3.Arartekoak sinatutako hitzarmenak
– Hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Iñigo Lamarca ar
artekoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2013ko urriaren 8an, teknika eta bitarteko telematikoen, informatikoen eta elektronikoen erabilera eta aplikazioa sustatzeko bi erakundeen ar
teko harremanetan.
Gobernuak eta Ar
artekoak konpromisoa hartu dute bien ar
teko agirien trukean eta harremanetan ziurtagiri elektronikoak erabiltzeko.
Hitzarmena abian jartzen denean, Jaurlaritzak Ar
artekoarekin dituen hartu-emanen eraginkortasuna eta ar
intasuna hobetuko dira. Hobekuntza garrantzitsua da kalitatezko zerbitzu publikoak bidezko epeen barruan eman ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzak zein Ar
artekoak balio eta eraginkortasun juridiko bera emango diete sinadura elektroniko aurreratua daukaten agiri elektronikoei zein eskuz egindako sinadura duten agiriei.
– Hitzarmena GSIA elkartearekin
2013ko irailaren 15ean, hitzarmen bat sinatu zuten Ar
artekoak eta Haurren eta Nerabeen Soziologiaren Taldeak (GSIA elkartea). Horren helburu nagusia jarduera hauetan zehazten da:
Gizartea sentikorrago bihurtzea haur eta nerabeen eskubideen gainean. Eskubideok Nazio Batuen Haurren Eskubideen Hitzarmenean aitortuta daude.
Haurren eskubideen eta haurren soziologiaren ar
loetan, profesionalak, gizarte-ikertzaileak eta etorkizuneko profesionalak etengabe trebatzea.
Txostenak, azterlanak eta ikerketak egitea haurren eta nerabeen egoeraz eta bizi-baldintzez.