4.Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jardunak
Gure udalerrietan, gero eta gazte talde gehiagok erabiltzen dituzte lonja komertzialak elkartoki gisa eta aisialdiko gune gisa. Euskal Autonomia Erkidegoan egindako azterlan batzuek diotenaren ar
abera, lokalen erabilera mota hori finkatzen ar
i dela eta euskal gazteen ar
teko lehentasunezko elkargune eta aisialdiaz gozatzeko gure bilakatzen ar
i dela. Alabaina, aipatutako gertaerak hainbat eztabaida sorrarazi ditu aisialdiko jarduera hori egoki uztartzeko mota horretako lekuek bete behar dituzten ingurumen kontrol, eraikinen segurtasun eta ar
riskuak prebenitzeko neurriekin.
Auzi horien guztien azterketa xehea egin ahal izateko, Ar
artekoak ofiziozko espedientea hasi du, batetik, gazteen aisialdiari lotutako jarduera hasi berri horren gizarte eta lege testuinguruari buruzko informazioa lortzeko, eta bestetik, auziari heltzeko udalek dauzkaten aukerak aztertzeko. Jardun horren helburu nagusia gaiari buruzko irizpide eta abiaburu orokor batzuk ematea da. Helburu horrekin bat etorriz, bidezkotzat jo da udalek dauzkaten tresnei buruzko informazioa lortzea, ondoko alderdiei dagokienez: elkartoki horien jarduera nola ar
autzen den; segurtasun, higiene eta hosgabetze ar
loan, zein gutxieneko neurri eskatu behar diren. Azterketan, gainera, beste gai jakingarri batzuk jorratuko dira, hala nola, kontrol eta ikuskapenari lotutako funtzioak, udalek aurreikusitako jardunak ondoko bizilagunek salaketa jarriz gero, eta erabiltzaileek, jardueraren jabeek eta gainerako jabeek eta bizilagunek eskura dauzkaten udalaren informazio zerbitzuak.
4.2. Bilerak elkarteekin
2013. urtean ere harremanak sendotzen jardun dugu ingurumenaren ar
loan ar
itzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteekin. Hitzarmen esparru horren garapenari dagokionez, erreklamazio zehatzak aurkezten dira, bilerak egiten dira maiztasun jakin batez, zabalkunde jardunaldiak antolatzen dira o teknologia berriak erabiliz bideratzen da komunikazioa, hala nola, Ar
arteko erakundearen ingurumenari buruzko foroa edo eztabaidagunea erabiliz.
2013ko ekitaldian, harremanetan izan gara nolabaiteko maiztasunez ondoko auzo elkarte eta talde ekologistekin: Greenpeace, Ekologistak Martxan, Ezpitsua, Txipio Bai, Eguzki, Zain Dezagun Urdaibai, Fracking Ez Ar
aba, Coordinadora Anti Coke eta Kadagua Behereko koordinakundean biltzen diren elkarte batzuk.
Bileren helburu nagusia izan da gobernuz kanpoko antolakunde horiei guztiei ingurumenaren esparruan jarduteko proposamenak aurkeztea, bereziki, informaziora jotzeko eskubideari eta ingurumen gaietan parte hartzeko eskubideari dagokienez. Era berean, Ar
arteko erakundeak sustatutako Ingurumen eztabaidagunean parte hartzeko aukera eskaini diegu. Ingurumen ar
loak 2013. urtean ere parte hartu du Ar
arteko erakundearen ingurumenari buruzko eztabaidagunean. Eztabaidagune edo foro horren xedea dugu hausnarketarako leku bilakatzea ingurumen ar
loan ar
itzen diren elkarteekin eta herritarrekin batera, ingurumenari lotutako gaiez gogoeta egiteko, batez ere, informaziora jotzeko eta ingurumeneko gaietan parte hartzeko eskubideei dagokienez. 2013ko ekitaldian, 14 elkartek parte hartu du ekimenean.
4.3. Bilerak administrazio eta zerbitzuekin
Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko buru Ana Oregik eta Ar
artekoak bilera egin zuten 2013ko martxoa. Beste alde batetik, 2013ko ekainean, bilera izan dugu del Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika SailekoIngurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzako ordezkariekin batu ginen Petronor enpresaren jardueraren jarraipen-lantaldea sortzeko proposamena aztertu eta ingurumen ar
loko informazioa eta parte-hartzea sustatzeko helburuz.
2013ko azaroan, Eusko Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politikako Batzordeak Ar
artekoaren agerraldia eskatu zuen antenek sorrarazitako kutsadura elektromagnetikoari buruzko iritzia emateko eta auzi horrek Euskal Autonomia Erkidegoan daukan ar
autegia azaltzeko.
4.4. Iritzi ar
tikuluak eta erakundearen adierazpenak
2013an Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu dela eta, Ar
artekoak erakundea adierazpena egin zuen. Abagune horretarako leloa hauxe izan zen: “Pentsatu, elikatu, aurreztu”. Programa Nazio Batuen erakundearen Ingurumen programak sustatutako nazioarteko ekimen honek jendea sentiberatu nahi du elikagaiak botatzeko ohituraren kontra. Izan ere, ohitura horren ondorioz, 1,3 milioi tona elikagai baino gehiago alferrik galtzen dira urtean. Jateko baliabideen soberakinak gehiegi ekoiztea eta gero alferrik galtzea, etikaren ikuspegitik deitoragarria izateaz gain, aztarna ekologiko izugarria eragiten gure planetako baliabide natural mugatuei.
4.5. Parte hartzeko topaguneak, eskubideak bultzatu eta sustatzeko jarduerak
2013ko maiatzaren 6an, Ar
artekoak jardunaldia antolatu zuen Euskal Kazetarien Elkartearekin batera, herritarren eskubidea den informaziora jotzeko eskubideari buruzkoa. Jardunaldi horretan, Access Info Europe deritzon komunikabidearen zuzendari exekutibo Helen Darbishire andreari entzuteko aukera izan genuen. Ondoren mahai-ingurua izan zen eta saio horretan, elkarteek ingurumen informaziora jotzeko zer-nolako ar
azoak dituzten jorratu zuten Euskal Kazetarien Elkarteko kideek, Ar
arteko erakundekoek eta Txipio Bai elkarte ekologistako ordezkariek.
2013ko azaroaren 14an, EUDEL eta Ar
arteko erakundeek lankidetzan antolatutako jardunaldi batean parte hartu genuen. Jardunaldian, “Gazteen lonjak: udalen jardunak lonjen erabilera ar
autzeko eta gizartearekiko bitartekaritza” gaia aztertu zen eta, bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalek gauzatutako jardun egokien berri eman zitzaien euskal udaletako ehundik gora ordezkari eta teknikariri, gazteen lonjen erabilera ar
autu eta antolatzeko, lonjen egokitzapena bideratzeko hiriko esparruan eta erabiltzaile gazteen eta auzokideen ar
teko bitartekaritza lantzeko.