4.Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
1. Arlo horretan landu diren zenbait kexa nabarmendu dira, funtsezkotzat jo ditzakegun zerbitzuen erabiltzaileek aurkeztutakoak hain zuzen ere, hala nola, gas eta elektrizitate hornidurari buruzkoak edo telefonia zerbitzuei buruzkoak. Zerbitzu horiek enpresa pribatuek eskaintzen badituzte ere, herri-administrazioek interes o
rokorreko zerbitzuen emakidaren gainean beharrezkoak diren kontrol-lanak egin behar dituzte.
2. Hala eta guztiz ere, aurten ere aditzera eman behar dugu autonomia erkidego honetako herritarrek ekonomia eta finantza erakundeekin izandako harremanetan izan dituzten arazoen inguruan aurkeztutako erreklamazioak garrantzitsuak izan direla.
Zehazki, hori ez da Arartekoaren esku-hartzearen barruko esparru bat; izan ere, finantza- eta kreditu-erakundeen jardunaren kontrola ez dago otsailaren 27ko 3/1985 Legeak –Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak– erakundeari esleitu dizkion eskumenen barruan; hala eta guztiz ere, pertsona horiek o
rientatzen saiatu gara, hau da, euren erreklamazioak eta kexak o
rgano eskudunen aurrean aurkezteko informazioa eman diegu.
Euskal herri-administrazio bati dagokion gatazka baten aurrean ez gauden arren, Ararteko bulegoa ezin da alde batera geratu bizitzen ari garen egoera larriaren aurrean eta, horregatik, inplikatutako agente guztiekin lankidetzan aritzen saiatu da, eragindako pertsonen babesean, bereziki, hipoteka-zordunen babesean, aurrera egin ahal izateko.
Ahaleginik handiena egin behar da etxebizitza izateko eskubide konstituzionala babesteko, ezein familiarik ez dadila etxerik gabe geratu.
3. Finantza produktuak erosten dituzten pertsonei emandako informazioaren eta banku erakundeak daukan informazioaren arteko asimetria agerian jarri da herritarrek mahai gainean jarri dituzten eta bankuen sektorearekin zerikusia daukaten erreklamazio gehienetan.
Azaldu bezala, herritarrek aurkeztu dituzten kexa askoren izendatzaile komuna da produktu bat edo finantza zerbitzu bat kontratatzerakoan eta hori baino lehenagoko faseetan informazio nahikorik jaso ez izana. Eragindako pertsonek salatu duten informazio eskas edo partzial hori agerian jarri da lehentasunezko partaidetzen erosketaren, mendeko finantza ekarpenen eskuratzearen, zoru-klausulen ezarpenaren, HMEI-Kutxen hipoteka-maileguen erreferentzia indizea duten hipoteka-maileguen kontratazioaren edo sinatutako hipoteka-maileguen kontratuetan %20tik gertu dauden berandutzako interesen sinaduraren harira.
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen funtsezko eskubide bat hauxe da “...informazio egiazkoa, o
soa, o
bjektiboa eta ulergarria jasotzeko eskubidea dute, eskura jartzen dizkieten o
ndasunen eta zerbitzuen ezaugarri nagusiei dagokienez. Hala, bada, o
ndasun eta zerbitzu horiek era egokian erabiltzeko edo kontsumitzeko o
harrak egin behar dira, eta erabilerak edo kontsumoak beren o
sasunerako eduki dezakeen arriskuaz o
hartarazi behar da, era horretan, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek hautaketa jakinaren gainean eta arrazoizko eran egin ahal izan dezaten, eta o
ndasunak eta zerbitzuak segurtasunez eta gogobetetasunez erabil ditzaten”. (Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 14.4. artikulua)
Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarako eta babeserako o
rganoen jarduera babeslea ez da bakarrik a posteriori garatu behar, hau da, arazoa antzeman o
stean. Mekanismoak ezarri behar dira finantza produktuen kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat arriskutsuak izan daitezkeen egoerak antzemateko, beraz, etorkizunean prebentzio izaera handiagoarekin esku hartzeko aukera emango duten o
inarriak finkatu behar dira.