1.Arloa kopurutan
Arlo horretan guztira 18 kexa-espediente berri ireki zituen 2013. urtean; hau da, Ar
artekoak urtean zehar izapidetzea onartutako guztien %0,67. Jarraian, espediente horien banaketa azalduko da, ar
loka:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 5
– Kultura, industria eta ar
te ondarearen babesa 5
– Kirol jarduerak 4
– Herritarren hizkuntz eskubideak justizia administrazioarekiko harremanetan 2
– Beste alderdi batzuk 1
– Herritarren hizkuntz eskubideak euskal administrazioekiko harremanetan 1
Herritarren erreklamazioen gehiengoak, berriz ere, botere publikoekin harremanetan euskaraz ezin jartzeari buruzkoak izan dira, eta erreklamazio horietatik eratortzen da hobekuntza-marjina handiena Justizia, Osakidetza eta Segurtasun Administrazioaren inguruan dagoela. Hala ere, azken esparru horretan ez bezala, non ezin den esan aurrerapen esanguratsurik egin 2013. urtean, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak abian jarritako planek euskalduntzeari bultzada eman diote zalantzarik gabe, esku-hartze publikoa eta gizarte-adostasuna horrenbeste behar duen testuinguru batean.
Arlo honetan aurkeztutako gainerako erreklamazioak, alde batetik, udal-zerbitzuetan euskaraz ar
tatuak ez izateagatik aurkeztu dira; eta bestetik, herritarrek Erregistro Zibilean izan dituzten ar
azoengatik, bai euskal izenak inskribatzeko, bai izena edo abizenak euskal ortografiara egokitzeko prozeduretan izandako atzerapenen ondorioz. Kexa horiekin guztiekin lotuta, dagozkien botere publiko guztiek emandako laguntza eskertu behar dugu, helarazi dizkiegun problema oro konpontzeko ar
retaz lan egin baitute.
Kultura-ondasun izendatzeko ondasunak identifikatzea eta hautatzea izan da ar
lo horretako beste jarduketa-esparru bat, partikularrek edo herritarren ekimenek eskatuta, gure kultura-ondarea zaintzeko. Hiru alderditan esku hartu behar izan dugu, hain zuzen, gai horri dagozkion balorazio-irizpideetan, herritarren parte-hartzean eta izapideen epeetan, bai Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean bai Donostiako Udalean.
Arlo honetan jasotako gainerako kexen ar
tean, kirol esparruan planteatutakoak azpimarra daitezke, kasu guztietan kirol egokituaren eta eskolako kirolaren ingurukoak izan direnak. Gai horretan, bestalde, genero-ikuspuntua indartzeko gure gomendioak harrera bereziki ona izan dute.
Urtean zehar izapidetutako kexei dagokienez, txosten hau amaitzean egoera honetan zeuden:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
36 | 15 | 19 | 15 | 4 | – | 2 |