4.Etengabeko hobekuntza/kalitatea/berritzea
– Arartekoaren zerbitzu karta aldatu da
Arartekoa bat dator Europako Kontseiluak Agiri Publikoak Eskuratu ahal izateaz sinatu zuen hitzarmeneko ikuskerarekin. Bere ustez, erakunde guztiek gardentasun handieneko irizpideak ezarri behar dituzte beren kudeaketa-lanean, eta herritarrei informazioa eman behar diete.
Printzipio horiek eta gardentasun– nahiz informazio-jarduera horiek ezartzeko asmoz, indarreko legeriak berekin dakartzan betekizunez harago joanda, Arartekoak hauxe erabaki du joan den urriaren 10ean emandako ebazpen batean: proaktibotasun goreneko irizpide gisa o
nartzea Arartekoaren web o
rrian informazio publikoa ematea, eta, horrez gain, zerbitzu karta berritzea, bertan sartu nahi baitu herritarrek informazioa eskuratzeko duten eskubidea eta hori baliatzeko modua.
Arartekoak, legez eman dizkioten eginkizunak betetzeko o
rduan, erakunde honetara laguntza eske etortzen direnen datu pertsonalak biltzen eta tratatzen ditu. Tratamendu hori indarreko legerian ezarritako jarraibideen arabera egiten da eta datu horiek dauzkaten fitxategiak Datuak Babesteko Euskal Bulegoan adierazita daude.
ARCO eskubideak izenekoak (Datuetan Sartzeko, Zuzentzeko, Ezerezteko eta Aurka egiteko eskubideak) arautzen dira araudi horretan. Horien bitartez, pertsona fisiko eta juridikoei bermatzen zaie beren datu pertsonalak kontrolatu ahal izango dituztela eta beren o
horea eta intimitatea nahiz beren familiarena babestu ahal izango dutela. Eskubideok Arartekoaren webaren bitartez balia daitezke, edo beste edozein bide erabiliz.
– Hobetzeko beste proiektu batzuk:
gomendio o
rokorrak egitea,
ikuskapen-bisitak, bilerak kudeatzea, administrazioekin eta gizarte-erakundeekin elkarlanean aritzea, e.a.
Ararteko erakundeak 2013an garatu dituen barruko nahiz kanpoko hausnarketa-prozesuen o
ndorioz, o
inarrizko lan-prozesu guztiak berraztertu eta hobetu dira, kexa– eta kontsulta-prozesuak izan ezik, horiek iaz egin baitziren.
Beraz, prozesu horiek metodologia homogeneoaz hornitu dira, indartu egin dira administrazioekin eta gizarte-erakundeekin ditugun harremanak eta, aldi berean, barruko lankidetza erraztu da.
– Ingurumena hobetzeko sistema
Arartekoaren eguneroko jardunak –gizakiaren edozein jardunek bezalaxe– inguruan eragiten du, eta alderantziz, eta ingurumen-inpaktuak sortzen ditu;horretaz jabetuta, 2011. urtean, Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezartzea erabaki genuen, Ekoscan arauari jarraiki. Kudeaketa-sistema horren bitartez, urteotan kutsadura prebenitzea barneratu dugu pixkanaka, gure erakundearen beste kudeaketa-faktore bat bezalaxe eta, horri esker, ingurumenarekin dugun portaera hobetu dugu egunetik egunera.
Ingurumena kudeatzeko sistema hori kanpoko erakunde ziurtagiri-egile batek ikuskatu du abenduan. Horren o
ndoren, IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren Elkarte Publikoaren ziurtagiria lortu dugu, zeinak ziurtatzen baitu Ingurumena Kudeatzeko gure Sistema bat datorrela erakunde honek sustaturiko Ekoscan arauarekin.
Gure erakundeak ingurumenaren kudeaketa hobetzeaz harago, honako hauek dira ingurumenaren arloan o
rain arte lortu ditugun lorpen nagusiak:
Gutxitu egin dugu paperezko argitalpenen kopurua, aleak zentzuz banatuz eta argitaratzeko baliabide digitalak gehiago erabiliz. Ohiko txostenetan erabili den paperaren kopurua % 96 murriztu da.
Kontsumitzen dugun paperaren % 100k Europako ekoetiketa du, eta FSC iturri mistoen etiketa; horrek esan nahi du paperaren jatorrian eta ekoizketan kontuan hartu direla ingurumen arloko betekizunak.
Erabili eta botatzeko plastikozko edalontzien kontsumoan 3.800 ale murriztu ditugu eta botilaratutako uraren kontsumorik gehienaren o
rdez, txorrotako ura erabiltzen dugu.
Garbitasun eta argitalpen zerbitzuak kontratatzerakoan ere ingurumenari lotutako irizpideak sartzen hasi gara.
2014. urteari begira, ingurumenaren kudeaketa-sistema horren testuinguruan, jarduera berrien plangintza egin dugu dagoeneko, bai materialen, bai energiaren kontsumoan. Horri esker, gure ingurua zaintzen laguntzen jarraituko dugu.
– Arartekoaren argitalpenak hobetzea
Arartekoak formatu elektronikoarekin lan egitearen alde egin du apustu, bere argitalpen guztiak hedatzeko formatu o
nena eta erreferentea hori delakoan. Hala eginez gero, nabigagarria izango da atal guztietan, eta bilatzaile baten laguntzarekin nahi den informazioa aurkitu ahalko da, esteka bidezko sarrerekin, pasahitza edo administrazioak, araudia eta halako erreferentziak sartuta. Horrek bide ematen du webguneko arlo jakin batzuk beste web gune batzuekin, beste erakunde batzuekin eta abarrekin lotzeko.
Web guneari erantsitako formatu elektroniko berri hori hainbat euskarritan kontsulta eta deskarga daiteke: pdf-n, eta baita formatu irekietan ere: html, xml, csv; horiei esker, errazago erabil daiteke web o
rrialdeko datu irekien ataletik abiatuta, eta, modu horretan, herritarrek libreki berrerabili ahal izango dituzte.
Hain zuzen ere, berrerabiltzeko aukera horren informazioa emateko, creative commons lizentzia erantsi da Arartekoaren o
ndoz o
ndoko edizio eta argitalpenetan. Lizentzia horrekin, txosten horiek berrerabiltzeko aukera ematen da.
Paperezko formatua kendu egin da argitalpen guztietan (ohiko txostenean izan ezik; horrentzat, o
so ale-kopuru mugatua mantentzen da, erakusgarri gisa).
Erabaki horiek Arartekoak o
rain duen filosofian biltzen dira, hau da, bere o
nurarako zein beste erakundeen o
nurarako informazioa berriz erabiltzea erraztea eta baliabideak herritarrekin partekatzea.