1.Arloa kopurutan
Justiziaren arloan guztira 66 kexa-espediente berri ireki dira 2013. urtean; hau da, Arartekoak urtean zehar izapidetzea onartutako guztien %2,47. Jarraian, espediente horien banaketa azalduko da, arloka:
align="left">– Erregistro Zibila eta Jabetza Erregistroa 20
align="left">– Justizia Administrazioaren eta bulego judizialaren funtzionamendua 18
align="left">– Doako laguntza juridikoa 12
align="left">– Beste alderdi batzuk 4
align="left">– Abokatuen eta prokuradoreen elkargoak 3
align="left">– Beste elkargo profesional batzuk 2
align="left">– Adingabe lege-hausleak 2
align="left">– Notarioen eta erregistratzaileen elkargoak 1
align="left">– Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio erantzukizuna 1
Urtean zehar izapidetutako espedienteei dagokienez, txosten hau amaitzean egoera honetan zeuden:
Arlo honetan jasotako gainerako erreklamazioak, formalki baztertu behar izan ditugu, horien gaineko eskumenik ez genuelako. Erreklamazio horietako batzuetan partikularren arteko gatazkak planteatzen ziren, eta Zuzenbideak irtenbide eraginkorra lortzeko helburua izan du soilik gure esku-hartzeak, erreklamazioak sustatzen zituztenei kasu bakoitzean garrantzitsuak ziren funtsezko eta prozedurazko alderdiei buruzko informazioa emanez. Beste erreklamazio batzuk, aldiz, estatuko administrazio-organoen jarduketei buruzkoak ziren, eta estatuko gure homologoari helarazi dizkiogu. Azkenik, epaitegien eta auzitegien jarduketa oztopatu gabe izapidetu ezin ditzakegun kexei uko egin behar izan diegu. Izan ere, Arartekoak nahiz jurisdikzionala ez den beste edozein instantziak debekatuta du epaitegien eta auzitegien jarduketa oztopatzea, botere judizialaren independentzia printzipioaren arabera.
Hala ere, azken kexa mota horien ondoren, batzuetan ohartu gara defentsa-gabezia egoerak zeudela, Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden baliabideei lotutako arazoei edo disfuntzioei egotz dakizkienak. Hori dela eta, sub iudice dauden gaietan esku hartzeko eskaera orori uko egiteari utzi gabe, epaitegiei egoera horien berri eman nahi izan diegu. Kudeaketa informalak izan dira, izendatuta zegoen defentsako abokatuarekin koordinatuta garatu direnak eta pertsona erreklamatzaileek egoitza judizialean Legeak beren eskura jartzen dituen tresna guztiekin beren legezko eskubideak eta interesak defendatu ahal izaten laguntzea helburu zutenak.
Aurten, sail horren inguruko gure lanak hainbat gai mota landu ditu, eta gai horietatik hiru azpimarratu behar ditugu, behin eta berriz errepikatzen direlako herritarren eskubideen eraginkortasunean eragina dutelako:
atzerapenak izapidetzean;
akatsak pertsona interesdunen identifikazioan eta ematen zaien informazioan;
auzitegiek aintzakotzat hartzea auzitegien aurrean pertsonen posizioa bereizten duten baldintzak, pairatzen dituzten zenbait gizarte-bazterketako egoeren ondorioz pertsona horiek baldintza horiek baliatzeko arazoak dituztenean.
Txosten honen luzaeragatik esku-hartze horiek zehaztasunez azaltzea ezinezkoa den arren, beren gizarte– eta araudi-testuinguruari buruz hitz egitean zenbait egiturazko gako aipatuko ditugu, gure ustez, aurre egin nahi izan dieten arazoak azaltzen dituztenak.
Edonola ere, alderdi honetan gure lanean beste urte batez lagundu digutenei gure esker ona adierazi nahi diegu, bai epailetzari bai fiskaltzari. Laguntza hori ezinbestekoa da guretzat, eta azalduko dugun aldi honetan, idazkari judizialek emandako laguntza ere bereziki aktiboa izan da, auzitegi partikularretako idazkariena nahiz Justizia Auzitegi Goreneko Gobernu Aretoko eta probintziako koordinatzaileetako idazkariena.