4.Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Urte hauetan zehar arlo horretan jasotako erreklamazio kopurua handia izan ez bada ere, jakitun gara gero eta gatazka gehiago sortzen ari direla pertsona eta animalien arteko bizikidetzan, ezin baitugu ukatu EAEko udalerrietan gero eta txakur gehiago daudela.
Udalen zeregina da pertsonei kalteak eragitea ekiditeko animaliak edukitzeari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzea.
Hartara, hiriko bide eta espazio publikoetan txakurrak kontrolaturik eta loturik egon daitezen eskatu behar dugu, eta, horretarako, kateak edo uhalak erabili behar dira. Halaber, animalia horiek mikrotxiparekin identifikaturik, erroldaturik eta kasuan kasuko udalerriko erregistroan erregistraturik egon behar dute. Horretarako, garrantzitsua da toki-erakundeek animaliak identifikatzeko kanpainak egitea, txakurrak abandonatzeak, erasoek, kexek, etab. eragin ditzaketen o
ndorio negatiboak ekiditeko.
Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar dugu etxeko animaliak dituzten pertsonen eta gainontzeko herritarren arteko bizikidetza o
rekatua ahalbidetzen duten bestelako konponbideak bideratzea ezinbestekoa dela.
Horri dagokionez, aurreko txostenetan proposatu ziren eta animaliak babesten dituzten hainbat elkartek bermatu zituzten neurri batzuen garrantzia nabarmendu nahi dugu berriro ere.
1. Beharrezkotzat jotzen da animalientzako aisialdirako eremu zehatzak prestatzea, izan ere, animaliak etengabe uhalekin daudenean eta, zenbaitetan, baita muturrekoekin ere, jarrera erasotzaileak eduki ditzakete.
2. Hiriko bitarteko nahikoak egotea animalien edukitzaileek txakurren eginkariak jaso ahal izateko.
3. Informazio kanpainak egitea herritarrak eskuarki eta zehazki animaliak dituztenak animaliak edukitzearen inguruko kontuei buruz kontzientziatzeko eta hezteko, euren betebeharrei eta horiek ez betetzearen o
ndorioei buruzko informazio nahikoa izan dezaten.