3.Araudi- eta gizarte-testuingurua
Interesgarria iruditu zaigu atal honetan Diputatuen Kontseiluaren abuztuaren 1eko 26/2013 Foru Dekretua o
nartu dela aipatzea. Foru dekretu horrek arautzen du txakur abandonatu edo deslaiak jasotzeko prozedura Arabako Lurralde Historikoan, bai eta zerbitzua eskaintzeko modua hitzartzea ere, hain zuzen, udalek kudeatzeko ardura emanez. ALHAOren 95. zenbakian argitaratu zen, 2013ko abuztuaren 21ean.
Urriaren 29ko 6/1993 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko animaliak babestekoak, 15. artikuluan ezartzen du udalen eta foru aldundietako sail eskudunen egitekoa izango dela abandonatutako animaliak eta, identifikazioa eraman arren, edukitzailearen kontrolik gabe noraezean dabiltzanak hartzea, harik eta berreskuratu, jabe berri bati eman edo hiltzen dituzten arte.
Arabako lurraldean, Armentiako Animaliak Babesteko Zentroak jasotzen zituen animaliak. Zentroa Gasteizko Udalaren menpe dago, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak urtero ematen duen diru-laguntza kontuan izanda. Egun, sistema hori ekonomikoki bideraezina zen, zerbitzua iraunkorra eta eskaera handikoa bihurtu zelako.
Horregatik, aipatutako dekretuaren bitartez Nekazaritza Sailak hori nahi duten eta horrela adierazten duten udalei emango dien kaleko txakurrak edo txakur abandonatuak hartu, zaindu eta mantentzeko zerbitzuaren antolaketa berria arautzen da. Hori dela eta, dekretuaren eranskinetan esku hartzen duten eragile guztien betebeharrak ezartzen dira, baita Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailean zerbitzuaren kudeatzeko gomendioa egitea erabakitzen duten udalen arteko harremanak zein zerbitzua Animaliak Babesteko Zentroko baliabideen bidez emateko Nekazaritza Sailaren eta Gasteizko Udalaren arteko harremanak gauzatzeko tresnen antolaketa ere.