2.1. Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXVIII. Jardunaldiak
Iñigo Lamarca arartekoak, erakundeko o
rdezkari batzuekin batera, Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXVIII. Jardunaldietan parte hartu du, Lanzaroten, urriaren azken egunetan.
Foro horrek urtero biltzen ditu autonomia erkidegoetako defendatzaileak eta Espainiako defentsa-erakundea, honako xede hau lortzeko: esperientziak eta ideiak trukatzea eta defentsa-erakunde guztien jarduera eta helburuekin zerikusia duten alderdiez eztabaidatzea, baita gai eta arazo komunak jorratzea ere.
Oraingo edizio honetan, Ezgaituen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Ituna Espainian nola ezartzen den analizatu dute herriaren defendatzaileek. Halaber, urtean barrena egindako prestakuntza lantegietan ateratako o
ndorioak aztertuko dituzte.
Aurretiazko lan horretan, hainbat gai landu dira: Espainiako eta autonomia erkidegoetako legeria nola egokitzen den Ezgaituen Eskubideei buruzko Hitzarmenera; enplegua eta zerga sistema; irisgarritasuna eta o
ztopo fisikoak eta komunikaziozkoak kentzea.
Jardunaldiok hiru gai nagusiren inguruan egituratu dira eta gai bakoitza dagokion lan-mahaian jorratu da. Lehenbizikoan, ezgaituen egoeraz mintzatu dira, ezgaituak legearen aurrean aintzatespen bera izateaz, eta gaitasun juridikoaren irudiaz; horiez gain, beste alderdi batzuk ere izan dira hizpide: o
sasunerako eskubidea, sendagaiak doakoak izatea eta O
sasun Sistema Nazionalaren beste prestazio eta laguntza batzuetarako sarbidea.
Bigarren lan-mahaian, eztabaida-gai izan dituzte hezkuntza inklusiboa, gaikuntza eta errehabilitazioa, bizi-maila egokia eta gizarte-babesa. Hirugarrenean, berriz, batez ere irisgarritasunean eta unibertsitateko irakaskuntzen diseinu unibertsalean jarri da arreta, baita ere 2010-2020 aldirako Ezgaitasunaren gaineko Europako Estrategian.
Jardunaldi horietan erabaki zen 2014ko edizioa Euskadin egingo dela, irailean, Ararteko erakundeak antolatuta.