5.Arartekoaren jardunaldiak
5.1. Jardunaldia: informazioa eskuratzeko eskubidea, herritarren eskubide gisa
Arartekoak jardunaldi bat egin zuen maiatzaren 6an, Bilboko Yohn jauregian, izenburu honekin: Informazioa eskuratzeko eskubidea, herritarren eskubide gisa: hedabideen eta gizarte zibileko erakundeen eginkizuna.
Ponentzia nagusia Access Info Europe-eko zuzendari exekutibo Helen Darbishire andreak eman zuen. O
ndoren, mahai-ingurua egin zen, parte-hartzaile hauekin: Lucía Martínez O
driozola Kazetarien Euskal Elkarteko presidentea, Carlos Barcina –Arartekoko ingurumen arloko koordinatzailea eta Joserra O
rtiz txipio Bai elkarte ekologistako partaidea.
Informazioa eskuratzeko eskubidea o
inarrizko eskubidea da eta estu lotuta dago informazio-askatasunarekin eta botere publikoa gauzatzean funtsezkoak diren printzipio batzuekin, adibidez, gardentasunarekin eta parte-hartze eraginkorrarekin. Eskubide hori giza eskubideen nazioarteko zuzenbidean aitortu dute, Europar Batasunaren eremuan, baita gure inguruko herrialde gehienetako legerietan ere.
2008an Europako Kontseiluak nazioarteko lehen ituna o
nartu zuen arlo horretan: hain zuzen, Informazioa eskuratzeko eskubideari buruzko Europako Ituna. Espainiak o
raindik ez du itun hori berretsi. O
raingoz, autonomia erkidegoan edo Estatuan ez dago legeriarik informazio publikoa eskuratzea herritarren eskubide gisa babesten duenik.
Iñigo Lamarca arartekoak bere mintzaldian adierazi zuenez, “informazioa eskuratzeko eskubidea funtsezko o
sagaia da demokrazia ireki eta parte-hartzaile baterantz urratsak egiteko. Administrazio egokiaren printzipioak exijitzen du botere publikoak, beren eginkizunak betetzean, herritarren demokrazia-kontrolpean jar daitezen. Gizarte informatua gizarte eskatzailea eta zorrotza da, bere eskubideak zaintzeko eta garatzeko borrokatzen duena”.
5.2. Eudelek eta Arartekoak antolatutako lan-jardunaldia, gazteen lonjen erabilera arautzeko udal jardueren gainean
Arartekoko hainbat teknikari, baita ehunen bat euskal udalerritako o
rdezkari politiko eta tekniko ere, EUDELen egoitzan bildu ziren azaroaren 14an, Bilbon, gazteen lonjen erabilera arautzeko udal jarduerak aztertzeko lan-jardunaldian.
Topaketa horretan, EAEn burutu diren hainbat udal jarduerari buruzko erreferentziazko adibideak ezagutarazi zaizkie euskal udalei, gazteen lonjen erabilera arautu eta antolatzeko, horiek hiri-ingurunera egokitzeko eta erabiltzaile gazteen eta auzokideen elkarteen arteko bitartekaritza egiteko. Gasteiz, Portugalete, Abanto-Zierbena, Gernika-Lumo eta Elgoibarko udaletako o
rdezkariek mahai-inguru batean parte hartu dute, gainontzeko udalerriei horietako esperientzietako batzuk azaltzeko.
Orain azaleratzen ari den errealitatea da gazteen talde batzuek merkataritza-lonjak erabiltzea elkartzeko eta aisialdirako lokal bezala. EAEn egindako zenbait azterlanetan azaltzen denez, lokalen erabilera hori elkartzeko eta aisiarako lehentasunezko toki gisa sendotzen ari da euskal gazteen artean.
Fenomeno horrek eztabaidak sortu ditu gai honen gainean: nola bateratu daiteke, modu egokian, aisialdiko jarduera hori ingurumenaren kontrolarekin, segurtasunarekin eta lokaletako arriskuak prebenitzearekin, alde batetik, eta hiri-inguruko auzokideen komunitatearekin duten harremanarekin, bestetik.
Gai horiek denak zehazki aztertu ahal izateko, Arartekoak o
fiziozko espediente bat hasi zuen. Informazioa eskatu zuen gazteen aisialdiko jarduera hasi berri horren testuinguru sozial eta juridikoaz, baita arlo horretan udalek jarduteko dauzkaten aukerez ere, gai horretaz irizpide eta printzipio o
rokor batzuk ezartzeko.
Jardunaldi horretan lortutako ekarpenak Arartekoak prestatuko duen o
ndorio-txosten batean aztertuko dira.