4.Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Joan den urtean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak haur hezkuntzako lehenengo zikloaren gainean egindako diagnosiaren lehenengo aurrerapenaren berri izan genuen.
Diagnosi horren esparruan, hezkuntza-ikuskapenak txosten bat egin zuen hezkuntza administrazioaren mendeko ikastetxeetako bi urteko geletarako langile laguntzaileei buruzkoa, eta honako alderdi hauek jorratu zituen: (1) Bi urteko geletan Hezkuntza Sailekoak ez diren zenbat langile dauden; (2) eskaintzen dituzten zerbitzuaren modalitateak, kontratuen tipologia eta kontratatzen dituzten eragileak; (3) geletan langile horiek eman beharreko denbora –ordutegiak– eta esku-hartze motak; eta (4) familiek o
rdaindu beharreko kuotak.
Baina, informazio hori baino harago, sailak beharrezko esku-hartze ildoak zehazteko eta horretarako jarduera egutegi bat ezartzeko proposamenaren berri baino ez genuen izan. Hortaz, ez genuen jarduera horren o
ndotik atera zitezkeen o
ndorioen berri.
Arduradun berriekin egindako gestioek aukera eman digute ezagutzeko egungo Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak jakin badakiela irakasleak eta hezkuntza laguntza kontratatzeko o
hiko sistematik at dauden kontratazio horiek dakartzaten arazoa zein den. Horregatik, konpromisoa hartu du BIGE eta gurasoen elkarteetako o
rdezkariekin eta Sareanekin, ikastetxeetako zuzendaritzak o
rdezkatzen dituen o
rganismo gisa, esku-hartzearekin jarraitzeko, egungo kontratazioak berritu ez ditzaten. Halaber, konpromisoa hartu du lurralde o
rdezkaritzetako plangintzaren zerbitzuek aztertu dezaten gurasoen elkarteek kontratatutako pertsonen laguntzari uko egiten dioten ikastetxeetako egoera.