3.Araudi mailako testuingurua
Estatu Gobernuak azaroaren 29an o
netsi zuen herritarren segurtasuna babesteko lege o
rganikoaren aurreproiektu berria, otsailaren 21eko 1/1992 Lege O
rganikoa aldatzera datorrena; aurreproiektuaren edukia eztabaidagarria izan da zenbait alderditan, nagusiki funtsezko eskubideei eragin diezaiekeelako, hala nola bilera eskubideari eta adierazpen askatasunari. Urtea amaitzean, arautegi horren prestaketa lanak ez zeuden o
so aurreraturik eta artean ere txosten tekniko garrantzitsuak egin behar ziren Gorte Nagusietara igorri baino lehenago; izan ere, txosten horien helburua, besteak beste, honakoa da: aurreproiektuak izan litzakeen konstituzionaltasun akatsak zuzentzea, hain zuzen ere. Itxarotekoa da txosten horiek eta parlamentuan aurrera eraman beharreko tramitazioak bermatzea behin betiko o
netsiko den testuak funtsezko eskubideak errespetatuko dituela.
Aurten ere legegintzazko bi ekimen izapidetu dira Ibilgailu Motordunen Trafikoari, Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaetaSegurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legea aldatzera bideratuak, hurrenez hurren. Ekimen horiek parlamentuaren tramitazioaren pean zeuden txosten amaitutzat ematerakoan.