1.Arloa kopurutan
Aurten ar
lo honetan guztira 148 erreklamazio idatzi kudeatu dira. Eragindako administrazioen ar
aberako banaketa honako hauxe izan da:
– Tokiko administrazioa 127
– Foru Administrazioa 7
– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 4
Azpiarloen banaketari dagokionez, sailkapena hurrengoa izan da:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 47
– Tokiko zerbitzu publikoak 36
– Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioren erantzukizuna 30
– Udal erroldaren kudeaketa 26
– Beste alderdi batzuk 3
– Herritarren eskubideak 3
– Informazioa eta herritarren parte-hartzea 3
Urte honetan zehar kudeatu diren espediente horien (jasotakoak zein ebazteke egoteagatik horiei gaineratutakoak) izapidetze prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
201 | 76 | 107 | 57 | 36 | 14 | 18 |
Datuei erreparatuz gero, nabarmendu behar dugu bideratutako kexa-espedienteen kopurua hazi dela. Multzorik garrantzitsuenean, aurten ere, jardunbideari eta ar
aubide juridikoari buruzko gaiak ditugu, guztira %30 inguru; bereziki azpimarratu behar dira administrazio isiltasunari eta interesdunek espedienteak eskuratzeko dituzten zailtasunei dagozkienak. Aurreko multzoarekin batera, biztanleen udal erroldaren ar
loan izapidetutako espedienteak aipatu behar ditugu, ukitutako pertsonei dakarzkien ondorio larriak direla eta; izan ere, nahiz eta kexei konponbide egokia eman, erroldan alta hartzeko trabek kalte handiak eragiten dizkie interesdunei oinarrizko gizarte eskubideak eskuratzeko orduan. Gainera, zenbaitetan ezin dira eskubide horietaz baliatu, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan izandako erroldatzearen gutxieneko antzinatasuna egiaztatzeko hutsuneak sortzen direnean.
Jaso ditugun espedienterik gehienen izapidetze egoera ar
razoizkoa da; hala eta guztiz ere, erantzuna jasotzeko eta ukitutako administrazioaren iritziaren berri izateko agindeia edo ohartarazpena egin behar izan dugun kasuei dagokienez, aipatu beharra dago horiek beti izaten direla nahi baino gehiago. Ekitaldi honetako oso alderdi negatibo gisa aipatu beharko genuke ar
lo honetan emandako gomenduak eta ondorioak onartzeko maila ia-ia hutsaren hurrengoa izan dela; ebazpen horiek guztiak aztergai eta ikusgai daude gure webguneko atal batean. Edozein kasutan ere, ebazpen horiei men egingo diegu zehatzago nabarmendu beharreko kexei buruzko hurrengo atalean.