4.Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Ogasunaren arloan garatzen den funtsezko jarduera herritarrek helarazten dizkiguten banakako kexak aztertu eta ebaztera mugatuta dago. Dena den, arloan garrantzia hartu du halaber gomendio o
rokorren jarraipen eta egikaritzeak, baita o
fiziozko jardueren sustapenak ere. Azken horien helburua arauen aldaketak eta herritarrentzat o
nuragarriagoak diren administrazio-jardunen ezarpena sustatzen laguntzea da.
Ekonomia-krisi larri batean gaude; familia-ekonomietan duen zuzeneko eragina euskal gizartearen ehuneko o
so handi bat pairatzen ari dena eta herritarren sektore handi batean jasandako erosteko ahalmenaren galera garrantzitsu batean islatzen ari dena. Langabezia, lan-ziurgabetasuna, ekonomia-jarduera moteldua, aldez aurretik eramaten den zorpetzea… familiek eskura dituzten baliabideen hondatze nabarmena eragiten ari dira eta, horrekin batera, baita diru-bilketaren murrizketa ere.
Ohiko etxebizitzen utzarazpena jasan duten pertsonen egoera bereziki lazgarria da.
Arazo larri horren aurrean, Ararteko erakundeak 2011n gomendio o
rokor bat eman zuen, foru arauak, eta, o
ndoren, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen zituzten udal o
rdenantzak aldatzeko helburuarekin, o
hiko etxebizitzaren gaineko hipoteka-betearazpenetatik sortutako lurren eskualdatzeak zergatik salbuetsita geratzeko.
2012. urteko udaberrian zerga hori arautzen duten hiru foru arauen aldaketa indarrean sartu zen. Une horretatik aurrera, betearazi behar den o
hiko etxebizitzaren eskuratzaileari esleitu zioten zerga-kuotaren o
rdainketa, higiezin horren eskuratzailea zergadunaren o
rdez subjektu pasibotzat jo dela o
inarri hartuta. Gainera, araua aldatu o
stean, eskuratzaileak ezin dio eskualdatzaileari betetako zerga-betebeharraren zenbatekoa eskatu.
Horrela, behintzat, arazoa etorkizunari begira konpondu zen. Hala ere, foru arau horien aldaketa indarrean sartu baino lehen igorritako likidazioak egiteke geratu ziren. Likidazio horien kuotak pertsona eta familia askoren ekonomia kaltetuari eragiten dio. O
nenean, pertsona eta familia horiek zergapetzen dituzten udalerriek zatika o
rdaintzea o
nar dezaten lortu dute, zerga-zor horren o
rdainketari era ez hain zailean aurre egin ahal izateko.
Zentzu horretan, nabarmendu behar da, ezaguna baita, Gasteizko Udalaren jardun egoki bat. Toki-erakunde horrek gainbalioen gaineko zergaren likidazioak gutxitzeko laguntza ildo bat sortu zuen 2013ko uztailean. Laguntza ildo hori o
rdaintzeke dauden eta foru arauaren aldaketa baino lehen o
hiko etxebizitzan egindako hipoteka-betearazpenetatik eratorri den zergapeko egitatea duten likidazioei dagokie.
Diru-laguntzak barne hartzen duen hobariaren ehunekoa eskaeraren datan o
rdaintzeke dagoen zorraren %50 eta %100en artekoa da. Urteko diru-sarreren, familia-unitatearen eta horren tamainaren arabera, laguntzak zorra erabat o
rdaintzea ekar dezake.
Ohiko etxebizitzaren jabetza enkante publikoan, hipoteka-betearazpen prozedura baten esparruan, eskualdatzeak agerian jar dezake, kasu batzuetan, PFEZen o
rdaintzen zuen ustezko o
ndare-irabazia. 2012an Ararteko erakundeak ofiziozko jardun bat izapidetu zuen hiru foru aldundiekin, o
ndare-irabazi hori errentan zamatik salbuetsita dagoela aitortzeko. Hiru foru aldundiek o
nartu zuten proposamena; hala ere, salbuespenaren o
ndorioak 2013ko urtarrilaren 1era mugatu ziren Bizkaian, eta 2012ko urtarrilaren 1era Gipuzkoan eta Araban.
Modu horretan, neurria nahikoa ez zela ikusi zen. Arabako Lurralde Historikoan egoera hori arintzeko, hango Biltzar Nagusiek urriaren 9ko 28/2013 Foru Araua o
nartu dute. Horren bitartez, salbuespenaren o
ndorioak preskribatu gabeko ekitaldi guztietara hedatu dira, o
ndare-irabazi hori o
rdaindu dutenek itzulketa eska dezaten.
Nolanahi ere, proposatutako neurria o
hiz kanpokoa denez eta araudiak berariaz hori xedatu duenez, balizko itzulketan ez da berandutze interesik likidatuko.
2013an zehar erakunde honetan Donostian bizi diren hainbat herritarren desadostasuna adierazi duten kontsulta batzuk jaso dira. Horien bitartez, zalantzan jarri da etxebizitza partikularretako zabor-bilketaren tasaren o
rdainketa ekitaldi honetatik aurrera etxebizitzan egondako ur-kontsumoarekin lotzea.
Kontsulta horien o
ndorioz, o
fiziozko espediente baten izapidetzea hasi da. Bertan, informazioa bildu da berdintasun printzipioa eta kontribuzio-ahalmenaren printzipioa zaindu eta bermatu den moduari buruz, tarifa horri emandako testuarekin.
1. tarifak etxebizitzetako zabor-bilketaren urteko tasa arautzen du, eta bi elementutan o
inarrituta eratu da: 71,99 euroko urteko kuota finkoa eta higiezinean urtean egondako ur-kontsumoa 0,3402 euroz biderkatuz lortzen den kuota aldakorra. Aintzat hartzen den urteko aldia 2011ko irailaren 1a eta 2012ko abuztuaren 31a bitartekoa da.
Pertsona horiek ez daude ados, uste baitute zaborren tasaren munta zerbitzu hori ematearekin batere zerikusirik ez duen faktore batekin lotu dela, etxebizitzan egondako ur-kontsumoarekin hain zuzen ere. Era berean, nabarmendu dute tasak jasotzen duen aldagai horrek ez dituela agerrarazten o
rdaintzera behartutako subjektu pasiboen ahalmen ekonomikoari buruzko irizpide o
rokorrak. Hala eta guztiz ere, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki O
gasunak arautzen dituenak, 24.4 artikuluan esaten duenari jarraiki, aukera bakarra da toki-erakundeek tasaren zenbatekoa kontribuzio-ahalmenaren irizpide o
rokorren arabera modulatzea.
Alderdi horri dagokionez, aitortu dute etxebizitza bateko ur-kontsumoan hainbat faktorek dutela eragina: batzuk ur-baliabideen erabilera ez hain arduratsuekin lotuta daude, eta haietatik ez da zaborren eta beste batzuen ekoizpen handiagorik eratortzen; beste batzuek –esate baterako, familia-unitateko kideen kopurua edo garraiobide partikularretan ihesak eta matxurak egotea– ez dituzte agerian jartzen zaborren tasa o
rdaindu behar duten pertsonen ahalmen ekonomikoari buruzko irizpide o
rokorrak.
Horri dagokionez, azpimarratu dute familia babesteko legeria –bai estatukoa, bai Euskal Autonomia Erkidegokoa–, familia horiek jasaten duten zerga-karga mugatzera eta geldiaraztera bideratuta dagoela. Karga hori, familia ugarien eta zaborren tasaren kasuan, Donostiako Udalean ez da indargabetzen, baizik eta, gainera, adierazi digutenez, larriagotu egiten da.
Azkenik, hiru foru aldundiei eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailariiradoki zaie neurriak hartzeko eta, hala balegokie, beraien eta abokatutzaren instantzia o
rdezkarien artean beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak sinatzeko, O
rientazio Juridikoko Zerbitzuek (OJZ) eta Doako Laguntza Juridikoaren Lurralde Batzordeek zuzenean eta baliabide informatikoen bidez Doako Laguntza Juridikoaren 1/1996 Legeak esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko behar duten zergei buruzko informazioa eduki dezaten. Informazio hori o
ndorio horietarako baino ez da eman behar eta, nolanahi ere, aldez aurretik eskatzaileen berariazko baimena eduki behar da.
Erakundearekin harremanetan jarri diren pertsonek azpimarratu zuten doako laguntza juridikoaren o
nuraren arretan eta izapidetzean atzerapenak egon direla, eta epaitegian behin baino gehiagotan, eskatutako dokumentazio guztia o
satu arte, agertzeko beharrak denbora-galera eta eragozpenak eragin dizkiela.
Foru-ogasunek o
so egiteko garrantzitsua burutu behar zuten, haien ziurtagirien bidez egiaztatzen baitute doako laguntza juridikoen eskatzaileek, gehienek, o
ndarearen, garatutako ekonomia-jardueren eta jasotako errenten arloan eskatzen zaizkien betekizunak betetzen dituztela.
Pertsona guztiek euren ahalmen ekonomikoa kontuan izan gabe epaitegietan euren eskubideak defenda ditzaten laguntzeko asmoz, abuztuaren 7ko 7/2013 Gomendio O
rokorra egin zen, Abokatu Elkargoetako O
rientazio Juridikoko Zerbitzuek eta Doako Laguntza Juridikoko Lurralde Batzordeek doako justiziaren o
nuraren eskatzaileen datu fiskalak eskuratu ahal izateko.
Foru aldundiek iradokizun hori o
nartu dute eta, horren o
ndorioz, honako arauak argitaratu dira, datuen lagapena burutzeko helburuarekin. Zehazki, Araban o
nartu da irailaren 17ko Diputatuen Kontseiluaren 4/2013 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, baimena ematen duena zerga garrantzia duten datuak lagatzeko, helburua baita doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzea; Bizkaian, berriz, irailaren 3ko 4/2013 Foru Dekretu Arauemailea, baimena ematen duena zergei buruzko informazioa uzteko, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzearren; eta Gipuzkoan argitaratu da Gipuzkoako Foru Aldundiko O
gasun eta Finantza Departamentuak, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu O
rokorrak eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak adostutako lankidetza hitzarmena, 2013ko irailaren 27koa.
Iradokizun horren xedea Justizia arloan aztertzen da era sakonagoan.