3.Arartekoak sinatutako hitzarmenak
align="left">– Hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin
align="left">Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Iñigo Lamarca arartekoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2013ko urriaren 8an, teknika eta bitarteko telematikoen, informatikoen eta elektronikoen erabilera eta aplikazioa sustatzeko bi erakundeen arteko harremanetan.
align="left">Gobernuak eta Arartekoak konpromisoa hartu dute bien arteko agirien trukean eta harremanetan ziurtagiri elektronikoak erabiltzeko.
align="left">Hitzarmena abian jartzen denean, Jaurlaritzak Arartekoarekin dituen hartu-emanen eraginkortasuna eta arintasuna hobetuko dira. Hobekuntza garrantzitsua da kalitatezko zerbitzu publikoak bidezko epeen barruan eman ahal izateko.
align="left">Eusko Jaurlaritzak zein Arartekoak balio eta eraginkortasun juridiko bera emango diete sinadura elektroniko aurreratua daukaten agiri elektronikoei zein eskuz egindako sinadura duten agiriei.
align="left">– Hitzarmena GSIA elkartearekin
align="left">2013ko irailaren 15ean, hitzarmen bat sinatu zuten Arartekoak eta Haurren eta Nerabeen Soziologiaren Taldeak (GSIA elkartea). Horren helburu nagusia jarduera hauetan zehazten da:
align="left">Gizartea sentikorrago bihurtzea haur eta nerabeen eskubideen gainean. Eskubideok Nazio Batuen Haurren Eskubideen Hitzarmenean aitortuta daude.
align="left">Haurren eskubideen eta haurren soziologiaren arloetan, profesionalak, gizarte-ikertzaileak eta etorkizuneko profesionalak etengabe trebatzea.
align="left">Txostenak, azterlanak eta ikerketak egitea haurren eta nerabeen egoeraz eta bizi-baldintzez.