Abokatu elkargoetako o
rientazio juridikoko zerbitzuek eta doako laguntza juridikoko lurralde batzordeek doako justiziaren o
nuraren eskatzaileen datu fiskalak eskuratu ahal izatea.
Arartekoak hiru Foru Aldundiei eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari eskatzen die neurriak har ditzaten eta beharrezko lankidetza-hitzarmenak sina ditzaten O
rientazio Juridikoko Zerbitzuek eta Doako Laguntza Juridikoaren Probintzia Batzordeek beharrezko zerga informazioa izan dezaten doako justizia erregulatzen duen araudiak esleitzen dizkien funtzioak aurrera eramateko. Era berean, gogorarazi du Datu pertsonalak babesten dituen lege o
rganikoari jarraiki, informazioa o
ndorio horietarako bakarrik eman beharko dela eta, edozelan ere, aurretik eskatzailearen berariazko baimena izanda.