2.Onartu ez diren gomendioak eta iradokizunak
align="left">A) EUSKO JAURLARITZA
align="left">Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 15ekoa. Horren bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langile batek eskatutako bateraezintasunagatiko eszedentziaren adierazpen bati buruzko kexa-espedientea amaitzen da.
align="justify">1285/2011/33 espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko azaroaren 27ko ebazpena.
Horren bidez, kexa aurkeztu duenak, Zeinu Lengoaiaren Interpreteak ordezkatzeko izangaia denak, administrazioan eginiko erreklamazioari emandako tratamendua berrikustea gomendatzen zaio, baita deirik jaso ez izanagatik egin ez zuen zerbitzu-aldiari dagokion puntuazioa aintzatetsi diezaiola ere.
align="justify">788/2013/QC espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko martxoaren 18ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio hizkuntza proben espedienteetan bideak ireki ditzan agiriak eskuratzeko eskubidea bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izateko.
align="justify">1543/2012/18 espedientea
align="left">Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio 2010eko azaroaren 3ko agindua baino lehenagoko araudiaren bidez erregulatutako alokairu publikoen prezioak modulatu daitezen arrazoizkoagoak izan daitezen, errentaren urteroko eguneratzean mekanismo zuzentzaile egokiak ezarriz.
align="justify">1120/2011/34 espedientea
align="justify">Arartekoaren, 2013ko otsailaren 18ko ebazpena.Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak “Etxebizitza Hutsaren Programa” (Bizigune) delakoan gaineratutako etxebizitzak, horien errentamendua amaitu ondoren, euren jabeei itzultzean etxebizitzek izan behar duten egoera zehazten da.
align="justify">884/2011/34 espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko maiatzaren 7ko ebazpena.
Horren bitartez gomendatzen zaio berriro aintzat har dezan arrazoi faltagatik bideratutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren iraungitzea.
align="justify">1868/2012/43 espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko irailaren 25eko ebazpena. Horren bidez gomendatzen zaio paziente bati sendagai baten finantzazioari begira emandako ukoa berrikusteko; izan ere, gaixo honen benetako beharrizan eta premia bestelako patologia batean kontuan hartu den berbera da eta azken hori finantzatu egiten da.
align="justify">2161/2013/QC espedientea
align="left">B) FORU ADMINISTRAZIOA
align="left">ARABAKO FORU ALDUNDIA
align="left">Ingurumen eta Hirigintza Saila
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2013ko otsailaren 19koa.
Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailari gomendatzen zaio balora dezala urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruan eraikin bat jasotzeak duen interes publikoa, Sentikortasn Kimiko Anizkoitzaren sindromea duen pertsona bat han aldi batean tratatzeko.
align="justify">1522/2012/23 espedientea
align="left">Gizarte Zerbitzuetako Saila
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
align="justify">888/2011/43 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe uzteko pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio ekonomikoen ordainketa eten eta zorra eskatzen dion ebazpena eta pertsona horri aitortzeko etenaldian jaso ez duen zenbatekoa kobratzeko eskubidea.
align="justify">1577/2011/31 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe uzteko pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidearen etetea eta jaso ez dituen zenbatekoak kobratzeko eskubidea onar diezaion.
align="justify">2093/2011/31 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 4koa.
Horren bidez gomendatzen zaio pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziorako eskubidea ukatu zion ebazpena ondoriorik gabe utz dezan.
align="justify">2269/2011/31 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko urriaren 17koa.Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
align="justify">1153/2012/43 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 27koa.
Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskatzailearen etxebizitzan prestazioa jasotzen zuen titular bakarreko bizikidetza unitate bakarra zegoela kontuan hartzea. Ondorioz, laguntza ukatzen duen ebazpena ondoriorik gabe utz dezan eta prestaziorako eskubidea onar diezaion, gainontzeko baldintzak betetzen baditu.
align="justify">1920/2012/01 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio baliorik gabe utz ditzala gizarte-prestazioen etendura bat eta oker jasotako kopuruengatik sortutako zor bat, formazko akats larriak direla-eta.
align="justify">1165/2012/43 espedientea
align="left">BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
align="left">Gizarte Ekintza Saila
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 28koa. Horren bidez gomendatzen zaio, gutxienez hamabi hilabetetan zehar, beste hamabiz luzatzeko aukerarekin, diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa manten diezaion berezitako bizikidetza unitate bati.
align="justify">2219/2011/46 espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko martxoaren 13ko ebazpena. Horren bidez gomendatzen dio pertsona batek ohiko etxebizitza eskuratzeko jaso duen dohaintza ekonomikoa errentatzat edo diru-sarreratzat har ez dadila, ordaindutakoaren araberakoa ez den pentsioaren ondorioetarako.
align="justify">610/2012/01 espedientea
align="left">C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
align="left">Artziniegako Udala
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2013ko martxoaren 8koa.
Horren bidez gomendatzen zaio La Dehesako bide publikoa delakoari lotutako espedientea prestutasunez izapidetu dezala.
align="justify">748/2012/29 espedientea
align="left">Iruña Okako Udala
align="justify">Arartekoaren 2013ko apirilaren 11ko ebazpena. Horren bidez salgai arriskutsuen tangen barneko garbiketako jardueran ingurumen araudia urratu izanagatiko salaketari erantzun diezaiola gomendatu zaio.
align="justify">1590/2011/23 espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko ekainaren 26ko ebazpena.
Horren bidez etxebizitza mugakide batean eguzki-energia atzitzeko sistema bat instalatu izanagatiko salaketa bati erantzun diezaiola gomendatu zaio.
align="justify">1784/2012/23 espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko irailaren 23ko ebazpena. Horren bidez gomendatzen zaio jabetza pribatu baten sestra gaineko erabilera publikoaren ondoriozko betebeharrak beregain har ditzala.
align="justify">928/2011/29 espedientea
align="left">Erriberagoitiako Udala
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2013ko otsailaren 19koa.
Horren bidez iradokitzen zaio eraikin bat erabilera publikotzat jotzeko adierazpena baloratu ondoren, lizentzia-eskaera ebatz dezala eta, hala badagokio, udalerrian lurzorua erreserbatzea susta dezala, Sentikortasun Kimiko Anizkoitzaren sindromea duen kolektiboarentzako laguntza-ekipamenduak bertan kokatzeko.
align="justify">618/2013/QC espedientea
align="left">Urkabustaizko Udala
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako auzotarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
align="justify">588/2008/28 espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko abuztuaren 30eko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio sinatutako kontratua bete dezala eta “….” erakusketaren katalogoa argitaratu dezala.
align="justify">2381/2012/29 espedientea
align="left">Barakaldoko Udala
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 27koa.
Horren bidez iradokitzen zaie hiri kaioen populazioa kontrolatzeko plan baten hitzarmena sustatu dezan.
align="justify">2644/2012/23 espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko uztailaren 5eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio hirigintza-araudia urratzeagatiko isun bat ondorerik gabe uztea.
align="justify">144/2013/QC espedientea
align="left">Gamiz-Fikako Udala
align="justify">Arartekoaren 2013ko martxoaren 14ko ebazpena.
Honen bidez gomendioa egiten zaio udal-talde bati eskuordetutako udal-zeregina garatu ahal izateko beharrezkoa duen informazioa eman diezaion eta konfiantzazko langileen izendapena berrazter dezan.
align="justify">2250/2012/29 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2013ko martxoaren 6koa.
Horren bidez gomendatzen zaio partikularrei osoko bilkurak grabatzeko baimena eman diezaien.
align="justify">2446/2012/29 espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko maiatzaren 15eko ebazpena. Horren bidez gomendatzen zaio barne dekoratzaile eta diseinatzaileek hainbat proiektu idatzi eta zuzentzeko duten eskumena aitor dezan.
align="justify">1766/2012/29 espedientea
align="justify">Arartekoaren 2013ko irailaren 6ko ebazpena.Horren
bidez gomendatzen zaio erroldari lotutako hainbat praktika legezkotasunera egoki ditzan.
align="justify">182/2013/QC espedientea
align="left">GIPUZKOAKO UDALAK
align="left">Astigarragako Udala
align="justify">Arartekoaren 2013ko apirilaren 5eko ebazpena. Horren bidez gomendatzen zaio Ergobia auzoan kokatuta dagoen (…) jardueraren sustatzaileari ingurumeneko legeria bete dezala eska diezaion.
align="justify">2099/2011/23 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 7koa.
Horren bidez gomendatzen zaio (…) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzea eska diezaion.
align="justify">1347/2011/28 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 23koa.
Horren bidez gomendatzen zaio (…) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzeko eska diezaion.
align="justify">773/2011/28 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2013ko martxoaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala kexagileari bi ibilgailuren gainean bidali zizkioten 2009, 2010, 2011 eta 2012ko ekitaldietako TMIZen ordainagiriak, izan ere, ekitaldi horietan, ibilgailu horien zirkulazio-baimenetan ez zen agertzen Lazkao udalerria titularraren bizileku gisa.
align="justify">2332/2012/22 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 16koa.
Horren bidez gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako herritarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
align="justify">1853/2011/28 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio establezimendu batek eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna bete dezala eska diezaion.
align="justify">1515/2009/28 espedientea
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 18koa. Horren bidez gomendatzen zaio (…) sozietate gastronomikoak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen arloko legezkotasuna betetzeko eska diezaion.
align="justify">358/2012/28 espedientea
align="left">Zumarragako Udala
align="justify">Arartekoaren ebazpena, 2013ko otsailaren 26koa.
Horren bitartez gomendatzen zaio lursail baten gehiegizko aprobetxamenduagatik igorritako balorazioa eta ondorengo likidazioak bertan behera utz ditzala.