2.Kexarik aipagarrienak
align="left">Ekitaldi honetan, espazio publikoetan pertsonen eta animalien artean sortzen diren bizikidetza-arazoak mahai gainean jarri dituzten kexak nagusitu dira atal honetan eta, gehienbat, ustez arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak espazio publikoetan aske eta muturrekorik gabe ibiltzen direla adierazi duten salaketak gailendu dira.
align="left">Kasu horietan, salaketek zehaztu dute udal-agintaritzak espazio publikoetan kontrol nahikorik ez duela. Erakunde honetan egindako ikerketen ondorioz, egiaztatu dugu leku gehienetan udaltzaingoaren presentzia parke eta espazio publikoetan areagotuz joan dela, baita toki-erakunde desberdinetan animaliak edukitzea eta babestea arautzen duten udal ordenantzak ez betetzeagatik hasitako zigortzeko espedienteak ere.
align="left">Era berean, gure esku-hartzea eskatu zuen kexa jaso dugu, Meñakozeko hondartzan txakurrak zeudelako eta agintaritza-agenteek ez zutelako ezer egiten udaldian txakurrak hondartzetara sartzea mugatzen edo debekatzen duen eta aplikatu behar den araudia betetzen ez zenean.
align="left">Horri dagokionez, idazkian adierazi da azken urteotan gero eta jende gehiago etorri dela hondartza horretara eta, era berean, txakurrak dituzten pertsonen kopurua areagotu egin dela. Horren ondorioz, batzuetan dozena bat txakur aske baino gehiago zenbatu ahal izan dira. Nahiz eta azken urteotan Sopelako Udalean hainbat salaketa jarri, Meñakozeko hondartzaren zati handiena udal horri baitagokio, ez dira beharrezkoak diren neurriak hartu Sopelako Hondartzetako eta Animalien Jabetzari buruzko Udal Ordenantza betetzen dela bermatzeko. Udal ordenantza horren bidez, hondartzetan gisa guztietako animalien sarrera eta bertan egotea debekatzen da guztiz maiatzaren 1etik urriaren 31ra arteko epean, biak barne, Gida-txakurren azaroaren 21eko 1997/17 Legean ezarritakoaren kalterako izan gabe.
align="left">Zentzu horretan, esan dezakegu salaketak zehazki azaltzen duela hondartzan zaintzarik ez dagoela eta txakurren jabeak mugatutako epean hondartzara joanaraziko lukeen lege-hausleak zigortzeko espedienterik hasi ez dela.
align="left">Agiri hau idazten amaitzerakoan, Sopelako Udalak helaraz diezagukeen informazioaren zain gaude.