3.Araudi- eta gizarte-testuingurua
align="left">2013. urtea amaitu zenean etxebizitzari buruzko Ez Legezko Proposamena zuzenketak aurkezteko fasean zegoen. Proposamen horren xedea Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza duin eta egokiaz gozatzeko eskubidea arautzea da. Azken urtetan aipatu izan dugu euskal herritarrek lege bat behar dutela etxebizitza batez gozatzeko eskubidea modu errealean eta eraginkorrean ziurtatzeko. Horregatik, espero dugu hurrengo ekitaldian, izapidetzen ari den legebiltzarreko ekimenari esker, oinarrizko gizarte zerbitzu hori finkatzeko aukera emango duen araua onestea.
align="left">Jorratzen duen arazoaren larritasunari erreparatuta, etxegabetzeak gelditzeari buruzko 1/2013 Ez Legezko Proposamenak nabarmentzea merezi du. Horren bitartez, Eusko Legebiltzarrak estatuko gobernuari, finantza erakundeei eta euskal herri-administrazioei eskatu die guztira hamaika neurri zehatz har ditzaten etxegabetzeen ondoriozko gizarte eta pertsonen zorigaitza gelditzeko helburuarekin.
align="left">Jarraian euskal herri-administrazioei zuzenduta dauden neurrietako batzuk aipatu ditugu. Gure iritziz, berehala ezarri behar dira edo, hala badagokio, finkatu euskal pertsona eta familia gehiagori euren ohiko etxebizitza kendu diezaieten saihesteko. Gure herri-administrazioen eskumenen eremuaren barruan dauden batzuk honako hauek dira:
align="left">“7. Eusko Legebiltzarrak eskatzen du ezar daitezela lankidetza-formulak Eusko Jaurlaritzaren, diputazioen, udalen eta finantza-erakundeen artean etxegabetze-prozesu larri-larrietan dauden pertsona eta familientzako laguntza-programa bat ezartzeko aukera aztertzeko.
align="left">8. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aktibatu ditzala bere bizileku-baliabideak etxegabetutako familien beharrizanei erantzuteko, betiere ohiko etxebizitza denean, lehentasuna emanik alokairu sozialeko etxebizitza-programetan sartzeari.
align="left">9. Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eskatzen die jar ditzatela arrazoi objektiboengatik etxegabetutako pertsonen eskura hutsik dauden udal titulartasuneko etxebizitzak.
align="left">11. Eusko Legebiltzarrak instituzioei eta finantza-erakundeei eskatzen die koordinatu ditzatela jarduera-protokolo batzuk egingo diren kaleratzeen berri aldez aurretik nahikoa denboraz izateko, eta sor dezatela etxebizitza-parke bat kaleratuei ostatu emateko, horretarako hipoteka-exekuzioen ondorioz hutsik gelditutako etxebizitzen stock-a ere erabiliz”.
align="left">2013. urtean zehar etxebizitza babestuari lotuta Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren jarduera arauemailea eskasa izan da. Dena den, etxebizitza eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak eta araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko 2012ko urriaren 15eko agindua indarrean sartu izanak (2013ko urtarrilaren 2ra atzeratu zen) ahalegin handia eragin du babes ofizialeko etxebizitzen esleipena baremazio bidezko esleipen sistema berrira egokitze aldera, bereziki, alokairuko erregimenean dauden etxeen kasuan.
align="left">Enplegu eta Gizarte Gaien sailburuaren proposamenari jarraiki, Gobernu Batzordeak abenduaren 23ko 466/2013 Dekretua onetsi du. Horren bidez, Etxebizitza Hutsen Programa “Bizigune” arautu da eta programa publikoaren gaineko aurreko araudia bateratu da. Berritasun nagusia da etxebizitzak alokatzeko lagatzen dituzten jabeek jasoko duten kontraprestazioaren zenbatekoaren maximoa jaitsi dela (450 euro hilean).
align="left">Gaineratu duen beste berritasun bat honetan datza: etxebizitzarekin batera lagatzen diren altzari eta tresnei buruzko araudi zehatza; izan ere, aurreko atalean azaldu dugun moduan, erakunde honek horren beharra antzeman zuen eta ziur gaude etorkizunean etxebizitzak lagatzeko sinatzen diren kontratuetan gaineratuz gero, gatazkak saihestuko direla, itzultzen diren unean, etxebizitzen programa publikoaren barruan dauden etxebizitzen egoerari dagokionez.
align="left">Zenbait xedapen argitaratu dira birgaitzearen eta irisgarritasunaren arloan laguntzen emakida sustatzeko helburuarekin: 2013ko uztailaren 31ko agindua, horren bidez, Etxebizitza eta Eraikinen Birgaitze eraginkorraren alorreko Renove Planaren laguntza-programarako deialdia egiten da eta programa hori arautzen da; laguntza horien xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Ondare Eraikiko Esku-hartzeko Proiektuak egitea eta horien ondoriozko obrak egikaritzea da; 2013ko uztailaren 31ko agindua, horren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2013ko deialdia egiten da eta 2013ko urriaren 23ko agindua, horren bidez, birgaitze integratuko areatan edo bizitegi area degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindua aldatzen da.
align="left">Aurreko urteetan bezala, deialdi berri bat egin da babes ofizialeko etxebizitzen titularrek (azalera-eskubidea daukatenek) lurzorua erosteko aukera eduki dezaten, izan ere, horren titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dauka, 2013ko azaroaren 20ko aginduarekin bat eginez. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lurzorua erosteko baldintzak ezarri dira, lurzoru horretan azalera-eskubideko zenbait etxebizitza eraikita baitaude.
align="left">Bestalde, Enplegu eta Gizarte Gaien Sailak sustatu dituen ekimenen artean 2013-2016 Etxebizitzari buruzko Plan Zuzentzailea ageri da, Gobernu Batzordeak 2013ko abenduaren 23an onetsi zuena hain zuzen ere. Txosten hau itxi zen unean horren gaineko laburpen exekutibo bat argitaratu zen.
align="left">Etxebizitzari buruzko politika publikoaren plangintza egiteko agiri hori Eusko Legebiltzarraren aurrean aurkeztu behar da eta dagokion balorazioa eta ondoriozko legebiltzarreko ebazpenak jaso beharko ditu. Orduan, agiria osotasunean ikusi ostean, horren inguruko azterketa sakona egin ahalko dugu.
align="left">Estatuaren eremuan, aipatuko dugu alokairuan lagatzen diren etxebizitzen merkatua handitzeko xedearekin, hiri-alokairuen legea, alokairu pribatu edo publikoko kontratu guztietan aplikagarria dena, aldatu duela etxebizitzen alokairuaren merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzko ekainaren 4ko 4/2013 Legeak, kontratu-harremanaren alderdi garrantzitsu batzuetan, hala nola, itun askatasuna, kontratuen iraupena eta kontratuen luzapenak. Modu berean, estatu mailako arau horrek zenbait aldaketa gaineratu ditu etxegabetze prozesu judizialetan eta alokairuko errenten ez ordaintzeei buruzko epai irmoen erregistroa sortu du.
align="left">Hiri-alokairuak erregulatzen dituen araudiaren funtsezko izaeraren ondorioz alokairuko erregimenean etxebizitzak lagatzen dituzten herri-administrazioek 2013ko ekainaren 6tik aurrera sinatutako alokairuko kontratuak egokitu behar izan dituzte aipatutako 4/2013 Legeak gaineratu dituen aldaketak islatzeko.
align="left">Amaitzeko Europako Parlamentuaren 2013ko ekainaren 11ko ebazpenerabakigarria aipatu nahi dugu, Europar Batasunean gizarte etxebizitzari buruzkoa. Bertan, zenbait jarraibide eta proposamen jaso dira Europako estatuen eta herrialdeen etorkizuneko jarduera bideratzeko, gizarte etxebizitzaren arloko Europako politika sustatzeko eta gizarte etxebizitzaren zeregin sozial eta ekonomikoa bultzatzeko helburuarekin.