1.Arloa kopurutan
align="left">Ararteko erakundeak 118 kexa-espediente bideratu ditu herri-administrazioaren zerbitzura lan egiten duten langileen arloan. Kopuru hori 2013. urtean hasitako guztien %4,41 da.
align="left">Honako administrazio hauei eragin diete:
align="left">– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 55
align="left">– Tokiko administrazioa 29
align="left">– Foru administrazioa 8
align="left">Edukiari erreparatuta, espediente horiek arlo hauekin izan dute zerikusia:
align="left">– Ordezkapenak 27
align="left">– Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak 24
align="left">– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 15
align="left">– Ordainsariak 14
align="left">– Beste alderdi batzuk 11
align="left">– Lanpostuak betetzea 11
align="left">– Administrazio egoerak 5
align="left">– Lanpostuen zerrenda 3
align="left">– Herritarren eskubideak 2
align="left">– Oporrak, lizentziak eta baimenak 2
align="left">– Bateraezintasunak 1
align="left">– Diziplina-araubidea 1
align="left">Urte honetan zehar kudeatu diren espediente horien (jasotakoak zein ebazteke egoteagatik horiei gaineratutakoak) izapidetze prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:
align="left">Oro har, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, kexek hizpide dituzten administrazioek jarrera egokia izan dute eta behar izan duen laguntza eman diote erakunde honi. Hala ere, hainbat kexa izapidetzeko beharrezkoa ez den atzerapena eragiten ari diren zenbait jarrera nakar ere antzeman ditugu. Zentzu horretan, azpimarratu behar dugu berriro ere Osakidetza-EOZ ez dela lankidetzan aritu eta jarrera horren ondorioz zenbait ohartarazpen egin behar izan ditugula.