2.Kexarik aipagarrienak
align="left">Etxebizitza arloaren barruan dauden gaien sailkapenari jarraituz, herritarren erreklamazioa eragin duten kontu nagusiak aztertuko ditugu jarraian.
align="left">2.1. Etxebizitza eskuratzea: premia frogatzea eta esleitzeko prozedura
align="left">Urtearen hasieran etxebizitza eskatzaileen erregistroari eta Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko 2012ko urriaren 15eko agindua indarrean sartu eta gero, hainbat kontsulta eta kexa jaso ditugu arau horrek babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozeduretan eta Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroaren kudeaketan gaineratu dituen aldaketen ondorioz. Herritarren erreklamazioek gora egin dute aipatutako araudiaren ondoriozko aldaketen berezitasun eta garrantziagatik, izan ere, lehengo arauketa modu uniformean aplikatu izan zen urte askotan zehar.
align="left">Egia esan, aztertu ditugun espedienteetan (horiei lotutako esku-hartzea amaitu dugu txosten hau bukatzerakoan) ez dugu antzeman kontsultek hizpide izan dituzten kontuek babestutako etxebizitza eskatzaileen eskubideak edo interesak gutxitu direla adierazi dutenik eta, zentzu horretan, gure esku-hartzea, funtsean, legeen testuinguru berriari buruzko aholkularitza eta informazio lana izan da.
align="left">Erreklamazio gehien eragin dituzten gaiak honako hauek izan dira: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan babestutako etxebizitzaz gozatzeko erregimen bakar batean izena emateko aukera (hau da, erosketa edo alokairua); alokairuko etxebizitza baten onuradun izatea eta erosketa erregimenean izena ematea bateraezinak izatea; babestutako etxebizitza baten esleipen bakar bati uko eginez gero Eskatzaileen Erregistroan baja ematea eta etxebizitzarik ez edukitzeari buruzko betekizunetik salbuetsita dauden jabeen edo beste eskubide erreal batzuen titularren kasuan, erosketa erregimenean etxebizitza babestua eskuratzeko ezintasuna.
align="left">Iazko txostenean aipatu genuen bezala, oraindik ere babes ofizialeko etxebizitzen esleipendun izan diren eta etxebizitza aldaketa eskatzen duten familiek aurkeztutako kexak jasotzen ditugu. Aurten aztertu ditugun kexen artean honekin topo egin dugu: herritar batek adierazi zuen bere familia handitu zela azken urtetan eta, ondorioz, esleitutako etxebizitzak ez zuela gutxieneko legezko ratioa betetzen.
align="left">Kexagileak gure esku-hartzea eskatu zuen Alokabide sozietate publikoari etxebizitza aldatzeko eskatu ziolako baina birkokatzeko eskaera gaitzetsi egin zuten.
align="left">Kexa behin aztertuta, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari azalpen txosten bat eskatu genion, kexagilearen eskaera ukatzeko arrazoien berri edukitzeko asmoz. Gure lankidetza eskaerari erantzunez, sailak aitortu zuen eskatutako etxebizitza aldaketa onartzeko legezko baldintzak betetzen zituen aztertu behar zela eta, azkenean, Etxebizitzako Arabako Lurralde Ordezkaritzak zegokion ebazpena eman ostean, kexagileak bere familia unitatearen esparru beharrei egokitzen zen etxebizitza batera joan ahal izan zen.
align="left">2.2. Etxebizitza babestuaren alokairua
align="left">Aurten antzeman dugu alokairuen errenta jaisteko eskatu duten babes publikoko etxebizitzen errentariek aurkeztu dituzten kontsulten eta kexen kopuruak gora egin duela. Zalantzarik gabe, ekonomia eta lan arloko ezegonkortasun egoerak, hainbat pertsona eta familiek pairatzen dutenak, azaltzen du zergatik hileko errentak garestitzeak kalte ekonomiko larria eragin dezakeen.
align="left">Aurrekoaz gain, kontuan hartu behar da alokairu pribatuen errentak modu nabarmenean merkatu direla, hortaz, herri-administrazioek nahitaez aztertu behar dute alokairu publikoak egun bizi dugun egoerari egokitzeko aukera, zehatzago esanda, etxebizitza babestua behar duten pertsonen familia-ekonomiari egokitzeko aukera.
align="left">Horri lotuta, aintzat hartu behar da Etxebizitzaren Euskal Behatokiak 2013ko uztailean aditzera eman zuen “2012an alokairu-politikaren ebaluazio txostena”. Bertan adierazi da, azken urtetan, alokairu publikoen errenten eta alokairu pribatuen errenten ibilbideak elkarrengandik urruntzen ari direla eta aipatu da, batez beste, babestutako errentaren zenbatekoa %24 garestitu den bitartean, merkatu librearen errenta %4,5 merkatu dela.
align="left">Alokairu publikoen zenbatekoari dagokionez, hain zuzen ere, aurten kexa-espediente bati amaiera eman diogu eta, bertan, alokairu publikoen kasu batzuetan jarduera desegokia eta neurriz kanpokoa izan dela baloratu dugu eta, ondorioz, honako gomendio hau egin genuen: “Arartekoaren 2012ko azaroaren 12ko ebazpena”. Horren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari gomendatzen zaio 2010eko azaroaren 3ko agindua baino lehenagoko araudiaren bidez erregulatutako alokairu publikoen prezioak modulatu daitezen arrazoizkoagoak izan daitezen, errentaren urteroko eguneratzean mekanismo zuzentzaile egokiak ezarriz.
align="left">Babestutako etxebizitza baten alokairuaren neurriz kanpoko garestitzea salatu zuen herritar baten kexa aztertu ostean ondorioztatu genuen, babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko 2010eko azaroaren 3ko agindua indarrean sartu ondoren, arau hori baino lehenagoko alokairuko kontratuek ezarritako errenten eguneratzeari buruzko erregulazioa desegokia zela eta horrek errentak gehiegi garestitzea eragin zezakeela eta, gure ustez, hori guztia egungo gizarte errealitatearen aurkakoa izateaz gain etxebizitza behar duten pertsonei bermatu behar zaien babesaren kontrakoa da.
align="left">Horregatik, dagoeneko existitzen ez den Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari gomendatu genion 2010eko azaroaren 3ko agindua indarrean sartu aurretik adostutako alokairuen eguneraketak azter zitzan eta beharrezkoak ziren neurriak har zitzan alokairuen prezioak modu neurrigabean igotzea eragiten zuten eguneraketa horiek baretzeko.
align="left">Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak aurten erantzuna bidali du eta ez du onartu kexagilearen errenta modu neurrigabean igo zenik. Halaber, ez du gure eskaera onartu, hau da, 2010eko azaroaren 3ko agindua baino lehen zegoen araudiaren arabera erregulatutako alokairu publikoen errentak zuzentzeko mekanismoak ezartzeari buruzkoa.
align="left">Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari zenbait gomendio bidaltzea eragin duen beste gai bat hauxe da: “Etxebizitza Hutsen Programa” (Bizigune) delakoaren barruan dauden etxebizitzak zein egoeratan itzuli behar diren. Aipatutako programa publikoaren barruan laga eta alokatu zituzten etxebizitza batzuen jabeek gure esku-hartzea eskatu zuten sailak etxebizitzetatik desagertu ziren altzariak eta tresnak ordezkatzeari eta bertan antzemandako gabeziak konpontzeari uko egin ziolako. Bi erreklamazioak aztertu ondoren, ebazpenak eman genituen: “Arartekoaren 2013ko otsailaren 18ko ebazpena; horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak, ‘Etxebizitza Hutsen Programa’ (Bizigune) delakoan gaineratutako etxebizitzen errentamendua amaitu ondoren, euren jabeei itzultzean etxebizitzek izan behar duten egoera zehazten da” eta “Arartekoaren 2013ko martxoaren 1eko ebazpena; horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak, ‘Etxebizitza Hutsen Programa’ (Bizigune) delakoan gaineratutako etxebizitzen errentamendua amaitu ondoren, euren jabeei itzultzean etxebizitzek izan behar duten egoera zehazten da”.
align="left">Bi gomendioetan, amaitzeko, adierazi genuen sailak, alde batetik, jabeei altzariak eta tresnak ordezkatzeko eskubidea aitortu behar diela (edo, modu subsidiarioan, dagokion ordain ekonomikoa jasotzeko eskubidea) eta, bestetik, etxebizitzak aipatutako programa publikoan sartzeko beharrezkoa den mandatu-kontratuaren ereduak berrikusi behar dituela eta etxebizitzarekin batera uzten diren altzari eta tresnen inguruan dagozkion xedapenak gaineratu behar dituela.
align="left">Bi jarduera horiek Enplegu eta Gizarte Politiken aldeko konpromisoarekin amaitu dira, hau da, programa publikoaren baitan etxebizitzak lagatzeko kontratuak aldatzeko konpromisoa, “Etxebizitza Hutsen Programari” (Bizigune) buruzko araudi berria onetsi eta indarrean sartu ondoren. Azken hori 2013ko abenduaren 30ean argitaratu zen (abenduaren 23ko 466/2013 Dekretua).
align="left">Erreklamazioa aurkeztu zuten jabeek altzariak eta tresnak desagertu izanaren ondoriozko eragozpenengatik ordaina jasotzeko daukaten eskubideari dagokionez, sailak gure gomendioa baztertu zuen kasuetako batean eta bestean, aldiz, etxebizitzaren jabeak ordain ekonomikoa jasotzeko eskubidea zuela onartu zuen.
align="left">Atal hori ixte aldera aipatuko dugu, aurreko urtetan bezala, 2013an hainbat kexa jaso direla babes ofizialeko etxebizitzen eta “Etxebizitza Hutsen Programaren” (Bizigune) barruan dauden etxebizitzen errentarien eskutik. Horien bidez, fidantzak edo behar ez bezala ordaindutako hornidura-gastuak (ura, gasa eta elektrizitatea) itzultzerakoan egon diren atzerapenak salatu dituzte. Kasu gehienetan, Alokabide sozietate publikoak, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari atxikita dagoen sozietateak, behar bezala eta arin errentariek eskatu dituzten zenbatekoen itzultzea bideratu du.
align="left">2.3. Eraikuntza akatsen ondoriozko kalteak etxebizitza babestuetan
align="left">Etxebizitza babestuetan antzematen diren eraikuntza akatsek gatazka eragin ohi dute etxebizitzen esleipendunen eta herri-administrazioen artean. Batzuetan, administrazioek atzerapenarekin erantzuten diete eraikuntza akatsen ondorioz aurkeztutako erreklamazioei eta, horregatik, herritarrek gure esku-hartzea eskatu ohi dute, bai kexak hizpide duen alderdiarentzako erantzun formala eskuratzeko, bai administrazio eskudunak dagozkion konponketa neurriak abian jar ditzan.
align="left">Ikusi dugu jasotako kexen %80k alokairu erregimenean laga diren babes publikoko etxebizitzetan antzemandako akatsak aipatzen dituztela. Kasu horietan, funtsezkoa da argitzea zein den kexak hizpide dituen akatsen jatorria, konponketa herri-administrazioaren kargura egin behar den baloratu ahal izateko. Hala, adibidez, akatsak etxebizitzaren erabilera okerrak edo ohiko erabileraren ondoriozko higadurak eragindakoak baldin badira, konponketa errentariak berak egin beharko du. Edonola ere, garrantzitsua da administrazioak dagokion txosten teknikoa ematea eta bere ebazpenaren zentzua behar bezala arrazoitzea.
align="left">Aurten burutu diren esku-hartzeen adibide gisa, hauxe aipatuko dugu: “Etxebizitza Hutsen Programaren” (Bizigune) barruan zegoen etxebizitza bateko errentariak salatu zuen etxebizitza zenbait akatsekin eman ziotela eta kezka adierazi zuen, alokairuko kontratua amaitzerakoan eta fidantza itzultzeko unea heltzerakoan, beharbada azken hori atxiki ahal ziotelako berak eragin ez zituen kalteen konponketa bere ardura zela argudiatuz.
align="left">Laguntza eskaera bat igorri genuen Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari eta txosten batekin erantzun zigun. Horren bitartez azaltzen zen etxebizitzak (zenbait konponketa egin zituzten bertan) bizigarritasun baldintza bikainak zituela eta kexagileak helarazitako oharrak Alokabide sozietate publikoak zuen informazioan islatu zirela, etxebizitza itzultzerakoan eta errentariari fidantza itzultzeko unea heltzen denean aintzat har daitezen.
align="left">Kexa horrekin eta antzerako edukia zeukaten beste batzuekin egiaztatu da Enplegu eta Gizarte Politika Sailak alokairuko erregimenean laga diren edo etxebizitza hutsen programa publikoan gaineratu diren etxebizitza babestuetan antzematen diren akatsei buruzko erreklamazioak aurkeztea ahalbidetzen duten mekanismoak sendotzea beharrezkoa dela. Modu horretan, errentariek, beharrezkoak diren bermeekin, euren eskubideak defendatu eta eginbeharrak bete ahalko dituzte.
align="left">2.4. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
align="left">Atal honetan esku-hartze bat nabarmendu nahi dugu. Horri esker, bananduta dagoen eta seme adingabea bere kargura daukan ama batek esleitu zioten etxebizitza babestua erosteko oniritzia eskuratu ahal izan zuen.
align="left">Kexagileak salatu zuen Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan jakinarazi ziotela bere erosketa-kontratuak ez zuela zegokion baimena lortuko, euren ustez, ez zegoelako etxebizitza beharrei buruzko 2008ko apirilaren 16ko aginduan (une honetan indargabetua dagoena) jasotako etxebizitza behar egoeretako baten barruan. Dirudienez, lurralde ordezkaritza horretan ondorioztatu zuten agindu horren xedapenak bakarrik direla aplikagarriak senar-emazteak edo Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman duten izatezko bikoteak banandu edo dibortziatzen direnean eta jakinarazi zioten bera eta bere bikotekide ohiak ez zutela egiaztatu aipatutako erregistroan izena eman zutenik.
align="left">Kexa horren izapidetzean zehar, hainbat lankidetza eskaera igorri genizkion dagoeneko existitzen ez den Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari kexagileak eta bere semeak banandu ostean esleitu zioten etxebizitza babestuaz gozatzeko duten eskubidea defendatze aldera. Une oro aipatutako aginduaren interpretazio ez-murriztailearen alde egin genuen, etxebizitzaren beharra egiaztatzen duten baldintzak betetzen dituzten bikote egonkor guztien kasuan aplikatu dezaten, lotura egonkor hori Izatezko Bikoteen Erregistroan jaso den ala ez alde batera utzita.
align="left">Horrez gain, argudiatu genuen aipatutako arauaren izaera eta xedea aintzat hartuko dituen interpretazioak tratu bera eman beharko liekeela senar-emazteen bizitzaren antzeko bizitza izan duten eta harremana haustearen ondotik etxebizitza premia larria duten horiei guztiei. Zentzu horretan, gure ustez, kexagileak babestutako etxebizitza eskuratzeko zuen eskubidea eztabaidaezina zen, izan ere, bikotekidearekin bizi zen bitartean seme bat eduki zuen eta haren legezko zaintza eta babesa berari esleitu zioten.
align="left">Azkenean, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak erakunde honek proposatu zuen interpretazioa onartu zuen eta kexagileak esleitu zioten etxebizitza babestua erosteko oniritzia lortu ahal izan zuen. Sailak ondorengo balorazioa helarazi zigun, etorkizunean antzerako kasuak egonez gero aplikagarria izango dena:
align="left">“Sail honen iritziz, izatezko bikote bat eratu dela jotzeko irizpidea aldatu behar da etxebizitza-premia izateko eskakizunari dagokionez. Horrela, baldin eta zuzenbideak onartutako beste bitarteko batek –Izatezko Bikoteen Erregistroan izena ematea ez dena– frogatzen badu izatezko bikote bat eratu dela, egoera salbuespenezkoa dela onartu behar da”.
align="left">2.5. Beste batzuk
align="left">Etxebizitza behar berezia daukaten taldeei dagokienez, aurten herritarrek aurkeztutako zenbait erreklamazio aztertu ditugu. Horien bidez, agerian jarri da higiezinen merkatuaren egungo baldintzak kontuan hartuta, irisgarritasun baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzen jabeak zailtasunak dituztela esleitu dieten etxebizitza egokitua eskuratzeko.
align="left">Bi familiek (kideetako batek ezintasun fisikoa dauka) mahai gainean jarri zuten, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak euren jabetzakoa zen etxebizitza saltzeko eskaintzari uko egin zionez eta merkatu librean besterentzea ezinezkoa zenez, ez zeukatela baliabide ekonomikorik esleitutako etxebizitza egokitua erosi ahal izateko, premiazkoa bazen ere, euren jabetzakoa zen etxebizitza mugatua baitzegoen mugikortasunari dagokionez.
align="left">Bi kasuetan tartean zeuden administrazioei, hau da, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari eta Bilboko Udalari, eskatu genien konponbide bat bilatu zezaten familia esleipendun horiek etxebizitza egokituaz goza zezaten (alokairuko erregimenean lagaz edo bere jabetzakoa zen etxebizitza salduz) edo, modu subsidiarioan, babes ofizialeko etxebizitza egokitu bat alokairuan eman ziezaieten.
align="left">Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak zein Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak gure eskaerari erantzun zioten eta familia horientzat egokia zen alternatiba eskaini zuten, izan ere, euren borondatearen kontrako inguruabarren ondorioz, ez zeukaten baliabide ekonomiko nahikorik esleitutako etxebizitza babestua erosi ahal izateko.