3.Ofiziozko jarduerak
Arabako Lurralde Historikoko hirugarren sektoreko irabazi-asmorik gabeko zenbait elkarterekin izandako bileren markoan, o
fiziozko jarduketa bati ekin diogu Arabako Foru Aldundiko O
ngizate Institutuaren aurrean, kontaktatutako erakundeen iritziz, beren jarduera garatzeko eta ekitaldi bakoitzerako programatutako proiektuak betetzeko dituzten zailtasunak direla eta. Azaldutako problematika Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen aplikazioaren eremuan kokatu beharra dago.
Gizarteari zenbait zerbitzu emateko sustapen eta lankidetza jarduera funtsezkoa da eta elkarteek azaldu dizkiguten arazoetariko batzuk Arartekoaren arretagune izan dira aspalditik. Horren erakusgarri, hona hemen gomendio hau: “Gizarte eremuan lan egiten duten elkarteentzako erakunde laguntzaren bideak eta prozedurak hobetzeko premia” (2005eko txostena). Honako hau ere Eusko Legebiltzarrari 2008an zuzendutako aparteko txosten baten gaia izan zen; txoten horren izenburua hurrengoa izan zen: “Gizarte Esku-hartzearen hirugarren sektorearen lan baldintzak”.
Memoria hau prestatzeko o
rduan, erreferentziazko espedientea izapidetzen ari da, betiere foru administrazioaren erantzuna aztertu eta gure balorazioa emateko zain.