Dokumentazio klinikoa eskuratzeko eskabideak ebazterakoan oinarritzat hartzen diren irizpideak egokitzea.
Arartekoak, besteak beste, honako gomendio hauek helarazi nahi dizkio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari:
- Kasu guztietan, historia klinikoa ikusteko eskaerak ebatzi behar dira antolamenduak barne hartzen dituen ukatzeko arrazoiak antzeman diren ala ez modu eraginkorrean egiaztatu ostean. Ezin da arrazoi horiek aplikagarriak direla dioen alegazio orokor baten bitartez dokumentazio kliniko jakin bat ikusteko eskaera ukatu.
- Zendu diren pertsonen senideek egiten dituzten eskaerak ebatzi baino lehen senideak direla egiaztatu behar da. Horrez gain, hil den pertsonak datu horiek eskuratzeko berariazko debekua ezarri ote zuen egiaztatu behar da.