1.Arloa kopurutan
align="left">Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloan, Arartekoak gai horren inguruan egindako esku-hartzeak biltzen dira; horren barruan sartzen dira hiri-antolamendua, lurzorua urbanizazioaren bidez eta ondoko eraikuntzaren bidez hirigintza aldetik eraldatzeko prozesua eta hirigintzako legezkotasunaren babesa.
align="left">Hirigintza eta lurralde-antolamenduaren arloan kudeatutako kexa-espedienteak 73 izan dira guztira, hau da, bideratu diren erreklamazio guztien %2,73. Eragindako administrazioen arabera, modu honetan banatzen dira:
align="left">– Tokiko administrazioa 62
align="left">– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 2
align="left">– Foru administrazioa 1
align="left">Azpiarloak, berriz, honakoak izan dira:
align="left">– Hirigintzako diziplina 7
align="left">– Hirigintzako informazioa eskuratzea 9
align="left">– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 8
align="left">– Hirigintzako kudeaketa 4
align="left">– Lurraldearen antolamendua 3
align="left">– Beste alderdi batzuk 1
align="left">– Irisgarritasuna 1
align="left">Izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokienez:
align="left">Ekitaldi honetan arlo horretako erreklamazio-kopurua mantendu da. Arartekoaren aurrean aurkeztutako gaiek aipatzen jarraitzen dute, besteak beste, administrazioak ez duela esku hartzen hirigintzako salaketak edo hirigintzako kudeaketatik eratorritako arazoak direla eta.
align="left">Arartekoak alor horretan duen eraginkortasun mailari dagokionez, kontuan hartu behar dugu arlo horretan Arartekoaren ebazpen kopurua handitu egin dela. 2013an zehar 12 ebazpen egin dira, gure web orriko dagokion atalean kontsulta daitezkeenak. Bertan, azaldutako arazo desberdinei buruzko gomendioak, iradokizunak eta ondorioak aurkeztu ditugu.
align="left">Espedienteen artean Arartekoaren aurrean aurkeztutako erreklamazio batzuen aldeko erantzuna azpimarratu behar dugu. Hainbat toki-administraziok lizentziarik gabe egindako obrei buruzko hirigintzako legezkotasuna betearazteko aurkeztu diren salaketak izapidetu eta ebatzi dituzte. Konpondutako beste gai batzuk honekin lotuta daude: udalaren esku-hartzea beharrezkoa dela jabetza publiko eta pribatuak osasungarritasuneko, higieneko eta apaingarri publikoko baldintza egokietan daudela bermatzeko. Adibidez, Guardiako auzotar talde bat kexu zen Guardiako Udalak ez ziolako udal lurzati bat garbitzeko eta egokitzeko eskaerari erantzun. Informazioa eskatu eta gero, kexagileek jakinarazi digute lurzatia garbitzeari ekin diotela.
align="left">Hirigintzako espedienteen eskuragarritasunari dagokionez, herritarren elkarte batek adierazi zigun zailtasunak zeudela Donostiako Udala eraikin bat aurri egoeran zegoela aitortzeko izapidetzen ari zen hirigintzako espedientea kontsultatzeko. Elkartea udal bulegoetara joan zen espedientea aztertzeko helburuarekin. Udalak elkarteko kideei esan zien une horretan eskaera zerbitzu teknikoak jakinarazten ari zirela. Beste une batean joan zirenez eta ezin izan zutenez dokumentazioa kontsulatu, hirigintzako informazio horretarako sarbidea berariaz eskatzea erabaki zuten eta Arartekora jo zuten. Erreklamazio horren ondorioz, udalaren hirigintzako zerbitzuko teknikari arduradunekin harremanetan jarri ginen. Udalaren zerbitzuek jakinarazi digute elkartearen eskaera jaso dutela eta espedientean dagoen dokumentaziorako sarbidea ahalbidetzeko neurri egokiak hartuko dituztela berehala.