4.Beste esku-hartze batzuk jarduketa-planaren eremuan
4.1. Bilerak elkarteekin
Tokiko nahiz nazioarteko GKEek eta elkarteek jasotako eskaerak ar
tatu ditugu. GKE eta elkarte horiek Ar
artekoarekin elkarrizketa bat izateko eskatu dute prozesu penalaren esparruan Giza Eskubideak bermatzeko sistemaren birtualtasunari buruz.
4.2. Erakundeetako eta korporazioetako ar
duradunekin bilerak
Urte osoan zehar, lan-bilerak egin ditugu epailetzako hainbat kiderekin. Epailetzako kide horien lankidetza etengabea izan da, gure ebazpenak egite aldera, bai eta herritarrek Ar
artekora jotzea eragin duten ar
azoak konpontzeko egin ditugun kudeaketa zuzenak egiteko ere, batez ere esparru penalean eta erregistro zibilen esparruan.
Helburu berarekin lan egin dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernuko idazkariarekin, eta lurralde historiko bakoitzeko idazkari koordinatzaileekin, fiskal nagusiarekin eta probintzietako fiskal-buruekin.
Korporazio profesionalei dagokienez, hiru lurralde historikoetako Abokatuen Elkargoekin garatutako lana doako justiziari eta profesioaren egikaritzearen kontrol deontologikoan prozedurazko bermeei buruzko gaien ingurukoa izan da.
Justizia Sailburuordetzako eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saileko ar
duradunekin bildu gara, helduen justiziari eta adingabeen justiziari buruzko gaiak lantzeko. Justizia Administrazioarekin lankidetzan jarduteko beren zerbitzuak bisitatu ditugu, bai eta Gasteizko Justizia Jauregiko Orientazio Juridikoko Zerbitzuak ere.
4.3. Inkomunikazio-erregimenean dauden atxilotutako pertsonen berme-sistema hobetzeko neurriei buruzko gomendioen jarraipena
Jarraipen hori egiteko, Ertzaintzaren hainbat polizia-etxe bisitatu genituen, eta emaitza Segurtasunaren ar
loari buruzko txosten honen zatian adierazita dago.
4.4. Ekitaldietan parte hartzea, txostenetan parte hartzea eta materialak egitea
Arartekoaren presentzia publikoa zabala izan da ar
lo honetan landutako gaiekin lotuta. Ar
artekoaren esku-hartzea honako foru hauetan nabarmen daiteke:
Euskal Herriko Unibertsitatea: Esku-hartze penalaren esparruan egungo joerei buruzko txostena, Ar
artekoaren Bulegoaren esperientzia oinarri hartuta.
Bizkaiko Abokatuen Elkargoa: Terrorismo delituetan politika kriminalari eta zigor betearazpenari buruzko txostena, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia ikusirik.
Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea: Justizia leheneratzaileari buruzko nazioarteko mintegia.
Eusko Jaurlaritza, Giza Eskubideen Batzordea: Gurasoen erantzunkidetasunaren esparruko aldaketen inguruan Ar
artekoak zer jarrera duen azaltzeko aurkezpena.