bilakaeraren jarraipena egin da, behar bezala bideratu eta artatu direla uste izan den arte.

 

Ofiziozko azken jarduketa bat urrian egin zen, komunikabideetan agertutako albiste larrien ondoren, Arabako Aldundiko haurtzaroko foru zerbitzuen tutoretza edo zaintzapeko zenbait adingaberi eragiten zien prostituzio jarduerei dagokienez. Gazteak Sansoheta zentroko egoitza harreran zeuden. Fiskaltzak egindako ikerketa lanak gorabehera, erakunde honek administrazioaren jarduna kontrolatzeko eskumena duenez, berehala foru arduradunekin biltzeko eskaera igorri zen; arduradunek gertatutakoari buruzko xehetasun guztiak eman zizkieten bertaratutako profesionalei. Hala ere, eta azterketa eta balorazio sakonagoa egiteko asmoz, gertatutakoaz jakin bezain laster zuzenean inplikatutako adingabeak zein foru zerbitzuak tutoretzapeko gainerako neska-mutilak (kasu batzuetan aurrekoen kideak) babesteko hartutako neurriei buruzko informazioa eskatu zen. Txosten hau idatzi den unean espedienteak zabalik jarraitzen du.

 

 

2.3.4. Familia harrera

 

Babes-neurri horri dagokionez, foru zerbitzuek egindako esfortzua nabarmendu behar da, haurraren intereserako egokitzat jo den kasu guztietan, eta aukera egon bada, neurri hori artikulatzeko egindakoa. Jarraian familia egokiak eta beharrizanak betetzeko familia kopuru nahikoa aurkitzeko dauden zailtasunak nabarmendu behar dira, bereziki neba-arreben taldeetan, neskato eta mutiko zaharragoen kasuan, etab. Familiak erakartzeko azken prozesuan lortutako emaitzari buruz Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datua itxaropen zantzu gisa plazaratu behar dugu.

 

Familia harreraren arloan 2016an gertatutakoan sakonduz, jarraian herritar baten kexa ageri da, hain zuzen ere Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokionez; Arartekoak esku hartzeko eskatu zuen, haur bat adoptatzeko egokitasun ziurtagiria lortzeko ebaluazio eskaera izapidetzea onartzeari aldundiak ezezkoa eman ziolako (eskatzaileak haur horrenkafala dauka). Kexagileak honako hau azaldu du:

 

Haurrarenkafala abandonatuta zegoen bere herrialdean eta epaitegi marokoar batek eratu zuen 2013ko ekainean. Haurra Gipuzkoan bizitzen ari zen urte bereko irailetik. 2014ko abuztuan, kexagileak Donostiako Lehen Auzialdiko 6.Epaitegian haurraren adopzioa eratzea sustatu zuen, baina ukatu zioten. Errekurtso bat jarri zuen Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren aurrean. Horrek ezetsi egin zuen kasu hori salbuespenezkoa izatea, eta gogorarazi zuen haurra adoptatu nahi izatekotan, “la regla general es que el expediente judicial que va a dar lugar a la adopción comience con una propuesta de la entidad pública, a favor del adoptante o adoptantes, que dicha entidad ha declarado idóneo para el ejercicio de la patria potestad”.

 

Horregatik, adingabea adoptatze aldera, interesdunak Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuen, aurretiazko proposamen bat igortzeko eskatuz, adopzio-espedientea eta egokitasun-ziurtagiria hasteko. Eskaera horri erantzunez, Haurren Zerbitzuko familia-harrera eta adopzio atalak txosten bat igorri zuen; horrela, adopzio-espedientea hasteko aurretiazko proposamena igortzea ukatzeko proposatu zuen eta egokitasun-ziurtagiria lortzeko balorazio-eskaera izapidetzea ez onartzeko. Interesdunari txostena helarazi zitzaion, egoki zeritzen alegazioak egin ahal izan zitzan, eta halaxe egin zuen. Familia-harrera eta Adopzioko Batzorde Teknikoak egokitasun-ziurtagiria eskuratzeko balorazio-eskaera izapidetzeko ez onartzeko erabakia berretsi zuen, baita adopzio-espedientea hasteko aurretiazko proposamenaren igorpena ukatzeko erabakia ere.

 

Arartekoaren iritziz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera ez zen legez kontrakoa izan, jarraian, interesgarriak direlakoan, labur azalduko ditugun gogoetak oinarritzat hartuta.

 

1.Kafala mundu islamikoaren berezko erakunde bat da; horren bidez,kafilak (kafalaren titularra) adingabearen(makful) zaintza, hezkuntza eta babesa nahita bere kargu hartzeko konpromisoa hartzen du,“ita batek bere semearengatik egingo lukeen bezalaxe” (Marokoko 15-01 Legea, abandonatutako adingabeen kafalari buruzkoa).

 

Musulmanak bakarrik izan daitezke kafilak; izan ere, horiek haurra Koranaren egian hezteko betebehar sakratua hartzen dute bere gain.

 

Sistema juridiko islamikoak inspiratzen dituen eta araudi desberdinen orientazio den printzipio bat odol-loturak zaintzea da. Horrela bada, modu naturalean baztertzen da adopzioa. Hori dela-eta, sistema juridiko musulman gehienetan adopzioa debekatuta dago. Marokoko kasu zehatzean, Familia Marokoarraren Kodearen 149.1artikuluak hauxe adierazten du:Adopzioak ez dauka balio juridikorik eta ez ditu seme-alabatasun legitimoaren ondorioak izango.

 

Aurreko paragrafoetan adierazitako elementuen bidez, azaltzen da Marokon kafala-neurriak eratzen dituzten Espainiako herritarrei, prozedura hau hasi aurretik, Islamera aldatzeko eskatu behar zaiela, bi adulen (notarioak) eta bi lekukoen aurrean egindako ekitaldi batean (kafala soilik era daiteke pertsona musulmanen alde). Horrez gain, Marokon helbide bat ezartzeko eskatuko zaie eta ostatu-ziurtagiri baten bidez justifikatzeko.

 

Azkenik, komeni da adieraztea kafala haurrak babesteko neurritzat hartzen duela Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak (20. artikulua, 3. atala), eta, ildo beretik, Espainiako araubide juridikoak Kode Zibilaren 173.eta 173bis artikuluetan jasotako familia-harrera iraunkorraren parekotzat jotzen duela. Adopzioak ez bezala, ez du seme-alabatasun eta ondorengotza loturarik sortzen, ezta izen-abizenen aldaketarik ere.

 

2.Marokon abandonatutako haur baten kafala eskatzen duten pertsonek badakite zein denkafalaren izaera eta zeintzuk diren horren baldintzak. Izan ere, horren berri ematen zaie bai foru aldundietan, bai Babeseko Erakunde Publikoetan ere. Hain zuzen ere, Gipuzkoan, pertsona horiek “Marokoko Erresuman Kafala eskatzen duten pertsonen aitorpena” sinatzen dute; horretan, hauxe jasotzen da, besteak beste:

 

• Que han sido informados por la Diputación Foral de Gipuzkoa por escrito de que la legislación de Marruecos no contempla la adopción y la kafala es una medida de protección infantil en la que concurren las siguientes particularidades:

 

- NO produce los efectos de una adopción, en el sentido de que no crea ningún vínculo de filiación, ni sucesorios, ni de cambio de apellidos, con respecto a el/la niño/a.

- Se equipara al acogimiento familiar regulado en el Art. 173 del Código Civil.

- Se tienen que convertir al Islam, dado que la kafala sólo puede constituirse a favor de las personas musulmanas.

- Queda sujeta al seguimiento de las autoridades consulares de Marruecos en España.

- Es revocable en cualquier momento y hasta la mayoría de edad del niño/niña por el Juez que la ha constituido, según establece la legislación de Marruecos.

 

Gainera,kafala esleitzea agindu zuen Rabateko 1.Auzialdiko Auzitegiko Familia Epaitegiaren epaiak hauxe ezartzen du, berariaz, 3.puntuan: “la kafala no puede en ninguna forma transformarse para que sea una adopción, siendo ésta última contraria al orden público marroquí y a la ley islámica”.

 

3. Lehenengo gogoetan adierazitakoa gorabehera, batzuetan,kafala eratu zenean Espainiako nazionalitatea zuten pertsona “hartzaileak” (kafil) edo egoitzagatik geroago eskuratu zutenak hartutako haurra (makfoul) Espainian adoptatzen saiatu dira. Hala ere, aukera hori haurraren legeria nazionalaren aurka doa, ez Espainiako legeriaren aurka. Izan ere, Espainiako legeriak adopzioa ahalbidetzen zuen haurrak ohiko egoitza Espainian izatekotan adopzioa eratzerakoan edo Espainiara eramango bazen bertan ohiko egoitza ezartze aldera (Nazioarteko Adopzioaren inguruko abenduaren 28ko 54/2007Legearen 18.artikulua).

 

Hala eta guztiz ere, Marokoko agintariek ez zuten praktika hori onetsi; izan ere, uste zuten Marokon abandonatutako haurren kafala eratzeko prozesuen barruan onartutako betebeharrak ez zirela betetzen ari. Egitate horiek ikusita, Marokoko Erresumako Gobernuak 2012ko irailean erabaki zuen Espainian kafala-espediente berrien izapidetzea etetea; hala, jakinarazi zuen Marokon bizi ziren pertsonen aldeko kafalak baino ez zituela onartuko (Marokoko Erresumako 2012ko iraileko Justizia eta Askatasun Ministerioaren 40.S/2Zirkularra). Horrez gain, adierazi zuen ebazteke zeuden Espainiako herritarren aldeko prozedurak ez zirela ebatziko Maroko-Espainia alde biko esparru juridiko bat adostu arte, etorkizunean kafala Marokoko araudia errespetatzeko berme guztiekin eratu ahal izateko.

 

2013ko ekainaren 11n, Espainiako Justizia Ministerioak adierazi zuen konpromisoa hartzen zuela kafalak adopzio ez bihurtzeko. Horrez gain, hitzeman zuen haur horien segimendua bermatuko zuela Espainian, horretarako dagozkion lege-aldaketak ezarriz. Adierazitako aldaketa hori Haurrak eta Nerabeak babesteko sistema aldatzeko uztailaren 28ko 26/2015Legean gauzatu zen; izan ere, horrek, hirugarren artikuluan, abenduaren 28ko 54/2007Legearen aldaketa xedatzen du. Zehazki, artikulu horren 20.zenbakiak xedatzen du 19.artikuluari 4.atala gehitzea; atal hori honela idatzita egongo da:4.- En el caso de menores cuya ley nacional prohíba o no contemple la adopción se denegará la constitución de la adopción, excepto cuando el menor se encuentre en situación de desamparo y tutelado por la Entidad Pública.

 

4. Gertakariak jazo zireneko denborei buruzko zenbait gai ebatzi ondoren, garrantzitsuak baitziren lege-xedapen bat ala bestea indarrean zegoen erabakitzeko, erakunde hau bat dator foru zerbitzuak bidalitako arrazoibideekin, adopzio-espedienterako aurretiazko proposamena egitea ukatu eta balorazio-eskaeraren biderapena ez onartzeko orduan. Honatx arrazoibide horiek:

 

4.1. Kode Zibilaren 176.2artikuluak hauxe ezartzen du: “Adopzio-espedientea hasteko, beharrezkoa izango da aldez aurretik herri-erakundeak proposamena egitea, adopzio-hartzailearen edo adopzio-hartzaileen mesederako, baldin eta erakunde horrek adierazi badu adopzio-hartzaile horiek guraso-ahala egikaritzeko egokiak direla. Egokitasun horri buruzko adierazpena proposamenaren aurrekoa izan daiteke”.

 

Egokitasun-aitorpena, erakunde honen ustez, aurretiaz egin behar da eta adopziorako funtsezko betekizuna da; hala ere, ez da proposamenean kontuan hartu behar den elementu bakarra. Beraz, aitorpen hori ezin da proposamenean aztertutako kasuaren edo kasuengandik bereizi; izan ere, pertsona bat egokia izan daiteke egoera batzuetarako eta beste batzuetarako ez (adibidez, haur bakar bat bada edo haur bat baino gehiago badira; haurrak behar bereziak baditu, larritasun handiagokoak edo txikiagokoak; abandonatuta dagoen haurraren jaioterrian guraso bakarreko familien edo familia homoparentalen adopzioa aurreikusten bada, etab.).

 

Egia da 2015eko legeria-aldaketa egin baino lehen, Ministerio Fiskalaren irizpidea (8/2011Zirkularrean jasotakoa) hauxe zela: ez zen beharrezkoa erakunde publikoak aurretiazko proposamena egitea adopzioa sustatzeko,adoptatuko den haurra urtebete baino gehiagoz hartuta egon bazen kafala araubidearen pean, baina adopzio-hartzailearen edo hartzaileen egokitasunaren berri eman behar zuen. Hala eta guztiz ere, 2015eko abuztuan 26/2015 Legea indarrean sartu zenetik, ezin dirakafalaren menpeko haurrak adoptatu. Hortaz, zentzu horretan daude ekimenek arau orokorra bete beharko dute; adopziorako prozedura guztiak adopzio-proposamen integralarekin hasten dira.

 

4.2. Nazioarteko Adopziorako abenduaren 28ko 54/2007Legearen 19.4artikuluak, uztailaren 28ko 26/2015Legetik ondorioztatutako aldaketaren osteko indarreko idazketan, hauxe ezartzen du:En el caso de menores cuya ley nacional prohíba o no contemple la adopción se denegará la constitución de la adopción, excepto cuando el menor se encuentre en situación de desamparo y tutelado por la Entidad Pública. Hala, kontuan hartu behar da Marokoko legeriak ez duela adopzioa onartzen eta adingabea ez dagoela 19.4artikuluan salbuetsitako egoeran, hau da, erakunde publikoak ez du horren tutoretza (Marokoko agintariek dute bere tutoretza oraindik ere). Horregatik guztiagatik, ez da bidezkoa adopzioa proposatzea.

 

 

2.3.5. Bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako arreta berezia

 

Arartekoak 2016. urte honetan bakarrik dauden adingabe atzerritarrei lotuta izandako esku-hartzeen auziak garatzen hasi aurretik, azpimarratu behar da aurten ere ezinezkoa izango dela artatu, tutoretzapeko edota emantzipatutako adingabe kopuruari buruzko datu eguneratuak aurkeztea, foru aldundiari eskatutako informazioa ez delako oraindik jaso. Eskuragarri daukagun datu bakanetako bat, nolanahi ere, dagoeneko aipatutako bat da: gure lurraldera iristen den adingabe kopuruak beheranzko joera hautsi du, eta 2016. urtean lurralde batzuetan 2012. urteko bolumenen parera iritsi da.

 

2013an erakunde honek ekainaren 17ko Arartekoaren 5/2013 Gomendio Orokorra eman zuen. “Bakarrik dauden adingabe / gazte etorkinen arretarako bermeak”. Bertan zenbait gomendio plazaratu ziren, gai hauei lotuta: 1) beharrezko kolaborazio eta koordinazioaren garrantzia, 2) eskubideak eta bermeak betetzea eta 3)akonpainamendu sozialaren edota haurtzaroa babesteko baliabideetara irteteko bideratze egokiaren garrantzia.

 

2015. urte hasieran, igorri zenetik ia bi urte igaro ondoren, bertan aipatutako erakunde eragileengana jo genuen betetze mailaren, une hartako egoeraren, antzemandako aurrerapenen eta existitzen diren zailtasunen berri izateko; informazio eskaera hura ohiko epeetan bete zen. Bakarrik dauden atzerritar adingabeekin esku hartzea, hala ere, askotan aldatzen den gai bat da, oso dinamikoa delako edo araudia aldatzen delako; hala, eta gizartean oso egoera txarrean dauden adingabeengatik Arartekoaren kezka kontuan hartuz gero, 2016an jarraipen horrekin jarraitu da. Hala, hiru foru aldundien eta Lege Medikuntzako Euskal Institutuaren aurrean ofizioz egindako jarduketa berri batean aurretik egindako lanean lortutako informazioa partekatu da, Arartekoaren balorazioa helarazi da eta informazioa eta iritzia eskatu dira berriz ere. Adingabe hauen harrera prozesuan daukan betebehar garrantzitsua dela medio, erakunde honek Fiskaltzara ere jo du, hiru lurralde historikoan Fiskaltzaren lanean eragiten duten zenbait gai partekatzeko. Jasotako erantzunetako elementu garrantzitsuenak hurrengo paragrafoetan jaso dira:

 

Horiek lantzen hasi aurretik, nolanahi ere, nabarmendu behar da erakunde honek oso modu positiboan baloratzen duela euskal lurralde osoan aurkitutako adingabe edo ustezko adingabe guztiei emandako berehalako arreta; arreta hori adina zehaztu arte luzatzen da (bai agiri bidez, bai fiskalaren dekretu bidez) eta, horren arabera, tutoretza bereganatu edo egoitza baliabiderantz abiatzeko prestatzeari ekiten zaio.

 

 

2.3.5.a) Beharrezko lankidetza eta koordinazioaren garrantzia, bereziki adingabe izatea antzeman eta zehazteko fasean

 

Arabaren kasuan, azaldu dutenez, bakarrik dauden atzerriko adingabeei lotutako zenbait jarduketari buruzko esparru protokoloarekin bat etorriz jokatzen da, Lehendakaritzako Ministerioko idazkariordetzaren 2014ko urriaren 13ko Ebazpen bidez onartutakoa. Adingabea edo ustezko adingabea berehalako harrerarako zentroan sartutakoan, identifikazio eta aipamen mekanismoak martxan jartzen dira, dokumentatuta egon zein ez. Aurreko informazioa biltzen da, poliziaren dokumentaziotik eta familia eta gizarte identifikazio datuetatik, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adingabeak eta Familia arloan egindako lehenengo elkarrizketa batean, betiere interprete baten laguntzarekin. Informazio hori Adingabeen Fiskaltzari eta Gobernuaren Ordezkariordetzari jakinarazten zaio. Azaroan prozedura berri bat jarri zen martxan; araudi erregulatzailean eta esparru protokoloan ezarritakoa bermeekin betearazteaz gain, agiririk gabeko gazteak zehazteko kudeaketak azkartzea du helburu. Ondorioak hurrengo hilabeteetan antzemango dira, eta erakunde honek tentuz egingo dio jarraipena.

 

Pasaporteetako jaiotza datuen egiazkotasunari dagokionez zentzuzko zantzuak ote dauden Adingabeak eta Familia Arloak aztertzen du (eta halaxe justifikatzen ditu Fiskaltzaren aurrean). Beste bi lurralde historikoetan egiten den lanetik bestelakoa da honako hau, besteetan Polizia Nazionalak egiten baitu Bakarrik dauden Atzerriko Adingabeen Erregistroari kontsulta egin ondoren eta adingabeak aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa ikusita; Fiskaltzari jakinarazten dio, adingabea edo adinez nagusia izatea edo, hala badagokio, aurkeztutako dokumentazioa zalantzan jartzen duten arrazoiak argudiatuz. Edonola ere, esparru-protokoloko seigarren paragrafoko 2. puntuan jasotako zantzuak ere balioesten ditu Polizia Nazionalak lurralde horietan. Puntu honetan horrela jokatzeari buruzko hausnarketarako deia egin behar da, doktrina jurisprudentzialari erreparatuz, Auzitegi Gorenaren Areto Zibilaren 2014ko irailaren 23ko Epaiaren ondoren (1382/2013), erabakigarria izan baitzen gai horri buruzko ondorengo epaietarako, horietako batzuek berariazko eragina daukate Adingabeen Kontseiluan (2015eko uztailaren 1eko TS 5169/205 autoa eta Auzitegi Gorenaren 2015eko otsailaren 11ko 1004/2015 autoa).

 

Horri dagokionez, Arabako Foru Aldundiak zehaztu du adina zehazteko proba eskaerak, pasaportea izan arren (ez beste edozein dokumentazio mota ez identifikagarria), oso kasu zehatz eta puntualetan egiten dela, hain zuzen ere, honako hauetan:

 

• Agirian jasotako adinaren eta itxura fisikoaren artean desberdintasun argi eta deigarria egotea;

 

• Poliziaren agirietan jasotako datuak eta emaitzak pasaportean jasotakoarekin erkatuta erabat kontraesankorrak direnean.

 

Irizpidea Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia doktrinan jasotakoarekin bat datorrela uste da; “proportzionaltasuneko judizioa egin behar da, eta dokumentua fidagarria ez dela pentsatzeko arrazoiak ongi aztertu behar dira; horregatik, adina zehazteko probetara jo behar da”. Hala, hasieran aipatutako kudeaketa lanak egin ondoren, eta bertan emandako datuak haztatu eta gero, orduan eskatzen zaio Fiskaltzari esku hartzeko, probak egite aldera; nolanahi ere, ez badu beharrezkotzat jotzen edo justifikatuta ez badago, ez onartzea gerta daiteke.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak ere gorago aipatutako esparru protokoloaren arabera jarduten du. Azaldutakoaren haritik, adingabea lokalizatzen denean, edo ondorengo egunetan, kontsulta egiten zaio Polizia Nazionaleko Bakarrik dauden Atzerriko Adingabeen Erregistroari (eta erregistratu egiten da, erregistratu gabe egon bada, eta AIZ ematen zaio). Nolanahi ere, badirudi atal horretan oraindik arazoak daudela; izan ere, estatuan aurkitutako adingabe atzerritar oro idatziz eta modu fede emailean jaso behar bada ere, Bizkaira iristerakoan erregistratu gabe ageri diren adingabeak daude oraindik, nahiz eta estatuaren beste babes sistema batzuetan artatu dituztela jasota egon.

 

Araban ez bezala, Polizia Nazionala, bere irizpide propioetan oinarrituz, Fiskaltzari eskatzen dio adina zehazteko probak egiteko. Hala,“pasaporteko edukia faltsua, akasduna edo iruzurrez egindakoa dela pentsatzeko zentzuzko zantzuak egotea Polizia Nazionalak zehaztu ohi du”. Foru Aldundiak Fiskaltzari eskatuko dio adina zehazteko probak egiteko, neurrizko denbora pasa ondoren, adingabeak agiririk lortu ez duenean edo adingabeak eurak jakinarazten duenean ezin izango dituela bere identifikazio-agiriak eskuratu.

 

Gipuzkoan protokolo propioa daukate, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bakarrik dauden Adingabe Atzerritarren Protokoloa; 2014ko azaroan eguneratu zuten, esparru protokolo onartu berria aintzat hartuta. Eguneraketa prozesua Fiskaltzak berak gidatu zuen, eta probintziako Fiskaltzak (Atzerritartasun Atala), Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailak (Haurtzaro eta Nerabezaro Zerbitzua), segurtasun kidegoek (Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Ertzaintza eta Donostiako Udaltzaingoa), Gobernu Ordezkariordetzak, Donostia ospitaleak eta Lege Medikuntzako Euskal Institutuak ere parte hartu zuten. Aipatutako Gipuzkoako protokoloarekin bat etorriz, adina zehazteko okerreko datuak edo datu ez fidagarriak edo faltsutasun zantzuak justifikatzea segurtasun kidegoen betebeharra da. Horrela, polizia jarduleak adina zehazteko probak egiteko baimena eskuratzeko xedez Fiskaltzari bidali behar dion dokumentazioan, besteren artean, adin txikikoa edo adin nagusikoa dela zalantzan jartzeko, edo, bestela, aurkeztu den dokumentazioa zalantzan jartzeko arrazoiak azaltzeko idatzizko agiria ageri da. Aipatu protokolo markoaren seigarren atalaren 2.puntuan jaso dira atzerriko agintaritzek jaulkitako jatorrizko pasaporteen edo bidaia-dokumentuen baliagarritasuna zalantzan jartzeko orduan indar polizialek kontuan hartzen dituzten inguruabarrak.

 

Puntu honetan nabarmendu behar da esparru protokoloan azaldutakoarekin bat etorriz jardun bada ere, gogoratu behar dela aipatutako protokoloaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zela, hain zuzen ere aplikatzea Auzitegi Gorenarena doktrinaren aurkakoa dela uste zelako.

 

Gipuzkoako protokoloan badira erakunde honek bereziki nabarmendu nahi dituen beste bi datu ere. Araban eta Bizkaian premiazko harrera zentrora eramandako gazteak hezitzaileekin batera egoten dira kudeaketa guztiak egiterakoan; Gipuzkoan, berriz, polizia jardulea da adingabeak lagundu eta beharrezko leku guztietara eramaten dituena (Donostia ospitalea, Lege Medikuntzako Euskal Institutua, Fiskaltza), adina zehaztu arte. Gipuzkoako Aldundiak esan duenez, adingabeei polizia eta osasun arloko langileek lagundu izanak ez du orain arte arazorik eragin, eta adingabeen eskubideen berri emateko informazioa eta arreta nahikoa izatea bermatzen dela ulertzen da; hala ere, erakunde honen iritziz, gomendio orokorrean azaldu bezala, egokiagoa da adingabe horiei une oro hezkuntza langileek laguntzea.

 

Egiten diren proba erradiologikoei buruzkoa da bigarren datua. Diotenez, Lege Medikuntzako Euskal Institutuak parte hartu du protokoloa egiteko orduan. Protokoloan adierazi denez, karpoaren proba erradiologikoa egiten da, eta 17 urte dituela adierazten badu bakarrik egiten da, gero, ortopantomografia. Informazio hori ez dator bat Lege Medikuntzako Euskal Institutuak berak emandakoarekin; 2015eko erantzunean erradiografia ezarriak aipatu zituen, esaterako ortopantomografia eta karpoaren proba erradiologikoa, eta, kasu guztietan, klabikulako erradiografia, beharrezkoa izanez gero. Protokoloan ez da argi geratzen Lege Medikuntzako Euskal Institutuak kasu guztietan esku hartzen duen, “Fiskaltzak aldez aurretik erabakitzen duenean” jaso baita.

 

Prozesuaren bermeak dira, berriro ere, erakunde honen kezken iturri, karpoaren erradiografia bakarra (arraroa baita adin zehatza ematea, adin-tarteak adierazten baititu) erabakigarria izan baitaiteke haurrak babesteko sistematik at geratzeko. Gai honen aurrean Gipuzkoako Fiskaltzak erantzun zuen Lege Medikuntzako Euskal Institutuak kasu guztietan erantzuteak adina zehaztea atzeratuko lukeela; izan ere, auzitegietako medikuntza langileek daukaten lan metaketa dela bide, ezingo lituzkete presazko izaeradun gazteak aztertu. Azaldu denez, protokoloan ez da eskatu auzitegiko sendagileak esku hartzea, baizik eta osasun arloko langile espezializatuek. Ulertzen dutenez, parte hartzen duten Osakidetzako langileak, kasu honetan erradiologoak, betebehar hori egiteko kualifikatuta daude. Une honetan, zalantzak daudenean baino ez dute egiten Lege Medikuntzako Euskal Institutuak esku hartzeko eskaera. Berriz ere nabarmendu dutenez, epeak luzatu egingo lirateke aipatutako erakundeak esku hartzeko eskatuz gero.

 

Pertsona horiek aurkitzeko eta harrera emateko prozesuan inplikatutako eragile guztien arteko beharrezko lankidetza eta kolaborazioaren garrantziari buruzko lehenengo atal hau bukatzeko, berriz ere Gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautu zituen uztailaren 8ko 131/2008Dekretuko seigarren xedapen gehigarria gogoratu behar dugu, bertan aurreikusi baitzen bakarrik dauden adingabe atzerritarren premiazko harrerarako jardun protokolo komun bat prestatzea. Berriz ere nabarmendu nahi dugu protokolo hori Euskal Autonomia Erkidego osorako komuna izan behar dela, zerbitzuen kokapenaren arabera lurralde historiko bakoitzeko beharrezko aldagaiak errespetatuz, baina irizpide, berme eta eskubide berberak txertatuz.

 

Foru zerbitzuek gai honi buruz dauzkaten iritziak askotarikoak dira. Arabak ez du adierazpenik egin; Bizkaia, berriz, bat dator Arartekoarekin hiru lurraldeetarako protokolo komuna orain garatzeko premian eta erakundez gaindiko mailei dagokienez (bakarrik dauden adingabe atzerritarren fenomenoan inplikatutakoak). Egia da ez dagoela babes sistema kudeatzen duten administrazioak lotzeko harrera protokolo komunik, 2014ko urriaren 13ko Ebazpena (esparru protokoloa) ez baita loteslea sinatzen ez bada, eta Euskadin protokoloa aurreikusi zuen seigarren xedapen gehigarria ez da gauzatu, adostasuna lortu eta esfortzu handia egin arren. Gipuzkoako lurraldearen iritziz, hiru lurralde historikoetarako protokolo komun batek ez luke inolako hobekuntzarik ekarriko; hala ere, Eusko Jaurlaritzak lan honetarako aldundiei dei egiten badie, orduan Gipuzkoako Aldundiak kolaboratu egingo luke, beste aldi batzuetan egin duen moduan.

 

Gipuzkoako Fiskaltzarekin izandako bileran azaldu zenez, Euskadin protokolo bateratu bat izan ahal izateko hiru fiskaltzen artean akordio bat lortzeko aukera aztertzen ari dira.

 

2.3.5. b) Bermeak eta eskubideak betetzea

 

Kapitulu honetako intereseko elementu bat Fiskaltzak igorritako adina ezartzeko dekretua aldatzeko aukerarekin lotuta dago. Adina ezartzeko dekretuaren helburua da, datu fidagarririk ez dagoenez, beharrezko informazioa eskuratzea adingabearen babesa erabakitzeko edo ez. Behin-behineko neurri bat da eta egoera berriengatik alda daiteke. Beraz, geroago igorritako pasaportea egotekotan, egiazkoa bada gailentzen dena, aldatuko litzateke, zailtasunik gabe. Horretarako, Fiskaltzari jakinarazi beharko litzaioke, pasaporte bat edo beste identitate-dokumentu bat dagoela jakin dezan, jasotako datuak ezagutzeko eta aldaketa formalki eskatzeko. Eskaera hori egin dezake interesdunak berak edo nerabearen zaintza duen foru zerbitzuak, besteak beste. Erakunde honek jakin izan duenez, kasu batzuetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du eskatu fiskaltzaren dekretua aldatzeko, gaztea ukitzen duen dokumentazioan data beti aldatzen badu ere. Fiskaltzaren dekretuaren informazioa geroago dokumentazioak ziurtatutako adinera egokitzeko zalantzarik eta arazorik ez dagoenez, egokia izango litzateke aldaketa horiek eskatzea, errotik saihesteko etorkizunean egon daitezkeen arazo administratiboak.

 

Zaintza edo babesa fiskaltzaren dekretuan oinarrituz eteten denaren jakinarazpenari dagokionez, Arabako Foru Aldundiaren jarduna bat dator horren inguruan egindako gomendio orokorrarekin. Gazteari hitzordua ematen zaio Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren Adingabearen eta Familiaren arloan. Bertan, bere erreferentziazko teknikariak edo Arabako Adingabearen Kontseiluaren lege-aholkulariak, gaztearen ama hizkuntzako interprete baten laguntzaz, bere adin nagusitasuna ezartzen duen fiskaltzaren dekretuaren edukia jakinarazten dio, baita horren ondorioak ere, egoitza-baliabidean ematen ari zaion arretari dagokionez. Harrera eteten duen ebazpena ematen zaio. Era berean, jakinarazten zaio, egoitza-harrera eteteko neurriaren aurkako errekurtso bat jartzeko eskubidea duela. Hala, aurkaritza-demanda jartzeko epeen inguruko beharrezko informazioa ematen zaio eta doako justizia eskatzeko Orientazio Juridikoko Zerbitzu bat dagoela eta hori non dagoen adierazten zaio. Jakinarazpenaren unea ezartzeko, Gasteizko Udalaren erantzuna izan arte itxaroten da, udal-baliabideetan plazak daudela bermatuz. Izan ere, bertan emango diote harrera haurtzaroa babesteko zentrotik irteten denetik.

 

Bizkaian, ez dugu ikusi burututako jardunbidean idazki honetan aipatutako gomendioarekin bat ez datorren elementurik dagoenik. Izan ere, aldundiak berehalako arreta eteteko Foru Agindua ematen du (Behin-behineko zaintzari buruzko uztailaren 28ko 26/2015 Legearen ostean), baita egoitza-baliabidean zaintza emateko ere. Zentroko hezitzaileek edo kasuaren koordinatzaileak formalki jakinarazten dute etenaldia eta errekurtso bat jartzeko aukera. Nolanahi ere, Foru Agindua egin baino lehen, Haurrak Babesteko Zerbitzuak Fiskaltzaren dekretua jasotzen duenean gazteari horren edukiaren berri ematen dio, bai eta prozesuaren hurrengo urratsena ere. Erakunde honek adierazi du kezkatuta dagoela gazteari ematen zaion informazioak eta elkarrizketaren garapenak eragin handia izango dutelako bere erabakietan. Horri dagokionez, foru zerbitzuak zehaztu du ahalik eta jakinarazpenik zehatzena egiten dela eta beti aipatzen dela errekurtso bat jartzeko aukera. Horrez gain, orientazioa ematen zaie gizarteratzea babesteko programak ezarrita dituzten erakundeei. Era berean, argi uzten da egoitza-baliabidean egon daitekeela dagokion foru agindua jaso arte. Izan ere, gazte horietako askok hori egiten dute.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015ean hobekuntza batzuk egin zituen; izan ere, zaintza-neurriaren etenaldia jakinarazteko alderdi horretan hobekuntza horiek egiteko proposatu zitzaion. Horrela, adingabeen babesa eta zaintza hartzeko emandako administrazio-ebazpen guztiek beren-beregi zehazten dute xedapen-atalean neurri horiek automatikoki etengo direla arreta jasotzen duen pertsonak adin-nagusitasuna betetzen duenean. Hala ere, ordutik aurrera, gazteari ezarritako neurria eteten dela idatziz jakinarazteko izapide gehigarria egiten da. Babeseko teknikariak behar bezala dokumentatzen du izapidea.

 

Ez-ohiko egoerengatik egoitza-baimena emateko gomendioa egin da, adin-nagusitasuna bete bada eta babes-zerbitzu batek tutoretza, zaintza edo behin-behineko babesa izan badu, bai Araban, bai Bizkaian. Gomendio horren igorpenaren balorazioari dagokionez, azpimarratu dute apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuak onetsitako urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren Araudiaren 1. ataleko 198.artikulua hartu behar dela kontuan; horrek hauxe dio:“horrek, hau da, babes-erakundeak gomendio bat egin dezake”. Ez du adierazten beharrezkoa denik txosten deskribatzaile bat egitea, ezta gaztearen aprobetxamenduaren egokitasunaren inguruko jarrera arrazoitzea ere, Arartekoak uste duen bezala. Hala eta guztiz ere, adierazi dute, kasu guztietan, txostenaren igorpenaren inguruko erabakia banaka hartzen dela, honako elementu hauek balioztatuz: gaztearen egoerak, bere bilakaera eta baliabideen aprobetxamendu-maila, bere integrazioa errazten duten gaitasunak garatzeko.

 

Arabaren kasuan, ulertzen da, oro har, 6 hilabete inguruko egonaldia behar dela irizpide orokor horrek aipatzen duen adingabearen bilakaera balioztatu ahal izateko. Aldeko txosten bat egiteko behar adina daturik edo datu positiborik ez duten kasuetan, ez zaio gomendiorik egiten Gobernuaren Ordezkariordetzari. Bizkaiak, denbora zehatza ezartzen ez badu ere, adierazten du ezin dela “egoitza-zentroan programatutako prestakuntza-ekintza eta jardueretan behar bezala parte hartu” duen jakin harreran egondako denbora nahikoa ez bada prestakuntza-ekintzetan eta programatutako jardueretan parte hartzeko. Edonola ere, gazteak eskatzen badu, dokumentua igortzen da, parte-hartze eta aprobetxamendu-maila adierazten ez bada ere. Gipuzkoak adierazi du kasu guztietan egiten dela horrela, salbuespenik gabe, adingabeak harrera-egoitzan egin duen denbora edozein izanik ere.

 

Azkenengo kontu bat honen ingurukoa da: Gobernuko Ordezkariordetzak egiten ari diren interpretazioa egoitza-baimena eskatzeko ezarritako tutoretzako 9 hilabeteen inguruan (Espainian bizi diren atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren Arautegiaren 196.1 artikulua -apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretua-). Hala, epe hori gutxieneko epe gisa ezarri dute. Arartekoak duen informazioa da Gipuzkoako Gobernuaren Ordezkariordetzak ez dituela egoitza baimentzeko eskaerak onartzen tutoretzako 9 hilabete egiaztatzen ez badituzte. Kasu guztietan ez denez tutoretza-epe hori betetzen, adin-nagusitasunagatik tutoretza eten ostean eskatzera behartuta egoten dira. Kasu honetan, hiru hilabeteko epean eskatu behar da pasaportea igortzen denetik. Horrez gain, bizitza-baliabideak eta foru zerbitzuko txostena egiaztatu behar dira, besteak beste.

 

Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 2015eko Memorian (III kapituluaren 4.7.6 atala) jasotzen da interpretazio hori Estatuko beste leku batzuetan ere egiten ari dela. Hori dela-eta, Kordobako Gobernuaren Ordezkariordetzak kontsulta bat egin zion Barne Ministerioari (Immigrazio eta Emigrazioen Idazkaritza); horrek erantzun zuen gehieneko epetzat hartu behar dela.

 

2016ko irailean Gipuzkoako Fiskaltzarekin izandako bileran, erakunde honi jakinarazi zion kontuan hartuko zuela eta jardunbide horren inguruko informazioa eskatuko zuela.

 

Araban, egoitza-baimena eskatu ohi da babes-erakundeak adingabearen tutoretza daukanean eta hori dokumentatuta dagoenean. Gobernuaren Ordezkariordetza modu positiboan erantzuten ari da eskaera horien aurrean, bederatzi hilabete horiek baino lehen gutxi egin badira ere. Izan ere, gehienak dokumentatu gabe joaten dira eta jatorrizko herrialdean dauden senideek zailtasunak dituzte beharrezko dokumentazioa biltzeko. Hala, dokumentazio horrekin eta aurretiazko hitzorduarekin aurkeztu behar dira jatorrizko herrialdeen Enbaxada eta Erakunde Kontsularretan. Adierazi beharra dago erakunde horiek ez dutela eskatutako dokumentazioa gustatuko litzaigukeen bezain azkar igortzen egoitza-baimena lortzeko prozesuarekin jarraitu ahal izateko.

 

Bizkaian ez da tutoretza hartu zenetik 9 hilabete igaro arte itxaroten egoitza-baimena eskatzeko; izan ere, eskaera hori adingabeak beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu eta berehala egiten da.

 

2.3.5. c) Gizarte-laguntzaren edota haurrak babesteko baliabideetatik irteteko desbideratze egokiaren garrantzia

 

Segimendua egiten ari garen gomendio orokorrean, gogoeta nahikotxo adierazten dira, emantzipazioan laguntzeko programen elementuei buruzkoak (behar adina baliabide ekonomikoak -”merkatuko” kostua estaltzen dutenak- oinarrizko beharrak, ostatu-beharrak eta mantenuaren estaldura bermatzeko), baita baliabide horiek jasotzeko moduari buruzkoak ere. Horrez gain, adierazten da prozesuan zehar erreferentziazko laguntza egonkorrak funtsezko papera duela eta garrantzitsua dela “arreta jarraitua” bermatzea, zerbitzu desberdinetako profesionalen lan partekatuak desbideratze soil baten gutxieneko baldintza baino berme gehiago eskaintzeko.

 

Araban, babeseko foru zerbitzuak arreta ematen dien adingabe guztiek, estatukoak edo atzerrikoak izan, irteteko banakako programa bat dute, aurretiaz banakako hezkuntza-planean landutakoa. Harreraren Ondoko Jarraipenaren Programa bitarteko baliabide bat da eta gizarte-zerbitzu orokorretarako edo bizitza independenterako pasabidea errazten du; horrez gain, bizitza autonomoan gidatzen, orientatzen, laguntzen eta aholkatzen dituen hezkuntza-jarraipena egiten die. Hala eta guztiz ere, gazte guztiak ezin dira horretara sartu. Harreraren Ondoko Jarraipenaren Programatik kanpo geratzen diren gazteak Gasteizko Udaleko udal-baliabidetara sartzen dira; baliabide horiekin koordinazioa dago, 2014an bi erakundeen artean eratutako protokoloaren arabera: Laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen inguruko Udalaren eta Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren arteko Protokoloa. Adingabearen eta Familiaren Arloa Gizarte Kontuen eta Adineko Pertsonen Udal Sailarekin koordinatzen da, gizarte-txosten bat igorriz edo zuzenean zailtasun bereziko egoeretan. Hala, bermatzen da, nolanahi ere, adingabeen baliabidean baja ez ematea ondorengo momentuan estaldura edo beste aukera bat eskaini gabe. Hala eta guztiz ere, Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzura sartzen dira; bertan, oro har bazterketa egoeran edo bazterketa-arriskuan dauden pertsona helduentzat aurreikusitako baliabideak eskaintzen zaizkie.

 

Babes-erakundeak ustezko adingabe gisa arreta eman dien kasuetan, adina ezartzeko probak egin ostean, Dekretu Fiskal batean oinarrituz adinez nagusiak direla jotzen bada, ez da beharrezkoa izango irteteko banakako plan bat eratzea, ezta segimendua egitea eta babesa ematea ere. Izan ere, pertsona horiek adinez nagusiak dira. Hala eta guztiz ere, gure lurraldean geratu nahi dutela adieraztekotan, Udalaren eta Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren Protokoloan jasotzen den bezala, udal gizarte-zerbitzuetara ere bideratuko zaie.

 

Bizkaian, laguntzarik gabeko atzerriko adingabeak Mundutik-Mundura programara eta emantzipazioko Helduz programara bideratzeko protokoloak daude. Gaur egun, programa horiek berrikusten ari dira, hain zuzen ere, Haurtzaro Zerbitzuan jasotako arretatik Gizarteratzeko Zerbitzura ahalik eta modu artikulatuenean igarotzen direla bermatzeko (egun sail desberdinetan daude zerbitzu horiek). Hala ere, jakina den bezala, tutoretzapean egon diren laguntzarik gabeko atzerriko adingabe guztiak ez dira aipatutako programetara sartzen. Programa horietara sartzeko irizpideren bat betetzen ez dutenentzat, plaza bat izapidetzen zaie Bilboko Udal Aterpetxean eta Hemen programa dagoela eta non dagoen jakinarazten zaie. Erakunde honek aurretik adierazi duen bezala eta aurten Arartekoaren 2016ko apirilaren 14ko Ebazpenean eta 2016ko apirilaren 19ko Ebazpenean adierazi duen bezala, programa honek ematen duen arreta ez da kapitulu honetan aipatutako 5/2013 Gomendio Orokorrean proposatutako mailara heltzen.

 

Oinarrizko beharren estaldurari dagokionez, ez da aldaketarik egon bulego honen aurreko urteetako txostenetan jasotako informazioari dagokionez. Bertan, gizarteratzeko laguntza bereziak aipatzen ziren; nolanahi ere, laguntza horiek gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuekin lotutako banakako arreta-planetan oinarritzen dira. Halaber, laguntzen inguruko hausnarketa egiten ari da; horren helburua da laguntzak erabiltzaileek dituzten gizarteratzeko behar anitzekin gehiago lotzea. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak azpimarratu du gazte horiek gainerako herritarrek dituzten baldintza berak dituztela, gizarte-bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzat eskuragarri dauden egoitzako, eguneko arretako baliabideetara eta gizarte-hezkuntzako baliabideetara sartzeko. Izan ere, baliabide horietako ohiko onuradunak dira, bereziki eguneko arreta-zentroenak eta laneratzearen aurreko lantegienak.

 

Gipuzkoan diru-sarrerak bermatzeko laguntza bertan behera utziko da modu mailakatuan (ekainaren 28ko 14/2016 Foru Dekretua) eta hori berri txar bat da erakunde honentzat. Izan ere, erakunde honek behin baino gehiagotan adierazi du laguntza hori positiboa dela eta jardunbide egokitzat ere hartu du. Laguntza horrek ahultasun egoeran dauden eta erreferente heldurik ez daukaten gazteen talde batentzako beharrezko euskarria eman izan du (bai ekonomikoa, bai soziala, lan-plana eta hezkuntza-plana ere jasotzen baititu), hau da, babesgabe dauden haurrentzako gizarte-baliabideetatik atera diren baina bi urtetik beherako tutoretza eduki duten gazte horientzat. Nolanahi ere, emantzipazio-pisuak mantenduko dira (98 plaza Gipuzkoan sakabanatutako 18 pisutan) eta 18tik 23 urtera bitarteko gazteentzako laguntza ekonomikoak ere bai. Izan ere, ehunaka gazteek jasotzen dituzte laguntza horiek hilero.

 

Emantzipazioa babesteko programei dagokienez, Arartekoak adierazi nahi du, badakiela gazte horien beharrei ematen zaien erantzuna gizarteratzeko zerbitzuetatik ematen dela neurri handi batean. Hori gorabehera, ezin dugu ahaztu horien beharrak eta profila ez direla zehazki bazterketa-egoeran dauden beste pertsona batzuen berberak. Argi dago gazte horiek gainerako heldu gazteek dituzten emantzipaziorako behar berberak dituztela (enplegua, etxebizitza, trebakuntza...), baina ez dute familiarik, gure gizartean babes eta segurtasun sare bat dena. Izan ere, familia da benetako euskarria bizitza autonomoko proiektu pertsonaletan aurrera egin ahal izateko. Hain zuzen ere, familiarik ez dutenez, horien ahultasuna nabarmen areagotzen da eta bestelako babesik izango ez balute, bazterketa-arriskuko egoera horrek bazterketa-egoera konplexuago eta larriagoetara eramango lituzke. Egiaztapen horretatik bi ondorio ateratzen dira:

 

• Lehenik eta behin, egiaztatu egin da pertsonen bizitza-prozesuak berme handiagoekin oinarritzeko behar garrantzitsuetako batzuk ez direla gizarte-zerbitzuen eskumen nagusia. Horrela, gazte horiek gaitasun pertsonaletan eta harremanetarako gaitasunetan arazorik ez duten pertsonak dira. Hala ere, etxebizitza bat, lanpostu bat eta gaitzen dituen prestakuntza lortzeko zailtasunak dituzte. Eginkizun horretan, beste erakunde batzuek ere hartu behar dute pertsona horien eskubideekiko konpromisoa.

 

Hala, zailtasun horietako bat aipatzen zen txosten honen Hezkuntzaren atalean: Oinarrizko Lanbide Prestakuntza sortzearekin, gaikuntza mugatu da otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuan adierazitako terminoetan. Horrez gain, mugapen horretan Hasierako Gaikuntza Profesionaleko Programen desagerpenak eragin du. Gabezia horren aurrean, foru zerbitzuak zenbait ekimen abiarazten ari dira:

 

- Araban, prestakuntza-prozesuak abiarazi dira zentroetan (alfabetatzea, eginkizun instrumentalak ikastea, etab.) eta inguruan eskaintzen diren baliabideetan (herri-kulturako zentroak eta gizartetxeetako ikastaroak).

 

- Bizkaian, ofizialak ez diren hizkuntza-murgiltzeko berezko ikastaroak edo lantegi okupazionalak (lorezaintza, mantentze-lanak, etab.), besteak beste. Hurrengo ikasturtean matrikulatu ahal diren kasuetan, etorkizuneko edukiak indartzeko ikasgaiak ematen dira. Era berean, diru-laguntzak eman zaizkie irabazteko asmorik ez duten erakunde batzuei, trebatzera zuzendutako jarduera batzuk egiteko, babesgabetasun egoeran dauden nerabeen laneratzeko. Neurri handi batean, nerabe horien artean daude atzerriko adingabeak.

 

- Gipuzkoan, harremanetan jarri ziren Hezkuntza Sailarekin; sail horrek, zailtasunak ezagutzen zituelarik, lan-aukera bat proposatu zuen. Aukera hori, 2.2.2. c) puntuan adierazi den bezala, gaur egun oraindik ez da ezarri, horren arrazoiak zeintzuk diren ez dakigun arren.

 

Argi dago ekimen horiek ez direla nahikoa adingabe horien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko. Hortaz, erakunde honek Hezkuntza Sailari eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari -enplegurako prestakuntza azpisistemaren arduraduna- berriro ere eskatuko die behar horiei erantzuteko konponbide egonkorrak emateko.

 

• Bigarrenik, gizarteratzeko zerbitzuek arreta ematen diete bazterketa-arriskuan dauden pertsonak direlako. Beraz, horiei zuzendutako programek, gutxienez, dituzten behar espezifikoetara zuzendutako erantzun bat eman behar diete. Nolanahi ere, behar horiek bazterketa-egoera larrian dauden beste pertsonek dituzten behar desberdinak dira. Hain zuzen ere, gomendio orokorrean emantzipazio-programen osagai gisa aipatzen diren elementuetako batzuek espezifikotasun hori kontuan hartzen saiatzen dira.

 

Emantzipazioa eta, oro har, gizarteratzea babesteko zerbitzu eta programen inguruko azkenengo ohar bat egingo dugu. Orain arte diseinatutako Gizarte Zerbitzuen Mapa desberdinetan islatuta dagoenaren arabera, aldaketa handiak egitea aurreikusita dago, erakunde eskudunei, lurraldeko banaketari eta estaldura-mailak areagotzeari dagokienez. Beraz, hausnarketa eta antolamendu prozesuan gaude eta baliteke une egokia izatea paragrafo hauetan adierazitako hausnarketak kontuan hartzeko.

 

2.3.5. d) Pasaporteak itzultzea dokumentuen faltsutasunagatik salatutako prozeduretan

 

Aipatu dugun gomendio orokorraren segimendutik kanpo, 2015eko amaieran, erakunde honetan kexen multzo bat aurkeztu zen. Horien bidez, jakinarazi zen, dokumentuen faltsutasunagatik burututako eta delitua ez egoteagatik artxibatutako salaketa-prozeduretan, pasaporteak ez zirela itzultzen. Horrek titularrak kaltetzen zituen identifikatzeko dokumentaziorik ez zutelako.

 

Kontu hori dela eta, Arartekoko langile batzuek zenbait bilera izan dituzte Fiskaltzarekin eta Gobernuaren Salarekin. Bilera horietan, pasaportea ez itzultzeak dakartzan zailtasunak jakinarazi dira eta horrela sortzen den paradoxaren berri eman da. Izan ere, pasaporte berriak entregatu ez den pasaportean jasotako eduki bera dauka. Nolanahi ere, arazo hori Gipuzkoan soilik agertu zenez, lurralde horretako Fiskaltzarekin izandako bileran jorratu zen. Fiskaltza horrek jakinarazi zuen pasaporteak ez direla itzultzen uste osoko pieza bat direnean, hau da, pasaportea manipulatu denaren zentzuzko seinaleak daudenean. Hala, seinale horiek formalak dira, ez materialak. Kasu honetan, arazoa ez zen hori; beraz, arraroa zen. Edonola ere, pasaportea ez itzultzea ezartzen duen ebazpenaren aurka errekurtso bat jar daiteke Probintzia-auzitegiaren aurrean egoera hori ematen zen kasu zehatzak aztertu ondoren, egiaztatu zen une horretan ebatzita zeudela edo prozesuan zeudela egoitza judizialean. Hala eta guztiz ere, txosten hau bukatu denean, Arartekoak ez daki benetan pasaporteak titularrei itzuli zaizkien.

 

2.3.5. e) Informazio-tratamendua

 

Joan den urtean, Herriaren Defendatzaileari bideratutako jarduketa bat adierazi zen. Izan ere, jarduketa horrek Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak informazioa tratatzeko moduarekin, eta zehazki, Gipuzkoako Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako prentsa oharrarekin izan du zerikusia. Ekainaren 10ean argitaratutako eta hedabideetan oihartzuna izan duen prentsa-oharrean (Diario Vasco, 2015-06-11), immigrazioak, eta zehazki, bakarrik dauden adingabe atzerritarren kolektibo ahulak gizartean duen irudiari eragiten dieten adierazpenak egin dira. Prentsa-oharrean aipatu da frogatu ez diren delituak egitea eta dei efektua egotea bezalako balorazioak sartu dira.

 

Arartekoaren iritzia Herriaren Defendatzaileari helarazi diogu. Izan ere, esan diogu jokabideak auzipetzea auzitegien ardura dela eta, poliziak etorkinen jarduerei buruz ematen dituen informazioei dagokienez, komenigarria dela irizpide arduratsua eta zuhurra izatea, informazioa diskriminazioa eragiteko, errepikatzeko eta indartzeko tresna bihurtzea saiheste aldera.

 

2016an, Herriaren Defendatzailearen bulegoak erakunde honi erantzun zion; hala, jakinarazi zion jarduketa ugari burutu dituela erakunde eskudunekin hedabideek immigrazioaren inguruan egiten duten tratamenduari dagokionez. Horrez gain, azpimarratu zuen beharrezkoa dela Konstituzioaren 20. artikuluak jasotzen duen informazio-askatasuna diskriminazioaren eta intolerantziaren prebentzioarekin uztartzea. Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari helarazi diot Ministerio Fiskalari dagokiola adin-nagusi edo adingabe izaera ezartzea identifikazio-dokumentaziorik ez dagoenean edo aurkeztutako dokumentazioaren inguruko zalantza zentzudunak daudenean. Ministerio Fiskalak hori egiten du adina ezartzeko dagokion dekretua emanez, behin espedienteko datu guztiak aztertuta; datu horien artean, besteak beste, proba oseometriko eta erradiologikoak daude. Horrez gain, adierazi du zuzendaritza nagusiari jakinarazi zaiola kasu zehatzetako batzuen egoera (Txosten Orokorraren III.08 kapituluaren 4.1.1 puntua ikusi), oharrean jakinarazitako bestelako egoeran daudenak. Era berean, adierazi da prentsa-oharrak ziurtzat jotzen duela herritar atzerritarrek pasaporteak faltsutzen dituztela eta horien herritartasuna aipatzen du, errugabetasun-presuntzioa eta kontu horren inguruko ebazpen judiziala emateke dagoela kontuan hartu gabe. Azkenik, erakunde horri gogorarazi dio kautela bereziarekin jokatu behar dela adingabeen edo ustezko adingabeen edo atzerritarren taldea bezalako beste talde batzuen datuak ematerakoan; izan ere, pertsona edo talde horiek estigmatizatu daitezke legez kontrako jarduerekin lotzean eta pertsona horien inguruko estereotipoak eta aurreiritziak sortzea edo sustatzea saihestu behar da.

 

Erakunde honen jarduketa eta, horrenbestez, Herriaren Defendatzailearena eragin zuen egoerari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduketa positiboa izan dela azpimarratu behar da, uneoro mantendu zuelako adingabeei emandako arreta. Izan ere, errugabetasun-presuntzioa dela-eta, zigortuak izan arte, adingabeak ziren ondorio guztietarako. Horrez gain, prozedura penalean agertzen saiatu zen baina ukatu zioten, pertsona horiek helduak zirela jo zelako.

 

 

 

2.3.6. Genero-indarkeria jasan dezaketen haurrak eta nerabeak

Adierazi dugun bezala, 2015eko uztaileko legegintza-aldaketaren ondorioz, behingoz lortu da genero-indarkeria jasan dezaketen haurrak indarkeria horren zuzeneko biktimatzat hartzea. Biktima estatutua ematean, bermatu ahalko da, batetik, neurri zibilak eta penalak hartzen direla, prozedurako beste edozein subjektu bezala. Bestalde, biktimatzat hartzeak esan nahi luke baloratu egingo litzatekeela etxean indarkeriaren eraginpean egotea haiengan eta haien garapenean nola eragiten ari den, eta, ondorioz, haur horien sufrimenduarentzako erantzun espezifiko egokienak egituratuko liratekeela, amekin esku-hartzeak haiengan zeharka izan dezakeen eraginaz harago.

 

Bulegoaren joan den urteko txostenean aurreratu zen bezala, 2016ko lehenengo hilabeteetan Emakundek zuzendutako eta 2014an hasitako lana bukatu zen. Lan horiEtxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioaren Jarraipen Batzordearen Erakundeen arteko Talde Teknikoaren esparruan egin da. Adostutako laneko plana Segimendu Batzordeari aurkeztu zitzaion, horrek onar zezan. Eskuragarri dago jadanik gauzatzen hasteko.

 

 

2.3.7. Sexu-abusua

 

Sexu-abusua, oro har, sexu-indarkeria ez da 2.3 atal honek aipatutako gizarte-zerbitzuek soilik kudeatu behar duten kontu bat. Hala eta guztiz ere, argi dago indarkeria horrek haurrek eta nerabeek babestuak izateko duten eskubideen aurka egiten duela; atala iragartzen duten Haurraren Eskubideen inguruko Konbentzioaren artikuluek eskubide horiek aipatzen dituzte. Umearen Eskubideen Batzordeak, hala ere, haurren kontrako sexu-abusua haurrenganako tratu txar larria dela gogorarazten du, haurrak eskubideak dituzten subjektu gisaren ikuspuntutik jorratu behar dena. Hau da, abordatze hau biktimatzat hartzetik harago doa eta duintasunaren eta osotasun fisiko eta psikologikoaren errespetutik abiatzen da, eskubideen titular gisa.

 

Sexu-indarkeriaren barruan zenbait jokabide sartzen dira; normalean 3 taldetan bereizten dira eta horietako lehenengoa da sexu-abusua. Horren barruan sar daiteke sexu-kontaktua, baina baita kontaktu zuzenik gabeko jarduerak ere. Edozein kasutan, haurraren muga pertsonal eta intimoak gainditzea suposatzen du. Pertsona batek (heldua edo beste adingabe batek) haur bati inposatutako sexu edukia duten jarrerak dira, desberdintasun edo botere asimetria testuinguru batean egindakoa, normalean engainu, indarra, gezurra edo manipulazioa erabiliz.

 

Urteak eman ditugu errepikatzen beharrezkoa dela haurren eta nerabeen aurkako tratu txar larri horri behar bezala aurre egitea. Hala, dirudienez, 2016an beharrezko baldintzak eman dira, gutxienez, orain arte demanda horien berri ez zuten zenbait eremutatik erantzun egokiak eskatzen hasteko. Horren adierazgarri dira honako paragrafo hauek:

 

Arartekoak aurten zabaldutako ofiziozko jardunen artean, gure epaitegietan agertzen diren haurrek jasotzen duten arretari dagokiona azpimarratu beharra dago, biktima edo lekuko gisa izan, balizko sexu abusuen kasuan.

 

Horren markoaren barruan, erakunde honek Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoarekin eta Fiskaltzarekin lan saioak deitu ditu, baita abokatuen kualifikatutako ordezkariekin ere, partekatutako helburu batekin: kontradikzio printzipiotik eta defentsarako bermetik sortutako prozesu eskaerak espainiar eta europar araudian agertzen diren haurrak babesteko irizpideekin bateratzea. Zentzu honetan, eta erreferentzia gisa biktima eta lekuko diren adingabeak babesteko Estatuko Fiskaltza Orokorraren 3/2009 Zirkularra hartuz, hobetzeko eremu bezala honakoak identifikatuko ditugu:

 

• Bulego adiskidetsuak adingabeek parte hartu behar duten diligentziak praktikatzeko.

 

• Ireki aurretik esku hartu duten beste sistema publiko batzuek igorritako txosten teknikoen zigor prozeduran aintzat hartu eta jaso, eta bereziki euskal osasun sistemak eta gizarte zerbitzuak.

 

• Adingabeei praktikatutako frogak bete beharreko denbora, espazio eta lan dinamikaren baldintzak, nahikoa ez den instrukzio jarduera baten parte bezala, aldi berean bigarren mailako biktimizazioaren prebentziorako baliagarria dena.

 

• Adingabeekin egin beharreko Justizia Administrazioko zerbitzuen eta langileen berariazko formazioa, eboluzio garapenari eta prozesuaren ulermen mailari buruzkoa.

 

• Hasieratik haurrei eman beharreko arreta terapeutikoa.

 

Fiskaltzak berak lehen aldiz ohartarazi du Internet eta teknologia berrien bitartez adingabeek pairatutako jazarpen sexuala dela-eta gero eta kezkatuago dagoela.

 

Hezkuntzaren arloan egondako azkenengo kasuak eta kezka hau direla-eta, protokolo hau ezarri egin da:Hezkuntza-arloko Protokoloa, adingabeen babesgabetasun, tratu txar, sexu-jazarpen eta sexu-abusu egoetarako eta Hezkuntza-arloaren eta adingabeak babesteko esku hartzen duten agenteen arteko lankidetza eta koordinaziorako.

 

Sexu-abusuaren gaia zenbait elkarteek –AVAIM, Save the Children, Gure Sarea– antolatutako jardunaldi, ikastaro eta seminarioetan jorratu da. Horietan guztietan, argi geratu da beharrezkoa dela horren inguruan gehiago jakitea; lehenago eta hobeto hautematea; sakontasun handiagoz ulertzea; erantzun egokiak eratzea; konektaturik lan egitea eta osotasun-ikuspegiarekin. Erakunde honek uste du arazoa hauteman ostean, aurrerapausoak eman behar direla, goian adierazi den bezala, haurren eta nerabeen eskubideak ardatz gisa hartuta.

 

 

2.3.8. Txosten berezia:

Udal gizarte zerbitzuen egoera Euskal Autonomia Erkidegoan. Egungo egoera eta hobetzeko proposamenak

 

Txostenaren atal honek aipatutako egoera gehienak foru eskumeneko zerbitzu eta programen bidez kudeatzen dira haur eta nerabe horien babesgabetasun-maila dela-eta. Hala ere, ezin da ahaztu udal gizarte zerbitzuek funtsezko paper bat dutela babesgabetasun-egoeran dauden haurrei eta nerabeei emandako arretan (hala badagokio, babesgabetasun-egoeran daudenak). 2016ko amaieran, erakunde honek udal gizarte zerbitzuen inguruko txosten monografiko bat aurkeztu zuen. Bertan, zenbait hausnarketa eta gomendio jasotzen dira, gizarte zerbitzuen sistemaren funtzionamendu integratua hobetzeko eta zorroan aurreikusitako zenbait zerbitzu eta prestazio hobetzeko ere bai. Txostena zehaztasun handiagoz aurkezten da txosten orokorraren IV. kapituluan, baina babesgabetasun-egoeran edo arriskuan dauden haur eta nerabeentzako arretaren ikuspuntutik, honako gomendioak (txostenaren ondorioekin harreman estua dutenak) nabarmendu behar dira:

 

• Gizarte-hezkuntzako esku-hartze eta esku-hartze psikosozialeko zerbitzuari bultzada berri bat ematea, bere jarduna haurrak babesteko araudi guztian aurreikusitako eskumen eta gurasoen arduren jardun egokiarekin lotutakoen ezberdinak diren haurren eta nerabeengan babesgabetasun egoera sortzen dituzten arazoei zabaltzeko: jazarpena edo bizikidetza arazoak (eskola eremuan eta horrez gain), berdinen arteko biolentzia eta harreman afektibo eta sexualetan, arrisku-kontsumoak, etab.

• Lehen eta bigarren mailako arretaren arteko koordinazioa hobetzea, lankidetzako protokoloak edo erabakiak eratuz eta desadostasunak ebazteko mekanismo eraginkor bat ezarriz.

• Gizarte zerbitzuen sistemaren eta hezkuntza-sistemaren arteko lankidetzan sakontzea, lankidetza-kultura bat garatuz. Kultura horren helburua izango da arazo sozialak hautematea, dagokion kasuetan gizarte zerbitzuetara bideratzea eta bi sistemen arteko lankidetza sustatzea.

• Profesional eskudun nahikoek osatutako diziplina anitzeko ekipoak eratzea eta horien eginkizunak garatu ahal izateko baldintza egokiak sortzea.

• Esku-hartzeko eredu komunak garatzea, profesionalen prestakuntza sustatuz eta koordinazio horizontaleko egiturak ezarriz. Horiek lehen mailako gizarte zerbitzuentzako babesa, lankidetza, hausnarketa eta informazioa erraztuko dituzte.

• Esku-hartzearen erkidego-ereduari eta arretaren jarraitutasun-printzipioari edukia ematea.

• Pertsonen parte-hartzea sustatzea banakako edo familiako esku-hartze prozesuetan.

• Prebentzio-jarduketak areagotzea.

• Legean aurreikusitako araudi-garapenean aurrerapausoak ematea (zorroaren zerbitzuak eta prestazioak arautzen dituzten arauak) eta zorroa behar bezala eguneratuta mantentzea, pertsonen behar aldakorretara egokituz.

• Udal-aurrekontuetan beharrezko baliabide ekonomikoak ematen direla bermatzea, herritarrei udal eskumenekoak diren gizarte zerbitzu guziak emateko –kalitatezko maila egokietan–.

 

Diru-sarrerak bermatzeko sistemarekiko koordinazioa, txosten berezian ere aipatzen dena, 2016an Lanbideri zuzendutako iradokizunean jorratu da; iradokizun hori labur-labur aipatzen da txosten honen 2.1 atalean.

2.4.Familia babeslea izateko eskubidea

18. artikulua

 

1. Bi gurasoek dituzte betebeharrak haurra hazi eta hezteko garaian, eta estatu kideek indar guztiak jarriko dituzte printzipio horren onespena bermatzeko. Gurasoei edo, hala dagokionean, legezko ordezkariei dagokie haurra hazi eta garatzearen erantzukizuna. Estatuen ardura garrantzitsuena haurraren interesa izango da.

 

2. Hitzarmen honetan jasotako eskubideak bermatu eta sustatzeko, estatu kideek laguntza egokia emango die gurasoei eta legezko ordezkariei, haurra hazteko betebeharrean behar bezala joka dezaten; halaber, haurrak zaintzeko erakunde, instalazio eta zerbitzuen sorrera bultzatuko dute.

 

Arartekoak, arlo honetan, familiak babesteko politika publikoak bultzatu eta indartu daitezen sustatzen du, familia-eredu askotarikoen garrantzia kontuan hartuta. Zuzenbideak aintzatetsiak ditu familia-ereduok, eta zenbait kasutan arreta berezia behar izango dute, beren funtzioak betetzeko behar dituzten prestazio guztiak erabateko berdintasunez eskuratzeko.

 

2.4.1. Araudi-eta gizarte-testuingurua

 

2015 urte oparoa izan zen Estatuan eta Euskadiko Autonomi Erkidegoan familien babesean zuzenean eragiten duten lege, arau eta beste tresna batzuen ezarpenari dagokionez (horri dagokionez, Arartekoaren 2015eko urteko txostenaren epigrafe bera kontsulta daiteke). Aitzitik, 2016. urtean, ez da berrikuntza nabarmenik egon horri dagokionez.

 

Hala eta guztiz ere, aipagarria da lehendakariak 2016ko martxoan egindako iragarpena; hala, Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Haurtzaroko Estrategia deritzona iragarri zuen. Horren helburua da haurren pobretasuna saihestea eta mutil eta nesken aukerak berdintzea eta, batez ere, ziurgabetasun ekonomikoak seme-alabak edukitzea edo familia-proiektuak hastea gomendatzen ez duenaren pertzepzio soziala leheneratu nahi da. Horretarako, herrialdearen familia eta haurtzaroaren aldeko itun bat egiteko proposatzen da, hasiera batean 2020ra arte urtean 50 milioi euro inbertituz. Horrez gain, gizarte-politika horietarako inbertsioa handitu nahi da aurrekontuaren egoerak hori ahalbidetzen duenean. Iragarritako estrategia ibilbide-orri bat da inplikatutako eragile publiko eta pribatu guztiekin (erakundeak, alderdi politikoak, gizarte-eragileak eta hirugarren sektorea) eztabaidatzeko eta gaia jorratzeko. Estrategia horretan, proposamenen dekalogo bat jaso da eta horren helburua da esparru orokor egokia sortzea pertsonak bizitzaren etapa guztietan garatzeko. Neurri horietako asko ez dira laguntza edo diru-laguntzen definizioan sartzen; izan ere, horien helburua da baldintza egokiak sortzea familien zerbitzu-beharrak eta demandak asetzeko. Horrela, seme-alabak dituzten familientzat gutxieneko diru-sarrerak bermatu nahi dira; ekipamendu eta zerbitzu soziokulturaletarako sarbidea; gazteen emantzipazioa bultzatzea; denboraren antolaketa egokiagoa sustatzea familientzako eta adiskidetzerako; haurrei arreta emateko “kalitatezko” zerbitzu “eskuragarrietarako” sarbidea erraztea; gurasotasun positibo eta familia-bitartekaritzako programak ezartzea; familia-topaguneko puntuen sarea indartzea eta gizarte-hezkuntzako esku-hartze programak indartzea.

 

Urtearen amaieran, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazi digu estrategia hori Eusko Jaurlaritzaren sailei aurkezteko barne-lana hasia dela, sailen arteko adostasuna lortzeko asmoz, erakunde arteko ezein urrats egin baino lehen. Gorago aipatutako estrategiaren oinarrizko lerroek orientatu beharko dute, edonola ere, Familiei Laguntzeko IV. Plana. Plan hori zehazten hasi beharko litzateke Familiei Laguntzeko erakunde arteko III. Planaren ebaluazioa bukatutakoan –aurreratuta dago-.

 

 

2.4.2. Kexetan pozik ez egoteko azaldu diren arrazoiak

 

Seme-alabengatiko laguntzei buruzko euskal legeriaren babespean eskatu diren laguntzen ukapena dela-eta, kexak jasotzen jarraitu dugu 2016an ere. Horietan guztietan, arazo formalak azaldu dira; txosten orokorreko III. atalaren 2.4 puntuan (familiei buruzkoan) aipatzen da horren adibide bat, Arartekoaren 2016ko apirilaren 20ko Ebazpena eragin zuena. Aurreko txostenetan jada, kasuistikaren eta erakunde honek gai horren gainean egindako balorazio orokorraren gaineko azalpena eman dugu, interesdunei eman beharreko informazioan hobekuntzak proposatuz, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren aurrean prozedura irekitzetik hasita.

 

Puntu horretan, aurreko urteetan egin dugun moduan, seme-alabak jaiotzeagatiko laguntzen emakida automatizatzeko egokitasuna berretsi behar dugu, eskaera-izapide baten mende egon beharrik gabe, gero eta konplexuagoa baita izapide hori interesdunentzat, eta, zalantzarik gabe, laguntza horiek jasotzetik baztertzen baititu, praktikan, laguntza horien onuradun izan daitezkeen pertsona asko.

 

Haatik, 2016an protagonismo berezia hartu dute familia ugariei buruzko kexek. Horietatik hiru gai nabarmenduko ditugu, oso garrantzitsuak baitira, gure ustez:

 

Lehenbizikoa gai honekin lotuta dago: bikote bat hausten denean (dibortzioagatik edo banantzeagatik, izatezko bikoteen kasuan) sortzen den arazoa, eta, horren ondorioz, familia ugariaren titulua zer gurasori eman erabakitzeko zailtasuna. Kexa horietan adierazten da, horren ondorioz, zaila dela guraso bati edo besteari esleitzea familia ugariaren titulua.Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 2.2 c) artikuluak ezartzen du beharrezkoa dela bi gurasoetako bat aukeratzea familia ugariko kidearen izaera mantentzeko. Horrenbestez, beste gurasoak titulartasuna galduko luke, familia ugaritik kanpo geratuz. Gurasoen arteko adostasunik ez badago, bizikidetzaren irizpidea hartuko da kontuan, hau da, familia ugariaren titulartasuna esleitu beharko zaio judizialki zaintza duen gurasoari –aitari edo amari–. Ukitutako herritarrentzat zaila da arau hori ulertzea, batez ere, kasu batzuetan. Izan ere, kasu horietan, zaintza ofizialki bati esleitu arren, bisiten araubidea zabala da eta bi gurasoek dute erantzunkidetasuna seme-alaben heziketa eta zaintzari dagokionez. Beraz, bi gurasoetako bat familia ugariaren onuretatik baztertzen duen arau hori ez da bidezkoa. Arazo honen inguruan aurkeztutako kexen konponbidea desberdina izan daiteke. Batetik, gai horren inguruko Estatuko legeria erreformatu daiteke eta, bestetik, euskal eremuanex novo arauketa bat egitea. Horrek, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearekin bat etorriz, bultzada berri bat emango lieke familiei laguntzeko neurriei, kargura dituzten seme-alaben kopuruaren arabera.

 

Horrez gain, estatuko araudi horrek ez ditu kontuan hartzen benetan seme-alabekin bizitzearekin lotutako baldintza horiek, zaintza partekatuko kasuetan ematen direnak. Familia ugarien inguruko Estatuko legeria aztertu ostean, erakunde honek gai horren inguruko iritzia eman zuen joan den urtean. Hala, azpimarratu zuen egia zela manu horrek eskatzen duela, seme-alabak gurasoetako batekin bizitzeari uzten dioten dibortzioen kasuan, bi gurasoetako bat aukeratu behar dela familia ugariaren tituluaren parte izateko. Hala eta guztiz ere, familia ugarien tituluen kudeaketako administrazio-jardunbidean -foru aldundien eskumenekoa dena- konponbide bat ezarri behar da, seme-alabak bi gurasoekin bizitzeari uzten dioten zaintza partekatuko kasuei erantzun bat emateko.

 

Zaintza partekatua nahiko berria da eta eremu honetan legezko hutsune bat dago; horrela, Eusko Jaurlaritzari helarazi genion arazo hori, Eusko Legebiltzarrak gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzko ekainaren 30eko 7/2015Legean adierazitakoa kontuan hartuta, irizpide homogeneo bat ezartzeko foru erakundeek familia ugarien inguruko Estatuko Legearen manu hori aplikatzeko. Izan ere, familia ugarien tituluak kudeatzeko eskumena foru aldundiek dute. Irizpide homogeneo hori ezarri da; horrela, familia ugariaren titulua urtero txandakatuko dute guraso bien artean, zaintza partekatua den kasuetan. Formula horrek kudeaketa-arazo ugari sorrarazi dizkie foru erakundeei eta, horregatik, herritar askok kexak aurkeztu dituzte Arartekoaren aurrean, arauketa horrekin, ez direlako zaintza partekatuaren aukera hautatu duten gurasoen legezko itxaropenak asetzen. Izan ere, zaintza partekatua aukeratzen duten gurasoek familiei laguntzeko neurri desberdinen onurak izaten jarraitu nahi dute zaintza partekatuaren araubidea indarrean dagoen bitartean.

 

Haurrak eta nerabeak zaintzeko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bosgarren xedapen iragankorra interpretatzeko orduan sortu da bigarren arazoa; izan ere, xedapen horrekFamilia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 6. artikulu berriaren ondorioetako batzuen atzeraeraginezko luzapena aplikatu du, 2015eko urtarrilaren 1etik eta legea indarrean sartu arte, hau da, 2015eko uztailaren 17ra arte titulua galdu duten familia ugariei bermatzeko matrikulazio- eta azterketa-hobariak lortu ahal izateko hezkuntzaren alorrean, lege hori indarrean sartzen denetik familia ugarien izaera oraindik duten gainerako familiek bezalaxe. Izan ere, familia horiek titulua mantenduko dute (eta kasu horretan, titulu horren onura guztiak) 21 urte baino gutxiagoko seme edo alaba bat edo ikasten duen 26 urte baino gutxiagoko seme edo alaba bat, neba-arreba nagusiek izaera horretatik kanpo geratzeko legezko adina beteta duten arren.

 

Arazoa sortzen da Gipuzkoako Foru Aldundiak 26/2015 Lege horren bosgarren xedapen gehigarriaren terminoen interpretazio murriztailea egiten duelako, matrikulazio eta azterketa onuren luzapen hori soilik 2015/2016 ikasturterako aplikatzen dela jo duelako. Hala, jo du kexagilearen bi seme-alaba txikiek ezingo dutela baliatu, ikasturte horretatik aurrera, familia ugariaren kide izaera, hezkuntzaren alorrean zenbait matrikulazio eta azterketa onura izate aldera. Erakunde honen ustez, exegesiaren xede den bosgarren xedapen gehigarriaren literaltasunetik eta izaeratik ezin da ondorio hori atera. Horregatik, txosten honen amaieran Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzendutako gomendio bat jaso dugu. Hala, gomendio hori 2017. Urtea hasi ostean argitaratuko da eta gainerako foru aldundiei ere jakinaraziko zaie, baita Eusko Jaurlaritzari ere, xedapen horren aplikazio uniformea ezartzeko Euskal lurralde osoan. Gomendio horretan, egiaztatzen da ez dela egokia jotzea onura hori soilik ikasturte batean aplikatuko dela (2015/2016), Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten duen bezala. Izan ere, Legean ez da mugaketarik ezartzen zentzu horretan, ez esplizitua, ez inplizitua. Herritarren aldeko lege-arau baten interpretazio murriztaile bat da hori. Horrek, indar handiagoarekin, legegilearen nahian beren-beregi babesteko eskatuko luke eta interpretazio hori ezin da inolaz ere legezko xedapen horretan aurkitu. Hortaz, ondorioztatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako interpretazioa, kexagilearen familia onura horietatik baztertzen duena 2016/17 ikasturtetik aurrera, ez dela Zuzenbidera egokitzen etaHaurrak eta nerabeak zaintzeko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legeak egindakoFamilia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen erreformaren izaera eta literaltasuna urratzen dituela. Hori dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiari gomendatzen zaio kexagilearen bi seme-alaba txikiei aitortzeko, ikasturteekin lotutako mugarik gabe, familia ugarien inguruko legerian ezarritako hezkuntzaren arloko matrikulazio eta azterketa onurak, seme-alabek legeria horren aplikazio-eremutik kanpo geratzeko legezko adina bete arte.

 

Hirugarren gaia, berriz, hauxe da: Bizkaian, familia ugarientzako zerga-onurak kendu direla ondasun higiezinen gaineko zergan. Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak (Hirukide) erakunde honi adierazi zion ez zegoela ados Bizkaian, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, familia ugarietako kideen aukerako hobaria kentzearekin Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren maiatzaren 18ko 4/2016 Foru Araua indarrean sartzearen ondorioz. Gai horren inguruan egin ditugun azterketa eta esku-hartzearen ondorioz, Arartekoak 2016ko azaroaren 2ko Ebazpena eman zuen. Horren bidez, Bizkaia Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailari iradokitzen dio seme-alabak euren kargu dituzten familien aldeko onura fiskalen aitorpenean aurrera egitea sustatzeko Ondasun Higiezinen gaineko Zergan. Horrez gain, ebazpen horretan, euskal herri-administrazio guztiei gogorarazten zaie Legean beren-beregi jasotako herritarren demandari erantzun nahikoak eskaini behar dizkiotela. Batetik, neurri desberdinek aplikatzen zaizkien familiengan izan dezaketen eragin ekonomikoa aztertu behar da eta, bestetik, familiei babes egokia eman behar zaie, bereziki familia ahulenei. Hori guztia lortzeko, zalantzarik gabe, ezinbestekoa da era askotako neurri publikoetan –baita zerga arlokoetan ere– neurrien eraginpean dauden familiak seme-alabarik ote duten kontuan izateko ohitura hartzea. Zehazki, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailari iradokitzen diogu hausnarketa-prozesu bat hasteko, lurralde historiko horretan bere kargu seme-alabak dituzten familiak babesten dituzten tresna eta neurri ekonomikoen indartzean aurrera egiteko eta sakontzeko, horien bizitza-proiektuak autonomiarekin garatu ditzaten laguntzeko, kostuak konpentsatzeko neurriak ezarriz. Horrez gain, iradokitzen zaio, aurrerago, erabakiak hartu aurretik, aktibatu nahi dituen neurri fiskalek bere kargu seme-alabak dituzten familiengan izan ditzaketen eragina aztertzeko, zerga-erreformak barne. Izan ere, espediente honetan zalantzan jartzen dena bezalako erreformek onura fiskalak kentzen dizkiete familia horiei. Bestalde, uste dugu aurrerapausoak egin beharko lituzkeela, oro har, familientzako zerga-onurak homogeneizatzeko, seme-alabak dituzten familiak Euskal Autonomia Erkidego osoan, beren bizitokia edozein dela ere, sistema berdintsu batez babesturik egon daitezen.

 

Guraso bakarreko familiek dituzten zailtasunak adierazten dituzten kexak jasotzen jarraitzen dugu; hala, zailtasunak dituzte haien familia estatusa onartua izateko eta seme-alabengatik dagozkien hobariak eskuratzeko, kontuan izanda familiako titular bakar bat seme-alaben arretaz eta hezkuntzaz arduratzeak dakarren zailtasun erantsiak. Adierazi egin den bezala, gure toki-administrazioetan familia horiek oso modu desberdinetan onartzen direla igarri dugu (bereziki udal-kiroldegien esparruan). Izan ere, kasu batzuetan guraso bakarreko familien berezitasuna erabat onartzen eta aintzat hartzen dute, baina beste batzuetan ez dute errealitate hori inola ere ezagutzen, eta horrek kalte nabaria eragiten die mota horretako familiei. Berri positibo gisa, adierazi beharra dago, txosten hau ixtear zegoenean, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirola Sailak erakunde honi jakinarazi diola tarifak berrikusteko prozesuan daudela (2017rako gauzatuko direnak). Hala, jarduketa hori bat dator 2014an egindako iradokizunarekin; izan ere, horren bidez, proposatu zitzaion udal kirol-instalazioetako hobaridun tarifak berrikusteko, hain zuzen ere, berrikuspen hori kide gutxiago dituzten guraso bakarreko familien sustapenaren ikuspegi integratzailetik egiteko proposatu zitzaion.

 

Familia homoparentalen egoera dela eta, 2016an kexaren bat jaso dugu gai honen gainean: lesbianen bikoteek zailtasunak topatzen dituzte seme edo alabaren ama ez biologikoaren aldeko seme-alabatasuna erregistratzeko orduan. Arrazoi horren harira, hainbat arazo juridiko sortzen dira, eta guztiek eragiten diote estatuan arlo honen inguruan dagoen legediaren ezarpenari, laguntza bidezko ugalketa-teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen ezarpenari batez ere. Ondorioz, zailtasunak agertzen dira bi emakumek osatutako familietan jaiotako haurrak erregistroan inskribatzeko orduan.

 

Legeak mugak ezartzen dizkigun arren –gure zeregin instituzionaletatik kanpo geratzen baita botere judiziala kontrolatzea, bai eta Gorte Orokorrek emandako legeak aldatzeko proposatzea ere–, Ararteko erakundeak, bere eskumenen neurrian, zenbait jardueraren bidez jorratu du dagoeneko kontu hori (Espainiako Herriaren Defendatzaileari txosten bat bidali diogu, baita ere 4/2010 Gomendio Orokorra).

 

Hala eta guztiz ere, ezin dugu alboratu egun indarrean dagoen araudiak –ama bien aldeko seme-alabatasuna onartzeko xedea duenak– egun ezartzen duen erregulazioa: hain zuzen, emakume horiek ezkonduta egon behar dute eta seme-alabek laguntza bidezko ugalketa-teknikak erabiltzearen ondorioz jaioak izan behar dute. Bi baldintza horiek biltzen ez badira, ama biologikoaren bikotekidearen aldeko seme-alabatasuna ezartzea adopzio-prozesuaren bidez baino ezin da egin, ezkontza zibilaren esparruan edo autonomia erkidegoak izatezko bikoteen inguruan duen legediari jarraiki. Prozedura hori, ordea, ez zaie bikote heterosexualei ezartzen, ezkonduta egon edo izatezko bikote izanda ere, automatikoki onartzen baitzaie seme-alabatasuna. Ildo honetan, aipatu behar dugu, estatuko legegilearen aukera denez, Arartekoaren erakundeak ez duela eskumenik estatutu juridiko hori, laguntza bidezko ugalketari buruzko legeak sortu duen hori, zalantzan jartzeko. Hala ere, jakin badakigu araudi horrek pertsonen arteko berdintasunaren printzipioa kaltetzen duten disfuntzioak sor ditzakeela, nekez justifika daitekeen desberdintasuna eragiten baitu bikote heterosexualak eta sexu bereko bikoteak tratatzeko moduan. Beraz, diskriminazioa sor dezaketen desberdintasunak dira. Kontu horren gaineko kexak eta kontsultak jasotzen jarraitu dugu, eta eragindako herritarrentzat konpondu ez den gaia dela adierazten digu horrek. Arrazoi horiengatik guztiengatik, erakunde honek horren berri emango dio, berriro ere, Espainiako Herriaren Defendatzaileari, eta eskura dituen bitarteko guztiak jarriko ditu egungo egoera aldatzea ahalbidetuko duten aldaketak sustatzeko.

 

2016an, beste kontu batek ere bereganatu du gure arreta: Gizarte Segurantzako inprimaki jakin batzuk ez daude egokituta familia homoparentalen errealitatera. Berriz ere Estatuko administrazio bati eragiten dion kontua dela aintzat hartuta, Espainiako Herriaren Defendatzaileari bidali diogu, erakunde horrek izapidetu dezan. Bada, gero jakinarazi digu, bere esku-hartzearen ostean, seme edo alaba jaiotzeagatiko prestazioen eskabideetako zenbait alderdi aldatu direla; zehazki,A gurasoa eta B gurasoa jarri da, aitaren eta amaren ordez.Aitzitik, inprimakietan bertan jasotako beste erreferentzia batzuk ez dira aldatu; hala nola, amatasunagatiko prestazioei eta aitatasunagatiko prestazioei egiten zaien aipamena; izan ere, eta Herriaren Defendatzaileak adierazitakoaren arabera, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean eta horren garapen-araudian ezartzen dena kopiatuz jaso behar da aipatu izendapena, eta ez aipatu legea, ez horren araudia, ez daude alderdi horretan aldatuta.

 

 

2.4.3. Banantze- eta dibortzio-prozesuetan haur eta nerabeei eman behar zaien arreta berezia

 

Oso kezkatuta ikusten dugu, oraindik ere, jasotzen zenbait kexatan (gai eta eremu desberdinetakoak) bikote gatazkatsuen hausturak eragindako komunikazio-arazo larriak islatzen eta adierazten direla, eta horiek seme-alabengan larriki eragiten dutela. Hortaz, hainbat kexa aztertu ditugu, honako hauekin zerikusia dituztenak: administrazio-kudeaketak egiteko zailtasunak; familia-elkarguneen funtzionamenduari eta bertako profesionalen erabakiei buruzko salaketak; profesional horiek eta epaitegietako lantalde psikosozialek egindako txostenak, e.a. Ondorioz, alde biei eskatu nahi diegu, beste behin, arduraz joka dezatela eta, adingabeen interesa zaintzearren, komunikazioa lortzeko ahaleginak egin ditzaten, desadostasunik egonez gero epaiaren erabakia alde batera utzi gabe.

 

Bai Arartekoaren 2016ko maiatzaren 12ko Ebazpena ematean, bai deribazio judizialaren ondorioz familien elkarguneetara egin diren ikuskatze-bisitetan, erakunde honek bere jardueraren gidaritzat hartu ditu inguru gatazkatsu horiek, baita ere neska edo mutil bakoitzak, erabakiak hartzeko orduan, bere eskubideak lehentasunezko gaitzat jo daitezen duen eskubidea babestea.

2.5.Osasunerako eskubidea

24. artikulua

 

1. Haurraren eskubidea da osasun-mailarik altuena izatea eta gaixotasunak zaintzeko eta osasuna errehabilitatzeko zerbitzuak erabiltzea. Estatu kideek eskubide hori onartzen dute eta haur guztiek eskubide hori izateko eta zerbitzu horiek gozatzeko aukera izan dezaten lan egingo dute.

 

2.5.1. Araudi-eta gizarte-testuingurua

 

2016an,Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legea onetsi zen; lege horren helburua da adikzioen diziplina anitzeko abordatze integrala egitea. Legearen prebentzio eta arretako ereduaren oinarrien artean, osasun publikoaren ikuspuntua eta politika guztietan osasuna txertatzearen paradigma nabarmendu behar dira. Horien bidez, erakundeen arteko konpromiso bat lortu nahi da, sektoreen arteko zeharkako estrategia bat sustatzen duena, osasuna eta ekitatea osasunaren arloan politika publiko eta eragile sozial guztien helburuak izatera bideratutakoa.

 

Haurrak eta nerabeak legearen proposamenen hartzaile nagusietako batzuk direla adierazten da. Izan ere, proposamenaren hartzaile naturalen oinarrizko parte bat dira; proposamen horrek osasuna sustatzeko eta adikzioak eta drogen menpekotasuna prebenitzeko jarduteko oinarrizko estrategia gisa definitzen du osasunerako hezkuntza. Hori, osasun publikoaren ikuspuntutik, ohitura osasuntsuak eta osasunaren kultura sustatzera zuzenduta dago, bizitza autonomo, solidario eta librea bultzatzeko modu bezala. Prebentzio-jarduketetan, familia-, erkidego- eta hezkuntza-eremuek lehentasuna dute; horregatik, koordinatu beharko dira esku hartzen duten eragile sozial guztiak inplikatzeko.

 

 

Familiaren eremuko prebentzioari dagokionez, gurasotasun positiboaren printzipioa nabarmendu behar da eta familiekin esku-hartze soziala egitearen paradigma. Horren bidez, guraso-gaitasun positiboak garatzen dituzte gurasoek edo tutoreek seme-alabekiko harremanak hobetzeko. Horrez gain, jokabidearen mugak ezartzen dituzten balioetan oinarritutako hezkuntza azpimarratu behar da. Helburua da lotura afektiboko balioak sustatzea; egituratutako inguruneak indartzea; eskola-ikaskuntza suspertzea eta babestea eta seme-alaben balioa aitortzea, horiek euren burua eragile aktibo, eskudun eta gai gisa ikus dezaten bultzatzeko.

 

Erkidegoaren eremuari dagokionez, legeak nabarmentzen du pertsonarengandik hurbilen dauden inguruneek balio propultsatzailea dutela. Hortaz, horien inplikazioa eta parte-hartzea bilatu behar da proposatutako esku-hartzeetan. Hezkuntzaren eremuari dagokionez, lehentasunezko balioa dauka hezkuntza-sistemak paper nagusia daukalako pertsonen eskumenen eraikuntzan, batez ere garapenaren etaparik goiztiarrenetan. Hortaz, jotzen da beharrezkoa dela arrisku-egoeran dauden adingabeei zuzendutako neurriak hartzea, ikasleak substantzia batekiko adikzio bat edo portaerazko adikzio bat garatzeak dakarren arriskuaz jabetzeko eta horiei aurre egiteko eskumenak indartzeko. Horretarako, autokontrol eta autoebaluazioko tresnak jarriko dira bere esku, uste dugulako ezagutza ezinbestekoa dela borondatea eratzeko. Beraz, ezagutza beharrezkoa bada ere, harago joan behar da, batez ere arriskuan dauden adingabeez ari garenean.

 

Azkenik, arrisku altuan dauden adingabe eta gazteekin lotutako prebentzioari dagokionez, gizarte-hezkuntzako esku-hartze eta programa espezifikoak nabarmentzen dira, aholkularitzakoak, babesa ematekoak eta horien egoerara egokitutako esku-hartzeak.

 

Gizarte-osasunaren eremuan, adierazi behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretua onetsi dela. Dekretu horren helburua da oinarrizko arauak ezartzea arreta goiztiarraren eremuan egiten diren esku-hartze guztiak antolatu eta koordinatzeko; esku-hartze horiek osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen eremuetatik garatzen dira. Hori guztia, eredu integral eta eraginkor bat bermatzeko, sail desberdinen jarduketak behar bezala koordinatzeko. Dekretua indarrean sartzeak esan nahi du, beste ondorio positibo batzuen artean, hiru lurralde historikoetan emango zaiela arreta 0 eta 6 urte bitarteko haurrei. Hala, arreta hori handituko da oraindik handitu ez zuen lurraldean, hau da, Araban 3 urtetik 6 urtera arte.

Azkenik, ikuspuntu sozialetik garrantzitsua den araudiaren bestelako eremu batean, jarduketa publikoen orientazioa ezartzen duelako, adierazi behar da Emakumeen Genitalen Mutilazioari dagokionez Euskadiko Osasun Sisteman Gomendatutako Jardunen Gidaliburua argitaratu dela.

 

2.5.2. Euskal osasun sistemaren inguruko kexak

 

Aurten ere, aurkeztutako kexa ugarik zer ikusia izan dute atzerritarrek osasun-arreta jasotzeko dituzten zailtasunekin. Txosten honetan, aipatu ditugunak haurdun dauden emakumeek eta adingabeek osasun-arreta jasotzeko dituzten arazoetan oinarrituta daude. Hori horrela da haurtzaroaren inguruko legeriak azpimarratzen badu ere Espainiako herritartasuna duten haur eta nerabeek dituzten eskubide berak dituztela

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak Arartekoari jakinarazi diote osasun-zentroetako onarpenen, fakturazioko eta bezeroen arretarako zerbitzuen arloetan horri buruzko prestakuntza ematen ari direla etengabe. Alabaina, jasotako kexek erakusten dute aplikatu beharreko arauek aplikazioaren arduradunei helarazten ari zaizkien irizpideekin bat ez datozen interpretazioak sortzen dituztela.

 

Atzerritarrei laguntzearen arlo honetan, Arartekoak ofiziozko jarduera bat hasi zuen, bai baitzekien atzerritar jaioberriek zailtasunak dituztela eskubidez jaso dezaketen osasun-laguntza jasotzeko. Arazoa ez da osasun-arreta jasotzeko unean sortu, medikuak agindutako prestazio osagarriak eskuratzerakoan baizik, esaterako farmazia-prestazioa.

 

Hori gertatzen da umea jaiotzen denetik haurren gurasoek jatorrizko herrialdetik administrazio eskudunak (GSINk edo Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, kasuaren arabera) laguntza jasotzeko eskubidearen aintzatespena izapidetzeko eskatu dien dokumentazioa lortzen duten arte igarotako denboragatik.

 

Egoera horrek eragina dauka bai adingabearengan, bai horren gurasoengan, apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak, osasun-sistema nazionalari eusteko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko urgentziazko neurriei buruzkoak, osasun-laguntza jasotzeko onuradun izaera aitortzen baitie. Era berean, arau horrek berak, egoera berezietan osasun-laguntza jasotzeko kasuetan, atzerritarrak ez diren adingabeen baldintza berdintsuetan beti jasotzeko eskubidea aitortzen die.

 

Horrenbestez, osasun-laguntza (prestazio guztiak barne) jasotzeko eskubidea zalantzan jarri ez den egoera baten aurrean gaude, baina eskatutako dokumentazioa aurkeztu arte igaro daitekeen denborak horren eraginkortasuna baldintzatzen du luzaroan. Ondorioz, epe horretan zehar osasun-arretaren prestazio osagarriak bere osotasunean ordaindu behar dituzte.

 

Osasun Sailak laguntza-zentro guztiei emandako erantzuna helarazi dio Arartekoari, honako hau dioena: “Halako kasuetan ezin da erabili “Presbide” aplikazio informatikoa, pediatrek egiten duten preskripzioa errezeta elektronikoaren bidez izapidetzeko. Horren ordez Osakidetzaren errezeta ofiziala emango da paperean, eskuz idatzita, eta jaioberriaren gurasoetako edozeinen OTI zenbakia jarriko da bertan. Farmazia-bulegoan, besterik adierazi ezean, %40ko ekarpena aplikatuko diote, beste autonomia-erkidego batzuetako gaixoen errezetei aplikatzen dieten bezala, 65 urtetik beherako gaixoak izanez gero (zaharragoei % 10eko ekarpena aplikatzen zaie)”.

 

Kontsultatu diren iturri batzuek iradoki zuten adingabe horien arretaz arduratzen diren osasun-profesional guztiek ez dutela ezagutzen paperean errezeta ematea barne hartzen duen jarduteko moduari buruzko informazio hori. Hori dela eta, Arartekoak informazio osagarria eskatu zuen, oraingo honetan Osakidetzari. Eskaera horretan bertan, preskripzioak paperean egiteak adingabeen kolektibo horren historia klinikoan preskripzio horiek jasotzeko unean arazoa sortzen duen argitzeko eskatu da.

 

Kexetan maiz agertzen da beste gai hau ere: bigarren iritzia eskatzea, familiako medikua, ospitalea edo mediku espezialistak alda diezazkieten galdegitea. Kexa horien artean bat nabarmenduko dugu, adingabe bati baitagokio: bertan, ezezkoa eman zitzaion osasun mentaleko zentroa aldatzeari.

 

Eskaera hori hurbiltasun-arrazoiengatik egin zen (osasun-zentro berria bere bizilekuaren aurrean zegoen), eta medikua hautatzeko eskubidean oinarrituta zegoen. Eskubide hori Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan jasota dago. Osasun-sistema publikoak erabiltzaileei eskaintzen dien aukera da, hasiera batean esleitu zaizkien bitartekoetan aldaketak eskatu ahal izateko.

 

Eskaeraren funtsezko arrazoia hurbiltasunari lotua zegoen, bizilekuaren aurrean baitago beste zentroa. Ukapena honetan oinarritu zen: plangintzak ez du aztertu aldaketa eskatu deneko adimen-osasuneko zentroan haren semeari arreta ematea.

 

Arartekoak egindako informazio-eskaerari emandako erantzunak azaldu zuen haur eta gazteen adimen-osasuneko zentro espezializatuetan posible den arretarik onena emateko irizpideak zonakatzean ezarritakoak direla, tresna horrek artatutako pazienteen kupoak parekatzen baititu.

 

Arartekoaren ustez, eskatutako aldaketa ukatzeak ez zituen apartekoak ez izan arren bereizirik azter daitezkeen bi esparru desberdindu. Lehenengoa plangintza-irizpideei buruzkoa da eta, beraz, osasun-administrazioak osasun-laguntzari esleitutako bitartekoak antolatzeko eskumenekin dauka zerikusia. Bigarrena hautatzeko eskubideari dagokio eta, eskubidea absolutua izan ez arren, izaera propioa dauka.

 

Bi esparru horiek bereizten ez badira, hautatzeko eskubidearen edukia husteko arriskua dago.

 

Administrazioak baliabideen plangintzarako duen eskumena justifikatzen duten arrazoiak eskuragarri dauden baliabideak antolatzeko bere ahalmeneko gaitasunaren esparruan kokatu behar dira. Baina justifikazio hori imitazioz eramaten bada geroko edozein eskaerara, erabiltzaileak hautatzeko duen eskubidearen isla izanik eskaera hori, aurretiko plangintzan oinarrituta, eskatu den banakako edozein aldaketa ukatzeko xedez, eskubide horren edukia husteko arriskua sortzen da. Horrenbestez, antolakuntza aldatzen duteneko modua justifikatzen ez bada, plangintza-irizpideen alegazio soilak ezin ditzake zentro-aldaketaren eskaerak ukatu.

 

Eskatu den eskaera onartzearekin egungo antolakuntza kaltetuko dela egiaztatuko balitz, hautatzeko eskubidearen mugaketa justifikatua egongo litzateke. Eskubide hori baldintzatuta egongo litzateke ere, hizpide dugun kasuan bezala, ez balitz bermatuko eskatutako adimen-osasuneko zentroan beharrezkoa den haur eta gazteen berariazko arreta egun artatzen duten zentroan dauden baliabide antzekoekin gauzatuko dutenik.

 

Erakunde honen iritziz, ezin zaio aterik itxi hautatzeko eskubideari geroko balizko eskaeretan oinarrituta, aurkeztuko zireneko zantzurik ez bazegoen (Osakidetzak emandako erantzunean adierazi zen eskaera horri arreta ematea aurrekaria izango litzatekeela, eta hori onartzeak ezarritako antolakuntzan bat ez etortzeak ekarriko lituzkeela). Ukatzeko arrazoi hori onartzen bada, eskatutako banakako aldaketak antolakuntza oinarritzen duten plangintzen ostekoak direnez beti, ordenamenduak erabiltzaileei ondoren hautatzeko ematen dien banakako eskubidearen edukia hustuko litzateke.

 

Arartekoak zehatz-mehatz aztertu du autismoa duen beste adingabe bati emandako osasun-arreta. Adingabe horrek odontologia tratamendu bat behar zuen, eta autismoa zuelako, kirofanoan anestesia behar zuen.

 

Osakidetzaren plangintzarekin bat etorriz adingabeari esleitu zizkioten osasun-zerbitzuak bere osasun-arloari zegozkionak ziren, Gipuzkoan. Hala eta guztiz ere, odontologia-tratamendua Haurren Hortzak Zaintzeko Programan (PADI) dago, Osasun Sailak itundutakoa; hortaz, Osakidetzaren osasun-arloarekin bat ez datorren plangintza dauka. PADIren plangintza horren arabera, autismoagatik jaso behar zuen arreta berezia Bizkaian gauzatu behar zen, Sestaoko anbulatorioan lehenik eta, ebakuntza-gelara joan behar izanez gero, San Juan de Dios Ospitalean, Santurtzin.

 

Hasiera batean, Sestaoko medikuak erabaki zuen adingabeak behar zuen esku-hartzeak ez zuela ebakuntza-gelaren beharrik, eta lasaigarri batekin egitea proposatu zuen. Hori ez zen posible izan, eta hiru hilerik behin bere PADIko odontologoarekin koordinatutako mediku-azterketak egitea adostu zuten, hortzaren eboluzioa ikuste aldera. Ondoren, odontologo horrek esku-hartzea sedazioarekin (ebakuntza-gelarik gabe) egiteko aukeraren inguruko informazioa biltzeko gomendatu zien. Izan ere, txantxarraren neurria ikusita, ezin zen gehiago itxaron.

Gurasoek, aukerez informatu ostean, hitzordua eskatu zuten Donostiako Quirón Ospitalean (Osasun Sailarekin itundutako zentroa, esku-hartze horiek behar dituzten Gipuzkoako pazienteentzako dena). Gurasoek horren berri eman zioten Sestaoko zentroari, eta zentro horretan aurreikusita zeukaten hitzordua ezeztatu zuten. Quirónen esan zioten ezinezkoa zela sedazio bidezko esku-hartzea egitea, esku-hartzea luzea izango zelako eta, ondorioz, anestesia orokorra (ebakuntza-gela) beharko litzatekeelako.

Aurrekari horiekin, gurasoek baimena eskatu zuten Quirónen bere semeari esku-hartzea burutzeko. Osasun-administrazioak Gipuzkoako zentro horretan esku-hartzea egiteko baimena ukatu zuen, haiei zegokiena ez izateagatik. Hori dela eta, hitzordua eskatu zuten Sestaon; bertan adierazi zieten esku-hartzea gauzatzeko ebakuntza-gela behar izanez gero erreferentziazko zentroa Santurtziko San Juan de Dios Ospitalea zela.

 

Administrazio-ikuspuntutik, Osasun Sailak emandako erantzuna zuzena izan zen. Alabaina, laguntza-prozesuaren eboluzioak izandako aldaketen arabera, ukatu zieten Quirónera joateko baimen-eskaera egin zuten unean adingabeak bi proposamen terapeutiko desberdin zeuzkan: bere Bizkaiko erreferentziazko zentroan (laguntza hori emateko itundutakoan) ukitutako hagina ateratzea proposatu zioten, baina Quirón zentroan (Gipuzkoako pazienteentzat itundutakoan) proposatu zioten tratamendua endodontzia bat zen.

 

Osasun Sailari egoera modu horretan azaldu zitzaionean, osasun-administrazioak aurrekari guztiak aztertu zituen, bereziki desberdina den proposamen terapeutikoa, eta azkenik gurasoen nahia bideratu zuen, proposamen desberdinen espezifikotasuna aintzat hartuz.

 

Tratamendu edota ebakuntzetarako itxaronaldietan egoten diren zerrendak, denborak eta informazioa direla eta, horiekin zerikusia duten kexek haurrei eta nerabeei ere eragiten diete, gainontzeko herritarrei bezalaxe. Edonola ere, Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txosten honetan, nabarmendu nahi dugu itxaronaldi horiek garrantzi handia dutela antzutasun arazoetan, are gehiago emakumeak adin jakin baten mugara iristear daudenean, handik aurrera gutxitu egiten baitira arrakasta izateko aukerak.

 

Haur eta gazteen buru-osasunari dagokionez, elikadura-portaeraren nahasmenduei buruz egindako jarduera bat aipatuko dugu aurten.

 

Elikadura-portaeraren nahasmenduek ukitutako pertsonei laguntzeko elkarteek proposatutako zenbait alderdiren gainean jarraipen bat egite aldera, Arartekoak kexa-espediente bat ireki zuen. Horren bidez, Osakidetzaren 2014ko abenduko txosten batean jasotako ebaluazioa hartzen zen abiapuntutzat, pertsona horiek artatzeari buruzko eskaerari erantzunez.

 

Izapidetutako espedientea txosten hartako bi puntutan oinarritu da: paziente larriak ospitaleratzeko unitate espezializatu bat sortzeko eskaria, eta jantoki terapeutikoen zerbitzuak osatzeko beharra.

 

Lehenengo puntuan, zenbait gogoeta mota dela-eta, ezinezkoa izan da unitate espezializatu hori garatzeko eraren gainean ados jartzea. Bigarren puntuan –jantoki terapeutikoak– ordea, adostasuna dago haien erabilgarritasunari dagokionez, baldin eta laguntza-eskema koherente eta koordinatuan sartuta badaude.

 

Arartekoak puntu horiei buruzko informazio-eskaeraren artean eta Osakidetzak emandako erantzunaren artean igarotako denbora-tartean, lurralde historiko bakoitzeko ACABE eta Osakidetzako ordezkarien arteko bilera bat egin zen. Arartekoa ere joan zen bilera horretara. Jantoki terapeutikoen egungo egoeraz eta elikadura-portaeraren nahasmenduen berariazko arretaz hitz egin zuten, bai eta egungo gabeziei aurre egiteko aurreikusitako jarduerez ere. Alderdi horiei buruzko informazio-eskaerari Osakidetzak emandako erantzuna elikadura-portaeren nahasmenduak ukitutako pertsonei laguntzeko hiru elkarteekin egiaztatu ondoren, Arartekoak erakunde honek 2016ko uztailaren 14an emandako ebazpena helarazi du. Horren bidez, Osakidetzari gomendatzen zaio beharrezko zuzkidura jaso dezala elikadura-portaeren nahasmenduek ukitutako pertsonak artatzeari lotutako jarduera-proposamenak aztertze aldera.

 

2016an jorratutako haurren eta nerabeen osasun-eskubidearekin lotutako azkenengo kontu bat izan da Arartekoak eskatuta irekitako espediente batzuetan aztertu dena; horietan, izendatzaile komun bat dago, hau da, adingabeek alkoholdun edariak eskuratzea kontrolatzeko udal jarduketaren inguruko informazioa eskatzea. 2.1.1atalean adierazi den bezala, adikzioen inguruko lege berria aurkezterakoan, beste garai batean ordena publikoko kontu bat izan ahal zena, gaur egun, osasun publikoko kontu bat da.

 

Ofiziozko esku-hartzea zenbait udalen aurrean egin zen arren, azterketa orokorra egiteko helburua zuen. Esku-hartze hori burutu da zenbait herritarrek, intentsitate eta formatu desberdinekin, adierazi dutelako kezkatuta daudela nerabeen edari alkoholdunen kontsumoa dela-eta. Halaber, adierazi dute harrituta daudela, dirudienez, oso erraz eskuratzen dituztelako, adingabeei alkohola saltzea debekatuta egon arren.

 

Arartekoak bukatutzat jotzen du bere jarduketa; egiaztatu du egia esan neska eta mutil adingabeen edari alkoholdunen kontsumoa kontu konplexu bat dela. Hala, beharrezkoa da eragile guztien lankidetza, erakunde-eragileena, eragile sozialena eta partikularrena Oraingoan, beste une batzuetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza edo Osasun Sailarekin egin izan duen bezala, oroigarri bat zuzendu die euskal udalei. Horren bidez, udalerrietan neska eta mutil adingabeei ematen zaien alkohola kontrolatzeko dituzten legezko betebeharrak gogorarazi dizkie.

 

Aipatu dugun legea argia da zentzu honetan; hala, tokiko erakundeei esleitzen die ikuskatzeko eginkizuna (agintaritzako agentetzat hartzen diren langileak), baita dagozkien zigorrak ezartzeko eginkizuna ere.

 

Hala eta guztiz ere, lege honek, izenburuak adierazten duen bezala, adikzioen arazoa diziplina anitzeko ikuspuntu integral batetik aztertzen du. Zentzu horretan, prebentzioak berebiziko garrantzia dauka (osasun publikoaren ikuspegitik), eta horretarako oinarrizko estrategia gisa, osasunerako hezkuntza ere oso garrantzitsua da. Europar Batasunaren drogaren aurka borrokatzeko 2013-2020 Estrategia jarraituz, demanda murriztera eta eskaintza kontrolatzera bideratutako neurriak, desberdinak izan arren, osagarriak izan beharko dira.

Esku-hartze publikoaren oinarrian daude, berriz ere, haurren eta nerabeen eskubideak. Zehazki, osasunean, posible den maila altuenaz gozatzeko eskubidea eta bere garapen integralarentzat kaltegarria izan daitekeenaz babestua izateko eskubidea. Horiekin bat etorriz, alkoholari eta adingabeei buruzko politika publikoen lana hezkuntzan oinarritu behar da eta neurriek babes-testuingurua ezarri behar dute; hori izango litzateke adingabeei alkohola saltzearen kontrolaren kasua.

 

Udal batzuek Arartekoari erantzun diote jadanik; hala, burutzen ari diren prebentziozko jarduketen berri eman diote eta helarazi diote ahal duten heinean adingabeei edari alkoholdunak saltzea eta hornitzea kontrolatzera bideratutako jarduketak areagotu nahi dituztela.

2.6.Adingabe arau-hausleen eskubideak

40. artikulua

 

1. Lege penalak haustea leporatzen zaion haurrari edo hauste horren errudun izatea salatzen edo deklaratzen zaionari bere duintasun eta adorearen zentzua suspertu behar zaizkio, giza-eskubideak eta besteen oinarrizko askatasunak errespeta ditzan, eta haurraren adina eta birgizarteratzearen garrantzia gogoan izanik, haurrak gizartean funtzio konstruktiboa har dezan.

 

Nahiz eta Arartekoa sortu eta arautzeko legeak 13.1. artikuluan argi eta garbi azaldu ez dela sendetsitako epaiaren gai izan edo epailaritza-erabakiaren zain egon daitezen arrenkurak banaka aztertzen hasiko, alde batetik, adingabeen fiskaltzari eta, bestetik, adingabeen defentsan jarduten duten erakundeei, besteak beste, Arartekoari esleitutako haurren eta nerabeen eskubideak babesteko funtzioek bat egiteak berekin dakar, praktikan, bi instantzien artean sarritan informazioa eta kudeaketak trukatzeko komunikazio-kanal bat izatea.

 

Bestalde, 2015ean Herri Administrazio eta Justizia Sailarekin zerikusia izan duten jardueretako batzuk jada azaldu ditugu txosten honen beste puntu batzuetan (adibidez, familia babeslea izateko eskubideari buruzkoa). Horrela, gure ustez herritarrei ardura zaizkien arloetara hobeto egokitzen den aurkezpena egin nahi izan dugu, eta ez hainbeste eragindako administrazioaren arabera antolatutakoa.

 

Bulego honen 2015eko Txostenean azaldu zen moduan, txostena idatzi zen unean gurasoei bideratutako informazioari eta haur arau-hausleak entzuteari buruzko ikerketa bat irekita zegoen; haur horiei, 14 urte bete gabe zituztenez, eta adingabeen erantzukizun penala arautu zuen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren 3.artikulua ikusita, adingabeak babesteko arauetan xedatutakoa aplikatzen zaie. 2015ean eta 2016an egindako esku-hartzean, Arartekoak inplikatutako erakunde eragileei informazioa eskatu zien, proposamenak aurreratu egin ziren, aztertzeko, eta hainbat bilera egin ziren proposamenak aztertu eta erkatzeko. Emaitza 2017ko otsailean aurkeztuko den dokumentu batean jaso da, eta jasotako iritziak eta informazioak bildu eta partekatuko dira bertan, adingabe horiei dagokienez Euskadin aginteek baliatzen dituzten prozedurak hobeto ezagutzeko ekarpena egite aldera (hiru lurralde historikoetan ñabardura desberdinak dituzte), eta ahultasun elementu nagusiak argiago ikusteko. Proposamenei dagokienez, hasieran Arartekoak plazaratutakoak, zein ondoren beste eragile batzuek igorritakoak aipatutako azterlanean azaldu dira, komenigarritzat jo dutenen balorazioekin batera.

 

Polizia esparruari dagokionez, txosten nagusiaren II.13 atalean herritarren eskubideei eta polizia funtzioa betetzeari lotutako kexaren bat bildu da. Horixe da Arartekoaren 2016ko abenduaren 20ko ebazpenean azaldutako kasua, adingabe bati eragiten diona. Izan ere, ertzainek adingabe bat atxilotu zuten, frogarik gabe, eman ez zituen tratu txarren ustezko delituagatik. Adierazi zenez, gogoeta hori oinarri hartuta, Adingabeen Fiskaltzak atxiloketaren ondorioz bideratutako atariko eginbideak behin-behinean largestea erabaki zuen, adingabea salatutako ekintzen egilea izan zela esateko daturik ez zegoela ulertuta. Era berean, kexak salatzen zuen ertzainek indarra erabili zutela adingabea atxilotzeko, bere gauzak arakatu zituztela, eskuburdinak jarri zizkiotela eta gertatutakoarekin bat ez zetorren gertakarien bertsioa eman zutela. Halaber, kexaren arabera, ez ziren errespetatu behar besteko bermeak, ez atxiloketan, ezta adingabea Ertzaintzaren bulegoetara eramateko orduan ere.

 

2016an arlo honetan izapidetu ditugun ofiziozko jardunbideak atxiloketa zentroen egoera aztertzeari zuzenduta egon dira. Horretaz gain, atxiloketari buruz eta poliziaren jardueretako berme sistemari buruz Arartekoak egindako gomendioak betetzen ote diren aztertu dugu.

 

Getxoko Ertzaintzaren eta Portugaleteko Udaltzaingoaren atxiloketa zentroen instalazioetan –2016ko ekitaldi honetan bisitatu direnak- ez dago adingabeak egoteko instalazio zehatzik, urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak(17.3 artikulua) eskatu bezala; erakunde honek bisitatu dituen Ertzaintzaren atxiloketa zentro guztietan gauza bera gertatzen da.

 

Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoak (hori ere bisitatu da) ez du adingabeentzako berariazko atxiloketa libururik, urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren Araudia onartu zuen uztailaren 30eko 1774/2004 Lege Organikoak eskatu bezala. Portugaleteko Udaltzaingoaren kasuan, bi atxiloketa liburu dituzte (adingabeentzat eta helduentzat bana), baina bietan eskuz idazten dute. Portugaleteko Udaltzaingoaren bi atxiloketa liburuetan (adingabeentzat eta helduentzat bana) eskuz idazten dute. Orri bakoitza atxiloketa bati egokitu arren, liburuak urtekoak ez direnez, ezin da edozein unetan kontsulta bakar baten bidez urtean zehar egindako atxiloketen kopurua ezagutu, erakunde honek gomendatzen duen bezala. Era berean, ez dira atxiloketaren jarduera nagusiak erregistratzen, nahiz eta erregistratuta ez daudenetako batzuk atxiloketarekin lotutako beste erregistro eta dokumentu batzuetan ageri diren.

2.7.Jolaserako, atsedenerako eta arte eta kirol jardueretarako eskubidea

31. artikulua

 

1. Haurrak atseden eta denbora-pasako, jolas eta bere adineko aisialdi ekintzetarako eskubidea du, eta honekin batera, bizitza kulturalean eta artetan parte hartzekoa ere bai. Estatu kideek eskubide hori onartzen dute.

 

2. Estatu kideek errespetatu eta bultzatu egingo dute, haurrak bizitza kulturalean eta artistikoan parte hartzeko duen eskubidea, eta horretarako aukera egokiak eskainiko dizkiote berdintasunaren baldintzapean.

 

 

2.7.1. Eskola kirola

 

Jolaserako, atsedenerako eta arte eta kirol jardueretarako eskubideari buruzko kapitulu honetan, haur eta nerabeek kirola egitearekin lotuta daude, aurten ere, kexarik esanguratsuenak.

 

Alde batetik, beste herrialde batzuetan jaiotako adingabeak kirol federatuan inskribatzeko arazoak daude oraindik ere. Haurrak adoptatuta dauzkaten euskal familiek jarri zituzten arrazoi horren harira jaso genituen kexak; izan ere, tratu ezberdina ematen zitzaien seme-alaba adoptatuei eta seme-alaba biologikoei, aurretiko errolda eskatzen baitzitzaien atzerrian jaio izanagatik.

 

FIFAk ezarritako prebentzioa da hori, futbol-klub handiek gehiegikeriazko praktika zehatz batzuk egitea saihesteko xedea duena. Baina praktika horiekin zerikusirik ez duten kasuetan ere neurri hori ezartzeak, argi eta garbi, eragin disfuntzionala sorrarazten du adingabeen interes nagusian, eta horixe da kasua. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arduraz lagundu dio Arartekoari, agertu diren kasu guztiak konpontze aldera, erakunde honek gaiaren inguruan dituen eta aurreko txostenetan aipatu ditugun irizpideen ildoan.

 

Alabaina, kasuak errepikatu egiten dira, eta, beraz, azpimarratu egin behar dugu kirol-federazioek, Euskadiko Futbol Federakundeak bereziki, gaiaren inguruko irizpideak aldatu behar dituztela, berdintasunezko tratua jaso dezaten adingabeek, beren jaiotza-tokia edozein izanda ere; batez ere, beren prestakuntzarekin eta garapen integralarekin zerikusia duten eremuetan.

 

Beste alde batetik, Arartekoak 2015eko urteko txostenean adierazi zuenez, urtean zehar hainbat esku-hartze egin zituen zenbait klubek edota entrenatzailek eskola-kirolaren aurretiko adinetan egiten den kirolaren esparruan izandako jarrera jakin batzuen inguruan. Hain zuzen ere, entrenamenduetan eta partiduetan, lehia-errendimendu handiagoa edo txikiagoa izatearen arabera adingabe batzuei, beste batzuen kalterako, ematen zaien protagonismoez ari gara. Erakunde honek badaki, ordea, klub eta entrenatzaile gehienek zuzentasun osoz burutzen dutela haur eta gazteen kirol-jardueraren zuzendaritza. Horregatik, Euskadiko hamabi udalerritako laginetik horri buruzko informazioa bildu ondoren, udalei zuzendutako otsailaren 16ko 2/2016 Gomendio Orokorra igorri zuen Arartekoak, heziketa-irizpideetan, irizpide parte-hartzaileetan eta ez lehiakorretan oinarritu daitezen beren udalerrietan haurrentzat antolatzen diren kirol-jarduerak, eskola-kirolaren aurretiko adinetan bereziki, eta irizpide horiek betetzearen mende jar dezaten, hala badagokio, klubek jasotzen duten udal-laguntza, bai instalazioen lagapenean, bai diru-laguntzetan edo sustapenean.

 

Eskola-kirolaren esparruan oraindik ere erakunde honek Gipuzkoako gurasoen zenbait kexa jaso ditu tarteka, teknifikazio jardueretan parte hartzeko betekizun gisa eskola kiroleko programa orokorrean edo kirol anitzeko jardueretan parte hartzeko betebeharrarekin ados ez zeudelako, haurren mailatik beherako kategorien kasuan. Erakunde honek jakin badaki zer garrantzia duen haurrentzako kirol teknifikazioaren eskaintza eskola-kirolarekin koordinatuta egoteak eta hala izatearekin ados dago. Hala, adin horietan kirol modalitateen eta ibilbideen arteko nolabaiteko oreka lortu nahi da eta adingabeek goizegi kirol bat aukeratu dezaten saihestu nahi da, izan ere, horrek beste kirol batzuk ezagutzeko aukera galarazten du eta, horrenbestez, ez dute kirola jolas eta balioak ikasteko aukera gisa ulertuko. Horrekin bat etorriz, kexagileei emandako erantzuna ildo horretan joan da; nolanahi ere, egoera bereziren batean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailaren jarduna aztertzeak gomendioren bat eragin du.

 

Pareko edukia izan duten kexak errepikatzen zirela ikusita, erakunde hau Gazteria eta Kirol foru zuzendariarekin eta eskola-kirolaz arduratzen den talde teknikoarekin batzartu zen 2015. urte amaieran, lehenago aipatutako egoeretan zeuden familientzako konponbidea bilatu beharra plazaratzeko; hala ere, eskola-kirolaren araudiaren muinean dagoen filosofiari eutsi ahal zaio, eta Arartekoa erabat ados dago filosofia horrekin. Horrek eta aldez aurreko beste harremanen batek bultzatuta, Zuzendaritzak bi ekimenetan parte hartzeko gonbidapena igorri zion Arartekoaren erakundeari. Alde batetik, Gipuzkoako eskoa-kirolaren eredua hedatzeko kanpainarako bideo batean parte hartzeko gonbidapena egin zion. Beste alde batetik, eskola-kirolaren programa berrikusteko urte amaieran abiarazitako prozesuan parte hartzeko gonbidapena egin ziguten (25 urteko garapenaren ondoren); prozesu horretan, foru zerbitzuak programaren hainbat alderdi zehatz sakon aztertu nahi ditu, gaur egungo beharrizanetara egokitzeko, sarbide unibertsala izateko eta hezkuntza orientazioko oinarriei eutsiz.

 

Haur eta nerabeentzako antolatutako aisialdi eta denbora libreko jarduerek ere zenbait kexa eragin dituzte. Horiek aztertu ondoren, hobetu beharreko bi alderdi nabarmendu behar ditugu:

 

• Lehenengoa jardueraren ardura daukaten langileen eta gurasoen arteko harreman eta informazioari buruzkoa da, bereziki sor daitezkeen tentsio edo antsietate egoerak kudeatu behar direnean; gure esperientziaren arabera, gaixotasun edo egokitzen ez diren pertsonen kasu puntualak izaten dira. Jakin badakigu gehienetan une eta egoera egokietan gertatzen dela. baina, hala ere, bi gai aipatu nahi ditugu:

 

- Hiru foru aldundiek adostutako jarduketa esparruak horrelako egoeretarako ezarritako jarduketa urratsak gurasoek aldez aurretik jakitea komenigarria izango litzateke.

 

- Haur bat gaixorik egotearen sintomak baldin baditu, osasun arloko langileek egindako lehenengo behaketan proba gehiago egin behar zaizkiola ikusten bada, gurasoari azkar eta zuzenean jakinaraziko zaiela bermatu behar da, behin betiko diagnostikoaren zain egon gabe.

 

• Bigarrenak ezgaitasunen bat edo hezkuntza premia bereziak dituzten haur eta nerabeek herri-administrazioek antolatutako aisialdi jardueretan berdintasun baldintzetan parte hartu ahal izatea du helburu. Horrelako egoera batek gomendio bat eragin zuen 2016an, hain zuzen ere Gasteizko Udalera igorritakoa; onartu egin da, eta 2017ko oporren programa antolatze aldera lantzen ari dira dagoeneko.

 

Kasu honetan, arazoa sortu zen Gasteizko Udalak 3 eta 17 urte arteko haur eta gazteentzat uda guztietan modu integratuan eskaintzen duen oporren programako jardueraren batean plaza esleitzeko prozesuan hezkuntza premia bereziren bat daukaten gazteentzako prestatutako plazaren izaera hura galdu egiten zela planteatu zelako. Udalak emandako informazioa aztertu ondoren, agerikoa da hezkuntza premia bereziren bat daukaten gazteentzako plaza kopuru jakin bati esleipen prozesua amaitu arte eusteko helburua zutela, baina ez zen horrela gertatzen. Gorago aipatutako ebazpenean disfuntzioa aipatu zen, eta horrenbestez, adingabe horien parte hartzeko eskubidea gauzatzeko zenbait neurri proposatu ziren.

2.8.Diskriminaziorik ez jasateko eskubidea: atzerritarren seme-alabak; LGTBI haurrak eta nerabeak; haur eta nerabe ezgaituak; neska-mutil ijitoak.

2. artikulua

1. Estatu kideek Hitzarmen honetan aipatutako eskubideak errespetatuko dituzte eta bermatuko dute beren jurisdikziopean dauden haurrei aplikatuko zaizkiela, alde batera utzita haurren, gurasoen edo legezko ordezkarien arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo bestelakoa, nazio-, etnia- edo gizarte-jatorria, ezintasun fisikoak, jaiotza edo bestelako edozein ezaugarri.

 

2.8.1. Atzerritarren seme-alabak

Bakarrik dauden adingabe edo gazte atzerritarrekin berariaz zerikusia duten jarduerak (txosten honen 2.3. atalean aipatu ditugu) ez ezik, atzerritarren seme-alabak ere kexetako protagonistak izan dira beste arlo batzuetan. Zehatz samar azalduko ditugu jarraian.

 

Hezkuntza administrazioaren mendeko zentro publiko batek ez zion ikasle bati hiyaba edo estalki islamiarra jantzita bertaratzen utzi. Zentroko zuzendaritzak Antolamendu eta Funtzionamendu Araudiaren babesean jokatu zuen, araudi horretan txanoak edo burua estaltzeko beste edozein arropa erabiltzea debekatu baitzen. Horren ondorioz, familiak kexa bat aurkeztu zuen erakunde honetan.

 

Horrelako egoera batek Euskal Autonomia Erkidegoan horrenbesteko oihartzuna lortu duen lehen aldia izan da, baita Arartekora kexa modura iritsi den lehen aldia ere. Gure iritziz, aurrekaririk ez izateak azalduko luke hezkuntza arloko administrazioak, lehenik eta behin, duela zenbait urte Madrilgo Erkidegoan gertatutako adibidearekin konparatuz erantzutea; izan ere, orduan gertatutakoa hizpide dugun egoeraren parekoa zen, eta Madrilgo Administrazioarekiko Auzietarako 32. Epaitegiaren epaiarekin itxi zen (2012ko urtarrilaren 25eko 35. Epaia); epaia argia izan zen: ezarritako debekua zilegizkoa zela berretsi zuen.

 

Aurkeztutako kexa aztertzen hasterakoan, erakunde honek gogoan izan zuen, hala ere, Lleidako Udaleko Elkarbizitza eta Gizalegeari buruzko Udal Ordenantzaren gainean Auzitegi Gorenak esandakoa; ordenantza horretan xedatu zenez, zerbitzuen eta udal ekipamendu eta eraikinak erabiltzeko testu arautzaileak erabat estaltzen duen beloa janzten zuten emakumeak horretarako prestatutako espazio eta lokaletara sartzea eta bertan egotea debekatu edo mugatzeko aukera ezarri zuen. Epaian, bai Lleidako Udaleko Osoko Bilkuraren erabakiak, bai erakunde horrek onartutako testu arautzaileak zuzenbidearen aurkakotzat jo eta baliorik gabe utzi zituen Auzitegi Gorenak.

 

Zalantza izpirik gabe, hezkuntzari ez dagokion eskumen esparru baten gaineko adierazpenak dira; bestalde, estalki osoaren erabilera eztabaidatu da erabaki horretan, ez estalki sinple edo hiyabari dagokiona. Auzitegiak bere irizpidea azaltzen duen lehen epaia (eta bakarra, uste dugu) izan da, eta auzitegiak berak onartu bezala, eztabaida bizian dagoen gai bat da. Arartekoaren iritziz, bertan jasotako gogoetak ezin dira alde batera utzi, izan ere, arrazoiketaren oinarria doktrina konstituzional tinkoa da.

 

Hartara, doktrina horretan oinarrituz, Auzitegi Gorenak argi eta garbi eta modu kategorikoan ondorioztatu du erlijio askatasunaren eskubidea baliatzeko muga ezarri ahal izateko legea funtsezkoa dela, eta horren ordez ezin dela beste araudi iturrik baliatu; hortaz, hezkuntza arloko administrazioak hasierako erantzunean aipatutako aurrekariak baztertu egin behar dira.

 

Hortaz, gaia aztertzerakoan ezin izan ditugu hezkuntza arloan estalkia erabiltzeari buruzko ondorengo beste adierazpen batzuk ahaztu, erakunde honen iritziz planteatutako arazoari ongi erantzuten ez badiote ere. Horrelakoa da Gaztela Leongo Justizia Auzitegi Nagusiaren azaroaren 28ko 277/2014 zenbakidun epaiaren kasua. Epai horretan Gaztela Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak ikastetxeek antolatzeko gaitasuna daukatela xedatu zuen, gaitasun hori irakasteko askatasunaren azken adierazpen gisa ulertuta, elkarbizitzarako arauak edo erregimen bat ezartzeko dagokiela defendatzeko; arau horiek janzteko irizpide zehatz batzuk izateraino iristen dira, baita gurasoek seme-alabentzat erlijio printzipioetara hobekien egokitzen zaien ikastetxea aukeratzeko gaitasuna gehitzea edo gaineratzea ere; hala ere, zalantzan jarritako erlijio askatasunerako eskubidea mugatzearen gaineko estaldura legala ez zen azaldu edo justifikatu.

 

Beharrezkotzat jotako elkarbizitza eta jokabide arauak zehaztuz, ikastetxeek bertako antolaketa eta funtzionamendu arau propioak onartu eta ezartzeko antolaketa gaitasun aitortua daukatela zalantzan jartzea ez dago Arartekoaren helburuen artean; baina, gure ikuspuntuaren arabera, eta aurreratu dugun moduan, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak lortutako ondorioak, dirudienez, ez du arazo honetarako erantzun egokirik eman. Ikastetxeen gaitasun hori zalantza izpirik gabe onartzeak ezin du ekarri, aldi berean, oinarrizko eskubide baten babesa arriskuan jartzea, alegia erlijio askatasunerako eskubidea, aipatutako gaitasuna gehiegi erabiltzeagatik; ezin da alde batera utzi erlijio askatasunerako oinarrizko eskubidea baliatzea mugatzeko formalki lege bat behar dela; exijentzia konstituzional bat da.

 

Gaia aztertu ondoren ondorio horietara iritsita, Arartekoak kezkaz ikusi ditu hezkuntza ikuskaritzak prestatutako txostenean jasotako proposamenak; izan ere, ikasgela barruan estalkia erabiltzeko erabakiak ekarritako egoera arautzea esklusiboki ikasle kexagilearen ikastetxearen esku uzten zuen. Hala ere, azkenik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko arduradunek euskal ikastetxeen hezkuntza komunitateetara zenbait gomendio igortzea erabaki zuten, aniztasunari erreparatzeko eta eskola inklusiboaren marko pedagogiko berriaren testuingurua aipatuz. Gomendio horietan buruan painelua janzten duten neskatoen eskolatzea ez debekatzeko gomendatzen zen, eta antolaketa eta funtzionamendu arauek edo hezkuntza proiektuak horrelakorik onartzen ez duten kasuetan testuok berrikusteko gomendatu zen, aniztasunari erreparatzeko eta eskola inklusiboaren marko pedagogiko berriaren planteamendutik.

 

Hezkuntzaren esparruan, gainera, Gasteizen ikasle etorkinen banaketari lotuta sortutako kezka txosten honen 2.2 atalean nabarmendu zen; horren ondorioz, erakundeen arteko mahai bat eratu da, eta mahai horretan hiriko ikastetxe jakin batzuetan sortutako “ghettizazioa” bideratu ahal izateko irizpideak ezarri nahi dira. Ikasleak onartzeari lotuta erakunde honek plazaratutako zenbait proposamen 2016-2020ko Eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plan aurkeztu berrian jaso dira. Ahots kritiko batzuek dagoeneko esan dute ez dela nahikoa, baina baliteke planean bertan jarraipena egiteko eta aldizka berrikusteko jasotako konpromisoari esker antzemandako ahultasunak bideratu ahal izatea.

 

2.5 atalean, osasun arloari buruzkoan, euskal ospitaleetan jaiotako atzerriko familien seme-alabek bizi duten egoera sakon azaldu da; haur horien dokumentazioa kasuan kasuko enbaxada eta kontsulatuekin izapidetzen den bitartean, zailtasunak izaten dituzte ez osasun arreta jasotzeko, baina bai prestazio farmakologikoetara sarbidea izateko. Atzerriko emakume haurdun batzuek euskal osasun sisteman artatu eta haurdunaldian laguntza jasotzeko izan dituzten zailtasunak ere azaldu dira, modu laburragoan. Haurdun dagoen emakumearen eta haurraren osasun egoerari jarraipen egokia egitea oso garrantzitsua da etorkizunean osasun maila aproposa bermatzeko. Kasuak, nolanahi ere, modu positiboan ebatzi dira.

 

Atzerrian jaiotako neska zein mutilek futbol federatua egiteko lizentzia lortzeko izan dituzten arazoak ere positiboki konpondu dira (tartean atzerriko nazionalitatea daukaten familietako semeak), txosten honetako 2.6 atalean azaldu bezala.

 

Haur eta nerabe ugarik bizi duten pobrezia egoerari buruz ezin dugu horren positiboki hitz egin, haur eta nerabeen familia burua gehienetan atzerritarra denean, profil hori baita, azterlan guztiek azaldu dutenez, haurren populazio pobrearen artean. Horren ondorioz, esparru honetan hartu beharreko neurriek, arazoen muinari dagozkionak eta integralak izatea nahi badugu, pertsona batzuei atzerritarrak izateagatik bereziki eragiten dien elementu bereizleak bereziki hartu beharko lituzkete aintzat.

 

Administrazioaren araudiaren esparruan, aintzat hartuta gehienetan estatuko administrazio nagusiaren eskumena dela, aurten Herriaren Defendatzaileari bideratutako ofiziozko jarduketa bat abiarazi da, Espainian dagoen Gineako enbaxadan pasaporte bat izapidetzeko aukerarik ez izateak eragiten dituen ondorioei buruzko kezka helarazteko. Horrek zailtasun ugari eragin zituen, besteak beste, Gineako amen haurrak Erregistro Zibilean inskribatzeari dagokionez. Enbaxadak ematen duen ordezko ziurtagiria ez da herri-administrazio guztietan onartzen ondorio guztietarako pertsonak identifikatzeko dokumentu gisa.

 

Bukatzeko, gehitu behar da pertsona errefuxiatuek, tartean haur ugarik bizi duten egoera urtero erakunde honek antolatzen duen udako ikastaroko gaia izan zela. “Europa asilo lurraldea? Erronkak eta erantzunak” izenburupean, ikastaroan asilo eskubidearen edukia landu zen, ikuspuntu teorikotik zein aplikazio praktiko eta eskubidearen erregulazioaren ikuspuntutik.

 

Ikastaroaren helburua bigarren mundu gerratik Europan izan den asilo eskaririk handienak eragindako arazoen magnitudea aztertu eta eztabaidatzea zen, baita euskal, espainiar eta europar mailako zenbait erakundek emandako erantzunak ere (edo erantzunik eza). Honako hauek izan ziren eztabaidaren elementuak: 1) Europako Parlamentuak -Europan herritartasunaren ordezkari gorena den aldetik- bideratutako ekimenak eta zenbait talde politikok hartutako jarrera gaur egungo egoeretan asilo eskubidea baliatzeak dakarren erronkari eman beharreko erantzunei dagokienez; 2) erakunde humanitarioek hartutako edo sustatutako ekimenak, neurriak eta ikuspegia jazarpena pairatzen duten pertsonak babesteko eta pairatzen dutena arintzeko, haurren errefuxiatuak bereziki aintzat hartuz.

 

2.8.2. LGTBI haurrak eta nerabeak

 

Auzi horri lotutako gure jarduketa guztien xedea hiru helburu hauen bitartez laburbiltzen da:

 

• Euskal herri-administrazioek euren jarduera guztietan berdintasuna erabat errespeta dezaten eta sexu-orientazio eta genero-identitatearen ondoriozko bereizkeriarik egin ez dezaten lortzea, eskubide horien gauzatzea benetakoa eta eraginkorra izateko beharrezkoak diren neurriak abian jarriz.

• Euskal gizarte osoan, bazterkeriarik ezan eta aniztasun afektibo eta sexualari eta genero-aniztasunari lotutako eskubideen errespetuan oinarritutako kultura zabaltzea.

• Homofobia edo transfobiaren aurka borrokatzea (edozein formatan agertzen bada ere), Euskadin LGBTI haur eta nerabeen egoeraren gaineko ezagutza eta sentsibilizazioa zabalduz.

 

Arartekoak, Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren bidez eta LGBTIen eskubideen arloaren bidez, “Eskola seguruaren aldeko talde egonkorra” izeneko espazioan parte hartzen jarraitu du, aurreko urteetan bezala. Eratze mistoa (soziala-instituzionala) duen lan-foroa da, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak eta Berdindu Zerbitzuak babesten dutena. Eskolan, mutikoen, neskatoen eta nerabeen aniztasun sexual eta afektiborako eskubideekiko errespetua eta sustapena bultzatzeko xedea dauka talde horrek, eta Arartekoak aldizka hartzen du parte bertan -Haurren eta Nerabeen bulegoaren bidez eta LGBTIen eskubideen atalaren bidez-, beste erakunde batzuekin batera (horien artean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila nabarmentzen dugu). Talde horren zeregina, funtsean, adingabeei, familiei eta irakasleei laguntzeko jarduerak eta protokoloak koordinatzea da, hezkuntza-zentroetan ikasleen genero-identitateei eta -rolei eragiten dieten egoerak eta jarrerak agertzen diren kasuei dagokienean.

 

2016an egin zen bilera bakarrean, Euskadiko hezkuntza-zentro guztiei zuzendutako dokumentuaren azken idazketa hitzartu zen. Hauxe da dokumentuaren izenburua: Ikastetxeei zuzendutako protokoloa, ikasle transei edo genero portaera ez normatiboa dutenei eta haien familiei laguntzeko. Dokumentuak sarreran adierazten duen moduan, hezkuntza-sistemaren lerro estrategiko bat da aniztasunari erantzutea. Hori dela eta, hezkuntzako profesionalek gai izan behar dute, eskola inklusiboaren parametroetan oinarrituta, ikasleen eta haien familien dibertsitatea ezagutu eta aitortzeko. Hezkuntzako profesionalek aniztasun horiek detektatuz gainera, ikasle horiei beren eragozpenak gainditzeko lagungarri izango zaizkien bitartekoak eskaini behar dizkiete bizi dituzten egoera jakin batzuk gainditzeko, gainerako ikaskideekin berdintasun baldintzetan pertsona oso bezala garatzeko, aske eta zoriontsu bizi izateko eta arrakasta akademikoa lortu ahal izateko. Protokolo horrekin, Euskadiko hezkuntza-sisteman sexu-joera eta genero-identitate edo -adierazpen anitzei ematen zaien arretari erantzun nahi zaio, bai eta eskolan homo/lesbofobia eta transfobia prebenitu nahi ere.

 

Arartekoaren ustez, protokolo hori aurrerapen nabarmena da, eskolan aniztasun sexual eta afektiboa aitortzeari begira. Horrekin guztiarekin, irakasleen prestakuntza espezifikoa azpimarratu behar dugu orain, aipatu protokoloa ezartzeko erantzukizuna duten horiek baliabide nahikoz hornitze aldera, bai arrakastaz bete ditzaten protokoloan jasotako xedeak, bai, eskolako egoera indibidualetatik harago, giza aniztasunari harrera egiteko eta, bereziki, aniztasun sexual eta afektiboari harrera egiteko klima era dadin ikasgelan eta hezkuntza-zentroaren multzoan, prebentzio gisa. Irakasleak prestatzeko eta sentsibilizatzeko plan edo programa nahikorik ez egotea, gai horiek ikasgelan modu sistematikoan eta antolatuan jorratu ez izana, sexu-joera eta genero-identitateari buruzko material zehatza modu antolatuan erabili ez izana edo egun dauden tresna didaktikoetan bizikidetza-eredu berriak islatu ez izana horren adibide argiak dira, eta, horren ondorioz, irakasle kontzienteenek ez dute behar besteko laguntza jasotzen hezkuntza-sistemaren eskutik, gai horiek behar bezala jorratu ahal izateko.

 

Horregatik, ezinbestekoa da Euskadiko hezkuntza-zentroen eta hezkuntza-erakundeen artean baterako lana sustatzea, eskola haur horientzat benetan inklusiboa eta toki segurua dela ziurtatuko duten tresnak sortzeari begira, euren sexu-joera edo genero-identitatea edozein izanik ere.

 

2016. urtearen hasieran bukatu zen 2015eko txostenean aurreratu genuen kexa bat; bertan, zalantzan jarri zen Osakidetzako Gurutzetako ospitaleko Genero Unitatearen jarduera gai honetan: arreta desegokia eman zitzaiola legez neska erregistratuta egon arren, mutil bizi eta sentitzen zen adingabe bati. Oraingo honetan, erakunde honek Arartekoaren 2016ko otsailaren 12ko Ebazpena igorri dio Osakidetzari, elkarrizketa-bide irekiak ezar ditzan eta zabal-zabal erantzun diezaien genero-identitate anitza duten haurren familiek osasun-zerbitzuen ikuspegiaren inguruan dituzten kezkei eta egiten dituzten informazio-eskaerei. Bestalde, ebazpen horren bidez, Osakidetzari eskatu zaio kontuan har ditzala zenbait printzipio edo jarduera-ildo, bai transexualei ematen zaien arretan, bai euskal legeriak arlo honetan aurreikusi duen gida klinikoan.

 

Arartekoak egindako ikerketaren emaitzari dagokionez, eta Osakidetzak adierazitako gogoetak ere aintzat hartuz, erakunde honek ondorioztatu ahal izan du erronka zientifiko, sozial eta gizatiar berriak dituen jarduera-eremu baten aurrean gaudela, eta pertsona horiek eta bereziki haurrek eskatzen duten arretan inplikatuta dauden zerbitzu publiko guztiei -baita osasun-zerbitzuei ere- eragiten diela.

Gauzak horrela, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari zuzendutako gomendio horrekin, aipatu pertsonei arreta emateari bideratutako jarduera publikoak hobeto orientatzen lagundu dezaketen eta nazioartean aitortuta dauden printzipio batzuk gogorarazi nahi izan ditu Arartekoak. Horien artean, printzipio hauek nabarmentzen ditugu: transexualitatea despatologizatzeko printzipioa, sentitutako sexua errespetatzeko printzipioa, ezagutza zientifikoari eta praktikoari irekitzea, bai eta arlo honetan eskarmentu aitortua duten beste instantzia batzuen doktrina-korronte ezberdinei irekitzea ere, eta informazio zabala jasotzeko eskubidea, zerbitzuaren erabiltzaileak modu aktibo eta informatuan hartu ahal izan dezan parte bere osasunari eragiten dioten erabakietan.

 

Haurrei dagokienez, era berean azpimarratu nahi izan da haur horiek adierazitako eskaerak entzutea eta egoki bideratzea eskatzen duela adingabeen interes gorenak, eta profesional adituen laguntza bermatu behar dela horien banakako ibilbidean, hori edozein izanik ere, eta, horretarako, zerbitzu publikoen esparruan sartu behar direla psikologiako profesionalak. Bestalde, haurtzaroak eta nerabezaroak berezkoa duten eboluzio-izaera dela-eta, pertsonen nortasuna osatzean etapa batzuen garrantziari arreta emanez gainera, egokitzat jotzen dugu osasun zerbitzuek eremu honetan egiten dituzten jardunetan gizarte ikuspuntua barne hartzea eta tentuz ibiltzea, diagnostiko azkarrak edota itxiak egitea ekidinez, kategoria geldi edo finkoen arabera, atzera bueltarik gabeko prozesuetara azkarregi jo dezaketenak.

 

Azkenik, Arartekoak Osakidetzari adierazi dio gai honen inguruan dauden askotariko ikuspegi sozial, zientifiko eta doktrinalak sartu behar direla legez aurreikusi den gida klinikoan, transexualen arretan orientatzeko balio behar diela horrek osasun-zerbitzuei, eta ezagutzaren azken-mailara eta ebidentzia zientifikora igo behar dela arreta, horretarako, beharrezkoa balitz, nazioarteko eremuko pertsona eta erakunde adituen irizpideetara joz.

 

 

2.8.3. Ezgaitasunen bat daukaten haurrak eta nerabeak

 

Aurreko urteetan bezala, kopuru aldetik ezgaitasunen bat daukaten haurrei eta nerabeei gehien eragiten dieten kexak irisgarritasun gabeziei buruzkoak dira, bai ekipamenduetan (etxebizitza, hezkuntza, osasuna, gizarte arlokoak, kulturakoak, etab.), bai hiri ingurunean edo garraioan. Hori ikusita berriz ere gogoratu behar da irisgarritasun unibertsalari esker herritar guztiek bizitza sozial eta ekonomikoan parte hartze aktiboa izateko aukera daukatela, haurrak barne, eta denak aukera berdintasunean.

 

Garraioari eta mugikortasun arazo handiak dituzten haurrak mugitzean duen eraginari dagokionez, Bilboko Trafiko eta Aparkalekuen Ordenantzak (TAO/OTA) ezarritako betekizuna nabarmendu behar da atal honetan, ezgaitasunen bat daukaten pertsonen ibilgailuen ezohiko araubidea aplikatu ahal izateko (36. eta 37.1 artikuluak), ezgaitasunen bat daukan pertsona, halaber, ibilgailuko gidaria denean. Erakunde honek bi gomendiotan gai honi buruzko adierazpenak egin ditu (azkena 2014an), eta horietan Bilboko Udalera jo du, aipatutako araubidearen onurak aparkatzeko txartel bakarreko titular diren pertsona guztiei hedatzeko eskatuz. Aurten irizpidea zalantzan jarri da berriz ere, eta udalak oraindik ez ditu onartu erakunde honen argudioak.

 

Aurreko gaiarekin zuzenean lotuta, jakinarazi behar da aurten martxoaren 22ko 50/2016Dekretua onartu dela, ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela arautzen duena. Dekretuak, irisgarritasun unibertsalaren eta bizitza independentearen printzipioekin bat etorriz, beharrezko neurriak artikulatu ditu ezgaitasuna dela medio mugikortasun murriztuko pertsonen ibilgailuak aparkatzea errazagoa izan dadin. Estatu mailan 2014an helburu berarekin onartutako errege dekretuarekin alderatuta aldaketak dakartza; izan ere, ezgaitasunen bat daukaten pertsonen garraio kolektiboan lan egiten duten pertsona fisiko edo juridikoei eta ikusmeneko ezgaitasunen bat daukaten pertsonei aparkatzeko txartela lortzeko eskubidea aitortu eta behin-behineko aparkatzeko txartelak emateaz gain, txartela lortzeko eskubidea daukaten titularren artean 3 urtetik beherako pertsonak ere jaso dira, bizitza funtzioetarako ezinbesteko gailu teknikoak etengabe behar badituzte edo larritasuna dela medio 4. edo 5. mailako ezgaitasunaren balorazioa jaso badute (patologia larria edo oso larria).

 

Hezkuntza esparruari dagokionez, txosten honen 2.2. atalean babes premia desberdinak dituzten haurrek dauzkaten zailtasunak aipatu ditugu, ezgaitasuna dela medio; kasu batzuetan modu positiboan konpondu dira eta beste batzuetan, ordea, ez: laguntza langileak ez jartzea edo berandu iristea, esku-hartzearekin ados edo pozik ez egotea, derrigorrezko hezkuntzen ondorengoetan laguntza aitorpena ukatzea edo zailtzea, eta bestelakoak izan dira.

 

Osasunari buruzko 2.4 atalean aurten autismoa zuen haur bati zegokion kexa izapidetu dugu; kasu honetan ongi bukatu da.

 

Denbora librearen eta aisialdiaren atalean, azkenik, Gasteizko Udaleko oporretako programan hezkuntza premia bereziak dituzten gazteentzako plazen erreserbari buruzko ebazpena gogoratu behar da; dokumentu honetako 2.7 atalean sakonago azaldu da, eta hor nabarmendu bezala, hau ere onartu egin da.

 

2.8.4. Neska-mutil ijitoak

 

Aurten Arartekoak familia ijitoetako haur eta nerabeei eragiten zien gaiei buruzko herritarren eskaera batzuk izan ditu. Lehenik eta behin argitu behar da azaldutako zailtasunak bizikidetza arazoei lotuta daudela, eta gizarte zailtasun eta bazterketa egoeran dauden familiak inplikatuta daude; ez daude lotuta ijitoen herrikoak izateagatik sortutako bazterketarekin. Nolanahi ere, familia horietako haurrak eta nerabeak iritzi publikoaren epaiketen eraginpean daude, argi eta garbi.

 

Arartekoaren esku-hartzea 2015. urte amaieran hasi zen, Bilboko auzo bateko herritar talde batek eskatuta; erakunde honek esku hartzeko eskatu zuten inguruan bizikidetza arazo larriak sortzen zirelako, eta arazo horietan neurri handi batean mutil talde bat zen protagonista, gehienak adingabeak eta familia berekoak; beste bizilagun batzuk asaldatu, lapurtu eta erasotzen zituzten. Egoera ez zen berria, baina okerrera egin zuen. Eskatzaileek igorritako kezkan, gainera, adingabeak nabarmentzen ziren, babesik gabeko egoera larrian zeudela aipatzen baitzen, heldu erreferente aproposik ez zeukatela eta gurasoen istorioa errepikatzera “bideratuta” zeudela azaltzen baitzen.

 

Egoera aztertuta, erakunde honek lehenengo ondorioa eta ondorio argia egoera konplexua zela aitortzea izan zen. Egoera konplexua, lehenik eta behin, urte luzez luzatu zelako. Konplexua, horrez gain, esku-hartze ugari egin zirelako eta, hala ere, ordura arte ez zutelako ondorio eraginkorrik izan. Konplexua da, halaber, familia erdiesteko eta familiarekin hitz egiteko zailtasunengatik. Konplexua da, amaitzeko, inplikatuta dauden eragile anitzak eta eremu desberdinak direla-eta. Horrenbestez, artikulatu beharreko erantzunetan nahitaez bi ezaugarri hauek inplikatu beharko lirateke: konplexutasuna eta denbora.

 

Adingabeen arretari dagokionez, berriz ere nabarmendu zen ordura arte egindako esfortzuek ez zutela ia emaitzarik eragin. Familiako ia adingabe guztiak babesgabetasun egoera larrian zeudela onartu ondoren, bazterketa neurrien bitartez aplikatutako esku-hartzea ez zen eraginkorra izan, lortutako emaitzak ikusita. Haurrak eta bereziki nerabeak egoitza harrerako baliabideetan egoten ziren harik eta familia egiturara itzultzen ziren arte, eta familia egiturak aterpea ematen zien. Horrek, agian, banan-banako kasuak jorratzeko estrategia berrien inguruan hausnarketa bat egitea ekarri beharko luke. Haurrak hobeto kontrolatu eta jarraipena egiteko egoitza baliabideetatik egindako esku-hartzeak mespretxatu gabe (azkenaldian indartu zirenak), solaskide batzuek haurrak gurasoekin mantentzeko aukera aipatu zuten, eta etxean hezkuntza eta gizarte esku-hartze intentsua egitea; horrela, familia nukleoari eustea izango litzateke aldaketarako palanka. Horretarako, nolanahi ere, bizikidetza-unitateen banaketa bat egin beharko litzateke; izan ere, horrek bizikidetza-unitate bakoitzaren ezaugarriei eta beharrizanei egokitutako lan espezifikoa eta partikularra egitea ahalbidetuko luke.

 

2016ko ekainean, liskarrek okerrera jo eta bizilagunen kexak areagotu ondoren, Udalbatzak plan bat egiteko konpromisoa hartu zuen (helburu eta xede zehatz batzuek gidatutako jarduketa, epe, arduradun eta beharrezko baliabide zehatzekin); plan horretan “parte hartzea” (erakundeena eta udal arlo desberdinena), “kolaborazioa” eta “jarduketa koordinatua” funtsezko elementuak ziren. Arartekoaren ustez, ingurunean esku-hartze holistiko, planifikatu, antolatu bat egiteak, inplikatutako erakunde eta udal arlo desberdinek garatu beharreko ekintzak antolatzeko esku-hartzea, planteatutako arazo konplexuari ekiteko bide egokia zen. Auzoetako auzokideen eta gizarte erakundeen parte hartzea ere, gure ustez, aurreikusi egin beharko litzateke aipatutako planean. Nolanahi ere, 2017. urtean planeko helburuen betetze mailaren jarraipena egingo du Arartekoak.

 

Planaren proposamenen artean babesgabetasun egoeran zeuden adingabeei arreta emateko jarduketak ere aurreikusi ziren. Gizarte zerbitzuen euskal ereduan definitu bezala, egoera horretan Bilboko Udalak eta Haurren Foru Zerbitzuak koordinazio eta lankidetza maila handienarekin lan egitera deituta daude, bereziki konplexuak diren egoeretan erantzun konplexuak (eta osatuak) eskaintzeko.

 

Egoera horri lotuta, baina liskar horiei eta iritzi publikora igortzen ari ziren ijitoen komunitatearen eta inplikatutako familiako adingabeen irudiari (haien ustez estereotipo txarrez beteta) zenbait hedabidek emandako tratamenduaren ikuspuntutik, esku hartzeko beste eskaera bat jaso zen urte erdian ( nolanahi ere, aipatutako adingabeen pribatutasun, ohore eta irudi propioaren eskubideak bereziki babestu beharko lirateke). Arartekoaren erantzuna nahi genuena baino mugatuagoa izan zen komunikazio enpresa pribatuen jarduna zelako, eta ez herri-administrazioarena (erakundea arautzeko legeak definitutako jarduketa esparrua); hala, erantzuna kexan aipatutako arloan eragin handiko eragile batzuekin zenbait kudeaketa egitera bideratu zen, ez soilik egoera zehatz honi ekiteko, baizik eta komunikabideek informazioa modu ez baztertzailean tratatzeko eta pertsonen eskubideak sustatzeko modu jakin batean planteatzeko. Testuinguru horretan kokatzen dira Kazetarien Euskal Elkargoarekin eta Elkartearekin harremanetan jarri izana; talde horiek bideratzen dituzten ekimenen artea, Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioaren kode deontologikoa nola aplikatzen duten informatu eta gidatzen dute, erakunde hori baita kode etikoari buruzko zalantzak pizten dituzten kazetaritza jardunen jarraipena eta salaketa egiteko organoa, eta edozein pertsonak edo erakundeak izan dezake sarbidea.

 

Erakundearen hirugarren esku-hartzea uda ondoren aktibatu zen, herritarrek arbuiatu zutenean familia batek Gasteizko etxebizitza bat okupatu izana. Familiak, bestalde, Arartekoarengana jo zuen aldez aurretik, haurretako bi eskolatzeko zailtasunak izan zituztelako, etxebizitza okupatzeko titulu baliagarririk ez zutenez erroldatu izanetik eratorrita. Udal erroldan inskribatzea zerbitzu publikoak jaso ahal izateko ondorio garrantzitsuak dituen eskubide bat da (betekizun gisa eskatzen baitute erroldatuta egotea) eta beste era bateko eskubideak erabiltzeko, esaterako eskubide politikoak (bozkatzeko eskubidea, herritarren parte hartzea, etab.). Kexa hura ebatzi egin zuen, eta haurrak eskolatu egin zituzten alokairu kontratu bat aurkeztu eta, horrenbestez, udal erroldan jasotzea aurkeztu ondoren.

 

Auzokideekin dituzten harremanen zailtasunak, berriz, ez dira murriztu. Horiei dagokienez, esku-hartzeak irekita jarraitzen du eta hainbat esparrutan du eragina (segurtasuna, elkarbizitza, gizarte zerbitzuak, etab.); horrenbestez, datorren urteko txostenean emango da emaitzen berri.

Creative Commons lizentziako
Lan hau Creative Commons-en Attribution 3.0 Unported lizentziapean dago.

XHTML 1.0 Strict
Nivel Doble-A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 (WCAG 1.0)