5.Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Espainiako Konstituzioak 31.1. artikuluan zera xedatzen du: “Guztiek gastu publikoei aurre egiten lagunduko dute, bakoitzak bere ekonomia-ahalbidearen arabera; horretarako, zerga-sistema zuzena ezarriko da, berdintasun- eta progresibitate-printzipioetan o
inarriturik; sistema hori ez da inoiz konfiskagarri izango”.
Betebehar hori zerga araudiaren konplexutasunak berak baldintzatzen du, izan ere, zergadunei eskatzen die administrazioek eskaintzen dizkieten errenta aitorpenak betetzeko zerbitzuak erabil ditzaten. Hala ere, zerbitzu horiek erabiltzeak ez du aldatzen aitortzailearen egoera juridikoa, beraz, egin daitezkeen ustezko akatsen edo balizko irregulartasunen o
ndorioak zergadunek pairatzen dituzte, horiek une o
ro euren ardurapean jardun izan balute bezala.
Erregularizazioak sartzeari utzi dioten kuota diferentzialaren o
rdainketa ez ezik berandutze interesen likidazioa ere ekartzen du. Izan ere, epez kanpoko diru-sarrera o
rok administrazioaren aldeko berandutze interesen o
rdainketa sortzen du.
Teorian, berandutze interesen o
rdainketak kalte-ordain izaera du eta horren bitartez administrazioari zorraren o
rdainketan izandako atzerapena konpentsatu nahi zaio. Dena den, errealitateak gertakizun paradoxiko bat islatzen du; izan ere, azken urteotan, diruaren legezko interesa berandutze interesa baino ehuneko bat txikiagoa izaten ari da.
Foru-ogasunek arreta handiz jokatu behar dute euren bulegoetan egiten diren edo zergadunen bizilekuetara autolikidaziorako proposamen gisa bidaltzen diren errenta-aitorpenak egitean.
Krisi ekonomiko sakon batean gaude eta horrek familien ekonomian duen zuzeneko eragina euskal gizartearen ehuneko o
so handi batek pairatzen du, herritarren sektore askok jasandako erosteko ahalmenaren galera garrantzitsuan antzematen dena. Langabezia, lanaren estutasuna, jarduera ekonomiko mantsoagoa… familietan eskura dituzten baliabideen hondatze nabarmena eragiten ari dira eta, horrekin batera, baita bilketaren murrizketa ere.
Egoera horren o
ndorioz ezohiko neurriak hartu behar dira familia asko pairatzen ari diren zailtasun larriak arintze aldera. Horren helburua ez da pertsonak bidezkoa ez den aberastasuna lortzea, ekonomikoki berreskuratzeko aukera eskaintzen dien zerga tratamendua ezartzea baizik.
Uneko krisi ekonomikoaren testuinguruan, inoiz baino gehiago, zorren ordainketa luzatzeko eta zatitzeko adostasunak eskaini behar dira, bai betearazpen-bidean bai borondatezkoan, ekonomia apalak dituzten pertsonen bizitza estutasunean jartzen ez dutenak.
Errekurtsoak ebazteko epearen barnean berariazko erantzun arrazoiturik ez eskaintzeak administrazioaren funtzionamendu zuzenaren kontrako prozeduraren patologia izaten jarraitzen du.
Azkenik, zerga-administrazioak ahaleginak egin behar ditu zergen arloko arau-haustea egin eta berehala zigortzeko prozedurak hasteko. Izan ere, bete behar dituen eginkizunetako bat etorkizuneko arau-hausteen prebentzio berezia da, eta zigorraren eginkizun hori indargabetu edo desagertu egiten da zigortzeko espedientearen izapidetzea zigortu beharreko jokabidea gertatu eta urte batzuk geroago hasten bada.