3.Araudi-eta gizarte-testuingurua
2013ko abenduaren 10ean Estatuko Aldizkari O
fizialean (BOE) abenduaren 9ko 8/2013 Lege O
rganikoa argitaratu da, hezkuntza kalitatea hobetzeko asmoz (LOMCE).
Lege hori o
so polemikoa izan da eta hezkuntzako sektore askotan ez dute o
nartu. Gauzak horrela, Konstituzio Auzitegian errekurtsoak jarriko direla ere iragarri da.
Hala, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatu du “Heziberri 2020” plana abian jar dadila -LOMCE horri erabateko ukoa eman nahi dion ekimen gisa aurkeztutakoa-, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta euskal hezkuntza komunitateko eragile nagusiek hainbestetan adierazi duten moduan.
Plan horrek hiru proiektu bildu ditu, desberdinak baina, aldi berean, o
sagarriak, eta hezkuntza-sistemaren kalitatea eta bikaintasuna hobetzea du xede, hau da:
Lehen proiektua: “Hezkuntza-eredu pedagogikoaren esparru propioa” egin eta adostu.
Bigarren proiektua: Euskal Autonomia Erkidegoko curriculuma ezartzen duten dekretuak egin eta adostu.
Hirugarren proiektua: Hezkuntzaren Euskal Legerantz urratsak eman.