5.Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Ingurumen arloko informaziora jotzeko eskubideari dagokionez, Ararteko erakundeak azpimarratu nahi du ingurumenari buruzko informazio eskaerak arin eta lehentasunez izapidetu behar direlako betebeharra dagoela, betiere ingurumen arloko informaziora jotzeko eskubideak eta ingurumenari lotutako legeriari doazkion parte-hartze publikoa eta justizia arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legeak ezarritako hilabeteko apearen barruan. Epe hori beteko bada, beste eskubide batzuei -hala nola, erabaki publikoetan parte hartzeko eskubidea- eutsi ahal izateko, euskal herri-administrazioak baliabide tekniko eta elektroniko nahikoz hornitu beharko dira.
Nolanahi ere den, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren jardun egoki bat jaso dugu. Bada, aipatu erakundeak informazioa emateko bilerak izan o
hi ditu ingurumenari lotutako auzi edo gatazketan interesa duten elkarte ekologista edo auzo elkarteetako o
rdezkariekin. Hori dela eta, legezko betebehar horren o
sagarri, o
so interesgarria da beste bide batzuk bilatzea informazio nahikoa helarazteko eta ingurumen gaietan interesa duten elkarteen parte-hartzea bultzatzeko.
Herritarren parte-hartzea sustatzeko testuinguru horren baitan, behin eta berriro azpimarratzen dugu biziki egokia izango litzatekeela Petronor enpresaren inguruko mahaia eratzea, ingurumen arloko informazioa eta parte-hartzea ahalbidetzeko. Mahai horretan, ingurumen kontrola artezteko administrazio o
rgano eskumendunez gain, o
ndokoek parte hartu beharko lukete: industria horretako o
rdezkari batek eta auzo elkarte edo elkarte