1.Lankidetza-proiektuak
Arartekoak 2012ko abenduan abiarazi zuen geografian kokatzeko eta, parte hartuz, mapak eratzeko proiektu hori, eta horretan elkarlanean aritu dira herritarrak, elkarteak, herri-administrazioak eta Arartekoa bera. Urtebete geroago, eskuragarri dago deskargatzeko eta telefono mugikorretan erabiltzeko, bai Android sistema eragilerako, bai IOSrako ere.
2014ko lehen hilabeteetan jendaurrean aurkezteko asmoa dago.
Tresna horrekin eta software askean garatutako teknologia bati esker, aukera ematen da, internet bidez (aurrerantzean, baita dispositibo mugikorren bidez ere), mapa bisual eta interaktibo batera sartzeko. Mapa horrek erabilgarritasun handiko informazioa eskaintzen du aniztasun funtzionala duten pertsonentzat garraio publikoen sistemetara fisikoki, psikikoki edo sentsorialki iristeko (Arartekoaren Txosten Berezian egindako diagnositik lortutako informazioa), Erkidegoko liburutegi publikoen inguruan (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskainitakoa) eta baliabide turistikoei buruzkoa (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eskainitakoa).
Interneten ikusgai dago http://mapak.ararteko.net/ helbide publikoan, software askean egindako aplikazio informatiko baten bitartez, eta doan deskarga daiteke, informazioa eta datuak formatu irekietan dituela.
Gizarte sareak
2013. urtean Sareararteko sendotu egin da komunikatzeko barneko gizarte-sare moduan, batik bat Ararteko Barnetik-en bidez. Barneko informazioa antolatzeko eta dinamizatzeko aukera eskaintzen du, eta erakundearen ezagutza partekatua bultzatzen du.
Arartekoa Twitterren: Arartekoak presentzia aktiboa du Twitterren (@Ararteko). 2013 amaieran Arartekoak 2.655 jarraitzaile zituen eta berak 1.764 lagun, organizazio eta erakunderi jarraitzen zien.
Twitterri esker, herritarrekin elkarreragin aktiboa dago, eta Arartekoaren ikerketen eta ebazpenen ondoriozko funtsezko mezuak hedatzen dira.
2013an Ingurumenaren Foroaarlo honetan sortzen ari den informazioa hedatzeko tresna garrantzitsu gisa finkatu da, baita honi lotuta Arartekoak esaten dituenak hedatzeko ere, eta bereziki ingurumenaren defentsako elkarte eta erakunde erreferenteekin harremanak izateko eta elkarte eta erakunde horietara gerturatzeko; ingurumen arloko informazioa eskura izate eskubidearen eremuan egindako ekarpenak eta lankidetzak azpimarratzen dira.
– RAINBOW HAS proiektuaren bloga
RAINBOW HAS proiektua (2013-2014) RAINBOW proiektuaren (2011-2012) jarraipena da. Bi proiektuok Ararteko erakundeak koordinatu ditu eta Europako Batzordearen Justiziako Zuzendaritza Nagusiak aldi berean finantzatu ditu, “Oinarrizko eskubideak eta herritarrak” programaren esparruan.
RAINBOW HAS proiektuak blog bat dauka Arartekoaren web orrian eta, horren bidez, sakon aztertu nahi da haur eta nerabeek hezkuntza arloan sexu-aniztasunerako dituzten eskubideen egoera, berori hobetzeko asmoz.