3.Ofiziozko espedienteak
align="left">Aurten Bilboko udalerriko Egirletako aldapan dagoen ezbehar-tasagatik ofiziozko espediente bat hasi dugu, bertan 600 istripu baino gehiago egon direlako hamar urteko aldian. Erakunde honek bildutako informazioaren arabera, Egirleta mendatea bideko ezbehar-tasa handiko eremua da eta bertan istripu ugari egon dira, hildakoekin eta zaurituekin, banaketa fisikorik gabeko bi noranzkoetako bidea delako eta kurba arriskutsuz betetako trazadura daukalako.
align="left">Zentzu horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailari informazioa eskatu genion. Bidea erdibitzeko proiektuari ekiten ez dioten bitartean arriskuak eta ezbehar-tasa txikiagotzeko zein neurri ezar daitekeen jakin nahi genuen. Aipatu genituen neurri nagusiak hauek lirateke:
align="left">Txosten hau ixteko unean, foru-erakundearen erantzuna baloratzeke dugu.