Ararteko

  • RSS
  • Contactar
  • Buscador
  • Mapa Web
CASTELLANO
  • A
  • A
  • A

Liburuaren aurkibidea

  • AURKEZPENA

  • + I. ATALA Arau- eta antolaketa-testuingurua
    • 1. 2016ko jarduera-esparrua
    • 2. Arau- eta eskumen-esparrua
  • + II. ATALA Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
    • 1. Neska-mutilen eta nerabeen edo haiei buruzko kexa-espedienteak: gerturatze kuantitatiboa
    • + 2. Arriskuan dauden eskubideak:
      • 2.1.Garatzeko behar duten bizi-maila izateko eskubidea
      • 2.2.Hezkuntzarako eskubidea
      • 2.3.Abandonu, tratu txar edo indarkeriatik babestua izateko eskubidea
      • 2.4.Familia babeslea izateko eskubidea
      • 2.5.Osasunerako eskubidea
      • 2.6.Adingabe arau-hausleen eskubideak
      • 2.7.Jolaserako, atsedenerako eta arte eta kirol jardueretarako eskubidea
      • 2.8.Diskriminaziorik ez jasateko eskubidea: atzerritarren seme-alabak; LGTBI haurrak eta nerabeak; haur eta nerabe ezgaituak; neska-mutil ijitoak.
  • III. ATALA Entzuna izateko eta bere iritzia kontuan hartua izateko eskubidea: Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua
  • + IV. ATALA Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko jarduerak
    • 1.Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartzea ospatzea
    • 2.Gizarte-eragileekiko lankidetza
    • 3.Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza
    • 4.Ekitaldietan parte-hartzea
  • V. ATALA Haur eta nerabeen eskubideen egoera baloratzea
  • VI. ATALA Eranskina Arloko araudia

Txostenen bilatzailea

Erakundeen aurkibidea

  • Ir a p;gina inicial
  • Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostena 2016
  • IV. ATALA Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko jarduerak
Deskargatu formatu librean:
  • RTF
  • XML

IV. ATALA Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko jarduerak

42. artikulua

Estatu kideek hitz ematen dute Hitzarmenaren printzipio eta arauak jakinaraziko dizkietela modu eraginkor eta egokietan bai helduei bai eta haurrei ere.

1.Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartzea ospatzea

Nazio Batuen erakundeko Batzar Orokorrak Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa (azaroaren 20a) onartzearen omenaldia Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin (azaroaren 25a) batera egin zen 2016an, eta azaroaren 10ean Gasteizen egindako Jardunaldia: emakume eta adingabeak sexurako salerosketa jardunaldian gorpuztu zen.

 

Jardunaldiaren helburu nagusia herritarren sentsibilizaziorantz bideratu zen, gizakien salerosketari dagokionez; gaitz horrek batez ere eta modu dramatikoan emakume eta adingabeei eragiten die, aski ezagutzen ez den neurrian. Aurkezpenean aurreratu zen moduan, gaur egun milioika emakumek, gizonek eta haurrek etxetik ihes egin behar izaten dute premia ekonomikoa, gatazkak, gerra edo mota askotako jazarpena dela medio. Testuinguru horretan, gizakien salerosketan aritzen diren trafikatzaileen eskuetan erortzeko arriskua izaten dute askok; horrelako trafikatzaileek ez daukate inolako muga moral edo etikorik, pertsonen bizitzak salerosten dituzte, salgai huts gisa hartuz, esklabo gisa saltzen dituzte eta bizitza autonomia krudeltasunez kentzen diete, baita babesteko edozein gaitasun ere, giza eskubideak sistematikoki eta modu higuingarrian urratuz. Dimentsio izugarriak dituen fenomeno bat da, nekez kalkula daitekeena, gure gizarteko pertsonen ahulenei eragiten die modurik latzenean, bereziki emakumeei, baita neskato eta mutikoei ere. Gizakien salerosketak agerian uzten du gizakiak arbitrarioki nola banatzen gaituen munduan daukagun jaioterriaren arabera, pobre edo aberats izatearen artean.

 

Jardunaldiak abiapuntu bat izan nahi zuen, Euskaditik Europako Batasunaren estrategia pertsonen salerosketa deuseztatzeko (2012-2016) ekimenaren helburuetan ekarpena egiteko abiapuntua, zehazki alor hauetan:

 

• gaiaren funtsezko garrantzia hedatzea, eta gaitz honek dakartzan giza ondorio larrien berri ematea Euskadin, horrela, gure gizartea eta gure erakundeak sentsibilizatzen laguntzeko, gaitz hori desagerrarazteko beharrari dagokionez;

• hausnarketa prozesu sakonagoa abiatuz eta gaiaren egoerari argia emateko ahalegina eginez, dimentsio guztietan: ideologikoa, giza arlokoa, soziala, juridikoa eta poliziala;

• ikuspuntu profesional eta lurraldeen ikuspuntuetatik iritziak trukatuz, baita esku-hartze esparru edo diziplinetatik ere, denak gizakien salerosketaren aurkako borrokan inplikatutakoak eta bereziki biktimei arreta eman eta babestuz;

• etorkizuneko lankidetzarako oinarriak finkatzea, fenomeno izugarri honi buruzko ezagutza areagotzeko eta biktimei laguntzeko erantzun eraginkorrenei dagokienez, eta, azken finean, gizakien salerosketako edozein merkataritza modu desagerrarazteko.

2.Gizarte-eragileekiko lankidetza

Arartekoak eta, dagozkion kontuetan, Haur eta Nerabeen Bulegoak, bere jarduera-ildoen artean argi eusten dio haurren eta nerabeen esparruan lanean diharduten gizarte-eragileekin elkarlanean aritzeko aukerari, bai haien eskubideak jendarteratuz edo defendatuz, eta bai, askotan, batez ere egoera ahulean dauden neska-mutilentzako baliabide jakin batzuk kudeatuz.

 

Lankidetza-harreman horri dagokionez, urtero zehazten da, eta hainbat formatutan egiten da: bilerak, bisitak, kolaborazioak dokumentu edo proposamenetan, eta abar.

 

Harreman ohikoa eta jarraitua daukagu haur eta nerabeen eskubideak babesteko erakundeekin, hala nola Save the Children eta UNICEFekin, Euskal Herriko Batzordearekin. 2016ko ekitaldi garrantzitsuenak “Haurren aurkako indarkeria” jardunaldian parte hartzea eta Euskadiko errealitatea landu zuen “Nik horretara ez dut jolasten” txostena erkatzea izan zen, eskola jazarpenari buruzkoa, lehenengoaren kasuan, eta “Berdintasuna haurtzaroan” lan mintegia antolatzen parte hartzea, aipatutako bigarren erakundeari dagokionez.

 

Ezgaitasunen bat daukaten pertsonen esparruan, ezgaitasun, mendekotasun eta osasun arloko koordinatzaileek harremanak dituzte sektoreko elkarteekin; hala, horrek ekarri du aurten bilerak izatea AVIFES, APDEMA eta ACABE elkarteekin. Ildo beretik, familia arloko arduradunak arlo horretako erakundeekin harremana dauka, oraingo honetan Hirukide elkartearekin. Aztertutako egoera edo arazo horrek haur edo nerabeengan eragin edo presentzia berezia daukan kasu guztietan elkarrekin egiten da lan, eta arazoen konponketan haurren ikuspuntua txertatzen da.

 

Babesik gabeko haurrei dagokienez, honako hauekin harremanetan izan gara:

 

• AVAIM, haur eta nerabeen aurkako sexu indarkeriaren gaineko kezka partekatuz.

• Bizgarri eta IRSE Araba, judizialki bideratuta familia topaguneetara ikuskaritza bisitak egiteko testuinguruan.

• SOS Arrazakeriak, familia erreferenterik ez daukaten adingabe eta gazte atzerritarren egoerari buruzko informazioa erkatuz.

• Bizkaiko Gurutze Gorria, Cáritas Gipuzkoa eta Cáritas Bizkaia, egoera ekonomiko prekarioan dauden eta adingabeen ardura daukaten familiek jasotako arreta eta egoerari buruzko informazioa bilduz.

• Jolas eta Ekin, haur eta gazteekin lan egiten duten Honduras eta Guatemalako GKEek Euskadira egindako bisiten anfitrioi izan diren aldetik.

• Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoa, erakundera iristen zaizkien informazioen komunikazio formatua definitzeko, haur eta nerabeen eskubideak urratzea salatu bada edo horren susmoak egonez gero.

 

Urtean zehar, Arartekoa bizilagunen arteko bi liskarretan inplikatu da, eta bi liskarretan faktore komun bat zegoen: adingabe ugari zituzten ijitoen etniako familiei eragiten zien. Testuinguru horretan bilerak eta harremanak egin ditugu ijitoen herriaren erakunde sozialekin eta Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseiluarekin. Gatazka hauei buruzko informazioari eta, bereziki, liskarrek erasaten dituzten adingabeei komunikabideek emandako tratamendua Euskal Kazetarien Elkartearekin egindako bileran landu zen.

3.Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza

Modu berean, askotarikoak dira erakunde instituzional edota baliabide publikoetako ordezkari politiko eta teknikoekin lankidetzan aritzeko espazioak eta uneak. Solaskideetako batzuk honako hauek izan dira:

 

• Euskadiko Eskola Kontseilua.

• Etxebizitza Sailburuordetza eta Lanbide (egoera ekonomiko prekarioa eta adingabeak kargura dituzten familiei eragiten dieten egoerak).

• Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Gizarte Garapeneko zuzendaria.

• Berdindu zerbitzua.

• Biltzen zerbitzua.

• Arabako Gizarte Zerbitzuen diputatua eta diputatu nagusia.

• Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol eta Gazteria zuzendaria.

• Hiru foru aldundietako Gizarte Ekintza / Gizarte Politika / Gizarte Zerbitzuen sailetako haurren zerbitzuetako arduradunak (horietaz gain, hainbat zerbitzu, programa eta baliabidetako arduradunak).

• Emakunde. Erakundeen arteko talde teknikoa.

• EAEko Fiskal Nagusia, Gipuzkoako atzerritartasuneko fiskala eta fiskalburua, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako adingabeen arloko fiskalak.

• Bilboko, Gasteizko, Galdakaoko eta Lasarte-Oriako udalak.

 

Bilera horien testuinguruan, edo, hain zuzen ere, bilera horien ondorioz, Arartekoaren erakundeak politika publikoak eragin dituzten planak, protokoloak edota estrategiak bertatik bertara jakin ditu, eta zenbait egoera kezkagarri erakunde eskudunei jakinarazi dizkie, artatu beharreko beharrizan gisa formulatuta, edo esku-hartzean eskubideak bermatzea zehazte aldera.

 

Herritarren eskubideak politika publikoetan hobeto babestu eta zaintzeko lankidetza ildo horretan, Haurren eta Nerabeen Bulegoa Eskola Elkarbizitzarako Behatokiko batzarraren parte da, aurten 2016an deialdirik egin ez bazaio ere. Genero indarkeriaren eraginpean egon diren haurrei buruzko Emakundeko erakundeen arteko talde teknikoak gidatutako lan prozesuan parte hartzen jarraitu du.

 

Ohi bezala, herrien beste defendatzaile batzuetako haur eta nerabeen arloekin harreman bikaina daukagu; informazioa, irizpideak eta iritzia trukatzea maiz gertatzen da. Aurten bereziki interesgarria izan da urtero Haurtzaroko Elkarteen Plataformak antolatzen duen Defendatzaileen Topaketan parte hartzea, Espainiar estatuan haurren eta nerabeen eskubideen egoerari buruzko balorazioak partekatzea eta horri buruz hitz egitea ekarri baitu, erakunde honek Haurren Eskubideen Batzordera igortzen duen txosten osagarriaren ekarpen gisa, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren jarraipen lan gisa.

4.Ekitaldietan parte-hartzea

Elkarte eta erakundeekin kolaboratzeko marko horretan zein Arartekoaren erakundeak berak gidatutako ekimenak izateagatik, arartekoak berak edo erakundeko langileek adingabeei lotutako hainbat foro eta topaketan parte hartu izana nabarmendu behar da, gure erkidegoan zein gure erkidegotik kanpo. 2016ko parte hartze nabarmenenak eta orain arte dokumentu honetan aipatu ez direnak honako hauek dira:

 

• FECAPP.Baloreak haurrei eta nerabeei transmititzea. Bilbo.

• EDE taldea. Haurrak eta nerabeak babesteko lege berrien aldaketa nagusiak. Bilbo.

• CIPI - Haurrak Babesteko Kontseilu Independentea Euskadin haurtzaroaren egoerari buruzko eztabaida. Bilbo.

• Eusko Jaurlaritza. Aitatasun eraldatzaileak, gizonak, emakumeak, hazkuntza eta boterea. Bilbo, Donostia, Gasteiz.

• AVIFES. Encantadas de hablARTE. Gaixotasun mentalak dituzten emakumeekin artearen bitartez hitz egitea. Bilbo.

• Korapilatuz. Haurtzarora eta nerabezarora gerturatze soziala gaur egungo krisian. Irun.

• EFEA-Ronda Pirineos IV (FEAE Euskadi). Demokrazia eta hezkuntzaren onura sozialak. Vielha.

• Oficina de Defensa dels Drets del Menor de Illes Balears. Neus canvis legislatius haurtzaro eta nerabezaroan. Palma Mallorcakoa.

• Agintzari.Haurtzaroko legediaren aldaketak udal gizarte zerbitzuetan daukan eragina. Bilbo.

• Innobasque-Hirien Sarea. Haurren eta nerabeen parte hartzerako eskubidea. Zamudio.

• Comillasko Eliz Unibertsitateko “Zuzenbidea eta Adingabeak” Santander katedra. Haurraren interes gorena haurtzaroa eta nerabezaroa babesteari buruzko Espainiako legedian. Madril.

• Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. 30. urteurreneko ekitaldia. Donostia

• Bizkaiko Foru Aldundia. Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saila Adingabeen egoera eta babes beharra adin nagusira iristerakoan. Sondika.

• UNICEF. Berdintasuna haurtzaroan. Bilbo.

• Haurtzaroko Elkarteen Plataforma Defendatzaileen betebeharra bermatzaile gisa. Madril.

• Galdakaoko Udala. Gizarte Zerbitzuen topaketa: nerabezaroa. Galdakao.

• Save the Children. Haurtzaroaren aurkako indarkeria. Bilbo.

• Gure Sarea-EHU. Haurren sexu abusuak. Leioa.

Creative Commons lizentziako
Lan hau Creative Commons-en Attribution 3.0 Unported lizentziapean dago.

XHTML 1.0 Strict
Nivel Doble-A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 (WCAG 1.0)