1.Arloa kopurutan
align="left">2013. urtean zehar 5 kexa-espediente erregistratu dira IETen (Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologiak) arloan; beraz, erakundeak izapidetutako kexa guztien %0,19 arlo honetakoak izan dira.
align="left">Eragindako administrazioen arabera banatuta, administrazio ezberdinak izan dira tartean: udal administrazioa, Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoa edo Arabako epaitegi bat.
align="left">Datu pertsonalak babesteari buruzkoak izan dira guztiak.
align="left">Izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokionez, egoera honelakoa da urtearen bukaeran:
align="left">Aurkeztutako datuen harira, jarraikako bi hausnarketa egin behar da:
align="left">Datuen babesaren gaian, berariazko erakunde bat dago –Datuak Babesteko Euskal Bulegoa– euskal administrazioek datuen babesaren araudia bete dezaten, eta horrek eragin egiten du gai honi buruzko kexa gehienak erakunde hari aurkeztea.
align="left">IETen eskubideen arloan kexa idatzirik ez jaso izanak ez du adierazten behar bezala betetzen ari denik IETen arloko legedia, are gutxiago administrazio elektronikorako sarbide eskubideak. Aldiz, jatorria administrazioarekiko harreman elektronikoak gutxi erabiltzean kokatu behar da, eta, are kezkagarriagoa dena, herritarrek administrazio elektronikoarekiko dituzten eskubideei eta eskubide horiek balia daitezen zer organorengana jotzeari buruz duten ezagutza mugatua da.
align="left">Aipatutako gogoetei jarraiki, ezinbestekoa da administrazioarekiko harremanetan IETen erabilera sustatzen duten ekimenak hedatzea, baita berariazko esparru horretan herritarrek dituzten eskubideak ezagutzea eta zabaltzea ere.
align="left">Ekimen horiek justifikatzen dituen datu enpiriko gisa, egiaztatu behar da, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saileko 2013ko Euskadiko Administrazio Elektronikoaren Barometroaren arabera, administrazio elektronikoaren erabilera nabarmen hazi dela azken urteotan (%4,5 igo da urte batean), eta ia euskal biztanleen %36k maiz erabiltzen dituzte leihatila elektronikoak. Erabileraren ehunekoari begira, hartzaile nagusiak foru aldundiak (%43) eta Eusko Jaurlaritza (%33) dira, baita estatu-administrazioa ere (%36).
align="left">Lurraldeen arabera, Gipuzkoako herri-administrazioek eskainitako prozedura eta izapide guztien %41 izapidetu ditzakete osotasunean Interneten bitartez. Horren atzetik Bizkaia dago (%32,4), eta gero, Araba (%18,4).