3.Izaera teknologikoa
– Ekintza-planak egiteko prozesua ezarri da Arartekoaren lan-prozesuak kudeatzeko tresnan
Ekintza-planak (Arartekoaren lan-arlo bakoitzerako berariaz garatu dira txosten honen II. eta III. kapituluetan) plangintza eta barruko koordinazioa egiteko tresna baliotsua bilakatu dira. Prozedura berriz diseinatu eta gero, prozesu hori iaz ezarri zen. Arlo bakoitzean egindako jarduera guztiak ezagutzeko aukera ematen du eta kexen, kontsulten eta o
fiziozko jardueren prozesuan sartuta dago.