7.Prozedurari buruzko estatistika (Kexa-espedienteen egoera)
Jarraian, 2013an bideratutako espedienteak tramitazioaren zein fasetan dauden aztertuko dugu.
2013. urtean 1.534 ebazpen eman dira.
Arartekoak 2013an emandako ebazpenen arabera, 803 kasutan, eragindako administrazioak jarduera okerren bat burutu zuen, hau da, kasu guztietatik % 56,20tan; portzentaje hori iazkoa baino handiagoa. Hala ere, ez da jarduera okerrik antzeman aztertu ditugun espedienteetatik % 43,80tan.
Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi ondoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar. Espediente horiek Gerora ez dira onartu izenpean jaso dira ondoko grafikoetan.
(12. grafikoa).2013an bukatu diren espedienteak
– Kexen egoera: euskal administrazio publikoen jarduera zuzenak eta okerrak
(13. grafikoa).Kexa-espedienteen egoera
Aurreko datuetatik ondorioztatzen denez, Arartekoak 2013. urtean sakonki aztertu dituen erreklamazio guztietatik 803 kasutan, hau da, % 56,20etan ondorioztatu da jarduera okerren bat egin dela.