2.1. Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXVIII. Jardunaldiak
align="left">Iñigo Lamarca arartekoak, erakundeko ordezkari batzuekin batera, Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXVIII. Jardunaldietan parte hartu du, Lanzaroten, urriaren azken egunetan.
align="justify">Foro horrek urtero biltzen ditu autonomia erkidegoetako defendatzaileak eta Espainiako defentsa-erakundea, honako xede hau lortzeko: esperientziak eta ideiak trukatzea eta defentsa-erakunde guztien jarduera eta helburuekin zerikusia duten alderdiez eztabaidatzea, baita gai eta arazo komunak jorratzea ere.
align="justify">Oraingo edizio honetan, Ezgaituen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Ituna Espainian nola ezartzen den analizatu dute herriaren defendatzaileek. Halaber, urtean barrena egindako prestakuntza lantegietan ateratako ondorioak aztertuko dituzte.
align="justify">Aurretiazko lan horretan, hainbat gai landu dira: Espainiako eta autonomia erkidegoetako legeria nola egokitzen den Ezgaituen Eskubideei buruzko Hitzarmenera; enplegua eta zerga sistema; irisgarritasuna eta oztopo fisikoak eta komunikaziozkoak kentzea.
align="justify">Jardunaldiok hiru gai nagusiren inguruan egituratu dira eta gai bakoitza dagokion lan-mahaian jorratu da. Lehenbizikoan, ezgaituen egoeraz mintzatu dira, ezgaituak legearen aurrean aintzatespen bera izateaz, eta gaitasun juridikoaren irudiaz; horiez gain, beste alderdi batzuk ere izan dira hizpide: osasunerako eskubidea, sendagaiak doakoak izatea eta Osasun Sistema Nazionalaren beste prestazio eta laguntza batzuetarako sarbidea.
align="justify">Bigarren lan-mahaian, eztabaida-gai izan dituzte hezkuntza inklusiboa, gaikuntza eta errehabilitazioa, bizi-maila egokia eta gizarte-babesa. Hirugarrenean, berriz, batez ere irisgarritasunean eta unibertsitateko irakaskuntzen diseinu unibertsalean jarri da arreta, baita ere 2010-2020 aldirako Ezgaitasunaren gaineko Europako Estrategian.
align="justify">Jardunaldi horietan erabaki zen 2014ko edizioa Euskadin egingo dela, irailean, Ararteko erakundeak antolatuta.