19. artikulua
1. Haurra gurasoen, legezko ordezkarien edo bestelako norbaiten kustodiapean dagoen bitartean, estatu kideek beharrezkoak diren legezko, administrazioko, gizarteko eta hezkuntzako neurri guztiak hartuko dituzte haurrak honakoak jasan ez ditzan: edozein modutako kalte edo gehiegikeria fisiko nahiz mentalak, arduragabekeria edo tratu zabarra, tratu txarrak edo esplotazioa, sexu gehiegikeriak ba
rne.
20. artikulua
1. Aldi ba
terako edo betirako bere familiatik atera diren haurrek edo beren interesen arabera ingurune horretan egon behar ez dutenek estatuaren ba
bes eta laguntza bereziaren eskubidea izango dute.
2.3.1. Araudi- eta gizarte-testuingurua
Bulego honen 2015eko txostenean urte horretan haurtzaroaren legedian izandako aldaketa garrantzitsuaren berri eman zen. 2016an, ostera, ez da araudi berrikuntza nabarmenik izan ez estatu mailan, ez erkidego mailan. Salbuespen ba
karra Sexu Delitugileen Erregistro Zentrala martxoaren 1ean indarrean sartzea izan zen -abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bitartez araututakoa-; horri esker, adingabeekin ohiko harremana daukaten lanbideak dituztenentzat nahitaezko ziurtagiri zehatzak eman daitezke, Adingabearen Ba
bes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak eskatutakoa, ondorennerabeen legedia aldatu zuena uztailaren 28ko 26/2015 Legeak aldatutakoa.
Hala ere, erakundeen arteko aldez aurreko zenbait lan tekniko egin dira; izan ere, ezinbestekoa da, gizarte zerbitzuen arloak eskumenen ba
naketa zabala duelako. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila arrisku eta ba
besgabetasun egoerak aztertzeko tresna -Balora- eguneratzea jaso duen dekretua izapidetzen ari da. Halaber, erakundeen arteko talde tekniko ba
t eratu da; hiru foru aldundietako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako aipatutako saileko ordezkariek osatzen dute, eta bi gai lantzen ditu:
1. Alde ba
tetik, familia harreraren araudia, erakunde honek 1/2015 Gomendio Orokorrean eskatu zuena; 2015eko lege aldaketan ba
naketa neurri horri emandako presentziaren ondoren nekez saihesgarria da.
2. Beste alde ba
tetik, foru aldundiek jarraitu beharreko jarduteko prozedura komun ba
t arautzea, erakunde autonomiko eskudunari eskatutako txostena emateko, adingabeen ba
besari dagokionez, adingabeak aldi ba
terako atzerrira joateari dagokion programa humanitarioaren haritik, gai horrek kexa ba
t eragin zuen, eta 2015eko txostenean landu zen. Proiektatutako araudiaren helburua txostena emateko prozedurari nolabaiteko sistematizazioa eta erregulazioa ematean datza, hiru aldundiek jarduteko homogeneotasuna izatea, eta, aldi berean, interesdunari segurtasun juridiko handiagoa ematea.
Adopzio gaietan, 2015eko legedia aldaketaren ondorioz, nazioarteko adopziorako erakunde kolaboratzaileak egiaztatzeko eskumena erkidego mailako administraziotik estatuko administrazio nagusiari eman zitzaion, “arauz ezarritako prozedurarekin eta ezaugarriekin”; nolanahi ere, aipatutakoa egiteko “aldez aurretik erakunde publikoak txostena eman beharko du, egoitza daukan lurraldean, ba
ita adingabeen jatorrizko herrialdean egingo diren bitartekaritza jarduerei buruzko kontrol eta jarraipen lanak ere”. Araudi garapen horretarako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioak proposamenak eskatu ditu; Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, bidalita daude dagoeneko.
2.3.2. Pozik ez egoteko arrazoiak
Arlo honekin lotutako kexak egin dituzten pertsonek azaldutako gaiei dagokienez, aurten ere, kasurik gehienetan, gurasoak ez daude ados haurren zerbitzuek egindako ba
lioespenekin (horietan ondorioztatu ba
ita beraien seme-alabak ba
besik gabe daudela), guraso-agintea etetearekin eta foru-erakundeak haur horien tutoretza bere gain hartzearekin. Guraso horien ehuneko handi ba
tek Arartekora jotzen du, haurra edo nerabea ba
besik gabe dagoela eta ba
besteko neurria hartu behar dela ezartzen duen foru-aginduaren kontrako errekurtsoa epaitegietan jarri ondoren. Horrek eragotzi egiten digu kexagileen eskaera nagusiaren gainean esku hartzea. Beste ba
tzuetan, familiek administrazioaren erabakia jakin bezain laster jotzen dute gugana eta aholkuak eta informazioa eskatzen dizkigute, neurri hori azkenean bete ez dadin. Egia esan, gurasoen desadostasun-arrazoi nagusia dela eta –azken ba
tean, beraien seme-alaben beharrei modu egokian erantzuteko dituzten arazoak ba
lioestea- esku-hartzeko aukera mugatuak ditugu. Alde ba
tetik, erakunde honek ez duelako ba
lorazio-iritzirik ematen gai teknikoen gainean, adibidez, gurasoen gaitasunaz edo ba
besgabetasun egoeraz; eta, bestetik, kasu dezentetan administrazioaren erabakia bera epailearen ba
lorazioaren zain egoten delako. Hala ere, eskaera horrekin ba
tera, gai ba
tzuk ere heltzen zaizkigu (balioztatze-prozesua, ba
lioztatzeaz arduratzen diren pertsonek emandako arreta eta tratua, komunikazioa eta informazioa), eta horietan esku hartu dugu, eragindako administrazioari informazioa eskatuz eta beren jokamolde egokiaren arabera aztertuz.
Erakunde honek ofizioz hasitako jarduketa ba
t den arren, eskaera partikularretatik datorrelako, hemen Bizkaiko Umeen Zerbitzuari egindako kontsulta jaso nahi dugu, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eten / bertan behera uztearen ondorioz Lanbidek adingabeak zerbitzura igorriko ba
litu zerbitzuak nola jokatuko lukeen jakiteko; txosten honen 2.1.2 atalean gaia zehatzago landu da.
Kexen bigarren multzo ba
tean, aurten prozesuko une desberdinetan bigarren mailako arretako gizarte zerbitzuek egindako esku-hartzearekin ados agertu ez diren familiak ageri dira: planteatutako esku-hartzearekin edo esku-hartzearen intentsitatearekin ados ez daudenak, proposatutako komunikazio araubidearekin ados ez daudenak (seme-alabak ikusteko topaketen maiztasuna, edo topaketak gainbegiratzearekin), tutoretzapeko seme-alaben zaintzarekin ados ez daudenak (egoitzako harreratik familia harrerara igarotzea), etab. Bereziki aipatu behar dira ba
naketa testuinguru gatazkatsuetan, eta epaitegietan hartutako neurriek porrot egin ondoren, familiako epaitegiek gizarte zerbitzuetara bideratzen dituzten kasuak, tratu txar psikologikoari dagokionez haur horiek bizi duten ba
besgabetasun maila aztertzeko, eta, horren ondorioz, egokitzat jotako neurriak artikulatzeko. Hortaz, erakunde honek ikusi duenez, gurasoen partetik gutxieneko kolaborazioa lortzea ez da erraza, proposatutako esku-hartze aukera guztiak ba
ztertzen dituzte, horrek seme edo alabarengan eragiten duen kaltea ahaztuz.
Lehenengo kexa multzoan zein bigarren multzo honetan gure esku-hartzea bukatu ahal izan dugun ia kasu guztietan ondorioztatu dugu administrazioaren jarduna ez dela okerra izan.
Emakume ba
ten kasuan, aldiz, ez da hala gertatu; emakume hura familia harreran zeuden mutiko eta neskato ba
ten amona zen, eta foru elkargune ba
tean bilobak ikusteko ba
imenduta zeukan bisita egitea debekatu zioten, profesionalen artean informazioa ez zelako ongi helarazi. Egoera larritze aldera esan behar da emakumea beste autonomia erkidego ba
tean bizi dela, eta bisita horretarako berariaz etorri zela; gainera, artatu zuten profesionalek haien buruak identifikatzeari uko egin zioten, eta edozein erreklamazio egiteko zerbitzuko koordinatzailearen erreferentzia eman zuten. Bizkaiko Foru Aldundiak akatsa onartu zuen, eta emakume haren aurrean ba
rkamena eskatu zuen formalki. Hala ere, zerbitzuko arduraduna identifikatzeari esker kexagileak ondoren erreklamazioa aurkeztu ahal izan ba
zuen ere, Arartekoak foru erakundeari jakinarazi zion komenigarria izango litzatekeela zerbitzu horretako profesionalek erabiltzaileen eskubideak ezagutzea, identifikatzeko eskatzeko eskubidea, eta sailak identifikazioa emateko modu jakin ba
t ezartzea, beharrezkoa denean aplikatzeko.
Seme-alabekin bizitzea berreskuratu nahi duten gurasoen kexak eta kontsultan jasotzen jarraitzen dugu, seme-alaben ba
besgabetasun egoera aitortu eta bi urte ba
ino gehiago igaro ondoren. Guraso ahala eten eta administrazioak tutoretza bereganatu zuen unetik denbora igaro arren, familia guztiek azaldu dute ba
naketaren mina oso presente daukatela, eta seme-alabak etxera bueltatzeko itxaropena bizirik mantentzen dutela. Hala ere, esku hartu ahal izan dugun kasuetan, ez dugu aztertu kasuan kasuko haurren zerbitzuak modu okerrean jokatu duenik.
Jasotako beste kexa ba
tzuk administrazio prozeduraren epigrafean multzoka daitezke. Zenbait txosten psikosozialetara sarbidea izateko zailtasunei buruzko kexak dira, interesdunek egindako eskaeren erantzunak emateko luzatu edo erantzunik ez ematea, edo seme-alabekin harremana izateko finkatutako komunikazio araubidea aldatu izana ez jakinarazteari buruzkoa. Kasu ba
tzuetan administrazioak berak zuzendu du bere jarduna, ba
ina gehienetan ez dugu jardun okerrik antzeman.
Iaz jakinarazi genuen ofiziozko jarduketa ba
t bukatzeko zain geundela, Arabako Foru Aldundiaren aurrean; jarduketak haurren zerbitzuetan artatzen dituzten haurrek eta nerabeak entzunak izateko daukaten eskubidea, haiengan eragina daukaten gaiei buruzko iritzia emateko eskubidea nola bermatzen ari den eta kontuan nola hartzen den aztertzen zuen. Martxotik ari ginen, eta foru zerbitzuari iradoki genionez,iritziak aintzat hartzeko eta entzuteko prozesua sistematizatu egin beharko luke, prozedura, protokolo edo jarraibideetan gauzatuz, eskubide hori benetan garatzeko hobekuntza neurri gisa. Indartu ahalko litzateke, amaieran hartutako erabakiaren ba
lorazio osoan haurren eta nerabeen iritzia nola landu den azaltzeko haur eta nerabeei informazioa emanez. Iradokizuna onartuta, urte amaieran betebehar hori jorratu zuen lantaldeak adostutako inprimakiak eta prozedura jaso zen.
Azkenik, jatorria bilatzeari buruzko kontsultak aipatu behar dira. Egia da aurreko urteetan horrelako kontsultei lotutako ehuneko handiena joan diren hamarkadetan haur jaioberriak lapurtu edo modu irregularrean ba
natzeari lotuta zeudela, “haur lapurtuak” izenez ezagutu zirenak; 2016an, berriz, kasu ba
tean izan ezik, familia biologikoari buruzko informazioa lortzeko saiakerei buruzkoak izan dira, gehienetan maila desegokien aurrean egindakoak. Horrelako egoeretan, Arartekoaren lana eskaera zuzen orientatzea izan da.
Aipatutako “haur lapurtuen” kasuan, kexa elkarte ba
tetik zetorren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egindako eskaerek erantzunik ez izatearen ondoriozkoa zen. Aldundiaren jarduna aztertu ondoren Arartekoak ondorioztatu zuenez, eskatzaileari informaziora sarbidea izatea onartu edo ukatzen dion ebazpena eskaera jaso eta hilabeteko epean jakinarazteko betebeharra dauka administrazioak, ba
ina zenbait bilera egin zirenez, eta bilera horietan eskatzaileen eskaerak entzun zirenez, eta erantzuna ahoz eman zitzaienez, kasu honetan legearen helburuari erreparatu ahal diote, herritarrei erantzuteko betebeharra neurri handi ba
tean betez. Nolanahi ere, informazio eskaerak indarrean dauden lege aurreikuspenen arabera izapidetu eta ebatzi beharra gogorarazi zen.
2.3.3. Egoitza harrera
Babesik gabeko eta ba
besgabetasun egoera larriei erantzuteko, foru zerbitzuek zenbait neurri artikulatu dituzte, etxean esku-hartze intentsiboko planetatik, familia nukleotik ba
natu arte, harrera ba
rne, familia ba
tean zein egoitza ba
tean. Beste urte ba
tez berrets daiteke modalitate horretan haurren zaintza ahalbidetzen duen egoitza ba
liabideen sarea etengabe eguneratzen dela, gizarte beharrizan aldakorrei, araudien xedapenei eta eskaerei erantzunez; horrek esan nahi du administrazio arduradunek giza esfortzu eta esfortzu ekonomiko handiak egiten dituztela.
2016. urtea deskribatzerakoan, ba
besgabetasun egoeran dauden haurrak artatzeko hiru foru zerbitzuek azaldu dute egoitza ba
liabideen okupazio maila oso altua izan dela, ia-ia %100ekoa; hala ere, beharrezkoa izan den guztietan egoitza plaza ba
t esleitu da. Okupazio maila altu horrek, alabaina, egoitza ba
liabideen sarea ongi kudeatzea zailtzen du; izan ere, programa guztietan plaza libreak izatea eskatzen du, haur ba
ti plaza ba
t esleitzerakoan hainbat faktore hartu behar ba
itira kontuan: haurraren adin, sexu, bizileku eta beharrizanetara ongien moldatzen den programa, neba-arreba ugari ote diren, etab. Egoera hori azaltzen duen arrazoietako ba
t ba
karrik dauden adingabe atzerritar asko iritsi izanari dagokio, bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian; zenbait urtez beheranzko joera izan ondoren, tasa 2012. urteko mailara itzuli da.
Jarrera arazoak dituzten nerabeentzako programak ere gero eta gehiago eskatzen dira; horren ondorioz, programa horretara bideratutako pare ba
t ba
liabide gehiago zabaldu dira (20 plaza) Bizkaian (eta 2017. urte hasieran beste ba
t irekitzea aurreikusi da), eta 9 plaza Araban, Estibalizko behin-behineko unitatean, 2015ean egin bezala. Hala, nerabe horien beharrizanei erantzun dinamiko eta anitza eman zaie; erabiltzaileen artean nukleotik aldi ba
terako ateratzeko premia duten neska eta mutilak dira ba
bes sistemara iritsi direnak, aldez aurretik egoitza ba
liabideetan artatu gabe.
Arabako lurraldean duela urte gutxitik hona adingabeentzako eguneko zentroak garatu dituzte; dirudienez, kasu ba
tzuetan emaitza onak ematen ari dira, arrisku larri edo ba
besgabetasun egoeran izanik familiatik ba
natzeko neurriak eraginkorrak ez ziren kasuetan. 2014an ba
liabide horietako lehenengoa zabaldu zen, eta 2017ko lehenengo hiruhilekoan hirugarrena irekitzea aurreikusi zen, Familian Esku Hartzeko Programa Espezializatuan kokatuta.
Gipuzkoan, zentroetako plaza pilaketek eragindako zailtasunak konpontze aldera, plazak nabarmen handitu eta familia harrerari beste bultzada ba
t emateaz gain, Bertatik eta Kaletik programak abiarazi dira. Bertatik programa egoitza harreran dauden haurrak familian ba
tzera orientatuta dago. Ba
bes-neurriari eusten zaio, ba
ina zaintza familiak egiten du; zentroko taldeak hezkuntzako esku-hartzea garatzen du. Kaletik programa, bestalde, 16 urtetik gorako nerabeentzat da, indarrean dagoen behin betiko ba
bes-neurri gisa, egoitza harreran zaintza egoeran, denboran zehar ihes luzeak ba
ldin ba
daude (batzuetan familiak berak estalita) eta hezkuntza taldeak proposatutako esku-hartzea onartzen ez ba
da, egoitza ba
liabidean bizitzeari esplizituki uko eginez. Ingurune irekiko metodologiatik egiten da lan, lagundu, ba
bestu eta orientatuko duen heldu erreferente ba
liagarri bihurtzeko ahalegina eginez.
Eskariak gora egitea eta egoitza plazak edo horri lotutako programak areagotzeak, logikoa denez, hezitzaile kopurua areagotzea dakar, ba
ina ondorioz, ba
ita kasuak koordinatzeari lotutako profesionalen kopurua ere.
Egindako esfortzua sakon aztertuz, erakunde honek, nolanahi ere, administrazio arduradunak animatzen ditu ba
liabideen okupazio mailak arretaz zaindu ditzan eta beharrizan aldakorren aurrean egokitzeko praxi onei euts diezaien, duela zenbait urtetik nabarmendu dugun moduan.
Atal honekin bukatu aurretik adierazi behar da erakunde honek bi jarraipen espediente zabalik izan zituela, ba
bes zerbitzuek tutoretzapeko mutilek egindako bi erasoei dagokienez. Horietako ba
t otsailean gertatu zen, Lezoko Uralde zentroan, eta erasoaren biktima hezitzaile ba
t izan zen. Bigarren erasoa, kasu honetan sexuala, taberna ba
tean gertatu zen, Inauterietan, eta neskato nerabe ba
tzuek pairatu zuten. Bi kasuetan erakunde honek administrazio arduradunengana jo du, gertatutakoaz eta gertatutakoaren ondoren aplikatutako jarduketez galdetzeko eta, nola ez, erasoaren biktimen, erasotzaileen eta zentroko gainerako pertsonen egoeraz itauntzeko. Gertaeren bilakaeraren jarraipena egin da, behar bezala bideratu eta artatu direla uste izan den arte.
Ofiziozko azken jarduketa ba
t urrian egin zen, komunikabideetan agertutako albiste larrien ondoren, Arabako Aldundiko haurtzaroko foru zerbitzuen tutoretza edo zaintzapeko zenbait adingaberi eragiten zien prostituzio jarduerei dagokienez. Gazteak Sansoheta zentroko egoitza harreran zeuden. Fiskaltzak egindako ikerketa lanak gorabehera, erakunde honek administrazioaren jarduna kontrolatzeko eskumena duenez, berehala foru arduradunekin biltzeko eskaera igorri zen; arduradunek gertatutakoari buruzko xehetasun guztiak eman zizkieten bertaratutako profesionalei. Hala ere, eta azterketa eta ba
lorazio sakonagoa egiteko asmoz, gertatutakoaz jakin bezain laster zuzenean inplikatutako adingabeak zein foru zerbitzuak tutoretzapeko gainerako neska-mutilak (kasu ba
tzuetan aurrekoen kideak) ba
besteko hartutako neurriei buruzko informazioa eskatu zen. Txosten hau idatzi den unean espedienteak zabalik jarraitzen du.
2.3.4. Familia harrera
Babes-neurri horri dagokionez, foru zerbitzuek egindako esfortzua nabarmendu behar da, haurraren intereserako egokitzat jo den kasu guztietan, eta aukera egon ba
da, neurri hori artikulatzeko egindakoa. Jarraian familia egokiak eta beharrizanak betetzeko familia kopuru nahikoa aurkitzeko dauden zailtasunak nabarmendu behar dira, bereziki neba-arreben taldeetan, neskato eta mutiko zaharragoen kasuan, etab. Familiak erakartzeko azken prozesuan lortutako emaitzari buruz Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datua itxaropen zantzu gisa plazaratu behar dugu.
Familia harreraren arloan 2016an gertatutakoan sakonduz, jarraian herritar ba
ten kexa ageri da, hain zuzen ere Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokionez; Arartekoak esku hartzeko eskatu zuen, haur ba
t adoptatzeko egokitasun ziurtagiria lortzeko ebaluazio eskaera izapidetzea onartzeari aldundiak ezezkoa eman ziolako (eskatzaileak haur horrenkafala dauka). Kexagileak honako hau azaldu du:
Haurrarenkafala abandonatuta zegoen bere herrialdean eta epaitegi marokoar ba
tek eratu zuen 2013ko ekainean. Haurra Gipuzkoan bizitzen ari zen urte bereko irailetik. 2014ko abuztuan, kexagileak Donostiako Lehen Auzialdiko 6.Epaitegian haurraren adopzioa eratzea sustatu zuen, ba
ina ukatu zioten. Errekurtso ba
t jarri zuen Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren aurrean. Horrek ezetsi egin zuen kasu hori salbuespenezkoa izatea, eta gogorarazi zuen haurra adoptatu nahi izatekotan, “la regla general es que el expediente judicial que va a dar lugar a la adopción comience con una propuesta de la entidad pública, a favor del adoptante o adoptantes, que dicha entidad ha declarado idóneo para el ejercicio de la patria potestad”.
Horregatik, adingabea adoptatze aldera, interesdunak Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuen, aurretiazko proposamen ba
t igortzeko eskatuz, adopzio-espedientea eta egokitasun-ziurtagiria hasteko. Eskaera horri erantzunez, Haurren Zerbitzuko familia-harrera eta adopzio atalak txosten ba
t igorri zuen; horrela, adopzio-espedientea hasteko aurretiazko proposamena igortzea ukatzeko proposatu zuen eta egokitasun-ziurtagiria lortzeko ba
lorazio-eskaera izapidetzea ez onartzeko. Interesdunari txostena helarazi zitzaion, egoki zeritzen alegazioak egin ahal izan zitzan, eta halaxe egin zuen. Familia-harrera eta Adopzioko Ba
tzorde Teknikoak egokitasun-ziurtagiria eskuratzeko ba
lorazio-eskaera izapidetzeko ez onartzeko erabakia berretsi zuen, ba
ita adopzio-espedientea hasteko aurretiazko proposamenaren igorpena ukatzeko erabakia ere.
Arartekoaren iritziz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera ez zen legez kontrakoa izan, jarraian, interesgarriak direlakoan, labur azalduko ditugun gogoetak oinarritzat hartuta.
1.Kafala mundu islamikoaren berezko erakunde ba
t da; horren bidez,kafilak (kafalaren titularra) adingabearen(makful) zaintza, hezkuntza eta ba
besa nahita bere kargu hartzeko konpromisoa hartzen du,“ita ba
tek bere semearengatik egingo lukeen bezalaxe” (Marokoko 15-01 Legea, abandonatutako adingabeen kafalari buruzkoa).
Musulmanak ba
karrik izan daitezke kafilak; izan ere, horiek haurra Koranaren egian hezteko betebehar sakratua hartzen dute bere gain.
Sistema juridiko islamikoak inspiratzen dituen eta araudi desberdinen orientazio den printzipio ba
t odol-loturak zaintzea da. Horrela ba
da, modu naturalean ba
ztertzen da adopzioa. Hori dela-eta, sistema juridiko musulman gehienetan adopzioa debekatuta dago. Marokoko kasu zehatzean, Familia Marokoarraren Kodearen 149.1artikuluak hauxe adierazten du:Adopzioak ez dauka ba
lio juridikorik eta ez ditu seme-alabatasun legitimoaren ondorioak izango.
Aurreko paragrafoetan adierazitako elementuen bidez, azaltzen da Marokon kafala-neurriak eratzen dituzten Espainiako herritarrei, prozedura hau hasi aurretik, Islamera aldatzeko eskatu behar zaiela, bi adulen (notarioak) eta bi lekukoen aurrean egindako ekitaldi ba
tean (kafala soilik era daiteke pertsona musulmanen alde). Horrez gain, Marokon helbide ba
t ezartzeko eskatuko zaie eta ostatu-ziurtagiri ba
ten bidez justifikatzeko.
Azkenik, komeni da adieraztea kafala haurrak ba
besteko neurritzat hartzen duela Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak (20. artikulua, 3. atala), eta, ildo beretik, Espainiako araubide juridikoak Kode Zibilaren 173.eta 173bis artikuluetan jasotako familia-harrera iraunkorraren parekotzat jotzen duela. Adopzioak ez bezala, ez du seme-alabatasun eta ondorengotza loturarik sortzen, ezta izen-abizenen aldaketarik ere.
2.Marokon abandonatutako haur ba
ten kafala eskatzen duten pertsonek ba
dakite zein denkafalaren izaera eta zeintzuk diren horren ba
ldintzak. Izan ere, horren berri ematen zaie ba
i foru aldundietan, ba
i Ba
beseko Erakunde Publikoetan ere. Hain zuzen ere, Gipuzkoan, pertsona horiek “Marokoko Erresuman Kafala eskatzen duten pertsonen aitorpena” sinatzen dute; horretan, hauxe jasotzen da, besteak beste:
• Que han sido informados por la Diputación Foral de Gipuzkoa por escrito de que la legislación de Marruecos no contempla la adopción y la kafala es una medida de protección infantil en la que concurren las siguientes particularidades:
- NO produce los efectos de una adopción, en el sentido de que no crea ningún vínculo de filiación, ni sucesorios, ni de cambio de apellidos, con respecto a el/la niño/a.
- Se equipara al acogimiento familiar regulado en el Art. 173 del Código Civil.
- Se tienen que convertir al Islam, dado que la kafala sólo puede constituirse a favor de las personas musulmanas.
- Queda sujeta al seguimiento de las autoridades consulares de Marruecos en España.
- Es revocable en cualquier momento y hasta la mayoría de edad del niño/niña por el Juez que la ha constituido, según establece la legislación de Marruecos.
Gainera,kafala esleitzea agindu zuen Rabateko 1.Auzialdiko Auzitegiko Familia Epaitegiaren epaiak hauxe ezartzen du, berariaz, 3.puntuan: “la kafala no puede en ninguna forma transformarse para que sea una adopción, siendo ésta última contraria al orden público marroquí y a la ley islámica”.
3. Lehenengo gogoetan adierazitakoa gorabehera, ba
tzuetan,kafala eratu zenean Espainiako nazionalitatea zuten pertsona “hartzaileak” (kafil) edo egoitzagatik geroago eskuratu zutenak hartutako haurra (makfoul) Espainian adoptatzen saiatu dira. Hala ere, aukera hori haurraren legeria nazionalaren aurka doa, ez Espainiako legeriaren aurka. Izan ere, Espainiako legeriak adopzioa ahalbidetzen zuen haurrak ohiko egoitza Espainian izatekotan adopzioa eratzerakoan edo Espainiara eramango ba
zen bertan ohiko egoitza ezartze aldera (Nazioarteko Adopzioaren inguruko abenduaren 28ko 54/2007Legearen 18.artikulua).
Hala eta guztiz ere, Marokoko agintariek ez zuten praktika hori onetsi; izan ere, uste zuten Marokon abandonatutako haurren kafala eratzeko prozesuen ba
rruan onartutako betebeharrak ez zirela betetzen ari. Egitate horiek ikusita, Marokoko Erresumako Gobernuak 2012ko irailean erabaki zuen Espainian kafala-espediente berrien izapidetzea etetea; hala, jakinarazi zuen Marokon bizi ziren pertsonen aldeko kafalak ba
ino ez zituela onartuko (Marokoko Erresumako 2012ko iraileko Justizia eta Askatasun Ministerioaren 40.S/2Zirkularra). Horrez gain, adierazi zuen ebazteke zeuden Espainiako herritarren aldeko prozedurak ez zirela ebatziko Maroko-Espainia alde biko esparru juridiko ba
t adostu arte, etorkizunean kafala Marokoko araudia errespetatzeko berme guztiekin eratu ahal izateko.
2013ko ekainaren 11n, Espainiako Justizia Ministerioak adierazi zuen konpromisoa hartzen zuela kafalak adopzio ez bihurtzeko. Horrez gain, hitzeman zuen haur horien segimendua bermatuko zuela Espainian, horretarako dagozkion lege-aldaketak ezarriz. Adierazitako aldaketa hori Haurrak eta Nerabeak ba
besteko sistema aldatzeko uztailaren 28ko 26/2015Legean gauzatu zen; izan ere, horrek, hirugarren artikuluan, abenduaren 28ko 54/2007Legearen aldaketa xedatzen du. Zehazki, artikulu horren 20.zenbakiak xedatzen du 19.artikuluari 4.atala gehitzea; atal hori honela idatzita egongo da:4.- En el caso de menores cuya ley nacional prohíba o no contemple la adopción se denegará la constitución de la adopción, excepto cuando el menor se encuentre en situación de desamparo y tutelado por la Entidad Pública.
4. Gertakariak jazo zireneko denborei buruzko zenbait gai ebatzi ondoren, garrantzitsuak ba
itziren lege-xedapen ba
t ala bestea indarrean zegoen erabakitzeko, erakunde hau ba
t dator foru zerbitzuak bidalitako arrazoibideekin, adopzio-espedienterako aurretiazko proposamena egitea ukatu eta ba
lorazio-eskaeraren biderapena ez onartzeko orduan. Honatx arrazoibide horiek:
4.1. Kode Zibilaren 176.2artikuluak hauxe ezartzen du: “Adopzio-espedientea hasteko, beharrezkoa izango da aldez aurretik herri-erakundeak proposamena egitea, adopzio-hartzailearen edo adopzio-hartzaileen mesederako, ba
ldin eta erakunde horrek adierazi ba
du adopzio-hartzaile horiek guraso-ahala egikaritzeko egokiak direla. Egokitasun horri buruzko adierazpena proposamenaren aurrekoa izan daiteke”.
Egokitasun-aitorpena, erakunde honen ustez, aurretiaz egin behar da eta adopziorako funtsezko betekizuna da; hala ere, ez da proposamenean kontuan hartu behar den elementu ba
karra. Beraz, aitorpen hori ezin da proposamenean aztertutako kasuaren edo kasuengandik bereizi; izan ere, pertsona ba
t egokia izan daiteke egoera ba
tzuetarako eta beste ba
tzuetarako ez (adibidez, haur ba
kar ba
t ba
da edo haur ba
t ba
ino gehiago ba
dira; haurrak behar bereziak ba
ditu, larritasun handiagokoak edo txikiagokoak; abandonatuta dagoen haurraren jaioterrian guraso ba
karreko familien edo familia homoparentalen adopzioa aurreikusten ba
da, etab.).
Egia da 2015eko legeria-aldaketa egin ba
ino lehen, Ministerio Fiskalaren irizpidea (8/2011Zirkularrean jasotakoa) hauxe zela: ez zen beharrezkoa erakunde publikoak aurretiazko proposamena egitea adopzioa sustatzeko,adoptatuko den haurra urtebete ba
ino gehiagoz hartuta egon ba
zen kafala araubidearen pean, ba
ina adopzio-hartzailearen edo hartzaileen egokitasunaren berri eman behar zuen. Hala eta guztiz ere, 2015eko abuztuan 26/2015 Legea indarrean sartu zenetik, ezin dirakafalaren menpeko haurrak adoptatu. Hortaz, zentzu horretan daude ekimenek arau orokorra bete beharko dute; adopziorako prozedura guztiak adopzio-proposamen integralarekin hasten dira.
4.2. Nazioarteko Adopziorako abenduaren 28ko 54/2007Legearen 19.4artikuluak, uztailaren 28ko 26/2015Legetik ondorioztatutako aldaketaren osteko indarreko idazketan, hauxe ezartzen du:En el caso de menores cuya ley nacional prohíba o no contemple la adopción se denegará la constitución de la adopción, excepto cuando el menor se encuentre en situación de desamparo y tutelado por la Entidad Pública. Hala, kontuan hartu behar da Marokoko legeriak ez duela adopzioa onartzen eta adingabea ez dagoela 19.4artikuluan salbuetsitako egoeran, hau da, erakunde publikoak ez du horren tutoretza (Marokoko agintariek dute bere tutoretza oraindik ere). Horregatik guztiagatik, ez da bidezkoa adopzioa proposatzea.
2.3.5. Ba
karrik dauden adingabe atzerritarrentzako arreta berezia
Arartekoak 2016. urte honetan ba
karrik dauden adingabe atzerritarrei lotuta izandako esku-hartzeen auziak garatzen hasi aurretik, azpimarratu behar da aurten ere ezinezkoa izango dela artatu, tutoretzapeko edota emantzipatutako adingabe kopuruari buruzko datu eguneratuak aurkeztea, foru aldundiari eskatutako informazioa ez delako oraindik jaso. Eskuragarri daukagun datu ba
kanetako ba
t, nolanahi ere, dagoeneko aipatutako ba
t da: gure lurraldera iristen den adingabe kopuruak beheranzko joera hautsi du, eta 2016. urtean lurralde ba
tzuetan 2012. urteko bolumenen parera iritsi da.
2013an erakunde honek ekainaren 17ko Arartekoaren 5/2013 Gomendio Orokorra eman zuen. “Bakarrik dauden adingabe / gazte etorkinen arretarako bermeak”. Bertan zenbait gomendio plazaratu ziren, gai hauei lotuta: 1) beharrezko kolaborazio eta koordinazioaren garrantzia, 2) eskubideak eta bermeak betetzea eta 3)akonpainamendu sozialaren edota haurtzaroa ba
besteko ba
liabideetara irteteko bideratze egokiaren garrantzia.
2015. urte hasieran, igorri zenetik ia bi urte igaro ondoren, bertan aipatutako erakunde eragileengana jo genuen betetze mailaren, une hartako egoeraren, antzemandako aurrerapenen eta existitzen diren zailtasunen berri izateko; informazio eskaera hura ohiko epeetan bete zen. Ba
karrik dauden atzerritar adingabeekin esku hartzea, hala ere, askotan aldatzen den gai ba
t da, oso dinamikoa delako edo araudia aldatzen delako; hala, eta gizartean oso egoera txarrean dauden adingabeengatik Arartekoaren kezka kontuan hartuz gero, 2016an jarraipen horrekin jarraitu da. Hala, hiru foru aldundien eta Lege Medikuntzako Euskal Institutuaren aurrean ofizioz egindako jarduketa berri ba
tean aurretik egindako lanean lortutako informazioa partekatu da, Arartekoaren ba
lorazioa helarazi da eta informazioa eta iritzia eskatu dira berriz ere. Adingabe hauen harrera prozesuan daukan betebehar garrantzitsua dela medio, erakunde honek Fiskaltzara ere jo du, hiru lurralde historikoan Fiskaltzaren lanean eragiten duten zenbait gai partekatzeko. Jasotako erantzunetako elementu garrantzitsuenak hurrengo paragrafoetan jaso dira:
Horiek lantzen hasi aurretik, nolanahi ere, nabarmendu behar da erakunde honek oso modu positiboan ba
loratzen duela euskal lurralde osoan aurkitutako adingabe edo ustezko adingabe guztiei emandako berehalako arreta; arreta hori adina zehaztu arte luzatzen da (bai agiri bidez, ba
i fiskalaren dekretu bidez) eta, horren arabera, tutoretza bereganatu edo egoitza ba
liabiderantz abiatzeko prestatzeari ekiten zaio.
2.3.5.a) Beharrezko lankidetza eta koordinazioaren garrantzia, bereziki adingabe izatea antzeman eta zehazteko fasean
Arabaren kasuan, azaldu dutenez, ba
karrik dauden atzerriko adingabeei lotutako zenbait jarduketari buruzko esparru protokoloarekin ba
t etorriz jokatzen da, Lehendakaritzako Ministerioko idazkariordetzaren 2014ko urriaren 13ko Ebazpen bidez onartutakoa. Adingabea edo ustezko adingabea berehalako harrerarako zentroan sartutakoan, identifikazio eta aipamen mekanismoak martxan jartzen dira, dokumentatuta egon zein ez. Aurreko informazioa biltzen da, poliziaren dokumentaziotik eta familia eta gizarte identifikazio datuetatik, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adingabeak eta Familia arloan egindako lehenengo elkarrizketa ba
tean, betiere interprete ba
ten laguntzarekin. Informazio hori Adingabeen Fiskaltzari eta Gobernuaren Ordezkariordetzari jakinarazten zaio. Azaroan prozedura berri ba
t jarri zen martxan; araudi erregulatzailean eta esparru protokoloan ezarritakoa bermeekin betearazteaz gain, agiririk gabeko gazteak zehazteko kudeaketak azkartzea du helburu. Ondorioak hurrengo hilabeteetan antzemango dira, eta erakunde honek tentuz egingo dio jarraipena.
Pasaporteetako jaiotza datuen egiazkotasunari dagokionez zentzuzko zantzuak ote dauden Adingabeak eta Familia Arloak aztertzen du (eta halaxe justifikatzen ditu Fiskaltzaren aurrean). Beste bi lurralde historikoetan egiten den lanetik bestelakoa da honako hau, besteetan Polizia Nazionalak egiten ba
itu Bakarrik dauden Atzerriko Adingabeen Erregistroari kontsulta egin ondoren eta adingabeak aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa ikusita; Fiskaltzari jakinarazten dio, adingabea edo adinez nagusia izatea edo, hala ba
dagokio, aurkeztutako dokumentazioa zalantzan jartzen duten arrazoiak argudiatuz. Edonola ere, esparru-protokoloko seigarren paragrafoko 2. puntuan jasotako zantzuak ere ba
lioesten ditu Polizia Nazionalak lurralde horietan. Puntu honetan horrela jokatzeari buruzko hausnarketarako deia egin behar da, doktrina jurisprudentzialari erreparatuz, Auzitegi Gorenaren Areto Zibilaren 2014ko irailaren 23ko Epaiaren ondoren (1382/2013), erabakigarria izan ba
itzen gai horri buruzko ondorengo epaietarako, horietako ba
tzuek berariazko eragina daukate Adingabeen Kontseiluan (2015eko uztailaren 1eko TS 5169/205 autoa eta Auzitegi Gorenaren 2015eko otsailaren 11ko 1004/2015 autoa).
Horri dagokionez, Arabako Foru Aldundiak zehaztu du adina zehazteko proba eskaerak, pasaportea izan arren (ez beste edozein dokumentazio mota ez identifikagarria), oso kasu zehatz eta puntualetan egiten dela, hain zuzen ere, honako hauetan:
• Agirian jasotako adinaren eta itxura fisikoaren artean desberdintasun argi eta deigarria egotea;
• Poliziaren agirietan jasotako datuak eta emaitzak pasaportean jasotakoarekin erkatuta erabat kontraesankorrak direnean.
Irizpidea Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia doktrinan jasotakoarekin ba
t datorrela uste da; “proportzionaltasuneko judizioa egin behar da, eta dokumentua fidagarria ez dela pentsatzeko arrazoiak ongi aztertu behar dira; horregatik, adina zehazteko probetara jo behar da”. Hala, hasieran aipatutako kudeaketa lanak egin ondoren, eta bertan emandako datuak haztatu eta gero, orduan eskatzen zaio Fiskaltzari esku hartzeko, probak egite aldera; nolanahi ere, ez ba
du beharrezkotzat jotzen edo justifikatuta ez ba
dago, ez onartzea gerta daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak ere gorago aipatutako esparru protokoloaren arabera jarduten du. Azaldutakoaren haritik, adingabea lokalizatzen denean, edo ondorengo egunetan, kontsulta egiten zaio Polizia Nazionaleko Ba
karrik dauden Atzerriko Adingabeen Erregistroari (eta erregistratu egiten da, erregistratu gabe egon ba
da, eta AIZ ematen zaio). Nolanahi ere, ba
dirudi atal horretan oraindik arazoak daudela; izan ere, estatuan aurkitutako adingabe atzerritar oro idatziz eta modu fede emailean jaso behar ba
da ere, Bizkaira iristerakoan erregistratu gabe ageri diren adingabeak daude oraindik, nahiz eta estatuaren beste ba
bes sistema ba
tzuetan artatu dituztela jasota egon.
Araban ez bezala, Polizia Nazionala, bere irizpide propioetan oinarrituz, Fiskaltzari eskatzen dio adina zehazteko probak egiteko. Hala,“pasaporteko edukia faltsua, akasduna edo iruzurrez egindakoa dela pentsatzeko zentzuzko zantzuak egotea Polizia Nazionalak zehaztu ohi du”. Foru Aldundiak Fiskaltzari eskatuko dio adina zehazteko probak egiteko, neurrizko denbora pasa ondoren, adingabeak agiririk lortu ez duenean edo adingabeak eurak jakinarazten duenean ezin izango dituela bere identifikazio-agiriak eskuratu.
Gipuzkoan protokolo propioa daukate, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ba
karrik dauden Adingabe Atzerritarren Protokoloa; 2014ko azaroan eguneratu zuten, esparru protokolo onartu berria aintzat hartuta. Eguneraketa prozesua Fiskaltzak berak gidatu zuen, eta probintziako Fiskaltzak (Atzerritartasun Atala), Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailak (Haurtzaro eta Nerabezaro Zerbitzua), segurtasun kidegoek (Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Ertzaintza eta Donostiako Udaltzaingoa), Gobernu Ordezkariordetzak, Donostia ospitaleak eta Lege Medikuntzako Euskal Institutuak ere parte hartu zuten. Aipatutako Gipuzkoako protokoloarekin ba
t etorriz, adina zehazteko okerreko datuak edo datu ez fidagarriak edo faltsutasun zantzuak justifikatzea segurtasun kidegoen betebeharra da. Horrela, polizia jarduleak adina zehazteko probak egiteko ba
imena eskuratzeko xedez Fiskaltzari bidali behar dion dokumentazioan, besteren artean, adin txikikoa edo adin nagusikoa dela zalantzan jartzeko, edo, bestela, aurkeztu den dokumentazioa zalantzan jartzeko arrazoiak azaltzeko idatzizko agiria ageri da. Aipatu protokolo markoaren seigarren atalaren 2.puntuan jaso dira atzerriko agintaritzek jaulkitako jatorrizko pasaporteen edo bidaia-dokumentuen ba
liagarritasuna zalantzan jartzeko orduan indar polizialek kontuan hartzen dituzten inguruabarrak.
Puntu honetan nabarmendu behar da esparru protokoloan azaldutakoarekin ba
t etorriz jardun ba
da ere, gogoratu behar dela aipatutako protokoloaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zela, hain zuzen ere aplikatzea Auzitegi Gorenarena doktrinaren aurkakoa dela uste zelako.
Gipuzkoako protokoloan ba
dira erakunde honek bereziki nabarmendu nahi dituen beste bi datu ere. Araban eta Bizkaian premiazko harrera zentrora eramandako gazteak hezitzaileekin ba
tera egoten dira kudeaketa guztiak egiterakoan; Gipuzkoan, berriz, polizia jardulea da adingabeak lagundu eta beharrezko leku guztietara eramaten dituena (Donostia ospitalea, Lege Medikuntzako Euskal Institutua, Fiskaltza), adina zehaztu arte. Gipuzkoako Aldundiak esan duenez, adingabeei polizia eta osasun arloko langileek lagundu izanak ez du orain arte arazorik eragin, eta adingabeen eskubideen berri emateko informazioa eta arreta nahikoa izatea bermatzen dela ulertzen da; hala ere, erakunde honen iritziz, gomendio orokorrean azaldu bezala, egokiagoa da adingabe horiei une oro hezkuntza langileek laguntzea.
Egiten diren proba erradiologikoei buruzkoa da bigarren datua. Diotenez, Lege Medikuntzako Euskal Institutuak parte hartu du protokoloa egiteko orduan. Protokoloan adierazi denez, karpoaren proba erradiologikoa egiten da, eta 17 urte dituela adierazten ba
du ba
karrik egiten da, gero, ortopantomografia. Informazio hori ez dator ba
t Lege Medikuntzako Euskal Institutuak berak emandakoarekin; 2015eko erantzunean erradiografia ezarriak aipatu zituen, esaterako ortopantomografia eta karpoaren proba erradiologikoa, eta, kasu guztietan, klabikulako erradiografia, beharrezkoa izanez gero. Protokoloan ez da argi geratzen Lege Medikuntzako Euskal Institutuak kasu guztietan esku hartzen duen, “Fiskaltzak aldez aurretik erabakitzen duenean” jaso ba
ita.
Prozesuaren bermeak dira, berriro ere, erakunde honen kezken iturri, karpoaren erradiografia ba
karra (arraroa ba
ita adin zehatza ematea, adin-tarteak adierazten ba
ititu) erabakigarria izan ba
itaiteke haurrak ba
besteko sistematik at geratzeko. Gai honen aurrean Gipuzkoako Fiskaltzak erantzun zuen Lege Medikuntzako Euskal Institutuak kasu guztietan erantzuteak adina zehaztea atzeratuko lukeela; izan ere, auzitegietako medikuntza langileek daukaten lan metaketa dela bide, ezingo lituzkete presazko izaeradun gazteak aztertu. Azaldu denez, protokoloan ez da eskatu auzitegiko sendagileak esku hartzea, ba
izik eta osasun arloko langile espezializatuek. Ulertzen dutenez, parte hartzen duten Osakidetzako langileak, kasu honetan erradiologoak, betebehar hori egiteko kualifikatuta daude. Une honetan, zalantzak daudenean ba
ino ez dute egiten Lege Medikuntzako Euskal Institutuak esku hartzeko eskaera. Berriz ere nabarmendu dutenez, epeak luzatu egingo lirateke aipatutako erakundeak esku hartzeko eskatuz gero.
Pertsona horiek aurkitzeko eta harrera emateko prozesuan inplikatutako eragile guztien arteko beharrezko lankidetza eta kolaborazioaren garrantziari buruzko lehenengo atal hau bukatzeko, berriz ere Gizarte ba
besik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako ba
liabideak arautu zituen uztailaren 8ko 131/2008Dekretuko seigarren xedapen gehigarria gogoratu behar dugu, bertan aurreikusi ba
itzen ba
karrik dauden adingabe atzerritarren premiazko harrerarako jardun protokolo komun ba
t prestatzea. Berriz ere nabarmendu nahi dugu protokolo hori Euskal Autonomia Erkidego osorako komuna izan behar dela, zerbitzuen kokapenaren arabera lurralde historiko ba
koitzeko beharrezko aldagaiak errespetatuz, ba
ina irizpide, berme eta eskubide berberak txertatuz.
Foru zerbitzuek gai honi buruz dauzkaten iritziak askotarikoak dira. Arabak ez du adierazpenik egin; Bizkaia, berriz, ba
t dator Arartekoarekin hiru lurraldeetarako protokolo komuna orain garatzeko premian eta erakundez gaindiko mailei dagokienez (bakarrik dauden adingabe atzerritarren fenomenoan inplikatutakoak). Egia da ez dagoela ba
bes sistema kudeatzen duten administrazioak lotzeko harrera protokolo komunik, 2014ko urriaren 13ko Ebazpena (esparru protokoloa) ez ba
ita loteslea sinatzen ez ba
da, eta Euskadin protokoloa aurreikusi zuen seigarren xedapen gehigarria ez da gauzatu, adostasuna lortu eta esfortzu handia egin arren. Gipuzkoako lurraldearen iritziz, hiru lurralde historikoetarako protokolo komun ba
tek ez luke inolako hobekuntzarik ekarriko; hala ere, Eusko Jaurlaritzak lan honetarako aldundiei dei egiten ba
die, orduan Gipuzkoako Aldundiak kolaboratu egingo luke, beste aldi ba
tzuetan egin duen moduan.
Gipuzkoako Fiskaltzarekin izandako bileran azaldu zenez, Euskadin protokolo ba
teratu ba
t izan ahal izateko hiru fiskaltzen artean akordio ba
t lortzeko aukera aztertzen ari dira.
2.3.5. b) Bermeak eta eskubideak betetzea
Kapitulu honetako intereseko elementu ba
t Fiskaltzak igorritako adina ezartzeko dekretua aldatzeko aukerarekin lotuta dago. Adina ezartzeko dekretuaren helburua da, datu fidagarririk ez dagoenez, beharrezko informazioa eskuratzea adingabearen ba
besa erabakitzeko edo ez. Behin-behineko neurri ba
t da eta egoera berriengatik alda daiteke. Beraz, geroago igorritako pasaportea egotekotan, egiazkoa ba
da gailentzen dena, aldatuko litzateke, zailtasunik gabe. Horretarako, Fiskaltzari jakinarazi beharko litzaioke, pasaporte ba
t edo beste identitate-dokumentu ba
t dagoela jakin dezan, jasotako datuak ezagutzeko eta aldaketa formalki eskatzeko. Eskaera hori egin dezake interesdunak berak edo nerabearen zaintza duen foru zerbitzuak, besteak beste. Erakunde honek jakin izan duenez, kasu ba
tzuetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du eskatu fiskaltzaren dekretua aldatzeko, gaztea ukitzen duen dokumentazioan data beti aldatzen ba
du ere. Fiskaltzaren dekretuaren informazioa geroago dokumentazioak ziurtatutako adinera egokitzeko zalantzarik eta arazorik ez dagoenez, egokia izango litzateke aldaketa horiek eskatzea, errotik saihesteko etorkizunean egon daitezkeen arazo administratiboak.
Zaintza edo ba
besa fiskaltzaren dekretuan oinarrituz eteten denaren jakinarazpenari dagokionez, Arabako Foru Aldundiaren jarduna ba
t dator horren inguruan egindako gomendio orokorrarekin. Gazteari hitzordua ematen zaio Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren Adingabearen eta Familiaren arloan. Bertan, bere erreferentziazko teknikariak edo Arabako Adingabearen Kontseiluaren lege-aholkulariak, gaztearen ama hizkuntzako interprete ba
ten laguntzaz, bere adin nagusitasuna ezartzen duen fiskaltzaren dekretuaren edukia jakinarazten dio, ba
ita horren ondorioak ere, egoitza-baliabidean ematen ari zaion arretari dagokionez. Harrera eteten duen ebazpena ematen zaio. Era berean, jakinarazten zaio, egoitza-harrera eteteko neurriaren aurkako errekurtso ba
t jartzeko eskubidea duela. Hala, aurkaritza-demanda jartzeko epeen inguruko beharrezko informazioa ematen zaio eta doako justizia eskatzeko Orientazio Juridikoko Zerbitzu ba
t dagoela eta hori non dagoen adierazten zaio. Jakinarazpenaren unea ezartzeko, Gasteizko Udalaren erantzuna izan arte itxaroten da, udal-baliabideetan plazak daudela bermatuz. Izan ere, bertan emango diote harrera haurtzaroa ba
besteko zentrotik irteten denetik.
Bizkaian, ez dugu ikusi burututako jardunbidean idazki honetan aipatutako gomendioarekin ba
t ez datorren elementurik dagoenik. Izan ere, aldundiak berehalako arreta eteteko Foru Agindua ematen du (Behin-behineko zaintzari buruzko uztailaren 28ko 26/2015 Legearen ostean), ba
ita egoitza-baliabidean zaintza emateko ere. Zentroko hezitzaileek edo kasuaren koordinatzaileak formalki jakinarazten dute etenaldia eta errekurtso ba
t jartzeko aukera. Nolanahi ere, Foru Agindua egin ba
ino lehen, Haurrak Ba
besteko Zerbitzuak Fiskaltzaren dekretua jasotzen duenean gazteari horren edukiaren berri ematen dio, ba
i eta prozesuaren hurrengo urratsena ere. Erakunde honek adierazi du kezkatuta dagoela gazteari ematen zaion informazioak eta elkarrizketaren garapenak eragin handia izango dutelako bere erabakietan. Horri dagokionez, foru zerbitzuak zehaztu du ahalik eta jakinarazpenik zehatzena egiten dela eta beti aipatzen dela errekurtso ba
t jartzeko aukera. Horrez gain, orientazioa ematen zaie gizarteratzea ba
besteko programak ezarrita dituzten erakundeei. Era berean, argi uzten da egoitza-baliabidean egon daitekeela dagokion foru agindua jaso arte. Izan ere, gazte horietako askok hori egiten dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015ean hobekuntza ba
tzuk egin zituen; izan ere, zaintza-neurriaren etenaldia jakinarazteko alderdi horretan hobekuntza horiek egiteko proposatu zitzaion. Horrela, adingabeen ba
besa eta zaintza hartzeko emandako administrazio-ebazpen guztiek beren-beregi zehazten dute xedapen-atalean neurri horiek automatikoki etengo direla arreta jasotzen duen pertsonak adin-nagusitasuna betetzen duenean. Hala ere, ordutik aurrera, gazteari ezarritako neurria eteten dela idatziz jakinarazteko izapide gehigarria egiten da. Ba
beseko teknikariak behar bezala dokumentatzen du izapidea.
Ez-ohiko egoerengatik egoitza-baimena emateko gomendioa egin da, adin-nagusitasuna bete ba
da eta ba
bes-zerbitzu ba
tek tutoretza, zaintza edo behin-behineko ba
besa izan ba
du, ba
i Araban, ba
i Bizkaian. Gomendio horren igorpenaren ba
lorazioari dagokionez, azpimarratu dute apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuak onetsitako urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren Araudiaren 1. ataleko 198.artikulua hartu behar dela kontuan; horrek hauxe dio:“horrek, hau da, ba
bes-erakundeak gomendio ba
t egin dezake”. Ez du adierazten beharrezkoa denik txosten deskribatzaile ba
t egitea, ezta gaztearen aprobetxamenduaren egokitasunaren inguruko jarrera arrazoitzea ere, Arartekoak uste duen bezala. Hala eta guztiz ere, adierazi dute, kasu guztietan, txostenaren igorpenaren inguruko erabakia ba
naka hartzen dela, honako elementu hauek ba
lioztatuz: gaztearen egoerak, bere bilakaera eta ba
liabideen aprobetxamendu-maila, bere integrazioa errazten duten gaitasunak garatzeko.
Arabaren kasuan, ulertzen da, oro har, 6 hilabete inguruko egonaldia behar dela irizpide orokor horrek aipatzen duen adingabearen bilakaera ba
lioztatu ahal izateko. Aldeko txosten ba
t egiteko behar adina daturik edo datu positiborik ez duten kasuetan, ez zaio gomendiorik egiten Gobernuaren Ordezkariordetzari. Bizkaiak, denbora zehatza ezartzen ez ba
du ere, adierazten du ezin dela “egoitza-zentroan programatutako prestakuntza-ekintza eta jardueretan behar bezala parte hartu” duen jakin harreran egondako denbora nahikoa ez ba
da prestakuntza-ekintzetan eta programatutako jardueretan parte hartzeko. Edonola ere, gazteak eskatzen ba
du, dokumentua igortzen da, parte-hartze eta aprobetxamendu-maila adierazten ez ba
da ere. Gipuzkoak adierazi du kasu guztietan egiten dela horrela, salbuespenik gabe, adingabeak harrera-egoitzan egin duen denbora edozein izanik ere.
Azkenengo kontu ba
t honen ingurukoa da: Gobernuko Ordezkariordetzak egiten ari diren interpretazioa egoitza-baimena eskatzeko ezarritako tutoretzako 9 hilabeteen inguruan (Espainian bizi diren atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren Arautegiaren 196.1 artikulua -apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretua-). Hala, epe hori gutxieneko epe gisa ezarri dute. Arartekoak duen informazioa da Gipuzkoako Gobernuaren Ordezkariordetzak ez dituela egoitza ba
imentzeko eskaerak onartzen tutoretzako 9 hilabete egiaztatzen ez ba
dituzte. Kasu guztietan ez denez tutoretza-epe hori betetzen, adin-nagusitasunagatik tutoretza eten ostean eskatzera behartuta egoten dira. Kasu honetan, hiru hilabeteko epean eskatu behar da pasaportea igortzen denetik. Horrez gain, bizitza-baliabideak eta foru zerbitzuko txostena egiaztatu behar dira, besteak beste.
Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 2015eko Memorian (III kapituluaren 4.7.6 atala) jasotzen da interpretazio hori Estatuko beste leku ba
tzuetan ere egiten ari dela. Hori dela-eta, Kordobako Gobernuaren Ordezkariordetzak kontsulta ba
t egin zion Ba
rne Ministerioari (Immigrazio eta Emigrazioen Idazkaritza); horrek erantzun zuen gehieneko epetzat hartu behar dela.
2016ko irailean Gipuzkoako Fiskaltzarekin izandako bileran, erakunde honi jakinarazi zion kontuan hartuko zuela eta jardunbide horren inguruko informazioa eskatuko zuela.
Araban, egoitza-baimena eskatu ohi da ba
bes-erakundeak adingabearen tutoretza daukanean eta hori dokumentatuta dagoenean. Gobernuaren Ordezkariordetza modu positiboan erantzuten ari da eskaera horien aurrean, bederatzi hilabete horiek ba
ino lehen gutxi egin ba
dira ere. Izan ere, gehienak dokumentatu gabe joaten dira eta jatorrizko herrialdean dauden senideek zailtasunak dituzte beharrezko dokumentazioa biltzeko. Hala, dokumentazio horrekin eta aurretiazko hitzorduarekin aurkeztu behar dira jatorrizko herrialdeen Enbaxada eta Erakunde Kontsularretan. Adierazi beharra dago erakunde horiek ez dutela eskatutako dokumentazioa gustatuko litzaigukeen bezain azkar igortzen egoitza-baimena lortzeko prozesuarekin jarraitu ahal izateko.
Bizkaian ez da tutoretza hartu zenetik 9 hilabete igaro arte itxaroten egoitza-baimena eskatzeko; izan ere, eskaera hori adingabeak beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu eta berehala egiten da.
2.3.5. c) Gizarte-laguntzaren edota haurrak ba
besteko ba
liabideetatik irteteko desbideratze egokiaren garrantzia
Segimendua egiten ari garen gomendio orokorrean, gogoeta nahikotxo adierazten dira, emantzipazioan laguntzeko programen elementuei buruzkoak (behar adina ba
liabide ekonomikoak -”merkatuko” kostua estaltzen dutenak- oinarrizko beharrak, ostatu-beharrak eta mantenuaren estaldura bermatzeko), ba
ita ba
liabide horiek jasotzeko moduari buruzkoak ere. Horrez gain, adierazten da prozesuan zehar erreferentziazko laguntza egonkorrak funtsezko papera duela eta garrantzitsua dela “arreta jarraitua” bermatzea, zerbitzu desberdinetako profesionalen lan partekatuak desbideratze soil ba
ten gutxieneko ba
ldintza ba
ino berme gehiago eskaintzeko.
Araban, ba
beseko foru zerbitzuak arreta ematen dien adingabe guztiek, estatukoak edo atzerrikoak izan, irteteko ba
nakako programa ba
t dute, aurretiaz ba
nakako hezkuntza-planean landutakoa. Harreraren Ondoko Jarraipenaren Programa bitarteko ba
liabide ba
t da eta gizarte-zerbitzu orokorretarako edo bizitza independenterako pasabidea errazten du; horrez gain, bizitza autonomoan gidatzen, orientatzen, laguntzen eta aholkatzen dituen hezkuntza-jarraipena egiten die. Hala eta guztiz ere, gazte guztiak ezin dira horretara sartu. Harreraren Ondoko Jarraipenaren Programatik kanpo geratzen diren gazteak Gasteizko Udaleko udal-baliabidetara sartzen dira; ba
liabide horiekin koordinazioa dago, 2014an bi erakundeen artean eratutako protokoloaren arabera: Laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen inguruko Udalaren eta Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren arteko Protokoloa. Adingabearen eta Familiaren Arloa Gizarte Kontuen eta Adineko Pertsonen Udal Sailarekin koordinatzen da, gizarte-txosten ba
t igorriz edo zuzenean zailtasun bereziko egoeretan. Hala, bermatzen da, nolanahi ere, adingabeen ba
liabidean ba
ja ez ematea ondorengo momentuan estaldura edo beste aukera ba
t eskaini gabe. Hala eta guztiz ere, Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzura sartzen dira; bertan, oro har ba
zterketa egoeran edo ba
zterketa-arriskuan dauden pertsona helduentzat aurreikusitako ba
liabideak eskaintzen zaizkie.
Babes-erakundeak ustezko adingabe gisa arreta eman dien kasuetan, adina ezartzeko probak egin ostean, Dekretu Fiskal ba
tean oinarrituz adinez nagusiak direla jotzen ba
da, ez da beharrezkoa izango irteteko ba
nakako plan ba
t eratzea, ezta segimendua egitea eta ba
besa ematea ere. Izan ere, pertsona horiek adinez nagusiak dira. Hala eta guztiz ere, gure lurraldean geratu nahi dutela adieraztekotan, Udalaren eta Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren Protokoloan jasotzen den bezala, udal gizarte-zerbitzuetara ere bideratuko zaie.
Bizkaian, laguntzarik gabeko atzerriko adingabeak Mundutik-Mundura programara eta emantzipazioko Helduz programara bideratzeko protokoloak daude. Gaur egun, programa horiek berrikusten ari dira, hain zuzen ere, Haurtzaro Zerbitzuan jasotako arretatik Gizarteratzeko Zerbitzura ahalik eta modu artikulatuenean igarotzen direla bermatzeko (egun sail desberdinetan daude zerbitzu horiek). Hala ere, jakina den bezala, tutoretzapean egon diren laguntzarik gabeko atzerriko adingabe guztiak ez dira aipatutako programetara sartzen. Programa horietara sartzeko irizpideren ba
t betetzen ez dutenentzat, plaza ba
t izapidetzen zaie Bilboko Udal Aterpetxean eta Hemen programa dagoela eta non dagoen jakinarazten zaie. Erakunde honek aurretik adierazi duen bezala eta aurten Arartekoaren 2016ko apirilaren 14ko Ebazpenean eta 2016ko apirilaren 19ko Ebazpenean adierazi duen bezala, programa honek ematen duen arreta ez da kapitulu honetan aipatutako 5/2013 Gomendio Orokorrean proposatutako mailara heltzen.
Oinarrizko beharren estaldurari dagokionez, ez da aldaketarik egon bulego honen aurreko urteetako txostenetan jasotako informazioari dagokionez. Bertan, gizarteratzeko laguntza bereziak aipatzen ziren; nolanahi ere, laguntza horiek gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuekin lotutako ba
nakako arreta-planetan oinarritzen dira. Halaber, laguntzen inguruko hausnarketa egiten ari da; horren helburua da laguntzak erabiltzaileek dituzten gizarteratzeko behar anitzekin gehiago lotzea. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak azpimarratu du gazte horiek gainerako herritarrek dituzten ba
ldintza berak dituztela, gizarte-bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzat eskuragarri dauden egoitzako, eguneko arretako ba
liabideetara eta gizarte-hezkuntzako ba
liabideetara sartzeko. Izan ere, ba
liabide horietako ohiko onuradunak dira, bereziki eguneko arreta-zentroenak eta laneratzearen aurreko lantegienak.
Gipuzkoan diru-sarrerak bermatzeko laguntza bertan behera utziko da modu mailakatuan (ekainaren 28ko 14/2016 Foru Dekretua) eta hori berri txar ba
t da erakunde honentzat. Izan ere, erakunde honek behin ba
ino gehiagotan adierazi du laguntza hori positiboa dela eta jardunbide egokitzat ere hartu du. Laguntza horrek ahultasun egoeran dauden eta erreferente heldurik ez daukaten gazteen talde ba
tentzako beharrezko euskarria eman izan du (bai ekonomikoa, ba
i soziala, lan-plana eta hezkuntza-plana ere jasotzen ba
ititu), hau da, ba
besgabe dauden haurrentzako gizarte-baliabideetatik atera diren ba
ina bi urtetik beherako tutoretza eduki duten gazte horientzat. Nolanahi ere, emantzipazio-pisuak mantenduko dira (98 plaza Gipuzkoan sakabanatutako 18 pisutan) eta 18tik 23 urtera bitarteko gazteentzako laguntza ekonomikoak ere ba
i. Izan ere, ehunaka gazteek jasotzen dituzte laguntza horiek hilero.
Emantzipazioa ba
besteko programei dagokienez, Arartekoak adierazi nahi du, ba
dakiela gazte horien beharrei ematen zaien erantzuna gizarteratzeko zerbitzuetatik ematen dela neurri handi ba
tean. Hori gorabehera, ezin dugu ahaztu horien beharrak eta profila ez direla zehazki ba
zterketa-egoeran dauden beste pertsona ba
tzuen berberak. Argi dago gazte horiek gainerako heldu gazteek dituzten emantzipaziorako behar berberak dituztela (enplegua, etxebizitza, trebakuntza...), ba
ina ez dute familiarik, gure gizartean ba
bes eta segurtasun sare ba
t dena. Izan ere, familia da benetako euskarria bizitza autonomoko proiektu pertsonaletan aurrera egin ahal izateko. Hain zuzen ere, familiarik ez dutenez, horien ahultasuna nabarmen areagotzen da eta bestelako ba
besik izango ez ba
lute, ba
zterketa-arriskuko egoera horrek ba
zterketa-egoera konplexuago eta larriagoetara eramango lituzke. Egiaztapen horretatik bi ondorio ateratzen dira:
• Lehenik eta behin, egiaztatu egin da pertsonen bizitza-prozesuak berme handiagoekin oinarritzeko behar garrantzitsuetako ba
tzuk ez direla gizarte-zerbitzuen eskumen nagusia. Horrela, gazte horiek gaitasun pertsonaletan eta harremanetarako gaitasunetan arazorik ez duten pertsonak dira. Hala ere, etxebizitza ba
t, lanpostu ba
t eta gaitzen dituen prestakuntza lortzeko zailtasunak dituzte. Eginkizun horretan, beste erakunde ba
tzuek ere hartu behar dute pertsona horien eskubideekiko konpromisoa.
Hala, zailtasun horietako ba
t aipatzen zen txosten honen Hezkuntzaren atalean: Oinarrizko Lanbide Prestakuntza sortzearekin, gaikuntza mugatu da otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuan adierazitako terminoetan. Horrez gain, mugapen horretan Hasierako Gaikuntza Profesionaleko Programen desagerpenak eragin du. Gabezia horren aurrean, foru zerbitzuak zenbait ekimen abiarazten ari dira:
- Araban, prestakuntza-prozesuak abiarazi dira zentroetan (alfabetatzea, eginkizun instrumentalak ikastea, etab.) eta inguruan eskaintzen diren ba
liabideetan (herri-kulturako zentroak eta gizartetxeetako ikastaroak).
- Bizkaian, ofizialak ez diren hizkuntza-murgiltzeko berezko ikastaroak edo lantegi okupazionalak (lorezaintza, mantentze-lanak, etab.), besteak beste. Hurrengo ikasturtean matrikulatu ahal diren kasuetan, etorkizuneko edukiak indartzeko ikasgaiak ematen dira. Era berean, diru-laguntzak eman zaizkie irabazteko asmorik ez duten erakunde ba
tzuei, trebatzera zuzendutako jarduera ba
tzuk egiteko, ba
besgabetasun egoeran dauden nerabeen laneratzeko. Neurri handi ba
tean, nerabe horien artean daude atzerriko adingabeak.
- Gipuzkoan, harremanetan jarri ziren Hezkuntza Sailarekin; sail horrek, zailtasunak ezagutzen zituelarik, lan-aukera ba
t proposatu zuen. Aukera hori, 2.2.2. c) puntuan adierazi den bezala, gaur egun oraindik ez da ezarri, horren arrazoiak zeintzuk diren ez dakigun arren.
Argi dago ekimen horiek ez direla nahikoa adingabe horien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko. Hortaz, erakunde honek Hezkuntza Sailari eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari -enplegurako prestakuntza azpisistemaren arduraduna- berriro ere eskatuko die behar horiei erantzuteko konponbide egonkorrak emateko.
• Bigarrenik, gizarteratzeko zerbitzuek arreta ematen diete ba
zterketa-arriskuan dauden pertsonak direlako. Beraz, horiei zuzendutako programek, gutxienez, dituzten behar espezifikoetara zuzendutako erantzun ba
t eman behar diete. Nolanahi ere, behar horiek ba
zterketa-egoera larrian dauden beste pertsonek dituzten behar desberdinak dira. Hain zuzen ere, gomendio orokorrean emantzipazio-programen osagai gisa aipatzen diren elementuetako ba
tzuek espezifikotasun hori kontuan hartzen saiatzen dira.
Emantzipazioa eta, oro har, gizarteratzea ba
besteko zerbitzu eta programen inguruko azkenengo ohar ba
t egingo dugu. Orain arte diseinatutako Gizarte Zerbitzuen Mapa desberdinetan islatuta dagoenaren arabera, aldaketa handiak egitea aurreikusita dago, erakunde eskudunei, lurraldeko ba
naketari eta estaldura-mailak areagotzeari dagokienez. Beraz, hausnarketa eta antolamendu prozesuan gaude eta ba
liteke une egokia izatea paragrafo hauetan adierazitako hausnarketak kontuan hartzeko.
2.3.5. d) Pasaporteak itzultzea dokumentuen faltsutasunagatik salatutako prozeduretan
Aipatu dugun gomendio orokorraren segimendutik kanpo, 2015eko amaieran, erakunde honetan kexen multzo ba
t aurkeztu zen. Horien bidez, jakinarazi zen, dokumentuen faltsutasunagatik burututako eta delitua ez egoteagatik artxibatutako salaketa-prozeduretan, pasaporteak ez zirela itzultzen. Horrek titularrak kaltetzen zituen identifikatzeko dokumentaziorik ez zutelako.
Kontu hori dela eta, Arartekoko langile ba
tzuek zenbait bilera izan dituzte Fiskaltzarekin eta Gobernuaren Salarekin. Bilera horietan, pasaportea ez itzultzeak dakartzan zailtasunak jakinarazi dira eta horrela sortzen den paradoxaren berri eman da. Izan ere, pasaporte berriak entregatu ez den pasaportean jasotako eduki bera dauka. Nolanahi ere, arazo hori Gipuzkoan soilik agertu zenez, lurralde horretako Fiskaltzarekin izandako bileran jorratu zen. Fiskaltza horrek jakinarazi zuen pasaporteak ez direla itzultzen uste osoko pieza ba
t direnean, hau da, pasaportea manipulatu denaren zentzuzko seinaleak daudenean. Hala, seinale horiek formalak dira, ez materialak. Kasu honetan, arazoa ez zen hori; beraz, arraroa zen. Edonola ere, pasaportea ez itzultzea ezartzen duen ebazpenaren aurka errekurtso ba
t jar daiteke Probintzia-auzitegiaren aurrean egoera hori ematen zen kasu zehatzak aztertu ondoren, egiaztatu zen une horretan ebatzita zeudela edo prozesuan zeudela egoitza judizialean. Hala eta guztiz ere, txosten hau bukatu denean, Arartekoak ez daki benetan pasaporteak titularrei itzuli zaizkien.
2.3.5. e) Informazio-tratamendua
Joan den urtean, Herriaren Defendatzaileari bideratutako jarduketa ba
t adierazi zen. Izan ere, jarduketa horrek Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak informazioa tratatzeko moduarekin, eta zehazki, Gipuzkoako Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako prentsa oharrarekin izan du zerikusia. Ekainaren 10ean argitaratutako eta hedabideetan oihartzuna izan duen prentsa-oharrean (Diario Vasco, 2015-06-11), immigrazioak, eta zehazki, ba
karrik dauden adingabe atzerritarren kolektibo ahulak gizartean duen irudiari eragiten dieten adierazpenak egin dira. Prentsa-oharrean aipatu da frogatu ez diren delituak egitea eta dei efektua egotea bezalako ba
lorazioak sartu dira.
Arartekoaren iritzia Herriaren Defendatzaileari helarazi diogu. Izan ere, esan diogu jokabideak auzipetzea auzitegien ardura dela eta, poliziak etorkinen jarduerei buruz ematen dituen informazioei dagokienez, komenigarria dela irizpide arduratsua eta zuhurra izatea, informazioa diskriminazioa eragiteko, errepikatzeko eta indartzeko tresna bihurtzea saiheste aldera.
2016an, Herriaren Defendatzailearen bulegoak erakunde honi erantzun zion; hala, jakinarazi zion jarduketa ugari burutu dituela erakunde eskudunekin hedabideek immigrazioaren inguruan egiten duten tratamenduari dagokionez. Horrez gain, azpimarratu zuen beharrezkoa dela Konstituzioaren 20. artikuluak jasotzen duen informazio-askatasuna diskriminazioaren eta intolerantziaren prebentzioarekin uztartzea. Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari helarazi diot Ministerio Fiskalari dagokiola adin-nagusi edo adingabe izaera ezartzea identifikazio-dokumentaziorik ez dagoenean edo aurkeztutako dokumentazioaren inguruko zalantza zentzudunak daudenean. Ministerio Fiskalak hori egiten du adina ezartzeko dagokion dekretua emanez, behin espedienteko datu guztiak aztertuta; datu horien artean, besteak beste, proba oseometriko eta erradiologikoak daude. Horrez gain, adierazi du zuzendaritza nagusiari jakinarazi zaiola kasu zehatzetako ba
tzuen egoera (Txosten Orokorraren III.08 kapituluaren 4.1.1 puntua ikusi), oharrean jakinarazitako bestelako egoeran daudenak. Era berean, adierazi da prentsa-oharrak ziurtzat jotzen duela herritar atzerritarrek pasaporteak faltsutzen dituztela eta horien herritartasuna aipatzen du, errugabetasun-presuntzioa eta kontu horren inguruko ebazpen judiziala emateke dagoela kontuan hartu gabe. Azkenik, erakunde horri gogorarazi dio kautela bereziarekin jokatu behar dela adingabeen edo ustezko adingabeen edo atzerritarren taldea bezalako beste talde ba
tzuen datuak ematerakoan; izan ere, pertsona edo talde horiek estigmatizatu daitezke legez kontrako jarduerekin lotzean eta pertsona horien inguruko estereotipoak eta aurreiritziak sortzea edo sustatzea saihestu behar da.
Erakunde honen jarduketa eta, horrenbestez, Herriaren Defendatzailearena eragin zuen egoerari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduketa positiboa izan dela azpimarratu behar da, uneoro mantendu zuelako adingabeei emandako arreta. Izan ere, errugabetasun-presuntzioa dela-eta, zigortuak izan arte, adingabeak ziren ondorio guztietarako. Horrez gain, prozedura penalean agertzen saiatu zen ba
ina ukatu zioten, pertsona horiek helduak zirela jo zelako.
2.3.6. Genero-indarkeria jasan dezaketen haurrak eta nerabeak
Adierazi dugun bezala, 2015eko uztaileko legegintza-aldaketaren ondorioz, behingoz lortu da genero-indarkeria jasan dezaketen haurrak indarkeria horren zuzeneko biktimatzat hartzea. Biktima estatutua ematean, bermatu ahalko da, ba
tetik, neurri zibilak eta penalak hartzen direla, prozedurako beste edozein subjektu bezala. Bestalde, biktimatzat hartzeak esan nahi luke ba
loratu egingo litzatekeela etxean indarkeriaren eraginpean egotea haiengan eta haien garapenean nola eragiten ari den, eta, ondorioz, haur horien sufrimenduarentzako erantzun espezifiko egokienak egituratuko liratekeela, amekin esku-hartzeak haiengan zeharka izan dezakeen eraginaz harago.
Bulegoaren joan den urteko txostenean aurreratu zen bezala, 2016ko lehenengo hilabeteetan Emakundek zuzendutako eta 2014an hasitako lana bukatu zen. Lan horiEtxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioaren Jarraipen Ba
tzordearen Erakundeen arteko Talde Teknikoaren esparruan egin da. Adostutako laneko plana Segimendu Ba
tzordeari aurkeztu zitzaion, horrek onar zezan. Eskuragarri dago jadanik gauzatzen hasteko.
2.3.7. Sexu-abusua
Sexu-abusua, oro har, sexu-indarkeria ez da 2.3 atal honek aipatutako gizarte-zerbitzuek soilik kudeatu behar duten kontu ba
t. Hala eta guztiz ere, argi dago indarkeria horrek haurrek eta nerabeek ba
bestuak izateko duten eskubideen aurka egiten duela; atala iragartzen duten Haurraren Eskubideen inguruko Konbentzioaren artikuluek eskubide horiek aipatzen dituzte. Umearen Eskubideen Ba
tzordeak, hala ere, haurren kontrako sexu-abusua haurrenganako tratu txar larria dela gogorarazten du, haurrak eskubideak dituzten subjektu gisaren ikuspuntutik jorratu behar dena. Hau da, abordatze hau biktimatzat hartzetik harago doa eta duintasunaren eta osotasun fisiko eta psikologikoaren errespetutik abiatzen da, eskubideen titular gisa.
Sexu-indarkeriaren ba
rruan zenbait jokabide sartzen dira; normalean 3 taldetan bereizten dira eta horietako lehenengoa da sexu-abusua. Horren ba
rruan sar daiteke sexu-kontaktua, ba
ina ba
ita kontaktu zuzenik gabeko jarduerak ere. Edozein kasutan, haurraren muga pertsonal eta intimoak gainditzea suposatzen du. Pertsona ba
tek (heldua edo beste adingabe ba
tek) haur ba
ti inposatutako sexu edukia duten jarrerak dira, desberdintasun edo botere asimetria testuinguru ba
tean egindakoa, normalean engainu, indarra, gezurra edo manipulazioa erabiliz.
Urteak eman ditugu errepikatzen beharrezkoa dela haurren eta nerabeen aurkako tratu txar larri horri behar bezala aurre egitea. Hala, dirudienez, 2016an beharrezko ba
ldintzak eman dira, gutxienez, orain arte demanda horien berri ez zuten zenbait eremutatik erantzun egokiak eskatzen hasteko. Horren adierazgarri dira honako paragrafo hauek:
Arartekoak aurten zabaldutako ofiziozko jardunen artean, gure epaitegietan agertzen diren haurrek jasotzen duten arretari dagokiona azpimarratu beharra dago, biktima edo lekuko gisa izan, ba
lizko sexu abusuen kasuan.
Horren markoaren ba
rruan, erakunde honek Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoarekin eta Fiskaltzarekin lan saioak deitu ditu, ba
ita abokatuen kualifikatutako ordezkariekin ere, partekatutako helburu ba
tekin: kontradikzio printzipiotik eta defentsarako bermetik sortutako prozesu eskaerak espainiar eta europar araudian agertzen diren haurrak ba
besteko irizpideekin ba
teratzea. Zentzu honetan, eta erreferentzia gisa biktima eta lekuko diren adingabeak ba
besteko Estatuko Fiskaltza Orokorraren 3/2009 Zirkularra hartuz, hobetzeko eremu bezala honakoak identifikatuko ditugu:
• Bulego adiskidetsuak adingabeek parte hartu behar duten diligentziak praktikatzeko.
• Ireki aurretik esku hartu duten beste sistema publiko ba
tzuek igorritako txosten teknikoen zigor prozeduran aintzat hartu eta jaso, eta bereziki euskal osasun sistemak eta gizarte zerbitzuak.
• Adingabeei praktikatutako frogak bete beharreko denbora, espazio eta lan dinamikaren ba
ldintzak, nahikoa ez den instrukzio jarduera ba
ten parte bezala, aldi berean bigarren mailako biktimizazioaren prebentziorako ba
liagarria dena.
• Adingabeekin egin beharreko Justizia Administrazioko zerbitzuen eta langileen berariazko formazioa, eboluzio garapenari eta prozesuaren ulermen mailari buruzkoa.
• Hasieratik haurrei eman beharreko arreta terapeutikoa.
Fiskaltzak berak lehen aldiz ohartarazi du Internet eta teknologia berrien bitartez adingabeek pairatutako jazarpen sexuala dela-eta gero eta kezkatuago dagoela.
Hezkuntzaren arloan egondako azkenengo kasuak eta kezka hau direla-eta, protokolo hau ezarri egin da:Hezkuntza-arloko Protokoloa, adingabeen ba
besgabetasun, tratu txar, sexu-jazarpen eta sexu-abusu egoetarako eta Hezkuntza-arloaren eta adingabeak ba
besteko esku hartzen duten agenteen arteko lankidetza eta koordinaziorako.
Sexu-abusuaren gaia zenbait elkarteek –AVAIM, Save the Children, Gure Sarea– antolatutako jardunaldi, ikastaro eta seminarioetan jorratu da. Horietan guztietan, argi geratu da beharrezkoa dela horren inguruan gehiago jakitea; lehenago eta hobeto hautematea; sakontasun handiagoz ulertzea; erantzun egokiak eratzea; konektaturik lan egitea eta osotasun-ikuspegiarekin. Erakunde honek uste du arazoa hauteman ostean, aurrerapausoak eman behar direla, goian adierazi den bezala, haurren eta nerabeen eskubideak ardatz gisa hartuta.
2.3.8. Txosten berezia:
Udal gizarte zerbitzuen egoera Euskal Autonomia Erkidegoan. Egungo egoera eta hobetzeko proposamenak
Txostenaren atal honek aipatutako egoera gehienak foru eskumeneko zerbitzu eta programen bidez kudeatzen dira haur eta nerabe horien ba
besgabetasun-maila dela-eta. Hala ere, ezin da ahaztu udal gizarte zerbitzuek funtsezko paper ba
t dutela ba
besgabetasun-egoeran dauden haurrei eta nerabeei emandako arretan (hala ba
dagokio, ba
besgabetasun-egoeran daudenak). 2016ko amaieran, erakunde honek udal gizarte zerbitzuen inguruko txosten monografiko ba
t aurkeztu zuen. Bertan, zenbait hausnarketa eta gomendio jasotzen dira, gizarte zerbitzuen sistemaren funtzionamendu integratua hobetzeko eta zorroan aurreikusitako zenbait zerbitzu eta prestazio hobetzeko ere ba
i. Txostena zehaztasun handiagoz aurkezten da txosten orokorraren IV. kapituluan, ba
ina ba
besgabetasun-egoeran edo arriskuan dauden haur eta nerabeentzako arretaren ikuspuntutik, honako gomendioak (txostenaren ondorioekin harreman estua dutenak) nabarmendu behar dira:
• Gizarte-hezkuntzako esku-hartze eta esku-hartze psikosozialeko zerbitzuari bultzada berri ba
t ematea, bere jarduna haurrak ba
besteko araudi guztian aurreikusitako eskumen eta gurasoen arduren jardun egokiarekin lotutakoen ezberdinak diren haurren eta nerabeengan ba
besgabetasun egoera sortzen dituzten arazoei zabaltzeko: jazarpena edo bizikidetza arazoak (eskola eremuan eta horrez gain), berdinen arteko biolentzia eta harreman afektibo eta sexualetan, arrisku-kontsumoak, etab.
• Lehen eta bigarren mailako arretaren arteko koordinazioa hobetzea, lankidetzako protokoloak edo erabakiak eratuz eta desadostasunak ebazteko mekanismo eraginkor ba
t ezarriz.
• Gizarte zerbitzuen sistemaren eta hezkuntza-sistemaren arteko lankidetzan sakontzea, lankidetza-kultura ba
t garatuz. Kultura horren helburua izango da arazo sozialak hautematea, dagokion kasuetan gizarte zerbitzuetara bideratzea eta bi sistemen arteko lankidetza sustatzea.
• Profesional eskudun nahikoek osatutako diziplina anitzeko ekipoak eratzea eta horien eginkizunak garatu ahal izateko ba
ldintza egokiak sortzea.
• Esku-hartzeko eredu komunak garatzea, profesionalen prestakuntza sustatuz eta koordinazio horizontaleko egiturak ezarriz. Horiek lehen mailako gizarte zerbitzuentzako ba
besa, lankidetza, hausnarketa eta informazioa erraztuko dituzte.
• Esku-hartzearen erkidego-ereduari eta arretaren jarraitutasun-printzipioari edukia ematea.
• Pertsonen parte-hartzea sustatzea ba
nakako edo familiako esku-hartze prozesuetan.
• Prebentzio-jarduketak areagotzea.
• Legean aurreikusitako araudi-garapenean aurrerapausoak ematea (zorroaren zerbitzuak eta prestazioak arautzen dituzten arauak) eta zorroa behar bezala eguneratuta mantentzea, pertsonen behar aldakorretara egokituz.
• Udal-aurrekontuetan beharrezko ba
liabide ekonomikoak ematen direla bermatzea, herritarrei udal eskumenekoak diren gizarte zerbitzu guziak emateko –kalitatezko maila egokietan–.
Diru-sarrerak bermatzeko sistemarekiko koordinazioa, txosten berezian ere aipatzen dena, 2016an Lanbideri zuzendutako iradokizunean jorratu da; iradokizun hori labur-labur aipatzen da txosten honen 2.1 atalean.