4.Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
align="left">2010ean sortu zen IKTen eta datuen babesaren lan esparru honetan, Arartekoaren helburua, besteak beste, herritarrek datuen babesarekin eta administrazio elektronikotik eratorritako eskubideekin lotuta dauzkaten eskubideen garrantzia azpimarratzea da. Era berean, eskubide horiek zabaltzean eginkizun proaktiboa eduki nahi du, horien erabilerak eta babesak berrikuntza-potentzial handiagoa duten herritarrak sustatzen laguntzen dutelako uste osoa du eta.
align="left">Horrexegatik, 2013an helburu horrekin lotutako zenbait jardun planifikatu eta egikaritu dira.
align="left">4.1. Gomendio orokor berriak
align="left">2. atalean azaldu denez, Arartekoaren azaroaren 5eko 9/2013 Gomendio Orokorra eman da, dokumentazio klinikoa eskuratzeko eskaerak ebazte aldera oinarri gisa erabil daitezkeen irizpideen egokitzapenari buruz.
align="left">4.2. Txosten bereziak
align="left">2013. urtean “E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea” txosten berezia argitaratu da.
align="left">Laburbilduz, ondorioen artean hauek nabarmen ditzakegu:
align="left">E-inklusioari dagokionez:
align="left">– Egindako azterketak ondorioztatu du, zalantzarik gabe, adinak, sexuak, diru-sarrera mailak eta jatorri geografikoak IKTen bidezko inklusioaren inhibitzaile gisa jarduten dutela modu argian.
align="left">– Alde batera uzten badugu pertsonen ehuneko jakin batek ez duela IKT erabiltzeko interesik, besteek mota guztietako zailtasunak identifikatzen dituzte: kostua –pisu txikiarekin, hala ere–, informatikako ezagutzen falta, ekartzen dituen abantailen berri ez edukitzea, non bilatu eta non aurkitu ez jakitea.
align="left">–
Horregatik, herri-administrazioei gomendatzen diegu IKTen ikasketa bizitzan zehar sartzen duten programak diseinatzea, enplegagarritasunaren alde egitea, gizarteratzearekin lotutako gaitasun digitalak indartzea, IKT adinekoei hurbiltzea, bide horretatik autonomia pertsonalaren alde egitea, gizarte-erakundeek eten digitala arintzeko egiten dutenaren garrantzia nabarmentzea, komunitatean IKTen arloko trebakuntzara bideratutako gaitasun digitalen eremu bat definitzea eta bikoiztasunak saihestea erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatuz, eta orobat e-inklusioarekin lotutako profil profesional berrien sorrera (adibidez, aholkulari digitala) eta adingabeen eta gazteen artean Interneten erabilera ziurra bultzatuz.
align="left">E-partaidetzari dagokionez:
align="left">– Arlo publikoan parte hartzeko desioa igarri da, ia modu berean bide elektronikoaren bidez eta bide presentzialaren bidez, eta nagusiki erakundearenak ez diren webguneetan, baina begien bistakoa da oraindik ez direla antzeman partaidetza horren benetako erabilera eta ondorioak.
align="left">– Parte hartu duten pertsonen pertzepzioa era sakonagoan aztertuz gero, partaidetzaren itzulera jaso ez dutela adierazi dute: horrekin zer egin den, aintzat hartu den ala ez; eta agerian utzi dute ez dela feedbackik egon sustatzaileen aldetik. Beharrezkoa eta premiazkoa da gizarte-partaidetzaren oinarriak, modalitateak eta ondorioak ezartzen dituen testuinguru arauemaile bat sortzea. Zentzu horretan, gogorarazi nahi dugu Arartekoak 2011. urtean, demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko gomendio orokorraren bitartez, herritarren partaidetza hori legitimatzeko, bideratzeko eta egituratzeko gure ustez ezinbestekoak diren printzipioak adierazi zituela.
align="left">Arartekoaren “E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea” txosten berezia zabaltzeko, herri-administrazioen eta gizarte-erakundeen laguntza eduki nahi izan dugu. Horregatik, urteko azken hilabeteetan, txostenaren ondorioak aurkeztu eta eztabaidatzeko Helduak Adi adinekoen elkartearekin bildu ginen, baita txostenarekin lotuta dauden eskumen-esparruetan sustatzeko, koordinatzeko eta kudeatzeko erantzukizuna duten Eusko Jaurlaritzako hainbat sailekin ere: herritarren parte-hartzea, herritarren arreta eta berrikuntza; teknologia, berrikuntza eta lehiakortasuna; gizarte politikak; informatika eta telekomunikazioak, Lanbide, e.a., baita Innobasque ere.
align="left">4.3. Ofiziozko jarduerak
align="left">2012ko azaroan komunikabideetan eta gizarte-sareetan agertutako informazioen eta berrien bitartez, Arartekoak jakin zuen antza Deustuko Unibertsitaterekin lotutako hainbat pertsonen argazki eta bideo intimoak ustez baimenik gabe zabaldu zirela. Sortutako gizarte-alarmaren ondorioz, eta gero eta kasu gehiagok haurrei, nerabeei eta gazteei era negatiboan eragiten dietela kontuan hartuta, Arartekoak erabaki zuen gertakariari eta ohorerako eta norberaren irudirako eskubideen eta norberaren datuen babesari buruzko arazoa sakon aztertzea.
align="left">2013ko maiatzean emandako ebazpenean, Arartekoak azpimarratu zuen gizarte-sareek eskaintzen duten berritzeko eta informazioa elkartrukatzeko potentzialaren eta pribatutasunerako eta norberaren irudirako eskubideen babesaren arteko oreka aurkitu behar dela. Horretarako funtsezko elementuak informazioa, gardentasuna eta ezagutza eraginkorra dira, “heldutasun digitala” deitutakoaren osagaiak hain zuzen ere. Hori lortuz gero, pertsona guztiek gailu mugikorren, Interneten eta gizarte-sareen potentziala erabili ahal izango lukete, euren intimitatea eta euren irudia arriskuan jarri gabe.
align="left">Ararteko mapak proiektuaren inguruko hainbat bilera egin dira, kasu batzuetan proiektua zabaltzeko eta horren erabilera sustatzeko: Helduak Adirekin eta ezgaitasun fisiko eta zentzumen-ezgaitasunen arloan lan egiten duten elkarteekin; eta beste kasu batzuetan baliabideei buruzko informazioa eguneratzea lortzeko (Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzarekin, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzuarekin eta Euskal Trenbide Sarearekin), baita Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko Zuzendaritzarekin webgunearen baliabideen mapa zabaltzeko aukera aztertzeko ere.
align="left">Era berean, Arartekoaren informazioaren formatu irekiari buruz sakontzeko (etorkizuneko datu irekien katalogoa), laneko bilerak egin dira aipatutako Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko Zuzendaritzarekin.
align="left">Agirien elkartruke elektronikoa indartzeko, laneko bilerak egin dira Eusko Jaurlaritzako Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzako, Gobernu eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzako eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteko (EJIE) arduradunekin, Arartekoaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean teleizapide-proiektua ezartzeko. Testuinguru juridiko eta eraginkorra 2013ko azaroan sinatutako lankidetza-hitzarmena izan da.