1.Arloa kopurutan
align="left">Aurten arlo honetan guztira 148 erreklamazio idatzi kudeatu dira. Eragindako administrazioen araberako banaketa honako hauxe izan da:
align="left">– Tokiko administrazioa 127
align="left">– Foru Administrazioa 7
align="left">– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 4
align="left">Azpiarloen banaketari dagokionez, sailkapena hurrengoa izan da:
align="left">
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 47
align="left">– Tokiko zerbitzu publikoak 36
align="left">– Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioren erantzukizuna 30
align="left">– Udal erroldaren kudeaketa 26
align="left">– Beste alderdi batzuk 3
align="left">– Herritarren eskubideak 3
align="left">– Informazioa eta herritarren parte-hartzea 3
align="left">Urte honetan zehar kudeatu diren espediente horien (jasotakoak zein ebazteke egoteagatik horiei gaineratutakoak) izapidetze prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:
align="left">Datuei erreparatuz gero, nabarmendu behar dugu bideratutako kexa-espedienteen kopurua hazi dela. Multzorik garrantzitsuenean, aurten ere, jardunbideari eta araubide juridikoari buruzko gaiak ditugu, guztira %30 inguru; bereziki azpimarratu behar dira administrazio isiltasunari eta interesdunek espedienteak eskuratzeko dituzten zailtasunei dagozkienak. Aurreko multzoarekin batera, biztanleen udal erroldaren arloan izapidetutako espedienteak aipatu behar ditugu, ukitutako pertsonei dakarzkien ondorio larriak direla eta; izan ere, nahiz eta kexei konponbide egokia eman, erroldan alta hartzeko trabek kalte handiak eragiten dizkie interesdunei oinarrizko gizarte eskubideak eskuratzeko orduan. Gainera, zenbaitetan ezin dira eskubide horietaz baliatu, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan izandako erroldatzearen gutxieneko antzinatasuna egiaztatzeko hutsuneak sortzen direnean.
align="left">Jaso ditugun espedienterik gehienen izapidetze egoera arrazoizkoa da; hala eta guztiz ere, erantzuna jasotzeko eta ukitutako administrazioaren iritziaren berri izateko agindeia edo ohartarazpena egin behar izan dugun kasuei dagokienez, aipatu beharra dago horiek beti izaten direla nahi baino gehiago. Ekitaldi honetako oso alderdi negatibo gisa aipatu beharko genuke arlo honetan emandako gomenduak eta ondorioak onartzeko maila ia-ia hutsaren hurrengoa izan dela; ebazpen horiek guztiak aztergai eta ikusgai daude gure webguneko atal batean. Edozein kasutan ere, ebazpen horiei men egingo diegu zehatzago nabarmendu beharreko kexei buruzko hurrengo atalean.